Irakasle Funtzioko 3.gaia

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 5

NOLA IRAKATSI?

● Abiapuntua irakasle profila izango da.

1. Gelan bizikidetza eta giro ona sortuko dugu.

2. Oinarri psikopedagogikoak erabiliko ditugu.

3. Hezkuntza estrategiak.

4. Hezkuntza eraldatzailea (eskola komunitatera zabalduko dugu, partaidetzaren bidez eta


elkarreragitearen bidez).

Ikaskuntza prozesuan elkarrizketak eta interakzioak funtsezkoak dira kalitatezko hezkuntza


lortu ahal izateko.

Interkazioak ez da soilik eman behar irakasleen eta ikasleen parte hartzea. Beste pertsona
batzuen parte hartzea ere funtsezkoa da ( senideak, auzokideak, ikasle helduago batzuk…)

Kalitatezko interakzio honetan, irakaslea ez da dominantea izango. Talde lana sustatuko da


nagusien laguntzarekin.

● Honen bidez lortuko dugu; desberdintasun sozialak aurreikustea eta gainditzea.

● Garapen kognitiboa bultzatuko dugu; irakurketan, idazmenean, Matematikan eta


zientzian.

● Gaitasun komunikatiboa sustatuko dugu.

Elkartasuna eta lankidetzea oso garrantzitsuak izango dira kalitatezko hezkuntza lortu ahal
izateko.

Etengabe emango ditugu ikasteko aukerak eta testuinguru aberats bat eta estimulatzaile bat
sortuko dugu.

HEZKUNTZA ESTRATEGIAK:

● Irakaskuntza-partekatua

Honetan hainbat irakasleren arteko lana ematen da.

Irakasle hauek jarduerak elkarrekin antolatzen eta garatzen dituzte. Planifikazioa ere elkarrekin
egiten dute.
Ikasle guztien parte-hartzea eta ikaskuntza bultzatzen da honen bidez.

Modalitate desberdinak aurkituko ditugu:

1. Irakasle bat irakasten eta bestea behaketa egiten (Ez da baliagarria inklusioa
bultzatzeko).

2. Bata talde osoari ematen eta bestea laguntzaile moduan talde bakar batean. ( Ez da
baliagarria inklusioa bultzatzeko ez delako soilik talde batekin egon behar).

3. Irakasleak taldez talde pasatzen dira jarraipena egiten.

4. Gelaren bikoizketa, taldea bitan banatu (talde heterogeneotan). Irakasle bakoitza talde
horietako batekin egongo da. Irakasleak lankidetzan arituko dira.

5. Irakasle bat talde osoari ematen eta gero talde hauetako bakoitza igaroko da beste
irakaslearengana.

6. Irakasleak antolatzen dira eta elkarrekin aritzen dira talde osoarekin.

● Hezkuntza arrakastako jarduerak

1. Talde elkarreragileak (TTEE)

Talde heterogeneoak dira.

Talde horietako bakoitzean jarduera bat egiten da.

Jarduera bakoitzaren iraupena 15-20 minutu izaten da.

Ekintza bakoitzean boluntario bat egongo da. (Boluntarioak tokatu zaion ekintza aurkeztuko du
eta dinamizatuko du, ikasleen parte-hartzea sustatuko du, euren artean laguntzea, interakzioa
bultzatuko du…)

Talde guztiak ekintza guztietatik igaroko dira.

Irakaslearen funtzioa izango da ekintzak diseinatzea eta jarraipena egitea.

Ariketen zuzenketa egin daiteke bi modutara; irakasleak egitea edo ikasleek egitea euren
autozuzenketa.

Talde elkarreragileen bidez ikasleek berdintasunaren printzipio lantzen dute, hausnarketa,


partaidetza, elkarri lagundu behar diotelam interakzioak, argudioak eta azalpenak ematen.
2. Irakurketa dialogikoa

● Solasaldi dialogikoak

Gaitasun kritikoa, komunikatiboa eta ahozko adierazpena lantzen dira.

Irakurketan eta elkarrizketan oinarritzen da.

Errespetua ere oso garrantzitsua da, besteak esaten duena edo uste duena errespetatzea.

Elkarrengandik ikasten da.

Zuzenduta dago hezkuntza komunitateko partehartzaile guztientzat.

