Trikua Ezkutalekutik Atera Da

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 7

29483153

Trikua ezkutalekutik atera da


Didaktikaria: Axun Ertzibengoa Aizpiolea

Trikua ezkutalekutik atera da


Eguraldia epeltzen hasten denean agertzen dira trikuak. Gehienok ezagutzen dugu animalia hori, izan
ere, gorputzaren gaineko aldean dituen arantzek itxura berezia ematen diote. Trikuaren inguruko
zenbait informazio jasoko duzu sekuentzia honetan.
Entzungaia oinarri hartuta,
ondoko ariketak egin ditzakezu:
- Animalien ezaugarriez aritu.
- Entzungaia entzun eta
erantzun egokia hautatu.
- Egitura jakin batzuen
konbinazioak landu.
- Beste animalia bati buruzko
audioa grabatu.
- Trikua babesteko eskatzeko
gutuna idatzi (hautazkoa).

Trikua eguraldia epeltzen hasten denean ateratzen da ezkutalekutik.


Argazkia: Tony Wills (CC BY-SA 3.0)

1. Animalien ezaugarriak
Trikua bere itxuragatik ezagutzen dugu gehienok, nahikoa da haren ezaugarri jakin bat
aipatzea, zein animaliari buruz ari garen asmatzeko. Beste animalia hauek ere zein diren
asmatuko duzu, seguru:

Gorputzaren gaineko aldetik ura botatzen du: ...............................................


Bera beltz-beltza izanik ere, beleari ipurbeltz deitzen dio: ...............................................
Gizakiarekin antza duela esan ohi da: ...............................................
Artelana dirudien sarea egiten du: ...............................................
Entzuten duzunean poltsikoan dirua izatea komeni dela diote: ..........................................

Ikaskide batekin konparatu erantzunak. Pentsatu ikaskideari esateko beste


animalia pare bat, ezaugarri bat emanda asmatu ditzan.
Talde handian zerrendatu zein izan diren atera zaizkizuen animaliak eta zein
izan den eman duzuen pista edo ezaugarria. 1
29483153
Trikua ezkutalekutik atera da
Didaktikaria: Axun Ertzibengoa Aizpiolea

2. Trikuaren zikloa
Entzun trikuari buruzko audioa eta aukeratu ondoko esaldietarako amaiera egokia.

https://labur.eus/Omgj8
Bere burua arriskuan ikusiz gero, bildu egiten da arantzez osatutako
pilota gisa. Argazkia: Ikasbil

Negualdia egiten du,.......


a). eta esnatzean sasien azpian geratzen da orbela eta goroldioa janez.
b). eta lozorroan egoteko, sasien azpian egiten du gordelekua orbela eta goroldioa erabiliz.
Gosetuta esnatzen da eta....
a). besterik ez bada armiarmak, intsektuak eta horrelakoak jaten ditu, baina fruituak nahiago ditu.
b). intsektuak, armiarmak eta horrelakoak bilatzen ditu, batez ere, baina fruituak ere jaten ditu.
Ekosisteman bere funtzioa du,….
a). izurriak kontrolatzeko balio du nekazaritzan, horregatik baratze inguruetan trikuentzat etxolak
jartzea proposatu dute herrialde batzuek.
b). baina batzuetan izurriak sortu izan ditu nekazaritzan, horregatik hiritik kanpo trikuentzat etxaldeak
sortzea proposatu dute herrialde batzuek.
Trikuek ….
a). gizakien antzera ikusmena dute zentzumenik garatuena, eta usaimena ondoren.
b). gizakien kontrara, ukimena, entzumena eta usaimena ikusmena baino garatuagoak dituzte.
Animalia gautarra da,...
a). bi aktibitate-momentu izaten ditu, gaueko ordu txikiak eta egunsentiko lehen argi-orduak.
b). bi aktibitate-momentu izaten ditu, iluntzen duen momentuko lehen orduak eta argitu aurrekoak.
Trikua izendatzeko......
a). sagarroia eta kirikiñoa ere erabiltzen ditu esatariak.
b). sagarroia, kirikiñoa eta arantza-bola ere erabiltzen ditu esatariak. 2
29483153
Trikua ezkutalekutik atera da
Didaktikaria: Axun Ertzibengoa Aizpiolea

3. ‘Lozorroan’ eta ‘ordu txikitan’


Besteak beste, entzungaiak honela dio trikuari buruz:

Trikuek egiten dutena da, ba sastraka haien azpian edo toki pixka bat ezkutu batean habia
moduko bat, orbelaz eta goroldioaz baliatuz, eta lozorroan sartzen dira.

