LEGEDIA

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 6

LEGEDIA-ERANTZUKIZUN ZIBILA

SARRERA

Hasi baino lehen zenbait kontzeptu argi izan behar ditugu.


Erantzukizun Zibila, Kode zibilaren 1902. artikulua: “Norbaitek, egite edo ez-egitearen ondorioz, kalte
egiten badio beste inori, tartean errua edo zabarkeria izanik, eragindako kaltea ordaintzeko
betebeharra du”
Beraz, ERANTZUKIZUNA egoteko ezinbestekoa da:
1. Norbaiten egite edo ez-egitea, hau da, norbaitek egitea edo egin behar zukeen zerbait ez
egitea; adibidez, istripuren bat eragin dezakeen objektu bat ez konpontzea.
2. Egite edo ez-egite horren ondorioz norbaitek kalteren bat jasatea.
3. Kaltea eragin duenaren jokabidea (egitea edo ez-egitea) zabarkeriazkoa izatea, hau da, errua
egotea; bestela, nahiz eta kaltera eragin, orokorrean ez da erantzukizunik sortzen, ezta kalte
ordainik emateko obligaziorik ere.
4. Kausalitate lotura egotea egitearen edo ez-egitearen egilearen jokabidearen eta beste
pertsona batek jasandako kaltearen artean, hau da, kausa-efektua lotura egotea.
Erantzukizun mota hau ez da nahastu behar erantzukizun penalarekin, desberdinak dira, legeria penala
delitutzat jotzen duen jokabide baten ondorio da erantzukizun penala eta zigortzea du helburu.
Zibilaren xedea, aldiz, ez da inor “zigortzea”, egindako kaltea ordainaraztea baizik.
Askoz larriagoa da delituzko jokabidea. Gure esparruan zibila da ohikoena. Bizitzako edozein
jardueratan bezala, delitua egon daiteke, baina salbuespenezko gertaerak, ez-ohikoak, izaten dira,
aldiz erraza da zabarkeriaren bat egotea, normalean arina, edo kalteak eragiten dituen
arduragabetasun bat. Adingabeekin lan egiteak arrisku ugari dakar.

JARDUERAK: ARRISKUTSU-EZ ARRISKUTSU. PREBENTZIO NEURRIAK.


Behin oinarrizko kontzeptuak argituta, aztertu ditzagun begiraleen erantzukizuna duten kasurik
ohikoenak:
1. Adingabe batek jasandako kalteak, beste inoren esku hartzerik gabe.
Adb: Programaturiko ibilaldi batean, arriskutsua den zonalde batean istripu bat gertatzea, aurretik
begiraleek ez badiete ohartarazi adingabeei zonalde horrek izan ditzaken aparteko arriskuez.

2. Adingabe batek beste bati eragindako kalteak zainketa faltagatik.


Adb: Bederatzi urteko mutil batek, eremuan aske zegoen harri handi batekin zortzi urteko beste bati
lesioak eragitea.

