Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 16

Sokrates

Antierlatibismo morala, definizio unibertsalak, maieutika eta intelektualismo


morala

Sokrates sofisten pentsamenduaren kontra zegoen erabat, izan ere,


hauek proposatutako erlatibismoaren kontra zegoen. Sokratesek
antierlatibismo morala aldarrikatzen zuen, hau da, berak guztientzat

baliagarria den araua proposatu zuen, nahiz eta hau utopia bat izan.
Beraz, sofisten pentsaerari kontra egiteko, Sokratesek elkarrizketa
bidezko argudiaketa eta definizio unibertsalak proposatu zituen.
→ Elkarrizketari dagokionez, filosofoak ironia eta maieutika erabiltzen
zituen egia lortzeko; ironiaren bidez, hau da, ezjakinaren itxura eginez,
solaskidea zalantzan jarri eta gezurraren aitorpena lortzen zuen, erantzun
desegokiak baztertuz. Maieutikaren bitartez, Sokratesek geure barnean
dauden ezagutzak kanpora ateratzen laguntzen digu; izan ere, bere ustetan,
ezagutza geure barneko edukiak kanporaraztean datza.
→ Honetaz gain, Sokratesek, erlatibismoaren aurka definizio
unibertsalak proposatuko ditu, hau da, Sokratesentzat benetako ongia
existitzen zen, eta ezagutu egin behar zen, honek giza portaera baldintzatzen
zuelako. Ongi edo egi hau norberak bere baitan aurkitu behar du, eta
horretarako, gorago aztertutako ironia eta maieutika erabiltzen ditu.

2
PLATON
Datu biografikoak eta testuinguru historikoa

Platon Atenasen jaio zen K.a. 427an, bertako familia noble batean. Esan beharra
dago garai haietan, hainbat gerra zirela medio, Atenas beherakada sakon batean dagoela,
eta demokratizazio prozesuan murgilduta dagoela. Esan bezala, Platon familia
aberatsekoa zenez, Platoni goi mailako familien heziera eman zitzaion, eta karrera
militarraren oinarrizko hezkuntza jaso zuen. Beranduago, Sokrates ezagutu zuen,
erretorika eta elkarrizketan oso trebea, eta bere ikasle egin zen. Horrela, Platonek…
Sokratesen jakinduria bereganatu zuen, baina geroago ordea, maisuari heriotza
zigorra ezarri zitzaion atzerriko jainkoen aldeko sinesmena bultzatzeagatik, eta honek Platon
asko hunkitu zuen. Horrela, Sokrates hil ostean, Platon Siziliara joaten da, eta bertan Dion
ezagutu zuen. Hasieran adiskideak ziren arren, gero Dionek begitan hartu zuen eta salgai
jarri zuen Platon, esklabo gisa, eta horrela, Platonen lagun batek erreskatea ordaindu eta
Atenasera itzuli zen. Azkenik, hemen Akademia izeneko eskola bat sortu zuen, non
matematika, astronomia eta zientziak erakusten ziren.

Ideien teoria
Ideien teoria Platonen filosofiaren ardatza da. Teoria honen bidez, Platonek bi
mundu desberdinen existentzia frogatzen du; mundu fisikoa eta ideien mundua. Mundu
fisikoari dagokionez, haitzuloaren alegoriako kobazulo barnea dela esan genezake, eta
Platonek dioenez bertan irudi eta objektuak daude, eta hauek ez-perfektuak,
aldakorrak eta ugariak dira. Bestalde, ideien mundua kobazulotik kanpo dagoena da,
bertan ideiak daudela dio filosofoak eta hauek perfektuak, aldaezinak, betierekoak eta
bakarrak dira. Platonen ustetan mundu hau oso garrantzitsua da, izan ere, arrazoiaren
erabileraz bakarrik lor daiteke, eta mundu fisikoan dauden objektuen abiapuntua da.
Horretaz gain, esan beharra dago ideiak ez direla inoiz desagertzen, eta dialektika dela
beraien azterketaz eta ezagutzaz arduratzen dena; horregatik, agintari on batek dialektika
ezagutu behar du. Honekin batera, Platonek ezagutzan ere bereizketa bat egiten du; sasi
ezagutza, mundu fisikoari dagokiona eta zentzuen bidez lortzen dena, eta benetako
ezagutza, ideien munduari dagokiona eta arrazoimenaren bidez lortzen dena. Azkenik,
esan beharra dago ideien munduko ideia gorena, hau da ongia, haitzuloaren mitoko
eguzki bezala aurkituko dugula.

Ezagutzaren teoria: zientzia eta iritzia. Dialektika.


