Dinosaurioen Suntsipena, Asteroidearen Ikuspuntu Katastrofistatik. David Rua

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

Dinosaurioen suntsipena, asteroidearen ikuspuntu

katastrofistatik

David Rua
drua001@ikasle.ehu.eus

Orain dela 66 milioi urte (m.u) Kretazeo-Tertziarioa limetea-n (KTL-n)


suntsipen masibo batek garaiko biodibertsitatean eragin zuen, hala bizitzaren %75a
desagertu zen. Garaiko informazio hori erregistro fosilean islatuta geratu zen,
horregatik jakin daiteke nolakoa izan zen biodibertsitatearen aldaketa; esaterako,
ornogabeen artean ammoniteak, belemniteak eta errudistak desagertu ziren; beste
batzuetan, brakiopodoak bezala, KTL-ko suntsipen masiboak espezieen %70an
eragina izan zuen (​Johansen, 1988​). Ingurune lehortarrean dinosauroak suntsitu
ziren. Suntsipen honek aldaketa ekologikoa ekarri zuen, hots, zenozoikoan zehar
espezie berriak agertu eta garatu ziren, haien artean gurea.

Dinosaurioen suntsipenaren arrazoia kontrobertsia handia ekarri zuen


(​Benton, 1990​). Benton-en artikuluan XX.mendean proposatutako 40 hipotesia
(​Jepsen, 1964​) laburtzen dira, eta nagusiki bi eredutan banandu ditzakegu. Alde
batetik, hipotesi gradualistak daude, hauen arabera iraungipena pixkana ematen da.
Hau da, dinosaurioak murriztu ziren gutxinaka suntsitu arte, eta hauek suntsitzen
ziren bitartean ugaztunen kopurua hazi zen. Beste aldetik, katastrofistak bat-bateko
suntsipena proposatu zuten, hauen arabera katastrofe bat dela eta eman zen
dinosaurioen bat-bateko suntsipena, eta honek bidea eman zion ugaztunen
hazkuntzari. Beraz, garaian proposatu ziren hipotesien artean bat aukeratu ahal
izateko hainbat baldintzak hartu behar ditugu kontuan. Hasteko, aukeratutako
hipotesiak dinosaurioen suntsipena ez ezik, KTL-ko biodibertsitate jaitsiera bortitza
ere azaldu beharko du; izan ere suntsipen hauek aldi berean eman ziren (denbora
geologikoari dagokionez). Beste aldetik, biosfera lurtar batean zaila da faktore
biotiko bakar batek (epidemia, harrapakaritza,...) ekosistema osoa desorekatzea.
Azkenik, dinosaurioek (eta Mesozoikoko beste espezieak) Kretazeoko baldintzei
“egokituta” zeudelarik, onar daiteke Lurraren baldintzak aldatu zirela eta espezie
gehienak ezin izan zuten baldintza berriei egokitu, eta desagerpen hori erregistro
fosilarekin bat etorri behar da. Beraz, meteorito baten erorketak eta honek sortutako
aldaketek dinosaurioen iraungipena azal zezakeen.

Platino taldearen elementuak ohikoagoak dira Lurretik kanpoko espazioko


materian, Lurrako azalean eta goi-mantuan baino. Iridioaren zati handiena (talde
honetako elementua) espaziotik hauts meteoriko moduan jausten da era konstante

1
batean; beraz sedimentazio tasa zehazteko erabili ahal da honen proportzioa
(​Alvarez et al. , 1980​) . Orduan, buztina organismo karbonato ekoizleen
desagerpenatik datorrenez, eta ondorioz sedimentazio tasaren jaitsiera dagoenez,
Iridioaren kantitatea neurtuz Kretezeko sedimentuan, Paleogenoko sedimentuan eta
KTL-ko sedimentuan, nabarmen ikusi zen limitean egondako aldaketa bat; kasu,
KTL-ko Iridio kontzentrazioa espero zena baino askoz altuago zen. Beraz, suposa
zitekeen buztina mila urtetan (denbora geologikoaren ikuspuntutik oso azkar)
metatu zela, eta Iridioaren kontzentrazio altuera hori meteorito baten talkaren
ondorioa izan zela. Alvarez-ek Italian eta Danimarkan ikerketa egin zuen, geroago,
Smit eta Hertogenek (1980)​ Caravaca-ko mozketan (Espainia) egin zuen eta
ondorio berdinetara iritsi ziren.

Hala ere, hipotesia ondo eraikitzeko beharrezkoa zen erregistro fosila kontuan
hartzea. Fosilak ikertzeko eta hipotesiarekin erlazionatzeko beharrezkoa zen hauek
ugariak, eboluzio azkarra eta banaketa paleogeografiko zabala izatea. Dinosaurioen
kasuan hau ez zen gertatzen, eta suposa zitekeen hauen suntsipena modu gradual
batean izan zela. Halere, krisi biologiko honek organismo gehienei eragin zietenez,
ornogabeen erregistro fosila ​(Alvarez et al., 1984​) iker zitekeen. Briozoo, ammonitea,
brakiopodo eta bibalbioen erregistroaren ikerketak argi utzi zuen bat-bateko
desagerpen bat zegoela eta honek estuki lotuta zegoela Iridio kontzentrazio
igoerarekin. Beraz, posiblea zen datu hauek eremu lehorretako organismoekin
lotzea; non, suntsipenak eragin handiagoa izan zuen eta, garai horretan meteorito
bat jausi zela onartzea.KTL-ko buztinetan aurkitutako kuartzozko pikorrek , zeinak
normalean meteoriten talken inguruan agertzen direnak, (​Bohor et al. ,1987​)
metorito baten talkaren hipotesiaren aldeko froga mineralogikoa eman zuten,.
Kuartzo hau Lur planetako hainbat lekutan aurkitu zen (Montana, Caravaca, Stevns
Klint eta Pontedazzo, besteak beste); beraz, honek froga zitekeen meteoritoak
KTL-n izandako inpaktu handia; izan ere, Lurrean zehar sakabanaturik zeuden, eta
pikorren tamaina estuki loturik egon zitekeen talka gunearen distantziarekiko. Hau
da, datu hauek egiaztatzen zuten meteorito handi batek Lurraren azal
kontinentalaren kontra talka egin zuela, eta horrekin batera, egon behar zela
dimentsio handiko krater baten presentzia KTL-ko estratuetan.

