Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 9

3.

EKOSISTEMA KUDEATUAK
BASO LANDAKETAK
3.1. KUDEAKETA-INTENTSIBOAREN MAILAKETA
→ Prozesu ekologikoak: Bizidun eta biotopoaren (eremu fisikoa) arteko elkarrekintzak eta lotura;
….energia, mantenugai eta espezien mugimenduak barne.
→ Ekosistemaren funtzioak: Prozesu eta osagai naturalen ahalmena gizakiontzat onuragarriak izan
….daitezkeen zerbitzuak emateko.

EKOSISTEMAREN FUNTZIOAK ETA PROZESUAK


• Komunitateen dinamika, energia fluxua, mantenugaien zikloa eta ur zikloa.
• Ekoizpen primarioa, ebapotranspirazioa, deskonposaketa eta polinizazioa.

→ Ekosistemaren zerbitzuak: Gizakiak ekosistemetatik lortzen dituen onurak.

EKOSISTEMEN ZERBITZUAK
• Mikroklima erregulazioa
• Kulturala, aisialdia eta jakintza eta ikerketa.
• Baliabide genetikoak (biodibertsitatea).
• Lur emankortasuna, gaixotasun kontrola, uholde kontrola eta ur garbiketa.

ADB.:
Baso habitata edo ekoizpen primario netoa (osagaia edo prozesua) ➔ uraren emaria kontrolatu edo
biomasa (funtzioa) ➔ elikagaiak babestu edo egur produktuen ekoizpena (zerbitzuak) ➔ gizakiaren
osasuna eta ongizateari ekarpena egin (onura) ➔ Gizartea basoaren babesa edo baso gehiago
eskatu onurak mantentzeko.

1
KONTSUMO GIZARTEAK

→ Munduan kontsumitzen den zura: 4 700 m3 / urte ; hau da, 0’7 m3 pertsonako urtean.
→ Munduko stock-a 40 000 milioi m3 da.

KUDEAKETA INTENTSITATEAREN MAILAKETA

• Ustiaketan, handienak eramaten dira beti. Genetika onena kentzen dute


(indibiduo onenak = genetika onena), ez diete hazia botatzen denborarik
ematen, eta beraz, sistemak okerrera egingo du (genetika okerrenak
dutenak ugaldu).
• Sistema naturalek astiro hazi eta mantentzen dira, segida bat sortuz.
• Gizakiak dena batera erauzten du (naturan banaka gertatu ohi du).

NEKAZARITZA ETA BASOGINTZA


Nekazaritza eta basogintza ekintza desberdinak dira, itxuraz, baina desberdintasuna mailan
baino ez dago. Sistema bietan “asaldura” gertatzen da, eta etekinak ateratzen dira sistematik.

2.2. BASO NATURALAK

→ Lurraren ekoizpen primarioa


• Planetan sortzen den
MO lehorraren %45a
basoetan ekoizten da.
→ Munduko azaleratik %31
basoz estalita dago (Hau da, 4
000 milioi ha).
→ Basoek lurraldearen %60
baino gehiago estaltzen dute:
Brasil, Kanada, EEBB, Txina,
Indonesia, Kongo eta Errusian.

2
EUROPA
→ Europako azalera osotik % 45 basoak dira - %4 kudeatu barik- (1 000 milioi ha basoak.)
→ 40 Mha ez dira ustiatzen.
→ Euskal Herrian %80 edo basorako, orografiagatik.
• Malda handiak daude higadura handia larrearentzat.

BASOEN EGOERA
→ Urtero 15 milioi ha baso galtzen dira munduan (futbolzelai baten azalera/ 2 segundu).