Filosofiaren egiteko nagusia ezagutza lortzea da; ideiak ezagutzea, ongia
ezagutzea. Era berean, ezagutzak giza portaera baldintzatzen du, eta jokaera okerra
ez-jakituriari dagokio. Platonek, haitzuloaren alegoriaren bitartez, bi mundu bereizten ditu;
mundu fisikoa, mitoko kobazuloa, eta ideien mundua, kobazulotik kanpo dagoena. Beraz,
bi mundu bereizi dituenez, bi ezagutza maila bereizten ditu; doxa edo iritzia eta episteme
edo zientzia. Doxa, mundu sentigarrikoa denez, bigarren mailako ezagutza da, eta
zentzumenek eskuratutako informazioan oinarritzen den ezagutza da, jaio eta hil egiten
denari ezartzen zaion jakintza. Doxaren barruan, suposizioa, zentzumenez antzemandako
objektuari lotzen zaion ezagutza, eta ilusioa, objektu sentigarrien itxurei dagokien
ezagutza maila, bereizten dira. Bestalde, episteme edo zientziari dagokionez, ideien
munduko ezagutza denez, lehen mailako ezagutza dela esaten da, izaki iraunkorrei
dagokiena, goi mailako ezagutza eta absolutua dena. Hemen, propedeutika,
arrazonamenduz ezagutza lortzea, eta dialektika, ongia aztertzea, bereizten dira. Esan
beharra dago, Platonen ustetan, gobernariek dialektika ezagutu behar dute, horrela
bakarrik lortuko baitute modu egoki eta absolutu batean gobernatzea.

3
Ongiaren kontzeptua
Platonen esanetan, mundu fisikoari dagokion ezagutzatik ideien munduari dagokion
ezagutzara igotzea ezinbestekoa da jakinduria eskuratzeko, izan ere, ideien munduan
bakarrik aurkitzen baita ezagutza maila gorena; dialektika, ongiaren azterketaz
arduratzen dena. Haitzuloaren alegorian ikus dezakegunez, hasieran gizakia haitzuloan dago
eta itzalak bakarrik ikusten ditu, hau da, gizakiak mundu fisikoaren ezagutza bakarrik du,
eta itzalak bakarrik ikusten ditu. Ondoren ordea, haitzulotik ateratzean, ideien mundurako
jauzia egiten du, eta oraingoan benetako ezagutza lortzen du, hau da zientzia. Mundu
honetan, ideia gorena ezagutuko du gizakiak, hau da, ongia, alegorian eguzkia bezala
irudikatua. Beraz, Platonek zioenez, ongia ideien munduko ideia gorena da, ezagutza maila
altuena, eta gobernari eta filosofoek bere ezagutza izan behar dute. Mundu fisikotik ideien
mundurako jauzi hau arimari esker gertatzen da, izan ere, Platonek erreminiszentzia
aldarrikatzen du; arimak ongiaren ideia badu, aurreragoko bizitza batean lortutakoa, baina
berriro gogoratu behar du ongia zer den.

Dualismo antropologikoa: gorputza eta arima. Arimaren teoria.


Platonek dualismoa aldarrikatzen du, eta hau ulertzeko, ezinbestekoa da arimaren
teoria kontutan hartzea. Platonen ustez gizakia bi osagaiez osatuta dago: arima, gizakiaren
zati hilezina, eta gorputza, gizakiaren zati hilkorra, arimaren kartzela dena. Honela,
arimaren teorian dioenez, Platonek arimak hiru zati dituela aldarrikatzen du, zati
arrazionala, zati oldarkorra eta zati irritsua. Zati arrazionalari edo arrazoi arima,
gizakiaren goi-mailako gaitasuna da, buruan kokatzen da eta gobernariei nagusitzen zaie.
Zati oldarkorra edo sumenezko arimak, ordea, mendeku, ausardia edo koldarkeria
bezalako sentimenduak biltzen ditu, bihotzean dago eta soldaduei nagusitzen zaie. Eta
azkenik, irritsezko arima dugu. Honek bizirik irauteko sena, plazera, mina eta bestelako
nahikeriak sentitzen ditu, eta langileetan aurki dezakegu. Hiru arima hauetan
garrantzitsuena arrazoi arima da eta enparauei nagusitu behar zaie, izan ere, zati hau da
hiltzen ez den bakarra; arima honen helburua gorputzetik irtetea da, honela ideien
mundura itzultzeko aukera izango baitu. Platonek gurdiaren metafora erabiltzen du
arimaren teoria azaltzeko, non arima arrazionala gidaria gisa, arima oldarkorra zaldi zuri
gisa eta irritsezko arima zaldi beltz gisa azaltzen diren.

Bertuteak eta hiri ideala


Platonek gizakiengan hiru bertute edo gaitasun bereizten ditu: zuhurtasuna,
sendotasuna eta neurritasuna. Bertute hauetan oinarrituta, filosofoak estatu edo hiri
idealaren proposamen bat egingo du, izan ere, Platonentzako politika arlo oso garrantzitsua
da, eta zoriontasuna bere modeloaren arabera bakarrik lor daitekeela dio. Hiri ideal
honetan, Platonek gizarte banaketa egiten du, oso modu klasista batean, eta hiru
bereizketa egiten ditu; gobernariak, soldaduak eta langileak. Gobernariak zuhurtasuna
dute bertute bezala, eta ondorioz, gizartearen buru izan behar dute, hauek bakarrik baitute
ideien munduko ezagutza, eta hiria ondo zuzendu dezakete. Soldaduek, sendotasuna
izango dute bertute bezala, eta horrela, hiria defendatzeko gai izango dira. Azkenik,
soldaduek bertute gisa neurritasuna izango dute, eta hauek produktugileak izango dira,
hau da, gizartearentzako produzitu egingo dutenak. Honetaz gain, proiektu honetan Platonek
ondasunak guztienak izango direla dio, ez indibidualak, eta gainera, estatu totalitario
bat ezartzen du. Hemendik abiatuta, Platonek sailkapen bat egiten du existitzen diren
gobernu moten artean, aristokrazia (jakitunak agintean), timokrazia (gerra zaleak
agintean), oligarkia (aberastasuna nahi dutenak agintean), demokrazia (ez jakitunak
agintean) eta tirania (demokraziaren askatasunaren ondorioa) bereiziz.

