Landareen Erlazio Eta Ugalketa Funtzioa

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 11

8.2.

Landareen harreman funtzioa


Beste izaki bizidunek bezala, landareek ere erlazio-funtzioa egiten dute; hau da, gai
dira estimuluak hautemateko (kanpo-ingurunean edota beren organismoan gertatzen
diren aldaketak), eta haiekiko erreakzionatu eta erantzunak sortzeko.

Horretarako, landareek errezeptoreak dituzte (estimuluak hautematen


dituzte), erantzun-mekanismoak (funtsean, landare-hormonak edo fitohormonak),
eta erantzunak betetzen dituzte, normalean mugimenduak, batzuetan beste prozesu
batzuekin lotuta: haztea, edo organismoan aldaketa morfologikoak eta fisiologikoak
egitea.

8.2.1. Estimuluak eta errezeptoreak


Inguruneko hainbat estimulu hautemateko gai dira landareak: argia, grabitatea,
hezetasuna, tenperatura, presioa eta zenbait substantzia kimiko, esaterako.

Horretarako, errezeptoreak dituzte, nagusiki hostoetan eta sustraietan dauden zelula


espezializatu batzuk, inguruneko aldaketa horiek hautemateko gai.

8.2.2. Erantzun-mekanismoak: landare-hormonak


Landare-hormonak edo fitohormonak landarearen zelula espezializatu batzuek
estimuluei erantzuteko kantitate txikian sortzen dituzten substantzia kimikoak dira.
Fitohormonak hodi eroaleen bidez edo difusioz iristen dira ehunetara, eta mezulari
kimiko moduan jokatzen dute haietan. Hormona horiek landareen aldaketa
fisiologikoak erregulatzen dituzte; esate baterako, haztea, hostoak erortzea eta
fruituak heltzea.

BAZENEKIEN…?
Zer estimulu hautematen dituzten kontuan hartuz, lau errezeptore mota bereizten
ditugu:
• Mekanorrezeptoreak: mugimendua eta presioa hautematen dituzte.
• Termorrezeptoreak: tenperatura-aldaketak hautematen dituzte.
• Kimiorrezeptoreak: substantzia kimiko lurrunkorrak edo disolbatuak hautematen
dituzte.
• Fotorrezeptoreak: argiaren intentsitatean gertatutako aldaketak hautematen dituzte.

Landare-hormona motak
Auxinak

Enbrioian eta meristemoetan sortzen dira, batik bat. Prozesu


hauek esti-mulatzen dituzte: zurtoina eta sustraiak luzetara haztea, zurtoina lodieran
haztea, fruituak heltzea, loraketa gertatzea eta tropismoak. Eta beste
hauek inhibitzen dituzte: galtzarbeko begiak haztea, eta abzisioa gertatzea edo hosto,
lore eta fruituak erortzea.

Etilenoa
Hormona gaseoso bat da, eta nagusiki hostoetan, loreetan eta fruituetan sortzen da.
Prozesu hauek estimulatzen ditu: seneszentzia edo loreak zimeltzea, fruituak heltzea,
eta hosto, lore eta fruituak erortzea.

Azido abszisikoa

Hazietan, zurtoinean eta hostoetan sortzen da, batez ere. Prozesu


hauek inhibitzen ditu: hazia ernamuintzea, galtzarbeko begiak haztea, eta estomak
irekitzea.

Giberelinak

Zurtoinean eta hazietan sortzen dira, batik bat. Prozesu hauek estimulatzen dituzte:
adabegien artean zurtoina luzatzea, eta haziak ernamuintzea.

Zitokininak

Sustraien puntan, meristemoetan eta ernamuintzen ari diren hazietan sortzen dira,
nagusiki. Zelula-zatiketa estimulatzen dute.

8.2.3.Beste erantzun-mekanismo batzuk


Ingurunean aldaketak hautematen dituztenean, landareek bi eratako erantzunak egiten
dituzte:

• Mugimenduak; adibidez, tropismoak eta nastiak.


• Aldaketa morfologikoak eta fisiologikoak, zenbait prozesuren erregulazioarekin
lotuta; adibidez, loraketa.