3. Adingabe batek beste pertsona (edo gauza) batzuei eragindako kalteak


Adb: Egonaldiko batekoak diren edo ez diren pertsona helduei eragindako kalteak. Egonaldiko
eraikinetik harriak botatzea kanpoan dagoen kotxe bati.
Kasu guztietan, begiraleek erantzukizunik duten ala ez jakiteko gako nagusia hau da: Kaltea eragitean
errurik edo zabarkeriarik izan den argitzea. Horregatik diogu, aldi oro adingabeak begiraleen
kontrolpean edo begiradapean egotea behar beharrezkoa dela, obligazio hau bete ezkero,
erantzukizuna leporatzeko zabarkeriaz ezingo zaielako akusatu. Zabarkeria ere kontsidera daiteke,
adingabe bati alkohola edaten uztea udalekutan.
Auzitegi gorenaren ikuspuntutik, erruaren edo kulpabilizatzearen funtsa, aurreikusi daitekeen eta
beharko litzatekeen hori ez aurreikusi izatea dela deritzo, hau da, kaltea eragin duen gertakaria
eragozteko neurririk ez hartzea.
Bestetik, ordaina eskatzen duen familiak frogatu egin beharko du kalterik izan dela, baita errua eta
kasualitatearen arteko erlazioa ere, hau da, eragindako kaltearen kausa-efektu lotura egon dela.
Gai honetan, “arazo” edo zailtasun bat suertatzen da, oso zaila dela zehaztea zein den begiraleen
zaintza edo begiratze betekizunaren maila, unean uneko egoeraren araberakoa baita eta neurtezina.
Beraz, hainbat faktoreen menpe dago zaintza eta begiratze betekizunaren maila. Ondoko faktoreak
kontutan izan behar dira “neurtzeko”:
1. Adingabeak egiten ari diren jardueraren izaera, arriskutsuak edo ez arriskutsuak diren.
a. Arriskutsuei dagokionez jolas horietan jarduten uzte hutsetik dator zabarkeria, nahiz eta
begiraleak adi egon adingabeen jardunari.

Adb:Horma baten kontra harriak botatzea uztea edo makilak eskuan dituztela elkarri ekiten uztea
adingabeei, nahiz eta begiraleak aurrez-aurre egon.

b. Ez Arriskutsuei dagokionez, jarduera fisiko (jolas aske, jolas, joko eta kirol) egoera
arruntetan arrisku batzuk egon badauden arren, onargarriak dira, praktikatzean
dakartzan onurak hauek baino handiagoak direlako. Dena den, jarduera ez
arriskutsuak kontsideratu izanagatik, ez du esan nahi segurtasun neurriak hartu behar
ez direnik.

Adb: Mendi bizikleta irteera batean kaskoa beharrezkoa izatea edo saskibaloiko saskiaren postea
babes gabe egotea.

Laburbilduz, erantzukizuna ez dator jolas/jokoa baimentzeagatik, baizik eta dagozkion prebentzio


neurriak ez hartzeagatik.

2. Adina.

Zenbat eta urte gutxiago izan adingabeak, orduan eta zorrotzagoa izan behar du zaintzak. Haur
txikien kasuan, haurraren garapen ebolutiboa kontutan hartuta, bakoitzaren ahalmen eta mugak
deskubritzeko fase honetan, arriskua (riesgo) eta perila (peligro) arteko ezberdintasuna
identifikatzea oso zaila egiten zaie, ondorioz lesio larriagoak sufritzeko aukerak handitzen dira.

Bestalde, adingabeak adinean aurrera egin ahala, haren askatasunaren garapena murriztu gabe
egin behar da zaintza lana.

Adb: Zazpi urteko mutil batek eskailera baten barandatik behera txirristaka jaisten ari zela erori
eta lesioak izan. Urte gutxiko umeak zorrotz zaindu behar direla azpimarratu zen sententziak, ezin
baita espero jokabide zuhur eta arduratsurik izatea.

Adina izan ezik, ume jakin baten egoera pertsonala ere kontutan hartu behar da, berez eskatzen
duelako ohikoa baino arreta handiagoa.
Adb: Gelara sartu aurretik egiten duten ilaran zegoen bitartean, besoa hautsi zitzaion hamabi
urteko ume bati taldekide baten bultzakadaren ondorioz. Bultzakada hori gauzatu zuen umeak
etxean bizi zuen egoera zailak eraginda, ezagunak zituzten begiraleek haur horren gatazkarako
joerak, horregatik zaintza neurri bereziak hartu behar zirela ondorioztatuko luke epaitegi batek.