4
ARISTOTELES
Platonen ideien teoriaren kritika: hilemorfismoa
Aristotelesek Platonen ideia kontzeptuari kritika egiten dio, izan ere, gauza baten
benetako izana ezagutzeko, beste izaki bat behar dugu, ideia, baina hau ezagutzeko, beste
bat beharko genuke, eta horrela jarrai genezake, azkenean hasierako gauzaren ezagutza
gabe geratuz, eta eremu sentikorreko aldaketen azterketa ezinezkoa eginez. Honen
aurrean, Aristotelesek, gauzen benetako izaera edo esentzia gauzan bertan dagoela dio,
eta ez gauzari dagokion ideian. Honi hilemorfismoa esaten zaio, eta Platonen ideiaren
antzeko kontzeptua hartzen du, baina gauzan bertan kokatua. Horrela, formak bi mailako
ezaugarriak ditu; esentzialak, beharrezkoak eta hauetako bat aldatuz gero substantziak
bere izaera aldatzen du, eta akzidentalak, ez beharrezkoak eta aldatuz gero substantziak
izaera kontserbatzen du. Honetaz gain, materiari dagokionez, bi materia mota daude;
lehena, Platonen materia soila bezalakoa dena baina inon aurkitu ezin duguna, eta
bigarrena; oinarrizko forma hartu duen lehen materia. Azkenik, substantziei dagokienez ere
bi direla esan genezake; aktoa, substantzia orain duen formarekin, eta potentzia, izan
dezakeen formarekin.

Teoria politikoa: gizatartasuna eta erregimen politikoa


Aristotelesek dioenez, gizakia animalia politikoa da; bizirik irauteko derrigorrezkoa
da gizartean bizitzea eta ongi antolatutako gizartean bakarrik lor dezake perfekzioa. Hori
dela eta, gizakiak lehenik familia sortzen du, eta familiek gizartea sortzen dute, honek
gobernatzeko modu oker eta zuzenak dituelarik, izan ere, gobernu zuzenak usteldu egin
daitezke, gobernu okerrak bihurtuz. Gobernaria bakar bat denean, monarkia dela esaten
da, eta hemen agintari zuhur batek lege orokorrek baino hobeto epai dezakeela pentsatzen
da. Gobernu hau usteltzen denean, tirania sortzen da. Gobernuan ordea gutxi batzuen
esku dagoenean, aristokrazia esaten zaio, eta usteltzen denean, oligarkia bihurtzen da.
Azkenik, gobernua herriaren esku badago, demokrazia dela esaten da, baina herria hezita
ez badago, hau usteldu eta demagogia bilakatzen da. Honetaz gain, gizartea klase
desberdinetan banatzea naturala eta egokia dela dio Aristotelesek, esklaboak eta libreak,
eta aberatsak eta behartsuak bereiziz. Esklaboek ez dute askatasunik, merkatari eta
eskulangileek askatasuna bai baina ez dituzte eskubide guztiak, eta hiritarrak libreak eta
eskubide guztien jabe dira.

5
Marx-en Filosofia
Testuingurua eta hainbat datu biografiko

Karl Marx 1818an jaio zen Treveris (Errenania) izeneko Prusiako herrialdean.
Zuzenbide-ikasketak bertan behera utzi eta filosofiari ekin zion. 18 urterekin filosofia
hegeldarrarekin hasi zen harremanetan. Parisera joan zen, eta Friedrich Engels ezagutu
zuen han. Hegelen filosofiari lehenbiziko kritika egin zion. Londresera joan zen. Bertan,
langileek jasan behar zuten umiliazioarekin eta miseriarekin hartzen zuen kontaktu
zuzena. Alderdi Komunistaren Manifestua eta El Kapital idatzi zituen. Karl Marx, arlo
teorikoan, zalantzarik gabe, gizadiak izan duen pertsona burutsuenetarikoa da. Haren
filosofia irekia eta kritikoa izan zen. Bere ametsa, gizakia gizartean aske izatea zen.
Britaina Handian sortutako mugimenduaren harira, behin lurrun-makina asmatu
ostean, burgesia nagusitzen joan zen; liberalismoaren garaipena geneukan. Gizaki
proletarioaren funtsezko eskubideak erabat baztertuta zeuden, eta kapital zapaltzailearen
menpe zeuden. Lehen Internazionala (1864) ospatu ondoren. Karl Marxek antolamendu
soziala hobetzeko aldaketa baten aukera ikusten du. Langileak erregimen kapitalistan
jasaten duen esplotazioaren izaeran zentratzen da. Hegelen pentsamendu dialektikoa
erabat nagusitu zen mendearen lehen erdian. Hegel da Marxen kritika filosofikoaren
solaskide nagusia. Hegelen filosofia izan zen ordura arte errealitateari egin izan zitzaion
interpretaziorik helduena.