Tropismoak

Tropismoak landareek beren hazkuntzarekin lotuta egiten dituzten orientaziozko


mugimenduak dira.
Erantzun iraunkorrak dira, eta estimulu jarraitu bati erantzunez landare-organo
bat noranzko jakin batean haztea dakarte. Mugimendua estimulurantz hurbiltzea
bada, tropismo positiboa da, eta urruntzea bada, tropismo negatiboa. Tropismoak
landare-hormonek erregulatzen dituzte; nagusiki, auxinek.

Erantzuna zer estimulu motak eragin duen kontuan hartuz, zenbait tropismo mota
bereizten ditugu:

• Fototropismoa. Landareak haztean argiari erantzunez duen mugimendua da.


Zurtoinek fototropismo positiboa izaten dute, eta sustraiek, berriz, fototropismo
negatiboa.
• Geotropismoa. Landarearen hazkuntza-orientazioa Lurraren
grabitate-indarrak baldintzatutakoa denean gertatzen da. Sustraiek geotropismo
positiboa dute, eta zurtoinek, berriz, negatiboa.

• Hidrotropismoa. Landarearen hazkuntza-orientazioak hezetasunari erantzuten


dionean gertatzen da. Sustraiek hidrotropismo positiboa dute.
• Tigmotropismoa. Tropismo mota hau landare igokariek dute, nagusiki. Zurtoinak,
zerbait ukituz badaude, erantzun gisa hazi egiten dira, eta ukitzen ari diren horretara
ainguratuta geratzen dira.
• Kimiotropismoa. Landarea edo landarearen organo bat ingurunean
dagoen substantzia kimiko baten eraginez orientazio jakin baterantz haztea da.
Esaterako, sustraiak nitrogenotan aberatsak diren lekuetarantz hazten dira.

Nastiak

Nastiak landare-organo batzuek estimulu batekiko erantzun gisa egiten dituzten


mugimendu bizkor eta behin-behinekoak dira.
Nastiak ez dira estimuluaren orientazioaren araberakoak, eta ez dute loturarik inolako
hazkuntza-prozesurekin. Mugimendu hauek zelulen hanpadura
aldatzeak erregulatzen ditu, eta gogoan izango duzunez, zelulei ura sartzen eta irteten
zaienean aldatzen zaie bolumena.

Erantzuna zer estimuluk eragiten duen kontuan hartuz, zenbait nastia mota bereizten
ditugu:

• Sismonastiak. Zerbait ukitzeak eragiten du erantzun mota hau. Esate baterako,


minbera izeneko zuhaixkaren hostoak itxi egiten dira zerbaitek ukituz gero,
babes-mekanismo gisa. Landare karniboro batzuek ere mugimendu mota hori dute,
baina hostoen barruan intsektuak harrapatzeko; adibidez, venus eulijale landareak.

• Fotonastiak. Argiari erantzunez egindako mugimenduak dira. Esate baterako,


loreen petaloak irekitzea edo ixtea, eguna argitzean edo iluntzean.

• Termonastiak. Tenperatura-aldaketek eragindakoak dira. Adibidez, tulipak ireki


egiten dira tenperatura igotzen denean.
• Hidronastiak. Hezetasunari erantzunez egindako mugimenduak dira. Esaterako,
iratzeen esporangioak ireki egiten dira hezetasun handia dagoenean.

Loraketa

Loraketa, landare askotan, argi-estimulu bati emandako erantzun bat da.


Zehazki, fotoperiodoari erantzuten zaio; hots, egunaren eta gauaren iraupen
erlatiboari. Argiarekiko erantzun hori nolakoa den kontuan hartuz, landareak hiru
multzotan sailkatzen dira:
• Egun laburreko landareak. Udaberrian eta udazkenean loratzen dira, egunak 8-15
orduko iraupena duenean; adibidez, arroza.

• Egun luzeko landareak. Udan loratzen dira, egunak 15 ordutik gorako iraupena
duenean; adibidez, lirioak.

• Egun neutroko landareak. Hauen loraketa ez da fotoperiodoaren araberakoa;


adibidez, ekilorea.

Geotropismoa.
Landareen sustraiak Lurraren grabitate-indarraren noranzkoan hazten dira.

Tigmotropismoa.
Landare igokarien zurtoinak zerbait ukitzeari erantzunez hazten dira.