Basoek iraun dezakete? Zein da kostua, ingurumenaren degradazioari dagokionez (berezko


ekosistemen galerak)?
Berezko basoak, kasu batzuetan zura lortzeko ustiatzen dira, baina basoak berez berreskura
daitezke. Kudeaketaren intentsitateak mugatuko du berreskuratze-prozesua.
*Mozketa bakoitzetik bestera ustiapen berdina dagoen. Hau da, mantentzen den edo jaisten den
(lurzoruaren kalitatea ↓).
2.3. KUDEAKETA ESTENTSIBOA
→ Mozketa-txandaketa luzea (≈ 200 urte)
→ Hautazko mozketa: Zuhaitz handienak edo berezienak.
→ Azalera handia
→ Batez ere oihan tropikaletan
ONDORIOAK
Higadura ez da handia izaten. Dena den, oihan tropikalean oso kaltegarria da espezie batzuentzat
(teka eta kaoba)

3
*Hauek oso sakabanatuta hazi (inguruan ez dago espezie berdineko zuhaitzik) eta beti indibiduo
onenak ateratzen badira, sistema ez da berreskuratzen.
2.4. KUDEAKETA INTENTSIBOA
→ Mozketa-txandaketa laburra (≈ 30 - 40 urte)
→ Mozketa osoa: biomasa guztia ateratzen da (zuhaitz txikiak, adarrak eta hostoak).
* Lehen adar eta hostoak bertan utzi, sistema lehenago berreskuratzeko, bertan mantenugaiak
geratzen zirelako.
→ Azalera txikiagoak. Batez ere, baso epeletan (gure latitudean).
ONDORIOAK
Higadura oso handia, batez ere pisten ondorioz (euria egitean bideak higatuz doa, lurzorua mugituz).
Paisaian eta biodibertsitatean ere du eragina.
MANTENUGAIAK
→ Zuhaitzen biomasa ateratzen denean mantenugaien galerak gertatzen dira ekosisteman.
→ Airetik eta euritik berreskuratzen da, baina gutxiago.
→ Mozketa txanda laburrean biomasa eta mantenugaien galerak handiagoak izaten dira.
Biomasa guztia ateratzen da:
Adarretan eta hostoetan mantenugaien kontzentrazio handia dago. Materia osoa ateratzearen
ondorioz, mantenugaien galera handiak gertatzen dira. Beraz, gero eta pobreagoa da lurzorua.Izan
ere, mantenugaien kontzentrazioa asko murrizten da sisteman.

NOLA JAKIN DAITEKE KUDEAKETA IRAUNKORRA DEN?


Ustiaketa iraunkorra izateko, garai berdinean lortu beharko genuke antzeko ekoizpena, eta
horretarako mantenugaien kopurua egonkor mantendu behar da -sartzen diren mantenugaiak
ateratzen ditudan berdinak izatea: emankortasuna sustatzea-.

4
Mantenugai galera horiek haitzen (arroken) higadura eta prezipitazioen bidez oreka daitezke.
Dena den, oreka lortzen ez bada, zuhaitzen hazkuntza mugatua izango da mantenugaien
faltagatik.
• Onar daiteke mantenugaien
sarrerak iraunkorrak direla, eta
ondorioz, metaketa lineala izango
dutela.
• Biomasa-metaketa ez da lineala:
lehen urteetan mantenugaiak,
batez ere, hosto eta adarretan
kontzentratzen dira, eta urte batzuk
pasatu ondoren, egurrean
kontzentratuko dira.

Baina kalkulu hauek ez dira errazak: ezin da jakin zenbat eta nola erortzen den mantenugai bat
ekosisteman. Berez, kanpotik datorren mantenugaia hasiera batean zuhaitzek asko hartzen dute,
baina gerora harrera hori moteldu (lortzen bada mozketa orduko zuhaitzak hartu duten berdina
sartzea, orduan esan daiteke landaketa iraunkorra eta jasangarria izango dela).
Honi esker jakin daiteke zein izan daitekeen momentua mozketa egiteko. Grafikoan: noiz izango
da txanda mozteko? heltzen da momentu bat non hazkuntza ez da hain handia. Interesatzen da
batzen direnean bi balioak: zuhaitzak hartu duena eta sartu dena.
*Mozten bada orekara heldu aurretik, txirotzen dugu gunea, zeren zuhaitzak heldu den baino
mantenugai gehiago ekoiztu duelako. Beranduago, ekologikoki pentsatuta: Iraunkorra izateko:
orekatik aurrera.

