Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

OIHAMA SORKUNTZA-ren HIPNOSI GIDOIA:

“Zure berezko senarekin konektatu eta bizia emateko beldurrak eraldatu”

Audio hau entzuten duzun heinean, egunez egun, zure senarekin eta erditzeko daukazun berezko
gaitasunarekin elkarlotuago egongo zara. Jada, praktikaren bidez, zalantza eta beldurrak eraldatzen
ari zara, zure haurdunaldian laguntzen zaituzten bestelako pentsamendu eta emozioen ordez.
Horrela, zure erditze esperientzia ahal den eta hoberena izango da. Horretarako, nire ahotsak gida
zaitzan soilik utzi behar duzu, zure irudimenaren baitako bidaia honetan zehar.

Oihana Lopez Cestao naiz, jostuna, arte prozesuen bidezko osasun kolektiboaren sustatzaile eta
erditzerako hipnosi hezitzailea. Orain, goza ezazu opari honekin.

Eseri edo etzan zaitez erosotasunez. Zure buruari eta zure barnean hazten ari den izaki honi
eskaintzen ari zaren tarte hau eskertuz, erlajazio eta elkarloturazko espazio bat sortzen ari zara.
Begira ezazu aurrez-aurre, zure begirada bekainen gaineko puntu batean finkatuz. Lepo eta
sorbaldak erlajaturik, soilik altxa begirada puntu zehatz horretara. Utz ezazu zure pisu guztia
jezarrita zauden tokian pausa dadin, grabitateari bere lana egiten utziz. Ziurtatu eroso zaudela,
orain, zure gorputza erlaja dezakezularik. Begiradak leku horretan finko jarraitzen du. Datorren
arnasketarekin, bete airez eta bota, utzi zure pisua erotzen apur bat gehiago, askatuz, asperena
luzatuz. Jar ezazu arreta zure arnasketan... eta zoaz pixkanaka gelditzen, geldotzen, sakontzen.
Begiek arretaz jarraitzen dute puntu berean pausaturik eta tentsioa senti dezakezu begietan, umeldu
egiten dira. Betalazak geroz eta pisutsuago nabari dituzu, bere pisua sostengatzea kosta egiten zaizu,
begiak klaskatzen dituzu. Zure betazalak pisutsu, begirada sostengatu nahi duzu, arnastu beste behin
sakon... eta bota, airea hustuz bukatu arte... Zure begiak itxi. Zure betazalak erabat itxita. Begirada
barnean erlajatu egin da jada. Bakea eta erlajazioa arnastu eta aire botatzean tentsioa askatuz, zure
gorputzaren pisua lurrera erortzen utziz, sakon.

Arnasketa bakoitzarekin erjalatuago senti zaitezke. Zure burua oxigenatuz, pentsamendu oro joaten
utziz, datorren bezala badoa... Hartu arnas. Zure begietatik hasita, zure kopetarantz, ile eta aupegi
osoa, askatu egiten dira. Hartu arnas eta airea botatzean, zabaldu baraila, sentitu mihia, hortz, ezpain
hezeak, zure aho barnealdea, erlajatu... Hartu arnas eta airea botatzean, erlajazioa zure eztarrirantz
zabaltzen ari da: ahotsa aska dezakezu, soinuren bat ateraz, asperen eginez... Hartu arnas eta airea
botatzean, erjalazioa zure sorbaldetara iristen ari da, bizkar, bular, beso eta eskuak, alboetan
zintzilik daudenak edo zure magalean jarrita. Hartu arnas eta botatzean, zure diafragmak airea
askatu egiten du, zure sabela erlajatu egiten da... Agian haurra senti dezakezu, zure barneko uretan
igerian, bera ere lasai dago, bare, erlajaturik. Sentsazio, soinu bakoitzak, barnean zein kanpoan,
geroz eta erlajatuago egoten laguntzen zaituzte. Berriz ere hartu arnas, aldiro oxigenoa berrituz.
Hartu arnas eta airea botatzean, lunbareak, aldaka, beheko sabelaldea, genitalak, ipur masailak, zoru
pelbikoa, askatu egiten dira, erlajatuz... Hartu arnas eta airea botatzean, zure hanka, izter, belaun,
oinak, behatzak, bere pisu guztia erortzen utziz, askatu eta erjalatu egiten dira... Zure gorputz guztia
erlajaturik.

