Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

URAREN PROPIETATEAK

Zeintzuk diren uraren propietateak ikusiko dugu


esperimentu batzuk eginez.

1. URAK EZ DU ZAPORERIK, ZAPOREGABEA DA.

Ontzi batzuetan likido diferente


batzuk ipiniko ditugu. Adibidez,
zukua, koka-kola, kafea eta ura.

Umeek begiak estalitaz, probatu behar dituzte lau


edariak. Gero, esan behar dute zein den ura, haiek
badakitelako ontzi batean ura dagoela.
Galdera honi erantzun behar diote: Urak zaporea
du?

2. URAK EZ DU KOLORERIK, KOLOREGABEA DA

Kolorezko ontzi batzuetan ura botatzen dugu.


Umeek ikusiko dute, urak ez duela kolorerik baizik
eta ontzietako kolorea hartzen duela.
3. URAK EZ DU USAINIK, USAINGABEA DA

Kutxa batzuetan, substantzia batzuk ipiniko ditugu.


Adibidez: kakoa, kafea, limoiak eta ura.

Umeek begiak estalitaz, usaindu behar dituzte lau


substantziak. Gero, esan behar dute
zein den ura, haiek badakitelako
kutxa batean ura dagoela.
Galdera honi erantzun behar diote:
Urak usaina du?

4. URAK EZ DU FORMARIK.

Ontzi desberdinetan ura botako dugu. Umeek


ikusiko dute urak ontzietako forma hartzen duela.

You might also like