Download as rtf, pdf, or txt
Download as rtf, pdf, or txt
You are on page 1of 8

4.

GAIA

FUNTZIO KOGNITIBOEN

LATERALITATEA:

Ezkerreko eta eskuineko

hemisferioen berezitasuna
Neuropsikologia betidanik interesatuta egon da ezkerreko eta eskuineko hemisferioen berezitasunez eta bien artean

dagoen harremanaz, ikerketa foko nagusienetakoa izanez.

Nahiz eta ezkerreko eta eskuineko hemisferioek antzeko itxura izan, funtsezko ezberdintasunak daude hauen artean:

Funtzioen lateralizazioa ematen da.

Garunaren komisurek garuneko bi erdiak konektatzen dituzte: Gorputz Kaiukala bi hemisferioen arteko loturarik lodiena

da. Hala ere, beste zenbait komisura daude:

“Split-brain pazienteak”, gorputz kaiukalaren ebaketa dutenak, ikertuak izan dira beti hemisferioen arteko konexioa

galtzen denean zer gertatzen den jakiteko. Beste gai oso hausnartua funtzio linguistikoen lateralizazioa da; izan ere,

hizkuntza liberalizatuen dagoen gaitasun kognitiboa da. Pertsona gehienetan, funtzio linguistikoa garunaren ezkerreko

hemisferioan kokatzen da. (ia pertsona eskuindar guztietan eta ezkerti gehienetan)

Denbora batez, ezkerreko hemisferioak aktibitate edo funtzio gehienak kontrolatzen zituela pentsatu ohi zen. Gaur egun,

badakigu batak funtzio kognitibo batzuk zuzentzen dituela eta besteak beste batzuk. Hau da, funtzio batzuetarako

ezkerreko hemisferioa izango da dominantea eta beste batzuetarako, eskuinekoa.


1. Gaitasun kognitiboak hemisferioaren arabera
Hainbat gaitasun garuneko hemisferio bakarrak kontrolatzen dituelaren sinesmena dago. Baina lateralizazioa absolutua

izatetik oso urrun dago. Beraz, hemisferioen arteko ezberdintasunak ez dira erabatekoak. Berez, gaitasun kognitibo

batekin lotutako zenbait aktibitate, hemisferio ezberdinetan kokatzen dira. (no todas las actividades relacionadas con la

capacidad espacial se situan en el hemisferio derecho)

Taula honek, era sinple batean laburbiltzen ditu zenbait gaitasun kognitiboen lateralizazioa:

Ezkerreko hemisferioaren Eskuineko hemisferioaren

nagusitasuna nagusitasuna

SINESMEN OROKORTUA Logika, pentsamendu sistematikoa, Emozioak, sormena, gaitasun espazialak,

hizkuntza, eskuineko gorputz atalen musika, artea, ezkerreko gorputz-atalen

kontrola… kontrola…

Ikusmena Hitzak Aurpegiak

Letrak Forma geometrikoak

Emozioen adierazkortasuna

Entzumena Hizkuntzaren soinuak Hizkuntzarenak ez diren soinuak

Musika

Ukimena Ukimenaren ereduak (modelos táctiles)

Braille

Mugimendua Mugimendu konplexuak Mugimenduak patroi espasialei jarraituz

Mugimendu homolateralak

(gurutzatutakoak ez direnak)

Memoria Hizkuntzaren memoria Ez-hizkuntzezko memoria (adb. Irudiak)

Oroimenetan esanahia aurkitzea Oroimenen aspektu pertzeptiboak


Hizkuntza Hizkera Hizkuntzaren eduki emozionala

Idazkera

Irakurmena

Aritmetika(matematika)

Gaitasun espaziala Irudien rotazio mentala

Geometria

Norabidea

Distantzia

Funtzio kognitiboen galera kaltetutako hemisferioaren arabera

Haurrekoa kontuan izanda:

Ezkerreko hemisferioan lesioa: Gehienbat hizkuntzaren nahasmenduak sortuko ditu (hizkeran, idazkeran eta
irakurmenean)

Eskuineko lesioa: Orientazio espazialaren nahasmenduak, doinuak ulertzeko gaitasuna, eta

aurpegiak bereizteko gaitasuna (prosopagnosia) aztoratuko ditu.