Jarraian, zure aurrean, 20 pausoko distantzian gutxi gora behera, zuhaitz bat ikusiko duzu,
sustraietatik, goiko adarretaraino. Aintzineko zuhaitz bat da, sustrai handiak ditu, enbor indartsua,
adar eta hosto ugari. Bere presentzia senti dezakezu, miresmenez. Behatu eta arnastu bere
handitasuna, utz ezazu bere esentzia zugan sartzen. Bere gelditasunak ixiltasuna sortu du zugan.
Zure burua lasaitu egin da zuhaitz honen aurrean. Pixkanaka-pixkanaka, zuhaitzarengana gertura
zaitezke, bere gainazala ukitu arte. Bere aintzintasuna senti dezakezu, barnean duen jakituria
guztia... Bera inguratzen ari zara eta albo batean sargune handi bat duela ohartu zara, bertatik erraz

Oihama.sorkuntza@gmail.com @oihama.sorkuntza
kabitu zaitezkeena. Eskailera antzeko batzuk daude, baita baranda gisa egiten duen sustrai bat ere.
Bertara helduta, lurrean barrena jeits zaitezke, segurtasunez.

10 pausotan, amalurraren sabeletik gertuago egongo zara, berak babestu eta zaintzen zaitu. Esku bat
sustraiari helduta eta bestea zure sabelean jarrita, jeisten hasiko zara, atzera kontua egin ahala:
10. Zure ibilbidearen jabe eta aldi berean lasai sentitzen zara.
9. Zure eta zuhaitzaren barne jakituriarekin loturik, lurrak sostengatzen zaitu.
8. Geroz eta erlajatuago.
7. Zure sena gidari, iluntasunerantz.
6. Paso bakoitzeko, argitasunetik gertuago.
5. Sakonago joateko gai zarelarik.
4. Tentsioa askatuz, geroz eta erlajatuago.
3. Lurraren besarkada sentituz, zure gorputza erlajatu egiten da.
2. Eskerturik, dena ongi dagoela badakizu.
1. Erabat erlajaturik.

Kobazuloaren bukaerara iristean, espazio zabal batera heldu zarela ohartzen zara, aire librean,
argiztaturik, naturaz betetako paisai bat da. Agian, lehenago bertan egon zara, edo ez. Nola edo hala,
zuretzako leku ezaguna da, gertuko, etxekoi sentitzen duzu. Tenperatura oso atsegina da. Zure oinen
azpian, bidexka bat barneratzen da leku honetarantz eta zu poliki, pausoz pauso, bertatik oinez hasi
zara. Presarik gabe, espazio honetako detaile bakoitza beha dezakezu, duen edertasun guztiarekin.
Beha ezazu lurra, landareak, baldin badaude, lore, zuhaitz, harri, animaliak... baldin badaude. Ura,
har dezakeen edozein forma dela ere (itsasoa bada, edo ibai, erreka, iturburu, urjauzi...). Beha ezazu
zerua. Bizitzak inguratzen zaitu. Une batez, gelditu egin zara. Hartu arnas. Leku honekin bateratuta
sentitzen zara, bere parte zara, zu eta zure barnean dagoen haurra, natura berberaz eginak, batuta,
une honetan, leku honetan. Senti ezazu zure haurra barnean, laztandu, besarkatu zure sabela, senti
ezazu keinu honen gozoa. Era berean, zu paisaia honen baitan zaude eta berak laztandu eta
besarkatu egiten zaitu airearen bitartez, bere atmosfera atsegin eta arinarekin. Aurrera jarraitzeko
konfidaturik sentitzen zara. Lasaitasun osoz, ibildideaz gozatzen ari zara, leku berezi honetan.

Bidearen ezker aldean, etxe bat dago, lorategi bat dauka. Etxeko sarreran, emakume oso heldu bat
dago, agura bat. Agurtu egiten zaitu eta baita gerturatzeko keinu bat egin ere. Bere aupegian ikus
daiteke bizitako esperientzia guztia, jakituria handia duena, bere begiek adeitasunez begiratzen
zaituzte. Bere begiradan berrezaguturik sentitzen zara eta zuk bera ere ikus dezakezu. Etxean bezala
sentitzen zara. Gerturatu zara eta maitekiro begiratzen zaitu. Aurkezten zaizu, bere izena esanez eta
entzutean, ezaguna egiten zaizu. Gogora dezakezu. Zure amaren, amaren, amaren ama izan
zitekeen. Aintzineko emakumea, egun batez bere familia zaindu zuena, bere seme-alabak erditu, zuk
zurearekin bezala. Haurdun zaudela ohartu da eta dakarzun bizi berriarengatik zoriontzen zaitu.
Bere ondoan eserlekua eskainten dizu eta zuk onartu. Eroso eseritzen zara. Sakon arnas hartu eta
asperen egin... Konfidantzaz beterik zaude, erlajaturik.