8.3.Landareen ugalketa funtzioa


Landareen ugalketa eboluzio-prozesuan aldatuz joan da. Landare
primitiboenak espora hutsen bidez ugaltzen ziren; eboluzionatuenak ugaltzeko,
berriz, hazia eta fruitua eratzen zaizkie, eta garrantzi handiko bi gauza lortzen dituzte
horrela: gehiago sakabanatzea, eta, beraz, ingurune lehortarra kolonizatzea.

Landareen ugalketa asexuala edo sexuala izan daiteke.

8.3.1.Ugalketa asexuala landareetan


Ugalketa asexuala gertatzeko, banako bakarra behar da; banako horretatik sortzen
dira banako berriak, genetikoki erabat berdinak.
Ugalketa mota hau oso hedatuta dago landareetan. Landareek modu asexualean
ugaltzeko bi mekanismo erabiltzen dituzte: ugalketa begetatiboa eta apomixia.

Ugalketa begetatiboa
Ugalketa edo propagazio begetatiboan, landare berriak sorburuko landarearen egitura
batzuetatik sortzen dira. Egitura horiei propagulu deritze, jarduera meristematikoa dute,
eta hauek dira: tuberkuluak, erraboilak, estoloiak eta errizomak.

Apomixia
Apomixian, landare berriak hazietatik sortzen dira, baina hazi horiek ez dira meiosi
bidez edo gametoen arteko ernalketa bidez sortuak, eta, beraz, den-denak genetikoki
berdinak dira. Horrela ugaltzeak ez du ugalketa sexualaren abantailetako bat,
aldakortasuna, baina bai beste bat: landarea oso ondo egokituta dagoen inguruneetan,
ondorengoak ez dira geldituko sorburuko landaretik gertu, haziak sakabanatu egingo
baitira. Horrenbestez, ondorengoak ez dira sorburuko landarearekin lehiatuko
(baliabideak lortzearren), eta ingurune berriak kolonizatu ahalko dituzte. Ugaltzeko
modu hau ohiko samarra da landare angiospermoetan. Horrelakoen adibide dira,
besteak beste, errosazeo asko (Rosa variegata, adibidez) eta hainbat konposatu
(esaterako, txikoria-belarra).
Ugalketa begetatibo motak
Errizomak
Errizomak lurpeko zurtoinak dira, horizontalean hazten dira, eta aldian behin landare
berri bat sortzen dute bertikalean. Errizomak dituzte, adibidez, lirioek, jengibreak eta
banbuak.

Tuberkuluak

Tuberkuluak lurpeko zurtoin lodituak dira; parenkiman erreserba-substantziak


metatzearen ondorioz loditzen dira. Begiak dituzte, eta horietatik landare berriak
sortzen zaizkie. Tuberkuluak dituzte (eta dira), esaterako, patatak, batatak eta txufak.

Erraboilak

Erraboilak lurpeko zurtoin labur eta konikoak dira, hosto mamitsutan bilduak, eta
erreserba-substantziak metatzen dituzte. Begiak dituzte, eta batzuetan, erraboilatxo
txikiak; horietatik sortzen dira landare umeak. Erraboilak dituzte, esaterako, nartzisoak,
tulipak eta tipulak.

Estoloiak

Estoloiak zurtoinaren oinarritik alboetara sortzen diren kimuak dira; horizontalean


hazten dira, lurpean edo lur gainean. Zurtoin herrestari hauei begiak sortzen zaizkie;
begiak sustraitu egiten dira, eta landare berriak sortzen dituzte. Estoloiak dituzte,
adibidez, marrubiak eta mendafinak.

3.2.Ugalketa sexuala landareetan


Ugalketa sexuala gertatzeko, bi banako behar dira. Bakoitzak gameto bat jartzen du,
eta gameto horiek elkartutakoan (ernalketa), zigotoa eratzen da; hortik sortuko da
landare berria.
Banako berriak sorburuko bi banakoen informazioa daramanez, ugaltzeko modu
honek aldakortasun handia dakar.
Gametoak gametangio izeneko ontzietan sortzen dira, eta horiek bi eratakoak izan
daitezke: zelulabakarrak edo zelulaniztunak.

