Holaaaaa

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

3.

UNITATEA
Kazetaritza eta sorkuntza euskarazko kazetaritza idatziaren gatazketan
Unitate bukaerako lana

1. Unitate bukaerako lana prestatuko duzue aste honetan. Horretarako, gaurko


landutako testuak abiapuntu hartuta, partekatu taldean:

- Zergatik artikulu hori?


Hiru hedabideek kontatzen dituzten bizipenak interesgarriak iruditzen zaizkidalako.
- Nola uztartzen ditu artikuluak euskarazko kazetaritzaren erronkak eta gatazkak bestelako
gatazkekin?

Martxelo Otamendik azaltzen ditu kasu honetan Berria egunkariak izandako arazoak eta
jasan behar izan duen errepresioa askotan. Horretaz aparte bizirauteko zailtasun
ekonomiko zein sozialak azaltzen ditu.

2. Unitate bukaerako lana prestatuko duzue aste honetan. Horretarako:


Bi testu idatziko dituzue:
1) Testu literarioa: ikasitako sormenezko idazkuntza oinarri hartuta, paragrafoaren
arauak ahaztu gabe eta kontrol zerrenda behar bestetan pasatuta, izaera literariodun testu
bat idatziko duzue. Horretarako, gaurko aukeratu dituzuen testuak hartuko dituzue
abiapuntu gisa. Testuan erabiliko ‒eta ondoren azalduko‒ dituzue, gutxienez:
- hiru idazketa tekniketako bi (icebergaren teoria...)
- lau baliabide literario (metafora…)
- narratzaile-pertsonaiaren begirada eraiki behar duzue
Testuak izenburua izan behar du; zenbait generotan funtsezkoa da izenburu egoki bat
jartzea.
Testu honek gutxienez 350 hitz izango ditu.

2) Metatestua: erabilitako corpus eta hiztegiak, paragrafoaren arauak eta kontrol


zerrenda kontuan izanda, izaera literariodun testua idazteko orduan hartutako erabakiak
azalduko dituzue. Hau da, metatestu bat idatziko duzue: testuari buruzko testu bat.
Testu literarioa

Eskuak izerditan

Paris, 2024. Estatu Batuetako saskibaloi taldeak urrezko domina irabazi du 2024ko joko olinpikoetan.
Selekzio Ipar Amerikarraren garaipena historikoki oroituko da kirol hau maitatzen duten zaleen artean,
Kevin Durant-ek puntuazio errekor batu du eta. Aurkaria, Esloveniako selekzioa izan da. Egun
historiko honi buruzko galderak erantzuteko, Lebron James izango da taldearen ordezkaria
prentsaurrekoaren orduan, selekzio estatubatuarraren kapitaina baita. Prentsa aretoa mundu osoko
kazetariez beteta dago.