→ Beraz, mozketa-txandaketa luzeak beharrezkoak dira lurzoruak mantenugaien


kontzentrazioa berreskuratzeko.
2.5. BASO LANDAKETAK
Intentsitaterik handieneko baso-kudeaketa landaketetan aurkitzen da.
EEBB-ko hego-ekialdean, Europan, Zeelanda Berrian, Ameriketako tropikoetan ere (gero eta
gehiago).

LANDAKETEN KUDEAKETA
❖ Landaketa monoespezifikoak: Koniferoak, genetikoki egokituak eta erregularki
bananduak landatu ohi da.
❖ Herbizidak, garbiketa mekanikoak edo sute kontrolatuak, ongarriak (leku batzuetan).
❖ Biomasa osoa ateratzen da, gehienetan.
❖ Txandaketa 20-30 urtetik 100 urtera bitartekoa izaten da.
*Ezaugarriak kudeaketa intentsiboaren berdinak dira.

5
Munduko basoen %12a babestuta
dago biodibertsitatea mantentzeko.

6
Hemen gehien landatu dena: Pinus radiata D. Don
• Intsigni Pinua, Kaliforniako espeziea. 0-450 m-ko altitudeetan (gorago ez dira hain ondo
hazten).
• Bataz besteko ekoizpena: 12-30 m3 ∙ ha-1 ∙ urte-1

PINU LANDAKETAK MUNDUAN


o Zeelanda Berria: 1 200 000 ha o Txile: 1 400 000 ha
o Australia: 650 000 ha o Hego Afrika: 55 000 ha
o Europan (Italia, Portugal, Espainia):
Euskadi: 160 000 ha (EAEko lurzoru guztiaren %21-a esp. hori landatzeko erabili)
Galizia: 60 000 ha Asturias: 26 000 ha
Kantabria: 15 000 ha Kanariak: 3 000 ha

PINU LANDAKETEN ZIKLOA


A) Garbiketa eta landaketa (makinaz edo eskuz)
*Hasierako dentsitatea: 1 500 zuhaitz / ha.
B) 10-12 urtera: lehenengo garbiketa/bakanketa eta lehenengo inausketa.
C) 17-19 urtera: 2. bakanketa eta 2. Inausketa.
D) 24-17 urtera: 3. Inausketa.
E) 30-35 urtera: Mozketa osoa.
*Azkeneko dentsitatea: 300 zuhaitz/ha
*Inausketak adar gutxi izateko: egurra ahultzen da gune horietan; izan ere, zelulen kokapena eta
orientazioa ezberdina izaten da. Beraz, egurraren kalitatea ez da hain ona.

BASOGINTZA ETA HIGADURA


Higidura-prozesuen eragile nagusiak mekanismo naturalak (jatorri hidrikoa) eta mekanismo
artifizialak (basogintza) izaten dira;kasu, landare-estaldura babeslearen deuseztatzea.

* Landaketak gune aldapatsuetan daudenean, Moren galerak handiak izaten dira. Izan ere,
bakanketak egiten direnean (lehia murrizteko), lur asko solte geratzen da eta higadura ematen da.
maldatsuetan materia organikoaren galera handiak izaten dira.

HIGADURA FISIKO ETA KIMIKOA:


→ Lurzoruaren kalitatea galtzen da osagai fisikoak eta kimikoak hondatzen direnean: MO eta
mantenugaiak (batez ere, P -mugatzailea-, eta neurri txikiagoan, N, S, Ca, K eta Mg).
→ Materia organikoaren erreferentziazko maila: %7-9
• MO %2 baino gutxiago duen lurzoru bat oso eskasa da higadurari aurre egiteko ahalmen
ikuspegitik.
• Hemen, kudeaketagatik, MO mantentzeko gaitasuna asko murriztu da lurzoruan.

7
USTIATZEKO PROZEDURA
A) Eskuz: Horrela litzateke modurik onena, ez delako hainbeste lurzorua hondatzen.
B) Makinaz - itzurtze (cavar) : 20 cm askatu (subsolado)
• Lur asko askatzen da. Horrez gain, enborraren azken zatiak ere ateratzen dituzte, ona
dena izurriteak gelditzeko,baina lurra asko altxatzen du (higadura ↑).
*Horregatik makinak sartzean bideak maldarekiko perpendikularki egiten dira,higadura gutxitzeko.