Gero gaueko ordu txikitan, hor deskantsu moduko bat egoten da.

Entzungaian erabiltzen diren aditzez gain zeinekin gehiagorekin erabiliko zenituzke


LOZORROAN eta ORDU TXIKITAN? Txertatu bi aukera horietatik zuzena dena jarraian dituzun
esaldietan.

1) Azaroa aldean trikua lozorroan sartzen da.


2) Trikua bezala, gaueko beste animalia batzuk ere ..................................... aritzen
dira janaria biltzen.
3) .......................................... ibiltzen diren animaliak gautarrak dira.
4) Lanera joateko ........................................... esnatzen denez, behin baina
gehiagotan topatu ditu trikuak errepidean.
5) Trikuak ..................................... egoten dira neguan, hibernatzen.
6) ........................................... oheratzen denak bide bazterrean trikuren bat ikusteko
aukera gehiago ditu.
7) .......................................... gertatu zen, trikua etxe atariraino hurbildu zen guk
jarritako janaria jatera.

Ikaskide batekin konparatu erantzunak eta eman elkarri beste adibide batzuk.

Argazkia: Pixnio

3
29483153
Trikua ezkutalekutik atera da
Didaktikaria: Axun Ertzibengoa Aizpiolea

4. Kirikiñoa eta beste animalia batzuk


Kirikiñoaz gain, ezagutzen dituzu negua lozorroan pasatzen duten animalia gehiago, edo ordu
txikitan ibiltzen direnak? Binaka jarrita idatzi multzo bakoitzerako bururatzen zaizkizuen
animaliak. Jarraian dituzun argazkiak lagungarri izan daitezke.

Argazkiak: Pxhere

NEGUA LOZORROAN PASATZEN DU GAUTARRA DA, ORDU TXIKITAN IBILTZEN DA

- Kirikiñoa edo trikua. - Kirikiñoa edo trikua.

- ......... - .........

- ......... - .........

- .......... - ..........

Osatu bi multzoak gainerako ikaskideekin, eta bakoitzak aukeratu animalia bana zerrenda
horietatik.
Etxean, bildu aukeratutako animaliari buruzko informazioa, eta grabatu minutu
inguruko azalpen-audioa gelarako.

Entzun grabazioak gelan, eta erreparatu azaldu diren ezaugarriei. Denen artean ondokoari
erantzun:

Ba al da, trikua bezala, bi multzoetan agertzen den animaliarik?

4
29483153
Trikua ezkutalekutik atera da
Didaktikaria: Axun Ertzibengoa Aizpiolea

HAUTAZKO ARIKETA

5. Salba dezagun trikua!


Irakurri Guaixe.eus-en argitaratutako testu labur hau.

Gure trikua

Erinaceus europaeus
Esnatu orduko trikua bideberrian hilda zegoen.
Antza, garai hau nahiko arriskutsua gertatzen da
beraiendako lozorrotik atera berri egoten baitira.
Momentuz ez dira desagertzen ari, baina babesteko
espeziea da. Plagak kontrolpean izaten ditu eta gure
baratzea eta soroendako egokia da arrazoi hori dela
medio.
Iluntzean ateratzen da eta argitzen hasten denean
sartzen da berriro bere babeslekuan. Usain berezia
eta handia omen du. Gogoan dut txakur bat izan
nuenean iluntzean ateratzen ginela paseo bat
ematera eta berehala nabaritzen zitzaion trikua
inguruan zebilela, oso urduri jartzen baitzen eta
nahiz eta txakurrak bere etsairik handienetako bat
izan, nireak behintzat ez zion ezer egiten.
Ai gure triku gizajoa!

(CC BY-SA 3.0)

Albistea irakurri eta kezka sortu zaizu. Idatzi (200 hitz gutxi gorabehera) Ingurumen
zinegotziari zuzendutako gutuna, besteak beste, ondoko puntuak aipatuz:

Trikua babestearen garrantzia azpimarratu.