Asteroidearen talka Lur planetako baldintzak aldatu zituen bat-batean, eta


hori izan zitekeen dinosaurioen ( eta beste organismo askoren) suntsipenaren
arrazoia. Alvarez-en arabera (​1983​) Lur planeta iluntasunean geratuko zen, eta
horrek fotosintesia geldiaraziko zuen. Hortaz, Lurreko landareak eta organismo
fotosintetiko asko hilko ziren. Honek, kate trofikoan eragingo zuen; baita garaiko
atmosferan ere, honen konposaketa aldatuz, eta horren ondorioz Lurreko espezieen
dibertsitate murriztuz egoera berrietara moldatu ezinik. Baliteke ere, meteoritoak
askatutako energiak atmosfera berotu izana, eta horren ondorioz atmosferako
nitrogenoa oxidatu zen azido nitrikoa metatuz. Lurraren azalean ere aldatu zen

2
konposizioa talkaren ondorioz. Ozeanoak azidifikatu ziren; horrela organismo
urtarren biodibertsitatearen jaitsiera azalduz, eta lurrazalean bolkanismoa handitu
zen​ (Keith,1983​); hau dela eta, atmosferara karbono dioxido kantitate handiak
askatu ziren. Meteoritoak Lurraren kontra talka egin zuenean ere sortu ziren
lurrikarak eta tsunamiak planeta osoa zehar. Beraz, talka honen ondorioz, Lurreko
baldintzak bat-batean eta bortitz aldatu ziren, KTL-ko krisi biologikoa ekarriz.

1991ean, aurkitu zuten 180km-ko diametro eta 30km-ko sakonera duen krater
bat Yucatan-en (Mexico). Hau izango litzateke KTL-ean talka egin zuen
meteoritoaren aztarna; Alvarez-ek 1980ean proposatutako hipotesia (ez zen lehena
teoria proposatzen, baina bai frogak ematen) indartu zuen. Gaur egun hipotesi hau
indar handia du; hala ere, oraindik eztabaida dago ea meteoritoak izan zenik
suntsitzearen kausa, edo gradualistek proposatzen zuten bezala, suntsipena jadanik
hasita zegoen eta meteoritoak nahiz eta eragina izan zuen eta prozesua azkartu
zuen, ez zen izan krisi biologiko honen eragilea.

Bilaketa bibliografikoari dagokionez, Bentonen artikulua irakurri ostean eta


behin hipotesia aukeratuta izanda, Benton-ek emandako bibliografiaz baliatu naiz
1990ko datuekin hipotesiaren aldeko argudioak emateko. Berez, nahiko erreza da
artikuluaren inpaktua ikustea, zailena da artikulu bera lortzea. Hala ere, nahiz eta
hainbat artikuluei sarbiderik ez izan, asko irakurtzeko aukera izan dut; izan ere,
gehienak EHU-ko ikasleentzat ikusgai zeuden. Saiatu naiz ahalik eta artikulu gehien
irakurtzen, halere kontzentratu naiz meteoriotoaz hitz egiten zuten artikulu horietan.

3
BIBLIOGRAFIA

ALAN R. Hildebrand, Glen T. Penfield, David A. Kring, Mark Pilkington,


Antonio Camargo Z., Stein B. Jacobsen, William V. Boynton; Chicxulub Crater: A
possible Cretaceous/Tertiary boundary impact crater on the Yucatán Peninsula,
Mexico. Geology ; 19 (9): 867–871.

ALVAREZ, L. W., Alvarez, W., Asaro, F., and Michel, H. V., 1980,
Extraterrestrial cause for the Cretaceous-Tertiary extinction–Experimental results
and theoretical implications, Science 208:1095-1108.

ALVAREZ, L. W., 1983, Experimental evidence that an asteroid impact led to


the extinction of many species 65 million years ago, Proc. Natl. Acad. Sci. USA
80:627-642

ALVAREZ, W., Kauffman, E. G., Surlyk, F., Alvarez, L. W., Asaro, F., and
Michel, H. V., 1984a, Impact theory of mass extinctions and the invertebrate fossil
record, Science 223:1135- 1141.

BOHOR, B. F., Modreski, P. J., and Foord, E. E., 1987, Shocked quartz in the
Cretaceous-Tertiary boundary clays: Evidence for a global distribution, Science
236:705-709.

BENTON, M. J. 1990. Scientific methodologies in collision: the history of the


study of the extinction of the dinosaurs. Evolutionary Biology, 24, 371-400.

JEPSEN, G. L., 1964, Riddles of the terrible lizards, Am. Sci. 52:227-246.

JOHANSEN, M.B. 1988. Brachiopod extinction in the Upper Cretaceous to


lower most Tertiary chalk of Northwest Europe.

KEITH, M. L., 1983, Violent volcanism, stagnant oceans and some inferences
regarding petroleum, strata-bound ores and mass extinctions, Geochem.
Cosmochim. Acta 47:2621-2637.

SMIT , J., and Hertogen, J., 1980, An extraterresirial evenl at the


Cretaceous-Tertiary boundary, Nature 285:198-200.

You might also like