Gametangio arrak eta emeak organismo berean sor daitezke, edo organismo
desberdinetan. Horren arabera, bi landare mota bereizten dira:

• Landare sexubakarrak. Gametangio arrak eta emeak organo desberdinetan dituzte.


Bestalde, landare sexubakarrak bi motatakoak izan daitezke:

− Monoikoak. Bi sexuak banako berean daude. Horrelakoa da, adibidez, artoa.


− Dioikoak. Sexuak banako desberdinetan daude. Horrelakoa da, esaterako,
datil-palmondoa.

• Landare hermafroditak. Bi gametangio motak banako berberaren organo berean


daude. Horrelakoa da, adibidez, laranjondoa.

GOGOAN IZAN
Ariketak
Ugalketa sexualean, bi prozesuk gertatu behar dute: meiosia eta ernalketa. Meiosia
noiz gertatzen den kontuan hartuz, hiru eratako ziklo biologikoak bereizten
dira: haplontea, diplontea eta haplodiplontea.

Landareek ziklo haplodiplontea dute; bi faseak dira nagusi, haploidea eta diploidea,
baina bakoitza bi banakoetako batek du. Gametofitoak (n) gametoak (n) sortzen ditu,
eta gametoak, ernalketa bidez, zigoto bat (2n) sortzen du. Zigotoa garatzen
denean, esporofitoa (2n) sortzen da, eta hark, meiosi bidez, esporak sortzen ditu.
Belaunaldi-txandaketa hori bereizgarri dute landareek, baina joera ebolutiboa
gametofitoa murriztea eta esporofitoaren alde egitea da.

Ugalketa sexualeko etapak


1. Meiosi bidez sortutako espora bat, meiospora (n), ernamuindu egiten da, eta
banako heldu bat sortzen da: gametofitoa.
2. Gametofitoak gametoak sortzen ditu: arra edo anterozoidea, eta emea
edo oosfera.
3. Gametoak elkartuta, zigoto diploidea sortzen da, eta hark, mitosi
bidez, enbrioia sortzen du.
4. Enbrioia garatu, eta banako heldua sortzen da: esporofitoa.
5. Esporofitoan, meiosi bidez, meiosporak sortzen
dira, esporangio edo espora-ontzi deritzen egituretan.
3.3. Espermatofitoen ugalketa sexuala
Kontu orokor batzuk
Espermatofitoek (gimnospermoak eta angiospermoak) ingurune guztiak kolonizatu
dituzte eta arrakasta ebolutibo handia lortu dute, ugaltzeko urik behar ez izateari esker.
Ugaltze-organoak landarearen atal berezi batean dituzte, lorean, eta, ernalketaren
ondoren, hazia sortuko zaie han.

Espermatofitoek belaunaldi-txandaketa duten arren, fase nagusia diploideak


du, esporofitoa bakarrik ikusten da; gametofitoak, arra eta emea, egitura
mikroskopikoak baino ez dira, lorearen barruan kokatuak.

Espermatofitoen ugalketa sexuala gertatu dadin, zenbait prozesu behar


dira: gametoak sortzea, meiosi bidez; polinizazioa gertatzea, ernalketa gertatzea,
eta hazian enbrioia sortzea; eta azkenik, hazia sakabanatzea eta ernamuintzea.

Gametoak eta loreak sortzea

Lorea gimnospermoetan
Gimnospermoen loreak txikiak dira, kalizarik eta korolarik gabeak, eta multzokatuta
egoten dira; multzo horiei kono esaten diegu. Zurezkoak nahiz mamitsuak izan,
gimnospermoen loreak sexubakarrak dira; hau da, lore batzuk arrak eta beste batzuk
emeak dira. Landare gimnospermo gehienak monoikoak dira, baina badira espezie
dioikoak ere.

• Kono arrak hainbat ezkataz osatutako infloreszentziak dira, kono formakoak. Ezkata
bakoitzak azpiko aurpegian bi polen-zaku ditu, eta horien barruan mikrosporak sortzen
dira. Horietan, meiosi bidez, polen aleak sortuko dira, eta hain zuzen horiexek edukiko
dituzte gametoak edo anterozoideak. Polena sakabanatzea errazteko, kono arrak
landarearen adarren muturretan egoten dira.