Trikua babesteko eskatu.
Trikua galbidean ez jartzeko babes-neurriak proposatu.

Nahi izatera 4. ariketan aipatu diren animalien artetik beste bat aukera dezakezu. Testua
irakasleari bidali.

Idazlanerako ideia nagusiak

5
29483153
Trikua ezkutalekutik atera da
Didaktikaria: Axun Ertzibengoa Aizpiolea

ERANTZUNAK
1. Animalien ezaugarriak
Gorputzaren gaineko aldetik ura botatzen du: BALEA
Bera beltz-beltza izanik ere, beleari ipurbeltz deitzen dio: ZOZOA
Gizakiarekin antza duela esan ohi da: TXIMUA, TXIMINOA
Artelana dirudien sarea egiten du: ARMIARMA, ARAMU, AINARBA
Entzuten duzunean poltsikoan dirua izatea komeni dela diote: KUKUA

2. Trikuaren zikloa
Negualdia egiten du,.......
b). eta lozorroan egoteko, sasien azpian egiten du gordelekua orbela eta goroldioa erabiliz.
Gosetuta esnatzen da eta....
b). intsektuak, armiarmak eta horrelakoak bilatzen ditu, batez ere, baina fruituak ere jaten ditu.
Ekosisteman bere funtzioa du,….
a). izurriak kontrolatzeko balio du nekazaritzan, horregatik baratze inguruetan trikuentzat etxolak
jartzea proposatu dute herrialde batzuek.
Trikuek ….
b). gizakien kontrara, ukimena, entzumena eta usaimena ikusmena baino garatuagoak dituzte.
Animalia gautarra da,...
b). bi aktibitate-momentu izaten ditu, iluntzen duen momentuko lehen orduak eta argitu aurrekoak.
Trikua izendatzeko......
a). sagarroia eta kirikiñoa ere erabiltzen ditu esatariak.

3. ‘Lozorroan’ eta ‘ordu txikitan’

1) Azaroa aldean trikua lozorroan sartzen da.


2) Trikua bezala, gaueko beste animalia batzuk ere ordu txikitan aritzen dira janaria
biltzen.
3) Ordu txikitan ibiltzen diren animaliak gautarrak dira.
4) Lanera joateko ordu txikitan esnatzen denez, behin baina gehiagotan topatu ditu
trikuak errepidean.
5) Trikuak lozorroan egoten dira neguan, hibernatzen.
6) Ordu txikitan oheratzen denak bide bazterrean trikuren bat ikusteko aukera
gehiago ditu.
7) Ordu txikitan gertatu zen, trikua etxe atariraino hurbildu zen guk jarritako janaria
jatera.

6
29483153
Trikua ezkutalekutik atera da
Didaktikaria: Axun Ertzibengoa Aizpiolea

HIZTEGI LAGUNGARRIA
Negualdia egiten baitute. Neguko hibernazioa egiten dutenez.
Oraintsu esnatu direlako. Duela gutxi esnatu direlako.
Sastraka haien azpian. Sasi haien azpian, basa-zuhaixka haien azpian.
Orbelaz eta goroldioz. Zuhaitzetatik eroritako hosto multzoekin, eta goroldioarekin
Lozorroan sartzen dira. Erdi lotan jartzen dira.
Milazango. Hanka asko dituen artropodoari egiten dio erreferentzia, ehunzangoaren antzekoa da.
Horien denen gose amorratua da. Zerbaiten gose izan: horien guztien gose da oso, erabat gosetuta
dago horiek guztiak jan nahi ditu.
Tamaina txikiko ornodun bat. Bizkarrezurra duen animalia txiki bat.
Oro har ugaztun gehienak. Orokorrean ugaztunik gehienak, alegia, titi-esneak, errapeak edo bularrak
dituzten animalia gehienak.
Baina trikuaren kasuan. Baina trikuari dagokionez.
Gautarra. Gauekoa.
Gaueko ordu txikitan. Gauerdi ondorengo lehen orduetan.

