Arnas Aparatua

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 16

ARNAS APARATUA

INGURUNEAREN EZAGUERA LEHEN HEZKUNTZAKO 5. MAILA

Txaro Morrs

Arnas Aparatua

LAN-ESKEMA Irakasgaiak: INGURUAREN EZAGUERA Gaia: Arnas Aparatua

Maila: 5. Maila

Saio kopurua: 8

Proposamenaren testuingurua: Ikasleek Arnas aparatuaren funtzionamendu on bat eta osasun ohiturak garatzea oso lotuta daudela ulertu behar dute. Arnasketa prozesua izaki bizidunen bizitzan duten garrantziaz jabetu behar dira eta horretarako ezinbestekoa da atalak eta hauen eginkizuna ongi ezagutzea eta bereiztea.

Landuko diren oinarrizko gaitasunak: Gaitasun zientifikoa: A.2, A.3,A.4, A.5, A.6, A.8 Ikasten ikasteko gaitasuna: A.1, A.7, A.8, A.10 Hizkuntza gaitasuna: A.2, A.3, A.4, A.5, A.6, A.7 Gaitasun matematikoa: A.9 Informazio trataera konpetentzia eta konpetentzia digitala: A.9, A.10 Konpetentzia artistikoa: A.8 Giza eta hiritar gaitasuna: A.7, A.10 Autonomia gaitasuna: A.7, A.11, A.12, A.13

Helburu didaktikoak: Zelula baten atalak deskribatzen eta bereizten ikasi Ehuna, organoa, aparatua eta organismo kontzeptuak ikasi. Arnas aparatuaren organoak ezagutu, bereiztu, deskribatu eta bakoitzaren eginkizuna azaltzen ikasi. Ahots kordaren funtzionamendua ulertu. Arnas aparatuaren funtzionamendua eta prozesua ongi azaltzen ikasi. Arnasketa zelularra ulertu. Gaixotasun arruntenak ezagutu eta prebenitzeko aholkuak landu. Laborategiko esperientziak egiteko arauak ikasi eta bereganatu Disekzioa egiteko erabiltzen den teknika ezagutu. IKTko eta multimedio baliabideak ezagutu eta erabili Hizkuntza zientifikoa erabili Informazio iturri ezberdinak ezagutu eta erabili
SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 5. Maila Inguruaren Ezaguera

Arnas Aparatua

Lan taldetan lan egiteko arauak errespetatu Gure arnas aparatua osasuntsua mantentzen ikasi. Solas-ariketa, aurkezpenak,..ongi egiteko arauak ikasi. Lan pertsonalerako esfortsua eta jarrera aktibo eta arduratsua azaldu Gaiari buruzko esperientzien aurrean, laborategiko materiala errespetatu, era egokian erabili. Power point egin arnas aparatuari buruz.

Edukiak: Animali zelula eta bere atalak Ehuna, organo, aparatua eta organismo kontzeptuak Arnas bideak eta bakoitzaren eginkizuna. Ahots kordak eta funtzionamendua Arnasketa prozesua Arnasketa zelularra Arnas-aparatuaren gaixotasun arruntenak Laborategiko esperientziak egiteko arauak eta disekzio bat egiteko teknika IKTko materialetan eta multimedian testuak ezagutzeko eta bereizteko teknikak Hizkuntza zientifikoa erabiltzeko esfortzua Informazio iturri ezberdinak erabiltzeko irizpideak Lan-taldetan lan egiteko eta eztabaidetan parte hartzeko arauak Arnas-aparatua eta bere organoak zaintzeko eta mantentzeko aholkuak Arnas-aparatuari buruzko solas-ariketak, ahozko aurkezpenak eta posterrak egiteko arauak. Lan pertsonalerako esfortsua eta jarrera aktiboa eta arduratsua Power point bat egin arnas aparatuari buruz

Jardueren sekuentzia* a) Planifikatzea: A.1, A.2 b) Gauzatzea: A.3, A.4, A.5, A.6, A.7, A.8, A.9, A.10, c) Erabiltzea : A.11, A.12, A.13

Ebaluazioa Adierazleak: Ea ezagutzen duen arnas aparatuaren organo nagusiak.

SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 5. Maila Inguruaren Ezaguera

Arnas Aparatua

Ea bereizten duen ehuna, organoa, aparatua eta organismoa Ea ongi azaltzen duen arnas aparatuaren funtzionamendua. Ea dakien ahots kordak zer diren Ea dakien arnasketa zelularra zer den Ea arnas aparatuaren gaixotasun arruntenak identifikatzen dituen. Ea, era kritikoan azaltzen dituen bizimoduek osasunean eragiten dituzten ondorioak, eta ea lotzen duen arnas aparatuaren funtzionamendua eta zenbait osasun-ohitura. Ea laborategiko esperientzietan, identifikatzen dituen arnas aparatuaren organoak Ea disekzio bat egiteko erabiltzen den teknika ezagutzen duen. Ea, bere azalpenetan, hizkuntza zientifikoa erabiltzen duen. Ea informazio iturri desberdinak erabiltzen dituen. Ea ahozko aurkezpen bat egiteko arauak errespetatzen dituen. Ea lan taldetan lan egiten duenean errespetuzko jarrerak agertzen dituen Ea arduraz egiten dituen banakako lanak. Ea dakien power point-en bidez ikasitakoa azaltzen Tresnak: Jardueren sekuentzian Aurreko ideiak detektatzeko ekintzak: Gaiari buruzko froga idatzia Koadernoaren behaketa Esperientziak burutzeko trebetasuna Planteatutako ekintzen burutzea Autoebaluaketa Power point-eren balorazioa

SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 5. Maila Inguruaren Ezaguera

Arnas Aparatua

EKINTZEN PROGRAMA
A.1. ARNAS APARATUARI BURUZ ZER DAKIZU?
Ziur oso ondo dakizula,arnasa hartzea beharrezkoa dugula. Ongi pentsatu eta galdera hauek erantzun: Beste zein izaki bizidunek behar dute arnasketa bizitzeko ? Gauez ere, arnasa hartzen dugu? Arnasketan, zer hartzen dugu? Nondik? Eta zer botatzen dugu?

Hori egiteko,gorputzeko hainbat atal behar ditugu,horiek,arnas bideak dira eta orain ikasiko dituzu,baina lehen hor duzun marrazkian saiakera bat egin eta zure aurreko ezagupenak erabiliz,izenak jarri:

Google irudiak

Gai honen bukaeran, taldeka power point prestatu behar duzu beste ikasleen aurrean azaltzeko.

SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 5. Maila Inguruaren Ezaguera

A.2. GURE GORPUTZA ZELULAZ OSATUTA DAGO Arnas aparatuarekin hasi baino lehen, gure gorputza eta baita ere gure organo guztiak nola dauden osaturik ikasiko duzu.

ZELULAREN ZATIAK
1. Nukleoa 2. Mikrotobulua 3. Mitokondria 4. Plasma 5. Lisosoma 6. Mikrofilamentoak 7. Bakuola 8. Ribosomak 9. Golgi konplex 10. Mintza 11. Zentrosoma

Gure gorputzean milioika zelula daude. Zelulak beraien artean elkartu egiten dira eta EHUNAK sortzen dira.

EHUNAK

Arnas Aparatua

Ehunak, beraien artean elkartu eta gure gorputzeko ORGANOAK osatzen dituzte: bihotza, birikak, gibela, garuna, urdaila....

ORGANOAK

Organoen artean elkartu egiten dira eta gure gorputzeko APARATUAK osatzen dituzte: zirkulazio aparatua, arnas aparatua, liseri aparatua...

APARATUAK

Aparatu guztien batura gure ORGANISMOA da

ORGANISMOA

SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 5. Maila Inguruaren Ezaguera

Arnas Aparatua

A.3. ARNAS-BIDEAK
Orain Arnas aparatuaren atal edo organo garrantzitsuak ezagutuko dituzu.Hurrengo testua ongi irakurri eta gero marrazkian izenak jarri. 1.- Sudurzuloak:airea hemendik sartzen da. Hor dauden iletxoek, hauts eta partikulak,aireari kentzen dizkiote. Aire garbia sudurraren barrura doa. 2.- Sudur-mizpirak: hor mukosa bat dago, pituitaria gorria izenekoa eta airea hortik pasatzean epeldu eta hezetu egiten da. 3.- Laringea: hemen, ahots-kordak daude eta hitz egiten dugunean, honen bibradurak, ahotsa sortzen dute. 4.- Zintzurrestea: eraztunez osaturiko hodia da. Bronkio izeneko bi adarretan banatzen da. Bronkioetatik, bronkioloak ateratzen dira. 5.- Birikak: bular-kaiolan daude, omoplato, saihetsezur, bularrezur eta klabikulak babesten dituzte. Elastikoak, bigunak eta arrosa kolorekoak dira. Kanpotik pleura izeneko mintzaz inguraturik daude. Biriken azpian, diafragma dago, hau mintz gihartsu eta sendoa da eta kizkurtuz eta zabalduz arnasketan laguntzen du. 6.- Albeoloak: bronkioloen bukaeran daude. Hemen gas-trukea gertatzen da, odolak oxigenoa (O2) hartu eta karbono dioxidoa (CO2 ) uzten du.