• Kono emeak infloreszentzia handiagoak dira, ezkatak edo brakteak forma


helikoidalean multzokatuz eratuak; ohiko pinaburuak, alegia. Ez dute obulutegirik, eta
braktea bakoitzak azpiko aurpegian bi obulu -biluzi ditu. Obuluen barruan, meiosi
bidez, megasporak sortzen dira; horiek zatitzean arkegonioak sortzen dira, eta
horiexetan egongo dira gametoak edo oosferak.

Lorea angiospermoetan
Angiospermoen loreak, gehien-gehienak, hermafroditak dira. Zenbait atal dituzte,
emankorrak nahiz antzuak, hosto eraldatuetatik eratorriak.

• Kaliza, sepaloz osatua, normalean berdea da, eta babes-funtzioa betetzen du.
• Korola, petaloz osatua, normalean koloreduna izaten da, intsektuak erakartzeko.
• Estamineak, edo androzeoa, ugaltze-organo arra dira. Harizpi bat dute, eta haren
muturrean antera dago. Hain zuzen, anteran daude polen aleak, eta horiek
dauzkate gameto arrak.
• Pistiloa, edo ginezeoa, ugaltze-organo emea da. Pistiloan, estigma eta estiloa daude.
Estigma polen aleak hartzeko moldatuta dagoen irekidura bat da. Estiloa, berriz,
estigma eta obulutegia lotzen dituen hodi mehe bat da; obulutegian daude,
jakina, obuluak.

Polinizazioa eta ernalketa


Polinizazio esaten zaio polen aleak (barruan gameto arrak dituztela) gameto emea
dagoen lekuraino iristeko prozesuari.
Polen aleak garraiatzeko modua kontuan hartuz, zenbait polinizazio mota bereizten
ditugu:

• Polinizazio anemofiloa. Polen aleak haizeak garraiatzen ditu. Horrela polinizatzen


diren landareen loreak ez dira batere deigarriak izaten. Halakoak dira
gimnospermoenak, eta angiospermo batzuenak ere bai: kalizarik eta korolarik gabeak,
oso antera luzea dute, eta polen ale ugari sortzen dute (adibidez, gariaren lorea).

• Polinizazio zoofiloa. Polen aleak animaliek garraiatzen dituzte; animalia intsektua


bada, polinizazio entomo-filoa dela esaten da. Loreak kolore bizikoak izaten dira, eta
usain gozo eta substantzia azukredunak sortzen dituzte, hala nola nektarra, intsektuak
erakartzeko. Horrela polinizatzen dira, esaterako, arrosa eta sagarrondoa.

• Polinizazio hidrofiloa. Polen aleak urak garraiatzen ditu. Ez da batere polinizazio


ohikoa, eta anemofiloaren antzekoa da.

Polinizazioa eta ernalketa angiospermoetan


• Landare angiospermoek hiru polinizazio mota izan ditzakete: anemofiloa, zoofiloa edo
hidrofiloa. Gainera, gerta daiteke polen aleak lore bateko estamineetatik lore bereko
pistilora iristea (autopolinizazioa) edo espezie bereko beste lore batenera
iristea (polinizazio gurutzatua).
• Polen ale bat espezie bereko lore baten estigmara iristen denean, hodi luze bat
sortzen du estiloan zehar: polen-hodia. Gero, haren barruan, bi nukleo
espermatiko edo gameto ar sortzen dira; horiengatik izango du landareak ernalketa
bikoitza (angiospermoetan soilik gertatzen den zerbait). Ernalketa bikoitza
gertatzeko, bi prozesu behar dira:

− Nukleo espermatiko bat oosferarekin elkartzea, eta, hala, zigotoa (2n) sortzea.
− Beste nukleo espermatikoak, obuluko bi nukleo polarrekin elkartuta, endospermoa
(3n) sortzea; horrek elikatuko du enbrioia.

Hazia sortzea

Angiospermoetan
Hazia obulu ernaldutik sortzen da, eta barruan enbrioia dauka. Hazietan atal hauek
bereiz daitezke:

• Enbrioia. Landarea miniaturan da, eta zenbait egitura ditu: sustrai txikitxoa
edo erradikula, zurtoin txikitxoa edo plumula, eta meristemo apikala
edo gemula. Hostotxo bat edo bi ere izaten ditu; kotiledoi deritze, eta mantenugaiak
metatzen dituzte.