Ekonomia-alienazioa

Alienazio mota garrantzitsuena da, Marxentzat gizakia ondoen identifikatzern duena


lana delako, giza bizitzaren funtsa lanean datza. Marxek, ostera, gizakia bereizteko zerik
garrantzitsuena ekoizteko duen ahalmena dela uste du, lan egiteko ahalmena, alegia.
Gizakia, lan egitean eta lanaren bidez bere ekoizpen-jarduera garatzean, bere lanaren
produktutan proiektatzen da, produktu edo ekoizpen bakoitzean bere barruko zerbait
uzten du. Lanaren eta langilearen arteko bereizketa edo banaketa hori kentzen ez bada,
langilea alienaturik geratzen da, bere lanaren produktua langilea bera baita, langilea bera
lan-produktu bihurtuta, merkatuan saltzeko gai. Historikoki esan izan den bezala, izakiek
ez dutela beren burua sortzen lanaren bidez. Jabego pribatuan oinarrituriko ekoizpen
sistemak direla-eta langileek ekoitzitako produktuek ez diote balio izan bizitzako produkzio
sozialerako, baizik eta gutxi batzuen eskuetan geratu dira: jabeen eskuetan. Horregatik,
alienazio-zentzu hori negatiboa da. Une horretantxe gertatzen da alienazioa: gizakia hutsik
geratzen da, eta alienaturik dago bera ez den izaki bati atxikitzen baitizkio bere ezaugarriak.
Marxek honako hau ulertzen du gizaki alienatutzat:
-Bere lanaren ekoizkina: bere lanaren bidez eginiko produktuak bereak ez diren
zerbait gisa kontsideratzen dituenez, bere baitatik aldentzen da gizaki langilea.
-Ekoizteko bitartekoen jabeak: langileak lan egiteko bere indarra saltzen dio bera ez
den beste bati, indar hori helburu lukratiboetarako, bere izaera ere saltzen dio gogoak
ematen diona egin dezan: hori dela eta, beste pertsona baten tresna bihurtzen da. Langilea
gauza bihurtzen da.

6
Erlijioa-alineazioa

Erlijioaren kritika oso zaharra da, eta kritikari asko egon dira, Marx barne.
Pentsalari honek Epikuro, Hegel eta Feuerbach-en influentziak jaso zituen, eta erlijio
alienazioa defendatu zuen. Alienazioa, norberarena den zerbait beste baten esku
uztea da, hau da, zeure burua saltzea. Marxen ustetan, geure pentsamendua
erlijioaren esku uzten dugu, eta horregatik, bere ustez erlijio alienazioa gertatzen da.
Beste modu batera esanda, gizarteak bere pentsatzeko modua erlijioari uzten dio, eta
jada ez du bere kasa pentsatzen, izan ere, erlijioak kontrolatzen du norberaren
pentsaera. Beraz, erlijioaren menpe geratuz, gizakiak bizi duen egoera penagarriari aurre
egiten dio; erlijioak hainbat eskaintza egiten dio gizakiari; mundu honetan norbaiten
bizimodua txarra eta bidegabekoa bada, hil ondoren zerura joango dela dio erlijioak, eta
orain bizi dugun egoera hobetzeko ez dela ezer egin behar dio, etorkizunean ondo biziko
baikara. Proposamen honek bidegabekeria asko murrizten lagunduko luke, zerua
existituko balitz noski; ez balitz existituko, engainu handia izango da erlijioa, eta hori da
gertatzen dena Marxen ustez. Beraz, pentsalariaren ustez, zeruaren eta infernuaren
kontakizunarekin erlijioak injustizia justifikatzen du; orain gaizki bizi bazara, zerura
joango zara. Honekin Marxek erlijioa lilurakeria eta gezurrezko askapena dela dio, eta honek
gizakiaren atzerapena dakarrela dio. Honetaz gain, pentsalari honek erlijioa herriaren opioa
dela dio, hau da, herria engainatzeko tresna dela dio, izan ere, gizarteak bere pentsaera
erlijioaren esku uzten du eta honek ez du ezer egiten gizartea hobetzearren.

Materialismo historikoa

Materialismo historikoa historiaren zientzia marxista da. Funtsean, Hegelek


historia nola ikusten zuen, haren ikuskeraren aldaketa dakar; autore horren iritziz, ideia da
dialektikoki bilakatzen ari dena; Marxentzat, ostera, historia dialektikoki ulertu eta ikusi
behar da, baina Hegelek -ideia- dioen tokian -materia- jartzen du Marxek. Marxek
burgesiaren materialismoa kritikatzen gizakia izaki pasibo gisa hartzen delako. Marxen
materialismoa gizakiaren baieztapena da. Historiaren protagonista gisa. Bi ideia
hauetan oinarritzen da:
-Gizakiak beste gizakiekin eta naturarekin finkatzen dituen harremanak harreman
naturalak dira, hots, Gizakiak Naturari bere ondasunak ateratzen dizkio. Ondoren, gizakiek
ondasun materialak ekoizten eta trukatzen dizkiote elkarri bere behar materialak ase ahal
izateko. Bizitzaren ekoizpen soziala deitzen dio.
-Harreman horiek, azken batean, ideologia eta Estatuaren egitura juridiko-politiko
sortzen dituzte, hau da, gainegitura deitzen dena. Materialismo dialektikoa eta
historikoa da.
Aurkaritzan idealismoa dugu:
- Filosofoen idealismoa. Gizasemeak naturarekin eta gainerako gizakiekin dituen
harremanak askotarikoak dira: ideologikoak, kulturalak, filosofikoak, juridikoak.., eta
inola ere ez diete erreparatzen materialak diren erlazioei.
- Idealistena. Ideologia eta Estatua gizarte baten alderdirik garrantzitsuena dira.
Harreman ideologikoak dira erlazio ekonomiko eta sozial mota bat sortzen dutenak.
- Kontserbadoreena. Errealitate historikoa existitu egiten da, gertakari absolutu gisa
onartu behar dugu, ez dugu zertan aldatu, ulertu eta esplikatu behar ditugu.
- ldealismo legitimatzailea. Zanpaketa-erregimen horren sostengu bihurtzen da,
gauzen interpretazio idealista eztabaidatu gabe onartuz, aldatzeko asmorik gabe.

