Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

Buda Explotó Por Verguenza

1.- Zer dago esaldi hauen atzean?

•“No me han enseñado nada, he aprendido sola”. Esaldi hau, protagonistak hezkuntza formala
lortzeko dituen zailtasunei buruzko gogoeta gisa uler daiteke, bizi den gerraren eta
pobreziaren testuinguruaren ondorioz bere kabuz ikastera behartuta baitago.

•“Baktay, muérete, si no te mueres, no serás libre”. Esaldi honekin, Baktayen askatasuna


heriotzean dagoela ikustarazten digu. “Hilda” dagoela ikusi arte ez dutelako bakean uzten,
hau, garai artako errepresio eta biolentziaren sinbolo bezala hartu daiteke.

2.- Zein esfortzuak egin behar ditu Baktayk bere eskolarizazioaren alde?
Hasteko Baktayk eskolarako beharrezkoak diren materialak ez dituenez eta bere amak ez
dionez dirurik ematen merkatuan jana saldu behar dauka material horien ordaintzeko dirua
eskuratzeko. Bestetik, bere etxetik eskolara joateko bidea oso luzea da eta ume batentzat ez
oso egokia. Azkenik, diskriminazioa jasaten du bere ikaskideen aldetik.

3.- Nolakoa da emakumeen bizitza komunitate /testuinguru konkretu hauetan?

Pelikulan ikus daitekeen moduan, emakumeak etxeko lanak egiteaz arduratzen dira, haurrak
zaindu, arropa garbitu,... Hau, lan eremuetan ikus daiteke, adibidez, emakumeak arropa
garbitzen ikusten dira baina merkatuan ez da emakumerik ikusten. Bestetik, zapalduta dagoen
sexu bat dela ikus daiteke, haur talibanek Baktay-ri ematen dioten tratuan eta esaten dizkioten
gauzetan ikus daiteke. Hau da, ilea ezin duela erakutsi, emakumea delako ezin duela eskolara
joan,... baina, hau dena ez da umeak horretan sinisten dutelako baizik eta heziketa hori jasan
dutelako.

You might also like