Saioa JAIALDIAK

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

21 – JOLASETIK JOKORA Jaialdiak-Auzolana

Helburu nagusia: Jaien helburu nagusienetako bat komunitatea indartzea denez, garrantzitsua izango
da dinamizazio diseinu aukera ezberdinak identifikatu eta adin guztiei parte hartzeko aukera nola eman
ezagutzea.

Materiala: Auzolana-jaialdiak ppt., Harriak, Hostoak, Egur zatiak, Lurra, Lokotxak, Saskiak, Toka, Soka-
tira, Uztaiak, Sokak, Zakuak, Zapiak, Larruzko pilotak, Palak, Xareak, Bote-luzeko pilota, musika eta
musika erreproduzitzailea.

Denboralizazioa:

o 15:30 – 16:00  GIROTZE JOLASAK


o 16:00 – 17:30  AUZOLANA-JAIALDIA BIBENTZIALA

1.EGOERA
Hezitzaileei, nahi duten gunera joan eta nahi dutenean aritzeko esango diegu (Nahi duten, dituzten
objektuak erabiliz eta nahi dutenarekin).

Gunez - gune ibili daitezke, bakoitzean nahi duten denbora pasaz. Hori bai, gune bakoitzean dauden
objektuak ezin dituzte dagozkien guneetatik atera.

Harriak Lokotxak
Hostoak Saskiak
Egur zatiak Toka
Lurra Soka-tira
Uztaiak Larruzko pilotak
Sokak Palak
Zakuak Xareak
Zapiak Bote-luzeko pilota

2.EGOERA
2.1. egoera

Hezitzaileei, nahi duten gunea aukeratzeko esango diegu eta behin gunean daudenean, jolas bat
proposatzeko esango diegu.

Gune bakoitzean pertsona bat baino gehiago baldin badaude, denen artean jolas bat adostu beharko
dute.

2.2. egoera

Guneka adostu dituzten jolasekin, 4 gune (4 jolas) osatuko ditugu, bakoitzean jolas bana.

4 talde (talde bakoitzean erdia berdea eta erdia gorria) osatu eta talde bakoitza gune batean dagoen
jolasean hasiko da.

Aldaketa esatean, gorriak alde batera eta berdeak bestera joango dira. Horrela guztiak jolas
guztietatik pasa arte
1. JOLASA 2. JOLASA

3. JOLASA 4. JOLASA

3. EGOERA
Hezitzaileek aurreko jardueran proposatutako jolasekin 4 joko arautu osatuko ditut. Hezitzaileek 2
edo 3 talde osatuko dituzte eta...

Proba puntuagarrien konpetizioa bideratuko dugu

Helburuak

• Azken emaitzara begirako jarduerak izango dira


• Proba desberdinen alderdi teknikoak, exekuzioak, garrantzia hartuko du.
• Gune anitzen bidez espazioa alaituko dugu.

Antolaketa

• Jokoak espazio desberdinetara egokituko ditugu.


• Txandakako antolaketa eta guneen bereizketa bideratuko dugu
• Musika eta megafoniaren garrantzia.

o 17:30 – 18:00  JAIALDI EREDU EZBERDINAK

Power Pointaren laguntzaz, antolatu genitzazkeen jaialdi eredu ezberdinak ezagutaraziko dizkiegu
ikasleei.

o 18:00 – 18:30  ATSEDENALDIA


o 18:30 – 20:15  JAIALDIA SORTUZ

3 taldetan banatuko dira ikasleak, talde bakoitzak testuinguru jakin baterako jaialdi bat diseinatzeko
eskatuko diogu: Pertsona kopurua, adin tartea, burutuko diren ekintza guztien zehaztapenak,
helburuak, denboralizazioa, beharrezko materiala, …

Talde bakoitzak berea aurkeztu ondoren, formatzaileak eta beste bi taldeek hobekuntza
proposamenak egin ahalko dituzte, iritziak eman, indarguneak azpimarratu…

Denbora balitz, jaialdi bakoitzetik jarduera bat bizi genezake.

o 20:15 – 20:30  EBALUAZIOA - BIZITAKORA

Bizi izandakotik, adierazpen artistikoen bidez, Bizitakora osatuko dute. Eguneroko honetan, bakoitzak
nahi duen moduan, nola sentitu den adieraziko du.

You might also like