Solasaldi dialogikoan moderatzailea aurkituko dugu, honek hitz egiteko txanda emango du,
parte-hartzea sustatuko du. Bere ikuspegia ez du inposatuko, taldetik kanpoko partehartzaileak
ekarriko ditu (beste irakasle bat, boluntarioren bat…)

Solasaldi dialogikoa izan daiteke kurrikularra ( klasean ematen diren kontzeptuak, testu
liburuak), literarioa ( soilik literatur klasiko unibertsalak), pedagogiak eta artistikoak eta
musikalak.

Honen bidez gaitasun soziala hobetzen da (jendearen aurrean hitz egitea, iritzia ematea)
gaitasun kognitiboa ere.

Elkarrizketa eta ikasketa bultzatzen dira.

Denok ikasten dugu, besteek ematen dituzten argudioekin interpretazioak eraikitzen ditugu,
pentsaera eraldatu dezakegu, zabaldu.

● Ikaskuntza denbora zabaltzea

Bideratuta dago, zailtasun gehiago edo eskolatik kanpo laguntzarik ez duten ikasleentzako.

Hezkuntza ordutegitik kanpo hezkuntza laguntza zabaltzen da (arratsaldean adibidez)

Bidelaguna proiektua horretan aritzen da.

● Liburutegi tutorizatuak

Ikasleen arteko elkar laguntza bultzatzen da


Bolondresak hartzen dute parte

● Bikoteka irakurketa

Berdintasunean oinarritzen dira

Laguntza eskuratzen dute ikasleek

Onuragarria da biontzat eta motibagarria ere

Elkarbizitza indartzen da

● Zona de desarrollo proximo; guztiok ikasi dezakeguna.


● Zona de desarrollo potencial; ikasi dezakeguna laguntzarekin. Oso garrantzitsua da
laguntza hori nola ematen den.

INCLUD-ED

Jarduera arrakastatsuak identifikatzen ditu eta eskola-porrota gainditzen laguntzen du.

Hezkuntza-jarduera arrakastatsuen bi talde nagusi identifikatu zituen.

● Ikasleak modu inklusiboan taldekatzeko moduak

Taldekatze mixtoak: errendimendu-maila, jatorri kulturala eta beste ezaugarri batzuk dituzten
ikasleak. Irakasleak ez du lortzen ikasgelako aniztasunari erantzutea.

Taldekatze homogeneoak: ikasleak bereizten dituzte beren trebetasunen arabera, eta eskolaz
kanpoko talde berezietan kokatzen dira, irakasle gehigarriekin. Ikasle horiek curriculum
indibidualizatua izan ohi dute. Horrek ikasleen arteko aldeak areagotzen ditu.

Horrek gizarte-bazterketa dakar.

Inklusioa: Talde heterogeneoak dira. Ikasleak ez ditu bereizten beren trebetasunen arabera.
Ikasgelako aniztasunari erantzuten dio, ekintza inklusiboak erabiliz. Horrela, ikasleen emaitzak
hobetzea lortzen dute, guztiei mesede egiten die eta elkarri lagun diezaiokete.

Talde elkarreragileak

Liburutegi tutorizatuak

● Senideen eta komunitatearen parte-hartze mota arrakastatsuak.


INFORMATIBOA: Senideei eskolako jardueren edo hartutako erabakien berri ematen zaie.
Senideek ez dute parte hartzen erabaki horietan. Bileretan informazioa baino ez zaie ematen

AHOLKU-EMAILEA: Erabakiak hartzerakoan oso eragin txikia dute, kontsulta besterik ez zaie
egiten.

ERABAKIGARRIA: Erabakiak hartzeko prozesuetan parte hartzen dute.

EBALUATZAILEA: Ikasleen ikaskuntza-prozesuan parte hartzen dute. Ikasleen aurrerapena


nolakoa den ebaluatzen laguntzen dute. Programak eta curriculuma ebaluatzen dituzte.

HEZITZAILEA: Eskolako ohiko ordutegian eta eskolatik kanpo ere parte hartzen dute

1. Senideen formakuntza, hezkuntza-maila hobetu.


2. Solasaldi dialogiko literarioetan.
3. Boluntario gisa talde elkarreragileetan eta liburutegi tutorizatuetan.
4. Familien asanbladak eta batzorde mixtoak. Erabakiak hartzen dituzte haurren hezkunta
kalitatezkoa izan dadin.

You might also like