2. Lateralitatea ikertzeko metodoak


WADA testa: sodio amitalaren froga

WADA testa kirurgia bat egingo zaien pazienteetan frogatzen da. Bere

helburua, beraz, hizkuntzan inplikatuta dauden zenbait area operazioan zehar

kaltetuak izatea ekiditea da.

Horretarako, alde bakarreko lepoko arteria karotidan amital sodikoaren

kantitate txiki bat txertatzen da. Likido honek, anestesiatu egiten du garuneko

hemisferioetako bat, beste hemisferioren gaitasun kognitiboak aztertu ahal

izateko. Frogan zehar pazienteari eskatzen zaio segidak esateko (hilabeteak,

alfabetoko letrak…) edo eguneroko objektuak izendatzeko, besteen artean.

Hizkuntzan dominantea den hemisferioa lokartzen denean: hasieran mutu, geroago akats larriak.
Beste hemisferioa lokartzen denean: akats gutxi.

Fmri: erresonantzia magnetikoa

Subjektuak ariketaren bat burutzen duen aldi berean, erresonantzia magnetiko eta beste neuroirudien bitartez jarraitzen

da garunaren aktibazioa.

Entzumen dikotikoaren test-a

Belarri bakoitzean digitu/hitz ezberdinak aurkezten dira (kasko batzuen bitartez) aldi berean. Dominantea den

hemisferioak hitz/digitu gehiago entzungo ditu. Entzumenean konexio kontralateralak (gurutzatuak) sendoagoak

direnez: Adibidez, eskuineko belarriko digituak gehiago entzuten badira, eskuineko hemisferioa da dominantea.

3. Garun asimetria anatomikoa


Hiru area dira bereziki interesgarriak garun asimetria anatomikoa aztertzerako orduan:

 Broca-ren area: Kortex motorearen alboan kokatzen da, lobulu frontalean

 Wernicke-ren area: Goiko lobulu tenporalaren atzeko aldean kokatzen da (Silvio-ren artekaren atzekaldean).

Bi area hauek, soilik agertzen dira edo behintzat garatuago daude ezkerreko hemisferioan. (Aun así, no existen pruebas

de qu elas personas con asimetría anatomica bien definidas suelan tener más lateralizadas las funciones lingüisticas.)

 Heschl zirkunbuluzioa: Goiko lobulu tenporalean kokatzen da (Silvioren artekaren behekaldean). Lehen mailako
entzumen kortexaren gunea da.

Heschl´s gunea, beste bi areak ez bezala, handiagoa da eskuineko hemisferioan.


Gainera, frogatu izan da Heschl gunea garatuago dagoela musikarien eskuineko hemisferioan gainerako

pertsonetan baino. Horrek gure garunaren plastikotasuna frogatzen du: Praktika eta esperientziaren bitartez ere,

asimetria hauek ager daitezke gure garunean.

4. Garun banatua: Split-brain


Epilepsiak sortzen dituen konbultzioak eteteko, gorputz kaiukalaren ebaketak egin izan da behin baino gehiagotan (100

kasu). Gorputz kaiukalaren funtzioa informazioa hemisferio batetik bestera transferitzea da. Kenduz gero, hemisferio

bakoitzak garun independente baten modura egiten du lan.