Emakumeak, biloba eta amonaren arteko intimitatean, zeozerk kezkatzen zaituen galdegiten dizu,
ezinegona sorrarazten dizun beldurren bat ote daukazun. Zuk erantzun, justu une honetan lasai
zaudela, bidaia honek elikatu zaituela. Baina barnean senti dezakezu kezka bat, baldintzatzen
zaituzten pentsamendu horiek, batzuetan agertzen direnak, izutzen zaituztenak. Sentitzen duzun
guztia adieraziko diozu orduan. Zure beldurrak, ezagunenak eta ezkutuan daudenak ere bai...
-...
-...
-...

Oihama.sorkuntza@gmail.com @oihama.sorkuntza
Sinpleki, horri buruz hitz eginda, zeozer aldatu egin da. Arinago sentitzen zara. Lasaiago oraindik.
Amaitutakoan, emakumeak bere besoak zabaldu eta bere magalera gonbidatu zaitu. Bihotzeko
bulkadari jarraituz, bere beso artean eroso kokatuko zara, besarkatzen utziz. Gorputzeko beroa senti
dezakezu, dakarren maitasuna, jaso egiten duzu. Oraindik gehiago erjalaturik, biziak berak kulunka
zaitzan utziz.

Orduan, zurrumurru bat entzuten hasi zara, amonaren hitzak dira, esaten dizutenak:
- Emakumeak erditzeko sortuak gara, gure natura hori da, gure gorputzak badaki nola egin, haurrek
ere jaiotzen badakiten bezala. Haiek gidatzen gaituzte, entzun ezazu.
- Haur baten jaiotzak alaitasuna dakar, biziaren ospakizuna da.
- Gorputz barneko indarrek erditzen laguntzen gaituzte, erditzearen intentsitatea beharrezkoa da,
haurra jaio dadin. Gozamen handia da.
Banan banan, adierazi duzun beldur bakoitza geroz eta urrunago geratzen ari da. Berak hizketan
jarraitzen du eta zuk bere mezua entzun dezakezu, zuganako konfidantza berreskuratzen lagunduko
dizun gakoa jaso duzu. Sakon heldu da zure bihotzera, maitasunez beterik. Zure bularrean senti
dezakezu.

Pixkanaka-pixkanaka, altxatzen hasiko zara, agurtzeko ordua heldu da. Emakume honen gida
eskertu egiten duzu, bere babesa. Keinu batez, zu eta zure haurra bedeinkatu ditu. Agurtu eta
itzulerako bideari ekingo diozu. Pauso bakoitzean, seguruago eta lasaiago sentitzen zara. Emakume
izateaz harro zaude, eskerturik, animaturik, bizitzeko gogoz. Bide beretik itzulita, heldu aurretik,
zure fruiturik gustokoenak dituen zuhaixka baten alboan gelditu zara. Bat hartu, bere azala sentitu,
bere usaina... Froga ezazu, bere zaporeak gozamenez betetzen zaitu. Oinez jarraitu, isilik, hasi zaren
lekura iritsi arte. Pausoz-pauso, zure barnean gertatu diren aldaketak integratuz.

1etik 5era zenbatuta, hemen eta orainera itzuliko zara, zure arreta ingurura bueltatuz, zure
erritmoan:
1. Jarri arreta zure arnasketan.
2. Zure senarekin konektaturik, barne gaitasunarekin, konfidaturik.
3. Bidaia honetan bizitakoa zure egunerokotasunera ekarriz.
4. Eraman mugimendu apur bat zure gorputzera.
5. Prest zaudenean, zabaldu begiak.

Behar edo nahi duzun guzitetan, zure baitako leku honetara itzul zaitezke, berezko sen naturalarekin
konektatzera. Emakume jakintsu honekin hitz egitera; gogoratu, zu zeu zara! Eraman begirada
barnera eta entzun... (“Behar duzun guztia zugan dago”). Hartu arnas sakon...

Ongi etorria, berriz ere, etxera.

Oihama.sorkuntza@gmail.com @oihama.sorkuntza

You might also like