Google irudiak

SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 5. Maila Inguruaren Ezaguera

Arnas Aparatua

A.4. AHOTS-KORDAK Nola sortzen da ahotsa?

Epiglotisa

Froga hau egin ezazu: Zure behatzak eztarriko alboetan jarri eta hizki ezberdinak ahozkatu. Zer nabaritzen duzu?

Ahots korda

Marrazkian ikusten dituzun barra urdinak, ahots- kordak dira. Airea hortik pasatzean kordak bibratzen dute, elkartuz eta bananduz.

Ahots kordak

Behatu ondoko marrazkia eta gero galderak erantzun: Zer da epiglotisa?

Zer esan nahi du Kontrako eztarritik joan zait esamoldeak?

Zure etxekoei galdetu, erantzuna ekarri eta gelan komentatuko dugu.

A.5. ARNASKETA PROZESUA Ondorengo azalpena irakurri eta gero galderak erantzun. Sudurretik airea hartzen dugu. Airearekin batera oxigenoa sartzen da. Faringe, laringe eta zintzurrestetik pasa ondoren, biriketara ailegatzen da. Biriketan dauden albeoloetan gas-trukea gertatzen da, hau da, odolean dauden globulu gorriek, oxigenoa (O2) hartu eta gorputzeko zelula guztietara eramaten dute eta aldi berean karbono dioxidoa (CO2) uzten dute albeoloetan. Karbono dioxido hau kanpora doa eta berriro sudurretik edo ahotik botatzen dugu.

SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 5. Maila Inguruaren Ezaguera

Arnas Aparatua

1. Non daude albeoloak?


Odola karbono dioxidoarekin

Airea (oxigenoa) Odola oxigenoarekin

2. Zer gertatzen da hor?

3. Zeintzuk hartzen dute oxigenoa?


Albeoloa

4. Nora eramateko?

5. Eta albeoloetan, zer uzten dute?


Odol kapilarea

6. Karbono dioxidoa nora doa?


Google irudiak

A.6. ARNASKETA ZELULARRA Zelula guztietan gertatzen dena, eskema baten bidez azalduko dizut. Ongi behatu, INFORMAZIO gehiago lortu eta gero zure koadernoan eskema garatu eta arnasketa zelularra zure hitzez azaldu.

Zeluletara ailegatzen dena.

Zeluletan gertatzen dena.

Zeluletan sortzen den hondakina.

OXIGENOA + ELIKAGAIAK = O2

ENERGIA SORTZEN DA

KARBONO DIOXIDOA CO2

SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 5. Maila Inguruaren Ezaguera

Arnas Aparatua

A.7. ARNAS APARATUAREN GAIXOTASUN ARRUNTENAK

Zure etxean eta familiaren laguntzaz ondorengo taula bete ezazu.

Google irudiak

ARNAS APARATUAREN GAIXOTASUN ARRUNTAK Gaixotasunaren Sintomak Nola sendatzen duzu? izena Sendagileak Erremedio emandako naturalak erabiliz botikak

Taula bete ondoren, gelan taldeka jarri (binaka), informazioa elkar trukatu eta gero denen artean eztabaidatu. Zuk eta gelakideek ekarritako erremedio natural guztiak bildu, txostena osatu , fotokopiatu eta etxe guztietara bidali.

SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 5. Maila Inguruaren Ezaguera

Arnas Aparatua

A.8. LABORATEGIKO ESPERIENTZIA Gelara txerri baten barruko organoak (mingaina, zintzurrestea, bronkioak eta birikak) ekarri, laborategian behatu eta hainbat ekintza egingo dituzu.