Iñigo deituriko gazte bat, Berrian sartu da Kazetaritzako gradua bukatu bezain laster. Nahiz eta hilabete
baino gutxiago eraman kazetari gisa, Pariseko berriemaile giza lan egingo du olinpiadetan Berriaren
eskutik. Lehenengo egunetan eskuak izerditan ditu etengabe gazte argalak, hori bai, egunak pasa ahala
lasaitu egiten da. Olinpiadetako azken eguna heldu da eta frustrazio puntu bat dauka gure
protagonistak. Egia da eduki sakonak egin dituela, baino prentsaurreko batean galdera bat egin nahi
izan duen bakoitzean, ezezkoa jaso du erakundearen aldetik. Prentsaurreko bakarra geratzen zaio
Iñigori berri emateko, eta, gainera jendetsuarena da. Estatu Batuetako saskibaloi selekzioak, bere mitoa
handitu du eta urrezko domina lortu du berriz, 17. aldiz.
Prentsaurrekoa hasi eta hedabide anglosaxoiek eskuratzen dute protagonismoa. Galderak ez dute ezer
berezirik eta Jamesek erantzun prototipikoak ematen dizkie hedabide hauei. Prentsaurrekoa bukatzear
dago, hizkuntz eta herrialde mota guztietako hedabideek parte hartu dute, Berria izan ezik. Selekzio
Estatubatuarraren prentsa arduradunak galdera bakar bat gehiago erantzungo dutela iragartzen du eta
Iñigo hamaikagarren aldiz altxatzen du eskua, esperantza ezarekin. Nahiz eta itzultzaile tresnak
euskararen aukera izan, Iñigori ez diote onartu galdetzea egon den prentsaurreko bakoitzean. Prentsa
buruak Iñigori ematen dio hitza eta euskaraz galdetzen hasten denean prentsaurrekoa bukatu dela
iragartzen du. Lebron James-i ez dio graziarik egin prentsa buruaren erreakzioa eta isiltzeko eskatzen
dio. Orduan, Iñigori galdera botatzeko eskatzen dio, eta Iñigok euskaraz egiten dio galdera:
- Zorionak Lebron, Iñigo Lertxundi Berria egunkariarentzat. Urrezko domina hau irabazi
ondoren, zer nolako jarraipena izango du zure ibilbideak?
- Erretiratzeko ordua heldu da. Gaur jokatu dudan partida, nire ibilbide profesionaleko azken
partida izan da.
Hurrengo eguneko nazioarteko egunkari guztien portadan atera ziren Lebron Jamesek Berriari
egindako adierazpenak eta euskara nazioarte mailan entzun zen. Oraindik ere gogoratzen dut erantzuna
eta gero jarritako aurpegia. 10 urte pasa dira, baina ez dut uste une hori erraz ahaztuko dudanik,
pentsatzen dudan bakoitzean eskuak izerditan jartzen zaizkit.

Metatestua

- Zer kazetaritza-testu hartu dituzue abiapuntu gisa?


Jone Arruabarrenaren Kazetaritza, Galeuscatik:
https://www.berria.eus/euskal-herria/kazetaritza-galeuscatik_1320426_102.html

- Zein teknika literario (icebergaren teoria…) erabili dituzue eta zer efektu lortzeko erabili dituzue
teknika horiek?
- Icebergaren teoria: Istorioaren protagonista narratzailea da, Iñigo.
- Txekhov-en pistola: Eslovenia izan da Estatu Batuetako aurkaria.

- Zein baliabide literario (metafora…) erabili dituzue eta zer helbururekin?


Metaforak, literariotasuna emateko testuari.
- Nola eraiki duzue narratzaile-pertsonaia? (Pertsonaia fitxaz hitz egin, eta pertsonaia horrek testuan
hartzen duen kokaguneaz)
Iñigo Lertxundi buruzko datu garrantzitsuak eman dira, batez ere kazetaria dela duela gutxi eta Berrian
lan egiten hasi dela. Narratzailea da istorio honen protagonista nagusia, azkenean bi paperak egiten
dituelako: Protagonista eta narratzailea.
Ezaugarri psikikoei garrantzia handiagoa ematen zaio, badakigu bere jarrera ikusita urduri jartzen dela
erraztasunez eta, batez ere ekina dela. Ezaugarri fisikoez nabarmendu dezakegun bakarra argala dela
da.

- Zein hitz bilatu dituzue hiztegi eta corpusetan? Azaldu bilaketa prozesua, bilaketetako
emaitzak eta emaitza horien ondorioz hartutako erabakiak.
- Record: Errekorra esaten da.
-Buque insignia: Azkenean ez dut sartu esanahia ez zidalako gehiegi konbentzitzen.
-Frustracion: Frustrazio esaten da
-Anglosajon: Anglosaxoi esaten da.

- Nola egituratu dituzue paragrafoak? Zein dira paragrafo bakoitzean eman nahi izan
duzuen ideia nagusia? Nola baldintzatu du horrek testuko esaldiei eman diezuen ordena?
Lehenengo paragrafoan istorioari testuingurua ematen zaio, bigarrenean protagonista aurkezten
da, hirugarrenean istorioaren gatazka aurkezten da eta azkenean istorioari bukaera ematen zaio.

- Kontrol zerrendako beste elementuei dagokienez, nola landu duzue esaldien arteko
lotura eta esaldi barruko egituratzea? Zeintzuk izan dira hartu dituzuen erabakiak?
Irakurtzeko erraza izango zen testu bat izatea zen nire asmoa, erritmo azkarrean irakurri zitekeen testua.

You might also like