3. Udalekuaren egoitzan edo egoitzatik kanpo egiten diren jarduerak.

Egoitzatik kanpo egiten den edozein jardueratan, arreta handiagoarekin aritzea eskatzen du, bat-
batekotasun faktorea areagotu eta kontrolaezinak diren egoera anitz eman daitezkeelako. Hori
dela eta, ibilaldi bat antolatzen denean, tokia/lekua aurretik ezagutu eta arrisku maila posibleak
objetiboki identifikatzeak, prebentzio neurri guztiak hartzen lagundu diezagukete:

4. Begiralerik ez izatea edo umeak zaintzarik gabe edukitzea kalteak gertatzen diren unean.

Adb: Begiraleak une batez kanporatu duela aprobetxatuta, leiho batera igo eta haurra kalera erori
ezkero, erantzukizuna begiralearena litzateke. 300 haur hiru begiraleen zaintzapean izatea ez da
aski. Begirale kopurua eta haur kopuruaren arteko proportzionaltasuna bermatu behar da.

5. Gertakaria aurreikusteko modukoa izatea ala ez izatea.


Kaltea bat-batekoa edo kontrolaezinezko faktore batek eragindakoa izan den, hala lehendik
debekatua izan beharko lukeen haurren jokabide batek eragindakoa den. Kaltegarria izan
daitekeen jolas bat (makilekin jolastu, borrokatu) ez eragozteagatik, erantzukizuna.
Begiraleen zaintzari dagokio kaltea eragingo lukeen edozein jarduera eragoztea. Ez dago
erantzukizunik, Brillet-n arituz txirristatu eta hortz bat hautsiz gero, ezta futbol partida baten
atezain zebilela, baloi batek urdailean jota hil zen umea. Kasu hauetan zaintzak ezin ditu eragotzi
sortu litezkeen kalteak, ustekabekoak baitira.

JAZARPEN, TRATU TXARRAK (AHOZKOAK, ZEIN FISIKOAK), ZAINTZA,


BIGILANTZIA
Definizioa: “Denboran zehar behin eta berriz errepikatzen den umeen arteko tratu txar fisiko, hitzezko
edo psikologikoa”.
Ez nahastu nolabaiteko indarkeria ekintza isolatu edo bat-batekoekin jazarpen kontzeptutik at
geratzen dira eta… Dena den, hauengatik ere erantzukizuna egon daiteke, hainbat sententzietan jaso
den bezala neurriak hartu behar dituzte begiraleek jazarpen egoera orokorrei zein banakako erasoei
aurre egiteko.
Udaleku batzuetan egoerak zailtasun berezia hartzen du, egoera hau jasaten duen umeak ez duelako
atsedenaldirik, ez doalako etxera bere senideekin eta denbora gehiago dagoelako beste umeekin.
Beraz zaintza eta begiratze jarreraz orain arte esan dugun guztiak kasu honetan garrantzia berezia du,
hau da, zaintza neurri bereziak hartu behar dira. Lehenengo detektatu eta gero neurriak hartu, arreta
berezia ipiniz detektatze fasean egoera hauek ematen diren uneak isolamendu sozialeko momentutan
ematen baitira gehien bat.
Zenbait epaien arabera begiraleek errazago hauteman edo aurreikusi ditzaketen jokabideak dira,
errepikakorrak izaten baitira eta normalean, umeek taldeka egiten ohi dituzte, beraz, jokabide horiek
saihesteko neurriak hartu behar dira, are gehiago egun osoa haurrekin emango dutela kontutan
hartuta.
Beste sententzia batean 11 urteko ume bati eragindako jazarpenaren erantzule jo zuten begirale-
taldea ez baitzituzten erabili erasoa saihesteko zaintza eta arreta neurri guztiak. Epaiaren arabera, aski
frogatua geratu zen begiraleek bazutela adingabea jasaten ari zen jazarpen egoeraren berri, baina hau
gutxietsia izan zela.
Begiraleek hartu behar dituzten neurriak:
1. Ez zaie utzi behar umeei jolas/joko egoera perila dunetan(arrisku handiko egoera) parte
hartzen edo perila sorrarazi dezaketen gailuak erabiltzen.
2. Ez dira jarduerak antolatu behar prebentzio neurriak edo aldez aurreko jardunbide egoki eta
zehatzik ezarri gabe.
3. Areagotu egin behar dira umeak zaintzeko eta begiratzeko neurriak, batez ere adin txikikoak
baldin badira edo ezaugarri pertsonal bereziak badituzte.
4. Zaintza obligazioez gain, umeak baimenik gabe ez irtetea udaleku instalazioetatik.
5. Udaleku edo egonaldi batera kanpoko pertsonen bisitak kontrolatu behar dira.
6. Udalekuko instalazio eta materialen egoeraren jarraipen minimo bat egin.
7. Bereziki premiazkoa da umeen arteko harremanen jarraipen sistematiko bat egitea, jokabide
kaltegarriak saihesteko, jazarpena bereziki. Zenbait epairen eragile izan dira jokabide horiek,
eta hedabideen jakin-mina sortu ohi dute.
Ez dugu ahaztu behar udaleku/egonaldi batean, denbora guztiz erantzukizuna begiraleena dela, baita
aktibitate konkretu baterako begirale espezifikoak kontratatu direnean, salbu beste erakunde/elkarte
batek antolatutako aktibitate bat burutzen dutenean eta bigilantzia eta segurtasun neurriak barne
biltzen dituenean.