Marxen materialismo historikoa historiaren interpretazioa da, materiaren bidez


egiten den interpretazioa, historiak egiten duen interpretazioa prozesu dialektiko baten
bidez. Ondasun materialen produkzio-sistema da materia hori; edo produkzio-harreman

7
ekonomikoak ere izan daitezke. Materialismo historikoaren esangura honako hau da: giza
historia baldintzatzen duena ez da espiritua (Hegel), produkzio-harreman ekonomikoak
baizik. Bizitza materialaren produkzio moduak bizitza sozialaren prozesua baldintzatzen du.

Gizarte Komunista

Jabego burgesa deuseztatzeko, Marxek garai iragankor bat proposatzen du, botere
politikoa langileen eskuetan egongo baita. Proletarioen diktadura da. Proletarioen
diktadurak kapitalismoaren azken hondakinak suntsitzea ahalbidetuko duena. Indarra
erabiliz eta klase-borrokaren ondorio gisa, Langileen Alderdiak Estatuaren botere osoa
hartuko du. Proletarioen diktadurak, batez ere, Estatu-aparatua eraitsi beharko luke, eta ez
bere zerbitzuan ipini. Parlamentuak kentzea zen kontua, baita kate burokratikoak eta
armada profesionalak ere; ez menpean hartzea eta beste batzuekin ordezkatzea. Langileek
erakunde politiko bakarra edukiko lukete, eta hortxe agertuko litzateke benetako
demokrazia. Marxek uko egin zion Estatua errealitate propio gisa ikusteari, printzipioak eta
benetako funtzioak zituen estatuari. Izan ere, gizarte kapitalistak etengabe indartu zuen
Estatu-sistema, merkatu eta produkzioaren antolamendu beharrak bateratzeko. Klase
gabeko estatu bat lortu arte, ondoren, komunismoa sortzen da.

8
Nietzsche eta arrazoimenaren kritika
Datu biografikoak eta testuinguru historikoa

Friedrich Wilhelm Nietzsche filosofoa 1844an jaio zen Prusian, eta 1900 urtean hil
zen Alemanian. Txiki txikitatik gaixotasun arazoak izan zituen, izan ere, genetikoa izan
zitekeen gaixotasun batek arazo handiak ekarri zizkion, eta zalditik behin jausteak eta
sifilisak gaitza areagotu eta zoramenera bideratu zuten Nietzsche. Unibertsitatean
Teologia eta Filologia Klasikoa ikasten hasi zen, baina Teologia bertan behera utzi behar
izan zuen, eta ondoren, unibertsitatez aldatu. Austriaren aurkako gerra zela eta, prusiar
amorratu gisa agertu zen, eta 24 urte zituela, Basileako Unibertsitateko irakasle bezala
onartu zuten. Bertan, Wagner eta Schopenhauer ezagutu eta lagun egin zituen, baina
Wagnerrekin haserretu eta ez zuen berriro harremanik izan berarekin. Ondoren Basileako
katedra utzi eta Dionisos, Jainko alaia, ulertzen saiatu zen, asko bidaiatuz zuen bere
gaixotasuna zela eta, baina azkenean bakarrik eta eroturik bukatu zuen, arrakastarik
gabe. Nietzsche Europaren iraultzen aldian bizi izan zen, izan ere, Iraultza Frantsesa,
industria iraultza eta Ilustrazioa gertatu ziren bere garaian, eta gainera inperialismoaren
garaia eta mugimendu sozialak ezagutu zituen.

Kritika mendebaldeko zibilizazioari. Bitalismoa.

Nietzschek kritika garratza egiten dio mendebaldeko


zibilizazioari, eta zalantzan jartzen du gizakiak bi mila urteotan jarraitu
duen bidea, bide oker hau hartu izana kristautasunaren erru dela
aldarrikatuz. Nietzscherentzat kristautasuna inposaketa bat da,
ezintasunaren adierazle, mundua iraintzen du, eta horregatik, bere
ustez, gizakiaren gaitza izan da. Erlijioaz gain, Nietzschek zientzia eta
filosofian izan diren ereduak ere gizakiaren okerreko jarraibideak
izan direla dio, eta honela, erabat kritikatzen du mendeetan zehar
hedatuz joan den Mendebaldeko kulturgintza osoa, bereziki Europan
goi mailakoen bizitza erosoa osasungarritzat ez jotzea. Gainera,
Nietzschek bereizketa garbi bat egiten ordura arte egondako filosofoen
artean; Sokrates-en aurreko guztia ontzat ematen zuen, baina
Sokrates eta bere ondorengo filosofo guztiak gaitzetsi egiten ditu.
Bestalde, esan beharrekoa da Nietzschek bitalismoaren filosofia
berresten zuela. Bitalismoarentzat bizitza da balio nagusia, eta bizi
errealitatea balioz eta sentimenduz arrazoimenez baino hobeto
antzematen dela dio. Honetaz gain, bitalismoak bizitzaren alderdi

9
dinamiko eta arrazionala goresten ditu, eta ez da teoria bat,
pentsalarien joera desberdina baizik.

