Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 1

2020-01-08

SAN SEBASTIAN

Aste honen bukaeran hasiko gara urtarrilaren 17an ospatuko dugun San
Sebastian bezperako danbor festa prestatzen. Beraz, haurrek danborra eta
makiltxoak ekarri beharko dituzte.

Aurreko urteetan bezala, maila guztietakoak sukaldariz jantziko gara.


Haur gehienek izango dute iaz erabilitako oihalezko mantala eta ez dutenei
norberak egitea edo erostea proposatzen dizuegu. Hartara, datozen
urteetarako ere haur bakoitzak berea izango du. Txanoa ikastolan egingo
dugu.

Gainontzeko arropa, beti bezala: praka urdinak edo zuriak, alkandora


zuria, eta baserritarraren zapia.

Urtarrilaren 17an, ikasleak ohiko orduan etorriko dira ikastolara sukaldariz


jantzita eta eguerdiko 16:00etan danborra jotzera irtengo gara ikastolako
atarira.

Zuen parte-hartzea eskertuz, jaso ezazue gure gonbidapena eta agurrik


beroena.

Ainara Zabala
HHko ikasketa burua

You might also like