SEXTING, IRUDI-BIDEO EROTIKO/PORNOGRAFIKOAK MUGIKORREN BIDEZ EDO


E-POSTAZ BIDALTZEA
Elektronika gailuen bidezko komunikazioaren izugarrizko ugaltzeak ekarri du “Sexting” deritzona, hau
da, eduki erotiko edo pornografikoko edukiak bidaltzea, batez ere telefono mugikorren bidez.
Biktimaren baimenik gabe zein kasu batzuetan baimenarekin eta guzti hedatu ohi dira irudi horiek.
Biktimaren baimenik gabe hedatzen badira sortzen da arazoa, delitua baita hori egitea, baita irudia
edo bideoa, hasieran, biktimaren baimenarekin hartua bazen ere.
Guretzat garrantzi berezia duen elementua honako hau da, biktimaren baimenik gabe irudiak hartuak
izan direla eta horrek adierazten duela zaintza eta begiratze lana ez dela ondo egin.
Irudi hauen lehenengo jasotzaileak udalekuko beste umeak izan daitezke eta irudiek errebotatzeko
tentazioa izan dezakete, hori egiten badute beraiek ere delituaren egileak bilakatuko dira. Beraz
hasierako jarrera ez badugu kontrolatzen, behintzat arreta ipini behar dugu bigarren honetan.
Delituaren alderdi penala alde batera utzita, kontua da begiraleei ere eragin diezaiekeela, zeharka bada
ere. Udalekuaren ordenagailuaren bidez hedatzen baditu irudiak haurren batek esate baterako. Edota
irudi horiek udalekuaren ekintza batean hartuak badira, materialak zein aktibitateak ez zaintzeagatik.

ADIN TXIKIKOEN IRUDIAK ZABALTZEKO BAIMEN ESKAERAK


Norberaren irudi eskubidea bermatuta dago hainbat araudietan. Horregatik baimena eskatu behar zaio
guraso eta tutoreei, umeak zuzen azaltzen diren eta argiki identifika daitezkeen argazki zein bideoak
argitaratu ahal izateko. Baimena guraso zein haurraren arduradunak diren guztiei eskatu behar zaie.
Nahiz eta bere baimena eman, adingabearen gurasoek bere indargabetze eskubidea erabili ahal izango
dute eta bere semearen argazkiak erretira daitezela eskatzea.
Irudiek heziketa helburua izan behar dute beti. Agertzekotan, udalekuaren aktibitateak agertu behar
dira irudietan. Irudietan ezin dira agertu umeek atsedena hartzen duten momentu bat, ez eta lasai hitz
egiten ezta lo egiten ere.
Irudi bat izaera pertsonaleko datuan edo baliabidean bilakatzeko, irudian agertzen diren pertsonen
identifikazioa erraza eta agerikoa izan behar du. Ez bada horrela, ez da behar baimen espezifikorik.
Ume bat identifikatzen edo nabarmentzen dituzten irudiak saihestu behar dira, biluzturik edo
bainujantzian agertzen diren irudiak inongo kasutan eta ateratzekotan, talde argazkiak ateratzen
saiatu, umeak identifikatzea zailak izan daitezen.
Gurasoren bat udalekutara bisitan etortzen bada, umeen argazkiak ezin dituela atera esan behar zaio.
Guraso batek preseski ez badu eman bere baimena, ume hori ezin izango da inongo argazkian agertu.
Askotan jarrera horren atzean dauden arrazoiak pisu handikoak dira. Beraz oso zorrotzak izan behar
gara kasu hauetan.