Apolineoa eta dionisiakoa


Gizakiaren baitan bi indar kontrajarri agertzen dira; arrazionalismoa eta
sentimenduak. Apolo, argitasunaren eta neurriaren jainkoa da, arrazionala, eta
Dionisos aldiz, itxuragabea eta neurrigabearen adierazgarria da, sentimenduen
adierazgarri. Bi hauen arteko kontrajarritasuna bereizgarria den arren, ezin dute bizi bata
bestea gabe. Hala ere, Europako filosofia tradizionalistak apolineoari garrantzia gehiago
eman dio, eta bere balioak nagusitu dira Mendebaldeko kulturan, dionisiakoen gainetik.
Nietzschek hauxe bera aldarrikatzen du, hau da, berarentzako, supergizakia
ezaugarritzen duten baloreak dionisiakoak dira, eta bi joeren arteko oreka
berreskuratzen saiatuko da, maila berean egon daitezen. Joera arrazionalista duenak ez
da errealitatearen mugikortasunaz ohartzen, hau da, ez du arrazoimen eta egiarik
lortzen, izan ere, bizitzan aurrera egin ahal izateko eta ezagutza lortzeko, instintuak,
pasioak eta antzekoak baloratu behar dira.

Nihilismoa eta baloreen transmutazioa

Nihilismoa Jaikoaren heriotzaren ondorioetako bat da, eta indarrean


dauden baloreak ukatzen ditu, hau da, transzendentziaren ukapena da.
Nihilismora daramaten bide asko daude, gorputzaren edo bizitzaren desirei uko
egitea eta historiaren gertakizunek helbururik ez dutela ohartzea adibidez, baina
gehienetan gizakiaren nihilismorako joeraren arrazoia gizakia nondik datorren,
nora doan eta munduan duen egitekoaren ezjakintasuna da.

Gainera, metafisikak mundu honen bestaldean dagoena ezerezean utzi duenez,


gizakiaren bizitzari zentzua ematen zion mundu transzendentea desagertu egin
da, eta horregatik gizakiak nihilismora jotzen du.

Honela, joera honen bidez, gizakiak Jainkoaren ordez natura eta mundua
aldarrikatzen ditu, uneoro gertatzen diren gertakizunak baloratuz, izan ere,
Jainkoa, ongia eta haraindiko mundua “ezerezaren adierazle” dira.

Gizakia Jainkoaren heriotzaz ohartu da eta horrela, moral berria eta


supergizakia proposatzen ditu, horretarako lau fase igaroz;

10
→ hasieran, gizakia erlijio, metafisika eta moralaren hondamendiaz ohartu eta
balore sortzaile horiei eusten da,
→ gero mundu berriaren baloreak bereganatzen ditu,
→ ondoren gizakiak bere buruari mesprezua dio eta
→ azkenik bere burua suntsitu nahi du.
Gainera gizakiak badaki bera dela Jainkoaren heriotzaren kausa, eta hortik
aurrera, botere borondatea izango da gizakiaren baliorik nagusiena.

Kritika kristautasunari, Jainkoaren heriotza eta supergizakia

Nietzschek kristautasunari kritika oso gogorra egiten dio, izan ere, bere
ustez erlijioa da gizakioi aurreratzen uzten ez diguna. Kristautasunak
gizakiengan bi moral sortu ditu; morroien morala; berdintasuna,
elkartasuna eta esanekotasuna oinarri dituen, eta jaunen morala;
askatasuna eta bizitzaren jatorrizko bertuteetan oinarritua.

Nietzschek dioenez, erlijioak morroi morala hedatu du gizakiengan, eta


filosofoak jaunen morala aldarrikatzen du, morroiena bortxatzailea baita.
Honela, erlijioa inposaketa bat dela dio, ezintasunaren adierazle,
beldurra, gezurra, ezintasuna… zabaldu dituelako, eta instintuak eta
gorputzaren plazerak ekiditen dituelako.

Gainera, erlijioak bekatuaren kontzeptua zabaltzen du, eta guzti hau dela
eta, Jainkoa hil behar da; Jainkoa hilda, gizakiak askatasuna izango du bere
desioak betetzeko, eta bizitzan aurrera egingo du.

Honela, Jainkoa hiltzeko Nietzschek supergizakiaren kontzeptua sortzen du,


horretarako, eraldakuntza hau gertatzen da gizakiarekin, metaforikoki:
lehenik, gizakia gamelua da; erlijioaren aginduak zintzotasunez betetzen
ditu; gero, gizakia lehoia da; erlijioaren kontra irauli da, iraultzailea da; eta
azkenik, gizakia haurra da;

11
Jainkoaren heriotzaren ondoren, gizaki berria da, berriro jaio da, eta nahi
duena egiteko askatasuna izango du. Honela, supergizaki hau mugiaraziko
duena botere nahia izango da.
Nieztschek ez du supergizakia eazken urrats gisa ikusten, gizakia unero
gainditu behar baida.

