Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

3- Uhinen islapena eta errefrakzioa: kontzeptua, errefrakzio-indizea, legeak...

Muga-angelua
eta erabateko islapena.
-Sarrera: islapena eta errefrakzioa definitzea (ingurune batean hedatzen ari den uhina beste
ingurune baten gainazalera heltzen denean gertatzen dira fenomeno horiek; adibidez, airean
bidaiatzen ari den argia uretan sartzen denean). Bi inguruneen arteko banatze-gainazala
zeharkatzean, uhinaren zer propietate aldatzen diren azaltzea (bere horretan irauten du
maiztasunak; abiadura eta uhin-luzera, aldiz, aldatu egiten dira).
-Errefrakzio-indizea definitzea. Snell-en ekuazioa idaztea. Argi erasotzailea, islatua eta
errefraktatua marraztea (haien arteko erlazioa argi eta garbi adieraztea).
-Erabateko islapenaren fenomenoa azaltzea (uhina errefrakzio-indize txikiagoko ingurune batera
iragaten denean gertatzen da). Izpi erasotzailearen eta errefraktatuaren angeluen ondoz ondoko
segidak irudikatzea. Muga-angelua definitzea (errefrakzio-angelua = 90º). Muga-angelua
gaindituta, argia ez da beste ingurunera iragaten (guztiz islatzen da: zuntz optikoa).

Islapena eta errefrakzioa ingurune batean hedatzen ari den uhina beste ingurune baten
gainazalera heltzen denean gertatzen diren fenomenoak dira; adibidez: ispiluan islatzen den
argia, airean bidaiatzen ari den argia uretan sartzen denean,.

Islapena
Islapena deritzon fenomenoan, uhin bat bi inguruneren arteko banaketa-gainazalera iristean,
uhina itzuli egiten da lehenengo ingurunera, uhinaren energiaren parte bat eramanez eta
hedapen-norabidea aldatuz. Beraz, islapenean uhina ez da bigarren ingurunera pasatzen.

Irudian izpi erasotzaile eta islatua


ikusten dira beraien norabideak
eraso-angeluak (e) eta islapen-
angeluak (i) definituta.

Islapenaren legeak

1. Izpi erasotzailea, normala eta izpi islatua plano berean daude.

2. Eraso angelua, ê , eta islapen angelua, î, berdinak dira.

Islapenean maiztasuna, hedapen-abiadura eta uhin-luzera ez dira aldatzen, bere horretan


jarraitzen dute.

Errefrakzioa
Errefrakzio fenomenoan uhin bat bi ingurune banatzen dituen gainazalera iristean, bigarren
ingurunean sartzen da uhinaren energiaren zati bat eramanez eta hedapen-norabidea aldatuz.

Errefrakzioa uhinaren abiaduraren aldaketaren ondorioz sortzen da.

Irudian izpi erasotzaile eta errefraktatua ikusten dira


beraien norabideak eraso-angeluak (e) eta errefrakzio-
angeluak (r) definituta.
Errefrakzioaren legeak edo Snell-en legeak honakoa dio:

1. Izpi errefraktatua, normala eta izpi erasotzailea plano berean daude.


2. Eraso-angeluaren (e) sinuaren eta errefrakzio-angeluaren (r) sinuaren arteko erlazioa
konstantea da, eta uhin-higidurak bi inguruneetan dituen hedapen-abiaduraren arteko
erlazioaren berdina. Kantitate konstante horri (n21) bigarren inguruneak lehenengoarekiko

v 1v 2
s
i
n i
e r
duen errefrakzio-indize erlatiboa deritzo.

n2
s
n
= =

1
Errefrakzio-indize absolutua (edo errefrakzio-indizea), n, hutsarekikoa da, argiaren kasuan,
hutsean duen abiadura “c” denez:
c v

c n
n

h
o
r
r
e
l
a
,
i
n
g
u
r
u
n
e
b
a
t
e
k
o
a
b
i
a
d
u
r
a
:
v
= =

c n 1c n 2

n 2n 1
s s
i
n i
e r
e
t
a
,
g
o
i
k
o
e
k
u
a
z
i
o
a
n
o
r
d
e
z
k
a
t
u
z
:

n1
.
s
i
n
e
=
n2
s
i
n
r
n
= = ⇒

Errefrakzioan: maiztasuna ez da aldatzen, hedapen-abiadura, berriz, aldatzen da eta, ondorioz,


baita uhin-luzera ere.

Muga angelua eta islapen osoa


Argia ingurune batetik errefrakzio-indize txikiagoko beste ingurune batera pasatzean gertatzen
dena. Argi-izpia errefrakzio-indize txikiagoko ingurune batera pasatzen denean, normaletik
urrunduz errefraktatzen da. Horrela, Snellen legearen arabera, eraso angelua handiagoa egitean,
errefrakzio angelua ere handiagoa egingo da.

Eraso angelu jakin baten kasurako (MUGA ANGELUA deitzen zaiona) errefrakzio angelua 90º-
koa izango da, errefraktatutako izpia ingurune biak banatzen dituen gainazalaren gainetik irtengo
delarik.
Eraso angeluak hori baino handiagoak badira, argi guztia islatu egiten da, hau da, ez da
errefrakziorik ematen eta argia ez da ingurune batetik bestera igarotzen; islatu egiten da bakarrik.
Fenomeno honi ISLAPEN OSOA deritzo.
Muga angelua 90º-ko errefrakzio angeluari dagokion eraso angelua izanik, zera beteko da:
n 2n 1
n1
.
s
i
n
e

n2
.
s
i
n
9
0

s
i
n
L

ɵ = ⇒ ɵ = ɵ⇒ ɵ=

Fenomeno horren aplikaziorik ezagunena zuntz optikoa da.


Zuntza errefrakzio handiko beirazko edo plastikozko hariez
osatuta dago. Aplikazio eremuak: telekomunikazioak,
medikuntza, apainketa,....

You might also like