Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

TERMODINAMIKA

1. Problema 2018ko maiatzak 21


40 puntu 50 minutu

5 m3 dituen depositu zurrun batean R134a hozgarria dago 20ºC-an orekan. 15 kg likido
egoeran daude. Depositua ongi isolatuta dago. Hozgarria 150ºC-arte berotzen da 180ºC-
an dagoen foku termiko batetatik jasotako beroari esker. Barra (begiratu irudia)
zeharkatzen duen bero fluxua konstantea da eta 3 kW-ko balioa du, eskatzen da:

1. Deposituan dagoen hozgarri masa totala. (5 puntu)


2. R134a-ren prozesua irudikatu T-s diagrama batean. (5 puntu)
3. Bukaerako presioa [bar]. (7,5 puntu)
4. Prozesuak bukatzeko beharko duen denbora [s]. (7,5 puntu)
5. Ingurunea T0 = 20ºC eta p0 = 1 bar izanda, hozgarriak ingurunearekin batera produzitu
dezakeen lan maximo teorikoaren gehikuntza. (7,5 puntu)
6. Irudian ikus daitekeen sistemaren entropia sorkuntza [kJ/K]-tan eta suntsitutako
exergia [kJ]. Kontsideratu barraren masa mesprezagarria dela hozgarriaren masarekin
alderatuta. (7,5 puntu)

OHARRA: soilik termodinamikako taulak erabiltzea baimentzen da.

You might also like