Botere nahimena eta betiereko itzulera

Jainkoa hil ondoren, jada gizakiak askatasuna du, eta orain, gizakia
mugituko duena botere nahia izango da. Nietzschek berdintasunaren
kontzeptua dudan jartzen du, izan ere denok desberdinak gara, eta bizitzan
gero eta indartsu eta kementsuago izan, hau da, gero eta botere nahi
handiagoa izan, orduan eta desberdinagoa izango da gizakia.

Horrela, botere nahia bizitza maila handiagoa eta hobea lortzeko tresna da,
eta bizitzako arlo guztietan ageri da nahi hau: bizidunak bere barruan
gordetzen duen indarra kanporatu behar du, eguneroko jardueretan
burutzen diren ekintza guztietan botere nahia azalduz.

Hala ere, nahiz eta botere nahiak desberdintasuna eragin, eta


desberdintasunak gizakia hobeagoa dela adierazten duen, ez da
mendekoen edo ahulen gainetik jartzeko asmoa, baizik eta gizakia bere
buruarekin ziur eta sendo sentitzeko saiakera.

Bestalde, betiereko itzulerari dagokionez, kontzeptu hau etorkizuna nola


izango den adierazteko erabiltzen dela esan genezake, etorkizuna argitzeko
ikuspegia da. Itzulera hau Jainkoaren heriotzak dakarren ondorioetako bat
da, eta denboraren ikuspegia azaltzeko erabiliko da, izan ere, lehen denbora
Jainkoaren esku zegoen, baina orain ez dago inor erabaki hau hartuko
duenik.

Azkenik, esan beharrekoa da kontzeptu honek greziar ikuspegia hartzen


duela, eta denboraren ikuspegi zirkularra azaltzen da; dena egiteko dago,

12
baina agian dena gertatu da, nahiz eta beste bi ikuspegi ere badauden;
kristautasunarena, dena hasi eta bukatu egingo da, eta grekoena, dena
hasi da, baina agian ez da bukatuko.

13
HANNAH ARENDT-en filosofia
Datu biografikoak eta testuinguru historikoa

Hannah Arendt (1906-1975) filosofo politikoa da. Alemaniako Hanover hirian jaioa,
familia judu baten baitan, ikasketa filosofikoak existentzialismoan murgilduta egin zituen,
Karl Jaspers eta Heidegger-en eskutik. 1933 urtean Parisera ihes egin, eta handik Estatu
Batuetara joan zen 1940an. Heideggerek naziekin izandako harreman estua izan arren,
harekin elkartu zen 1950 urtean eta harrezkero 1975 urtera arte gutun bidezko harremana
izan zuten. Arendten lan nagusia Totalitarismoaren jatorria (1951) da. Gaizkiaren
banalitatearen kontzeptuagatik ere da ezaguna. Ozenki esan daiteke XX.mendeko
pentsalari emaritsua izan zela gure Hannah eta belaunaldiz belaunaldi aztertu dira
egindako gogoetak.

Totalitarismoaren jatorriak eta gaitza motak

Hannah Arendten lehen lan nagusia 1951an argitaratu zen. Bere obraren lehen zatian,
Totalitarismoaren jatorriak, Arendtek, antisemitismoak XVIII eta XIX. mendeetan
izandako garapena berreraikitzen du. Bigarren zatian, XIX eta XX. mendeko arrazakeriaren
eta inperialismoaren funtzionamendua aztertzen du, eta, azken zatian, totalitarismoaren bi
ereduak aurkezten ditu: nazionalsozialismoa eta estalinismhutsalean, ordea, agertzen
da gizakiok egiten ditugun ekintzak izan ditzaketen ondorioetan pentsatzen ez dugunean.
Gainera, garai horren barruan agertzen den moraltasuna faktore erabakigarria da
leialtasunez kasu egiten baitzaio. Aipatzekoa ere, ez dela inongo ahaldurik agertzen.

Gaitz Hutsalean “sakontzeko”

Gizartearen eta kulturan sentsibilitate handiko gauza bat dela dio eta hainbat irizpide
ezartzen ditu:

-pertsona askoren bizimoduak eta pentsamenduak arriskutsuak izan direla gaitz


erradikalaren sorkuntzan eta zabalkundean.
-nazismoren kasuaren azterketa sakona
-pertsona "normalak" ere gaitz erradikala kudeatzeko edo bultzatzeko gaitasuna izan
dezaketela. -"banalitatearen gaitza" kontzeptua hartzen du jatorria,
-pertsonak askotan arazoren sorleku dira, eta gutxitan errudun sentitzen ez direla
horien ondorioen gaineko erantzukizunik hartzen.

Arendtek gaitz erradikalaren aurka hartzen du giza liburu handi honetan, eta pentsamendu
berritzaile baten bidez, gure pentsamendua eta jarrera etikoak erabiliz, gure bizimodua eta
kultura handiak hobetu ditzakegu, eta gure artean bizitzeko modu berriak eraiki.