Pentsa dezagun, beraz, garun hemisferio bakoitzean pertsona independente bat izango balitz bezala:

Ezkerreko hemisferioa Eskuineko hemisferioa


- Hitz egin dezake - Ezin du hitzik egin

- Informazioa jasotzen du eskuineko kanpo bisualetik. - Informazioa jasotzen du ezkerreko kanpo bisualetik

- Informazio sentsitiboa jasotzen du eskuineko - Informazio sentsitiboa jasotzen du ezkerreko

estremitateetatik estremitateetatik

- Eskuineko estremitateen mugimendua eragiten du. - Ezkerreko estremitateen mugimendua eragiten du.

Zer gertatzen da komisurarik gabeko pazienteetan?


1) Pertsonaren eskuineko kanpo bisualean aurkezten badugu APPLE hitza, ezkerreko hemisferioak jasoko du informazio

hori. Ezkerreko hemisferioak, bi gauza egin ditzake adierazteko estimulua jaso eta prozesatu duela:

a. Ikusi duen hitza esan dezake

b. Eskuineko eskuarekin mahai azpiko objektuen artean sagarra identifikatu dezake.

2)Pertsonaren ezkerreko kanpo bisualean aurkezten badugu SPOON hitza, eskuineko hemisferioak jasoko du informazio

hori. Eskuineko hemisferioak:

a. Ezin du ikusi duen hitza esan (BAINA BAI IDENTIFIKATU)

b. Ezkerreko eskuarekin mahai azpiko objektuen artean koilara identifikatu dezake.

Laguntzen duen eskuaren fenomenoa:


Esperimentua: Demagun arkatza jartzen dugula ezkerreko ikusmen kanpoan eta laranja eskuinekoan.

Pertsonari eskatzen diogunean ikusten duen objektua aukeratzeko, arazoak agertzen dira: Ezker

hemisferioak aginduta, eskuin eskua laranja hartzera doanean, eskuineko hemisferioak oker ari dela

pentsatzen du eta zuzentzen ahalegintzen da: ezker eskuak eskuinari heltzen dio eta laranjatik arkatzera

zuzentzen du.

Borroka hau eguneroko bizitzan du eragina: piztu eta itzali, botoiak lotu eta askatu, jantzi ezberdinak hautatu...

Ikusmen bidezko konklusioaren fenomenoa:

Eskotoma (itsutasun gune bat) bat duten pertsonen garunak, ikusi ezin den area

betetzeko (osatu, asmatu) gaitasuna dute. Split-brain duen pertsona baten

hemisferio bakoitza kontrako kanpo bisual osoa hartzen duen eskotoma duen

subjektu bat bezala uler dezakegu.


Ondorioz, Irudi kimerikoak erabiltzen diren saioetan (erdia gizon-erdia emakume; erdia zahar-erdia gazte) subjektuek

simetrikoki bilateralak diren aurpegiak ikusten dutela esaten dute (ezkerreko hemisferioa).

5. Generoa eta lateralitatea


Gizonezkoen garuna emakumezkoena baino lateralizatuago dago.

Beraz, hizkuntza sortzeko, emakumeek bi hemisferioak gizonek baino gehiago erabiltzen dituzte. Ondorioz, ezkerreko

hemisferioan lesiorik bada gizonezkoek hizkuntza arazo gehiago izango dituzte (afasiak izateko probabilitate

handiagoa).

Era berean, eskuineko hemisferioan lesiorik bada gabezia ikus-espazial gehiago izango dituzte gizonezkoek.

Emakumezkoek hizkuntza estrategiak erabiltzen dituztelako problema ikus-espazialak eta linguistikoak ebazteko.

*Lateralitateaz gainera, emakumezkoen eta gizonezkoen garunen artean dauden ezberdintasunak minimoak dira:

Adibidez, gaitasun espazialei dagokienez, orokorrean gizonezkoak trebesia handiagoa dute objektu espazialak

imajinatzen (adibidez, leku baterako ibilbidea gogoratzen, espazialki kokatzen). Emakumezkoak, aldiz, trebeagoak

izaten dira objektuen lokalizazioan (adibidez, ibilbide bat gogoratzeko, puntu zehatzei erreparatzen diete).

You might also like