Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 5

LOTURA KIMIKOA

Naturan aurkitzen ditugun substantzia gehienak elkarren artean elkartu diren atomoez osatuta
daude. Oro har, atomoen joera normala beste atomo batzuekin elkartzea da, zenbait elkarte
egonkor eratzeko. Atomoak elkarturik mantentzen dituzten indarrei lotura kimikoak deritze.

Lotura kimikoak atomo, ioi edo molekulen artean eman daitezke. Elkarturiko partikulen
izaeraren (atomoak, ioiak edo molekulak) arabera lotura mota desberdinak daude.

Energia eta egonkortasuna

Atomoak bakarka daukatena baino egoera egonkorrago bat lortzeko elkartzen dira. Atomoak
elkartzean energia txikiagoko egoera batera pasatzen dira eta horrek egonkortasuna ematen
die. Lotura eratzeko askatzen den energia da, hain zuzen, lotura hori apurtzeko eta atomoak
banatzeko beharko dena.

Isolatutako atomoen energia nulua da (1). Atomoak gerturatzen hasten direnean, bien artean
sortutako erakarpen indarrak handitzen dira. Ondorioz, bi atomoek eratutako sistemaren
energia potentziala txikitzen da, energia askatzen delarik (2). Gerturatzen diren heinean,
atomoak lotura gauzatzen deneko distantziara helduko dira. Puntu horretan, energia minimoa
da eta egonkortasuna maximoa (3).
Atomoak elkarren artean gehiago
gerturatzen badira, haien arteko aldaratze
indarrak nagusitzen hasten dira, eta
ondorioz, energia xurgatu eta
egonkortasuna galtzen da (4).

Zortzikotearen araua

Oro har, atomoek elkartzeko joera dute. Baina bada naturan elkartzeko tendentziarik ez
daukan elementu talde bat: gas nobleak. Gas nobleek (helioak izan ezik) 8 elektroi dituzte bere
azken elektroi geruzan. Egitura horri zortzikote elektronikoa esaten zaio. Zortzikoteak
egonkortasun handia ematen die gas nobleei eta ondorioz, ez dute beste elementuekin
konbinatzeko joerarik.

Horrela, atomoek bere azaleko (azken) elektroi geruzan 8 elektroi dituztenean, hau da, gas
nobleen konfigurazioa elektronikoa dutenean, egonkortasuna lortzen dute. Elementuek

1
elektroiak galdu, irabazi edo partekatzen dituzte zortzikote elektronikoa (8e- azken mailan)
lortzeko.

Lotura kimiko motak

Partikula mota (atomoak, ioiak edo molekulak) desberdinak egonik, partikulak egonkortzen
dituzten indarrak ere desberdinak dira

a) Lotura ionikoa: ioien artean ematen da.

b) Lotura kobalentea: atomoen artean gauzatzen da

c) Lotura metalikoa: atomoen artean gertatzen da.

d) Lotura intermolekularra: molekulen artean ematen da.

a) Lotura ionikoa

Lotura ionikoa anioien eta katioien arteko erakarpen-indar elektroestatikoek eratzen duten
lotura da. Lotura honen ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

❖ Metalen eta ez-metalen artean ematen da.

❖ Lotura honen ondorioz konposatu ionikoak sortzen dira.

❖ Lotura ionikoek hiru dimentsioko sare kristalino bat eratzen dute.

Adibidea: Sodioaren (Na) eta kloroaren (Cl) arteko lotura.

• Na (Z=11): 1s2 2s2 2p6 3s1 (elektroi bat soberan dauka Ne gas noblearen egitura
izateko)
• Cl (Z=19): 1s2 2s2 2p6 3s2 3p5 (elektroi bat falta zaio Ar gas noblearen egitura izateko)

2
b) Lotura kobalentea

Lotura kobalentea bi atomok elektroi bikote bat edo gehiago partekatzen dutenean ematen
da. Lotura honen ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

❖ Bi atomo ez-metaliko konbinatzean sortzen da.

❖ Lotura honen ondorioz konposatu kobalenteak (molekularrak edo atomikoak) sortzen


dira.

❖ Lotura kobalente bidez molekulak edo sare kristalinoa duten atomoak eratzen dira.

Gilbert N. Lewis kimikari estatubaturrak (1875-1946) lotura kobalentea Lewisen egituren bidez
adieraztea proposatu zuen. Lewisen egiturak modu honetan adierazten dira:

1. Lotura kobalenteak elkartutako elementuen ikurrak idazten dira.

3
2. Partekatzen diren elektroi bikoteak puntu pareen edo marratxoen bidez adierazten
dira.

3. Azaleko maila elektronikoko elektroi ez-lotzaileak ere marraztu behar dira.

Lewisen egiturak irudikatzeko jarraitu beharreko pausuak hauek dira:

1. Lotura kobalenteak elkartutako elementuen konfigurazio elektronikoak idatzi .

2. Elementuen ikurrak idatzi eta azaleko geruzan dauden elektroiak marraztu bere
inguruan.

3. Elementuen elektroiak konpartitu azken geruzan 8 elektroi izan arte.

Adibidea: Amoniakoaren (NH3) Lewisen egitura:

• N(Z=7): 1s2 2s2 2p3 (5e- azken geruzan)


• H(Z=1): 1 s1 (1e- azken geruzan)

Nitrogenoak kanpoaldeko geruzan edo balentzia geruzan bost elektroi dauzkanez, hiru
lotura kobalente eratzen ditu hiru hidrogeno-atomorekin amoniako-molekula osatzeko

Konpartitutako elektroi-bikoteak zenbat diren kontuan hartuta, lotura kobalentea bakuna,


bikoitza edo hirukoitza izango da.

4
c) Lotura metalikoa

Lotura metalikoa elementu metalikoen artean gertatzen da. Atomo guztiek azken geruzako
elektroiak partekatzen dituzte, kristal sare metalikoa sortuz. Galdutako elektroiek elektroi-
hodeia eratzen dute katioien artean.

Adibidea: Litioa (Li)

d) Lotura intermolekularra

Lotura intermolekularrak substantzia kobalenteen molekulen arteko erakarpen-indarrak dira.


Adibidez, ur molekula batean oxigeno atomo bat eta bi hidrogeno atomoak lotura kobalentez
daude loturik. Dena den, horiez gain, ur molekulak elkarrekin biltzen dira, ur molekula katea
luzeak eratuz. Ur molekulen artean gauzatzen diren lotura horiek dira lotura
intermolekularrak.

Oro har, indar intermolekularrak (molekulen artekoak) indar intramolekularrak (molekula


osatzen dutenak) baino askoz ahulagoak dira.

You might also like