14
Gaitz Simone de Beauvoir-en filosofia

Datu biografikoak eta testuinguru historikoa

Simone de Beauvoir, izen osoz Simone Lucie Ernestine Marie Bertrand de Beauvoir
(Paris, 1908ko urtarrilaren 9a -1986ko apirilaren 14a) idazle, filosofo eta feminista
frantziarra izan zen. Gai politiko, sozial eta filosofikoei buruzko eleberriak, entseguak,
biografiak eta monografiak idatzi zituen eta haren pentsamendua existentzialismoaren
barnean kokatu ohi da, haren lan batzuk, Bigarren sexua adibidez, feminismoaren
sorreraren bultzagarritzat hartzen direlarik. Sartre (bizilaguna eta filosofo emaritsua),
Raymon Aron, Michel Leiris eta beste ezker alderdiko intelektual frantsesekin batera
mantendu zuen Les Temps Modernes, literatura garaikidean korronte existentzialista zabaldu
nahi zuena.
Modu paraleloan, bere ekoizpen pertsonalekin jarraitu zuen: komunismoarekiko bere
konpromisoari, ateismoari eta existentzialismoari buruzko entsegu eta eleberri batzuk
argitaratu ondoren, ekonomikoki independizatzea lortu zuen eta munduan zehar bidaiatzeari
ekin zion. Herrialde ugaritara bidaiatu zuen (AEB, Txina, Errusia, Kuba...) eta bertan Fidel
Castro, Che Guevara, Mao Zedong edo Richard Wright bezalako komunistak ezagutzeko
aukera izan zuen.

Bigarren sexua
Beauvoirrek eleberrietan erakutsi zituen ideiak. Bi liburuetan bildu zen entsegua izan
zen aportazio nabarmenena: Bigarren sexua (1949). Feminismoaren oinarria izango zen
lan honetan, idazleak emakumeak mendebaldeko gizartean zuen papera analizatu zuen
eta Zer da emakume izatea? galderari erantzuten saiatu zen eta Zientzia, Historia, Mitoak,
Biologia eta Adina erabili zituen erantzuteko.
Bidaia anitz egin zuen, saio soziopolitiko batzuen iturri izan zirenak: L´Amérique au
jour le jour (1948); La Longue Marche (1957), orduko Txinari buruzkoa. Sartreren
bizilaguna, beronen pentsamenduarekin ere bat eginik, Beauvoiren lanek mezu bereziak
dituzte, edozein genero darabilela ere (eleberria, saiakera nahiz biografia), helburu etiko
filosofikoak dira haietan nagusi. Gizakiaren askatasuna erabatekoa ez dela adierazi nahiz,
pertsonen arteko harreman zailak azaltzeari ekin zion, gizon eta emakumeen arteko
benetako harreman zuzenak finkatzen saiatuz: Le Deuxième Sexe (1949). Emakumearen
askatasunaren mugimenduaren sortzaileen hausnarketen ezinbesteko esparru teoriko
bilakatu zen. Beauvoir mugimendu feministako aitzindari bilakatu zen emakumea
gutxiagotasun egoerara baztertzen duen gizarte bat deskribatzean. Bere emakumeen
egoerari buruzko azterketa, sineskera existentzialistekin hausturetan, mitoetan,
zibilizazioetan, erlijioetan, anatomian eta tradizioetan sostengatzen da. Azterketa
honek istilua sortu zuen, bereziki abortoari, orduan hilketarekin lotua, eta amatasunari
buruzko kapituluak. Ezkondu ondorengo bizitza erakunde burges nazkagarri gisa
deskribatzen zuen, prostituzioaren antzekoa, emakumea ekonomikoki bere senarraren
menpe dagoenean eta independizatzeko aukerarik ez duenean bezala.

15
Ideia feministen garapena Ilustraziotik XXI.mendera

ilustrazioa feminismoaren garapenari eragiten dio estetika eta irudiaren bidez.


Ilustrazioak giza erreakzioak eta sentimenduak transmititzeko aukera ematen du, eta hori
feminismoaren aldeko mezuak transmisioa errazten du. Ilustrazioek feministen borondatea,
gizarte injustiziak, genero-rolak eta beste arazo feminista batzuk erakusten dituzte. Hauek
erakusten dituzten irudiak izan daitezke genero-estereotipoak bultzatzen dituzten errealitate
sozialak edo gizartearen desberdintasunak erakusten dituztenak.
Bigarrenik, Simone de Beauvoirrek feminismoaren garapenean garrantzi handia izan
zuen. Bere lan nagusia "Le Deuxième Sexe" (Bigarren Sexua) izeneko liburua da, non
emakumeen burujabetzaren gaiak, genero-desberdintasunak eta patriarkatuaren eragina
aztertzen dituen. Beauvoirrek adierazten du emakumeak ez direla biologikoki determinatuak,
baizik eta kultura, gizarteak eta sistema patriarkalak ezarritako mugak direla dioena. Bere
iritziak, giza eskubideen aldeko borroka, emakumeen independentezia eta berdintasuna
galdetzen dituzten kontzeptuak eta gaiak feministen agendan leku garrantzitsua izan dute.

Bere ekarpenak feminismoan gizartearen kontzientzia handitzea lagundu du,


emakumeen desberdintasun eta zoriontasunak salatzeko eta gizartean aldatzeko helburua
izanik.

Azkenik, XXI. mendea da, non ilustrazioaren eta beste hainbat artistikoen bidez
feminismoaren mezuak zabaltzeko aukera handia egon daitezkeen mendia. Gaur egun, sare
sozialak eta online plataforma asko erabiliz, emakumeak beren irudien bidez ahotsa eman
eta feministen ideiak hedatzeko aukera dugu. Ilustrazioak, feminismoaren aldeko adierazpen
artistikoen aldea sustatzen duen modu eraginkor eta erakargarri bat dira.

16

You might also like