NOREN ESKU UTZI ADIN TXIKIKOA GURASOAK BANANDUTA DAUDEN


KASUETAN
Udalekutan begiraleek gurasoekin zein adin txikikoen arduradunekin eduki ditzaketen harremanak
ikastetxe batek dituenak baino urriagoak izan baitaitezke ere, ezin dira alde batera utzi. Era askotakoak
izan daitezke harreman horiek, gurasoek jakin behar duten gorabeheren baten berri ematea, gai jakin
bati buruz gurasoek eman dezaketen informazioa eskatzea, haien laguntza edo baimena eskatzea…
Galdera da ea bi gurasoekin jardun behar den harremanetan nahitaez, ala nahikoa den bietako
edozeinekin jardutea, besteak ezer esateko edo erreklamatzeko eskubiderik ez duela. Galdera horri
erantzuteko, familiak izan ditzakeen egoera desberdinak izan behar dira kontuan.
Gurasoak elkarrekin bizi badira, ezkonduta edo ezkondu gabe, biei batera dagokie guraso bezala,
baina horrek ez du esan nahi bi gurasoekin batera jardun behar denik. Jardun daiteke biekin batera,
baina aski izaten da bietako edozeinekin jardutea, jotzen baita joan denak bestea ordezkatzen duela.
Dena den arazoa larria bada, istripua, jazarpena, umea galdu dela… bi gurasoekin harremanetan
ipintzea komeni da batzuetan, zuhurtasunagatik.
Kasu oso larrietan komeni da gurasoei frogatzeko moduan ematea informazioa, hau da, jasota geratzea
eman zaiela informazioa eta zer eman zaien.
Bi gurasoen arteko desadostasuna ematen denean, hau da, guraso batek ez du baimenik ematen
ekintza konkretu baterako (edo argazkietarako) edo/eta bestearekin ez da ados jartzen.
Arduradunaren eskuetan utzi gaia eta, momentuan “kautelarki” haurrari ez utzi parte hartzen ekintza
horretan.
Gurasoen banatzea, dibortzioa edo ezkontza deuseztatzea. Bananduta bizi badira gurasoak, umea bizi
den gurasoarekin hitz egitea eta guraso horrek ematea informazioa besteari izango litzateke jokabide
zuhurrena. Dena den, bigarren guraso horrek bere umearen informazio eskatzen badu, eman egin
behar zaio.
Judizialki bananduta badaude, dibortziatua edo ezkontza deuseztatu baldin bada, hitzarmen
arauemaileak dioena hartu behar da aintzat. Horrek agintzen du zein gurasori dagokion umearen
zaintza, baina besteak informazio eskatzen badu, eman egin behar zaio. Kasu urri eta
salbuespenezkoetan izan ezik. Gurasoetako bati, edo biei kendu egin zaielako guraso ahala. Biei kendu
bazaie, epaileak izendatzen duen pertsonarekin ipini behar gara harremanetan.
Guzti hau bereziki kontutan izan behar da eguna edo udalekuak amaitzen direnean eta gurasoak
haurraren bila etortzen direnean, haurra dagokion gurasoen eskutan utzi behar da, horrela ezean,
arazo larriak izan ditzakegu.

You might also like