TRANSKRIPZIOA
Iñaki Guridi, esataria 1. Esnatu da trikua, bai. Ikusi dugu egun hauetan bide-bazterretan, Jone.
Jone Larrañaga, esataria 2. Trikuek ere negualdia egiten baitute, lozorroan eman dute azaro-abendutik orain arteko garaia. Horregatik
ikusi dituzu, Iñaki, hainbeste azken egun hauetan errepide-bazterretan, oraintsu esnatu direlako.
Lander Olasagasti biologoa. Trikuek egiten dutena da, ba sastraka haien azpian edo toki pixka bat ezkutu batean habia moduko bat,
orbelaz eta goroldioaz baliatuz, eta lozorroan sartzen dira. Gero igual ba neguan zehar egun epelen bat badago esnatzeko gaitasuna
daukate eta atera eta zeozer jan, baina normalean aktibitate oso baxuaz, lozorroan, tasa metaboliko oso baxuaz eta ahal den energia
gutxien gastatuaz igarotzen dute negua.
Esataria 2. Lander Olasagasti biologo-zoologoa da. Kontatu digu oraintxe dutela ugalketa-garaia eta gose direla trikuak. Lurrean eroritako
fruituen bila dabiltza baina batez ere intsektuak, larbak, milazango, armiarma…
Esataria 2. Eta Jabier Muguruzak sortu eta orain Ruper Ordorikak kantatzen duen abesti honetan aipatzen dituen guzti horien bila dabil
trikua: horien denen gose amorratua da.
Lander Olasagasti. Eta horregatik kontsideratzen da betetzen dutela funtzio ekosistemiko garrantzitsu bat, nekazaritzako izurrien kontrol
biologikoa. Horregatik badira zenbait herrialde sustatzen dutela [dutenak] trikuentzako etxe, etxolatxo egokiak jartzea baratzeen ondoan.
Baina bueno, ornogabe horietaz gain, ere bai ikusi da igel bat topatzen badu trikuak, sagu baten kume bat, satitxu bat, tamaina txikiko
ornodun bat topatzen badu ere jan egingo du trikuak.
Esataria 2. Traka, barrura! Gaua aprobetxatuta, gaueko animalia baita.
Esataria 1. Horregatik ikusten ditugu guk lehen baino triku gehiago, eta zoritxarrez ikusten ditugu bide-bazterrean autoek harrapatutako triku
gehiago.
Esataria 2. Ikusten dituzu gehiago, ikusten ditugu gehiago, gauez esnatzen garelako gu, jakina!
Lander Olasagasti. Trikua eta bueno, oro har ugaztun gehienak, bizi direla gure aldiko [ gurearen aldean] guztiz ezberdina den zentzumen-
unibertso batean. Zer esan nahi dut honekin? Gu, gure zentzumen nagusia bista (ikusmena) da, ezta? Gure, hor, zentzumen-organo
garatuena esan dezagun, begiak dira. Baina trikuaren kasuan, adibidez, bai usaimena, bai ukimena eta bai entzumena bista baino
garatuago daude. Orduan gaua hauentzat da eguneko aldi faboragarriena-edo esan dezagun, hoberen moldatzen dena bere ezaugarrietara.
Bueno, dena den, gautarra esaterakoan ez dugu pentsatu behar gau osoan zehar aktibo egoten denik. Trikuak, eta berriro ere ugaztun
gehienek, dauzkate gauean zehar bi aktibitate-piko (bi aktibitate-erpin): iluntasunezko lehen orduak eta azken orduak. Gero gaueko ordu
txikitan, hor deskantsu moduko bat egoten da, eta bueno, horregatik ikusten ditugu karreteretan (errepideetan), ezta? Lehen argiak atera
baino lehen aktibo daude trikuak eta beraz, hor, hor harrapatzen ditugu karreteretan.
Esataria 2. Hor duzu erantzuna. Ez daude triku gehiago, zuk ikusten dituzu gehiago. Edo zehatzago esango dizut, ikusi dituzu azken egun
hauetan, ze(ren) gaur honako bidean egingo nuke “ez duzu bakar bat ikusi, ezta?”
Esataria 1. Ez. Gaur ez.
Esataria 2. Ez. Eurek ere sumatu dutelako elurra badatorrela. 7
Esataria 2. Trikuak, kirikiñoak, sagarroiak, zein izen politak denak, ezta?, triku hori, animaliatxo hori, kirikiñoak, sagarroiak izendatzeko.

You might also like