• Endospermoa (albumena). Enbrioia inguratzen duen substantzia nutritiboa.

• Hazi-azala edo babes-tegumentua. Hazia babesten eta inguratzen duen estalkia da,
bi geruzaz osatua: testa (kanpokoa) eta tegmena (barnekoa), biak ere obuluaren
bilduki primitiboak.

Ernalketaren ostean, angiospermoen loreak galdu egiten ditu petaloak, sepaloak,


estamineak eta pistiloa, eta obulutegiaren paretak loditu egiten dira.
Hala, fruitua sortzen da, eta haren barnean dago hazia.

Bi fruitu mota daude: mamitsuak, substantzia nutritiboak metatzen dituzte,


eta lehorrak, obulutegiaren paretak gogortuak dituzte, hazia babesteko. Era
askotakoak izan daitezke, baina ia guztietan hiru zati bereizten dira:

• Epikarpoa. Azala osatzen duen geruzarik kanpokoena da.


• Mesokarpoa. Erdiko zatia da. Lehorrek gogorra dute; mamitsuek, urtsua.
• Endokarpoa. Geruzarik barnekoena da, eta zurezkoa izaten da.

Fruitua, angiospermoetan, obulutegia eraldatzearen ondorioz sortzen da, eta bi funtzio


ditu: hazia babestea eta sakabanatzen laguntzea.

Haziaren eta fruituaren atalak


Haziak sakabanatzea
Haziak, landare bihurtzeko, lehenbizi lurrera erori behar du ezinbestean, eta leku
egokian, gainera. Hazi askok sakabanatzeko estrategia bereziak dituzte, sorburuko
landaretik urruntzeko.

Haziak sakabanatzeko modu bat animaliez baliatzea da. Izan ere, animalia batzuek
fruitu mamitsuak jaten dituzte, baina haziak ez dituzte digeritzen, eta gorozkietan
kanporatzen dituzte. Bestalde, fruitu edo hazi batzuek kakoak dituzte, animalien
ileetara atxikitzeko, edota ileak edo hego txikiak, haizeak garraia ditzan.

Fruituak sakabanatzea

Sakabanatzeko zer mekanismo erabiltzen duten kontuan hartuz, zenbait fruitu mota
bereizten ditugu:

• Fruitu zookoroak. Animaliek, fruitu mamitsu eta elikagarriak jan ostean (adibidez,
marrubiak), haziak urrun eramaten dituzte. Beste fruitu batzuk, likatsuak direlako edo
kakoak dituztelako (adibidez, kardua), animalien ileetan itsasten edo katigatzen dira,
eta, hala, garraiatu egiten dituzte.

• Fruitu anemokoroak. Haizeak sakabanatzen ditu halakoak. Beraz, fruitu arinak dira,
eta batzuek hego moduko egiturak dituzte; adibidez, astigarrarena.

• Fruitu hidrokoroak. Garraiorako bidea ura da. Kokoak eta beste zenbait fruituk
uretan flotatu egiten dute, eta distantzia luzeak egiten dituzte hala.

• Fruitu autokoroak. Fruitua heldu izatera iritsitakoan, haziek egindako presioagatik


ireki egiten da, eta haziak irten egiten dira; adibidez, ilarra.

Haziak ernamuintzea
Hazia lurrera erortzen denean, ernamuindu egingo da, hezetasunaren eta
tenperaturaren aldetik kondizioak egokiak badira.

Ernamuintzea hazia landare bihurtzeraino garatzea da, eta, prozesu horretan, haziak
ura xurgatzen du, ireki egiten da, eta enbrioia hazten hasten da: sustraia agertu, eta
lurzoruan hondoratzen da, eta zurtoina eta hostoak argi bila hazten dira.
Enbrioiak, hazteko, haziak dituen erreserba-substantziak erabiliko ditu, harik eta
landare berria fotosintesia egiteko eta bere materia propioa sintetizatzeko gai izan arte.

Hazia nola ernamuintzen den

You might also like