INTSINIS PINUAREN USTIAKETA

Intsinis pinuaren lursailak ustiatzeko prozedura


mekanizatuak erabiltzen direnean, higadura oso altua
izaten da.

→ 70 tona · ha -1 · urte -1 baino gehiago galtzen da (BB).


→ MO-ren batez besteko kontzentrazioa %3koa da (kasu
batzuetan, %2tik beherakoa).
→ Lurzoruaren dentsitatean eragin handia izaten du ere.

Berreskuratzeko urte asko beharko dira, nahiz eta


hemen euriarekin mantenugai asko sartu.

Euskal Autonomia Erkidegoaren lurzoru galerak


❖ EAE-ren %10,1ean ➔ >25 t · ha -1 · urte-1
❖ %17,1ean ➔ 12-25 t · ha -1 · urte-1
❖ %34,5ean ➔ 5-12 t · ha -1 · urte-1
❖ 38,3an ➔ 0-5 t · ha -1 · urte-1
*Urteko 10 milioi tona galtzen dira (14 t · ha -1 · urte-1).

HARITZA (Quercus robur)


→ 0-700 m-tan landatzen dira; baina 500 m-tik gora pagoak lehia bortitza egin.
→ Ekoizpena: 3 m3 · ha -1 · urte-1
→ Hasierako dentsitatea: 1100 zuhaitz/ha eta azken dentsitatea: 150 zuhaitz/ha.
→ Txandaketa: 150 urtekoa.
*Ustiaketa eta izurrite asko egon ziren duela mende bat eta basoen dentsitatea jaitsi zen. Gaur egun
landaketa gehienak pinus radiata-k osatu.

PAGOA (Fagus sylvatica)


→ >500 m-tan landatzen dira.
→ Ekoizpena: 4 m3 · ha -1 · urte-1
→Hasierako dentsitatea: 1600 zuhaitz/ha eta azkena: 150 zuhaitz/ha.
→ Txandaketa: 120 urtekoa.
*Ez dira landaketak egiten, guraso zuhaitzak hautatzen dira eta haziak botatzen uzten zaie berriro
baso naturala jaioaraziz. Hasieran dentsitate altua behar dute, argia kantitate baxua behar baitute.

8
BASOETAKO FUNTZIOAK vs KONTSUMO GIZARTEA: Ondorioak
→ Babesa → Espezieak
→ Biomasa osoaren ustiapena: ekoiztutako biomasatik (berreskuratzea kosta).
→ Mozketa-txandaketak: naturaren antzekoak (baina naturan zuhaitzak erortzean, suagatik,
haizeagatik, …..bertan geratzen dira eta mantenugaiak ez dira sistematik ateratzen)
→ Prozedura mekanikoak (pistak batez ere).

Kudeaketa iraunkorra
→ Baliabideak erabili, haien iraunkortasuna arriskuan ipini gabe (2007 Abenduan Nazio Batuak).

7 ATALETAN LAN EGIN:


i. Basoen baliabideak.
ii. Basoen dibertsitate biologikoa (oso zaila da landaketekin mantentzea, pinuak eta haritzak oso
desberdinak baitira. Bat hosto iraunkorrekoa bestea erorkorrekoa, ekoizpen ≠, baso barruko baldintza
≠, mantenugaiek zikloa ≠, …. zaila mantentzea ez bada paisai mailan)
iii. Basoen osasuna eta bizitasuna
iv. Basoen ekoizpenerako funtzioak
v. Basoen babespenerako funtzioak
vi. Basoen funtzio sozio-ekonomikoak
vii. Erakundeen egitura (legeak, politikak, ...)

*Kudeaketa teknika aldatzen ari da, kudeaketa iraunkorraren aldeko legeak sortzen dasi dira
tropikoetan ematen ari den basogintza aldatzeko.

You might also like