Materiala: Txerri baten barruko organoak Bisturia Guraizeak, Puntzoia, Bandejatxoa Eskularruak Hodi kapilarra

Hodi kapilarra

Nola egin: Txerriaren organo guztiak mahai gainean jarri eta organo bakoitza identifikatu behar duzu. Hodi kapilarra zintzurrestetik sartu eta indarren putz egin. Zer gertatu da?

Orain biriken disekzioa egin behar duzu. Disekzioa egin baino lehen eta puntzoiaren laguntzaz pleura mintza banatzen saiatu. Nola da? Bisturiaren laguntzaz birika ireki eta erantzun: Bronkioak ikusten dituzu? Nola dira? Eta bronkioloak?

Esperientzi honetan ikusi dituzun organoak zure koadernoan marraztu.

Esperientzia bukatu ondoren laborategiko materiala ongi garbitu eta dagokion e lekuan utz ezazu.

SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 5. Maila Inguruaren Ezaguera

Arnas Aparatua

A.9. ZENBAT AIREA SARTZEN DA GURE BIRIKETAN? Web orrialdean sartu eta informazio bilatu ondoren galdera hauei erantzuna ematen saiatu. http://es.wikipedia.org/wiki/Capacidad_pulmonar_total 1. Arnasa hartzen duzun bakoitzean, zenbat litro aire sartzen dira gure biriketan? Eta zenbat da cm3-tan adierazita? 2. Arnasa botatzen duzun bakoitzean, zenbat litro aire irteten dira gure biriketan? Eta zenbat da cm3-tan adierazita? 3. Zenbat litro aire gelditzen dira biriketan?

A.10. POWER POINT PRESTATU Talde bakoitzean 3 edo 4 ikasle jarriko zarete. Power point aurkezpen bat prestatu beharko duzu. Diapositibetan agertu behar diren kontzeptuak hauek izango dira: Zelula baten atalak Zelula, ehuna, organoa, aparatua eta organismoa zer den. Arnas-aparatuaren atalak Arnas-aparatuaren funtzionamendua Gas-trukea zer den Gaixotasun arruntenak

Google irudiak

Marrazkiak txertatu ditzazkezu. Eta nahi baduzu gifs animatuak ere bai Ez ahaztu, bukatuta dagoenean, eskolako beste ikasleei azaldu behar diezula.

SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 5. Maila Inguruaren Ezaguera

Arnas Aparatua

EBALUAKETA
A.11. FROGA IDATZIA 1. Eskema hau osatu ezazu.

Zelulak elkartuz

Organoak elkartuz

Gure organismoa da ..... Guztien batura

2. Ondoko marrazkian, Arnas-aparatuaren atalak idatz itzazu.

SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 5. Maila Inguruaren Ezaguera

Arnas Aparatua

3. Gure Arnasketa prozesua, nola gertatzen da? Zure hitzez ongi azaldu.

4. Lotu itzazu: Arnasketan hartzen dugu Arnasketan botatzen dugu Biriketako albeoloetan gertatzen da Bronkioetako bi adarrak Ahots kordak Pituitaria gorriak Gas-trukea Hauen bibradurek ahotsa sortzen dute Oxigenoa Aireak epeldu eta hezetu egiten du Karbono dioxidoa Bronkioloak

5. Arnas aparatuaren gaixotasun batzuk aipatu itzazu eta esan zein organoari dagokio eta sendatzeko zer egingo zenuke. Gaixotasunaren izena Zein organoari dagokio? Sendatzeko zer egin dezaket?

SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 5. Maila Inguruaren Ezaguera

Arnas Aparatua

A.12. AUTOEBALUAKETA Beti Arduratsua izan naiz Lana esandako epeetan bukatu dut. Egindako esperientzietan interesa agertu dut. Esperientziak egiteko pausoak jarraitu ditut. Etxekoei, galdetegia ongi pasatu diet Materiala zaindu dut Nire lagunei laguntza eman diet Besteen lana baloratu dut Nire lanak txukunak egin ditut Lan taldeetan besteak errespetatu ditut Gehienetan Batzuetan Gutxietan

A.13. BESTEEN BALORAZIOA (POWER POINT AURKEZPENA) Oso ongi Aurkezpena Ulertu duzue Gustatu zaizue Ikasi duzue Nahiko ongi Gutxi

SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 5. Maila Inguruaren Ezaguera

10

You might also like