Txirrinak Jo Arte 2011.2012

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 44

T X I R R I N A K J A R T E

www.tolosaldea.com

EKAINAK, 2012

Formazioa, proiektuak, berrikuntza, parte-hartzea, autonomia, ekintzailetasuna, eleaniztasuna,

AURKIBIDEA:
EUSKARAREN NORMALKUNTZA------------------------------------------------------- 4
Abenduak 3, euskarari bai!

HITZALDIAK---------------------------------------------------------------------------- 6
3. nazioarteko gaurkotasunari buruzko mintegia Euskal Herria gaur eta gero SECOTen hitzaldia

HARREMANAK ATZERRIAREKIN ------------------------------------------------------- 8


Eskozian IKTei buruzko praktika onak partekatzen Pariseko Marie Curie forja alorreko arduradunekin harremanetan Finlandiako ikastetxearekin harremanak sendotzen Institutuko irakasleak garapen sozialak aztertzen Proiekzio teknikoaren azoka Hanburgon Turkiarekin harremanak sendotzen Ikasle ohiak Alemanian lanean

ELKARTASUNA13 --------------------------------------------------------------------- 13
Elkartasun krosa Ezintasun intelektuala duten pertsonen lan integrazioan laguntzen Odol-ematea ikastetxean: urteroko hitzordua Gizarteari begirako ekintzak

ELEANIZTASUNA---------------------------------------------------------------------- 15
Ingelera lantzen Mollyrekin Elkarrizketa laguntzailea Ikasleak ingeleraz ere ikasten Administraritzako ikasleak atzerritik beraien esperientzia kontatzen

ELKARRIZKETAK ---------------------------------------------------------------------- 19
Ikasle ohien jarraipena: Eneritz Agirre Tolosaldea LHIko 140 ikasle enpresetan Rikardo Mendiola, adiorik ez!

Xabi Zabala (Bainke)-rekin solasean (Mantentzeko ikasle ohia)

SARIAK ------------------------------------------------------------------------------- 24
Praktika onen saria: Gure ikasle tituludunei laneratzen laguntzeko aplikazioa IKASLANeko lehen saria

BISITALDIAK -------------------------------------------------------------------------- 25
Irizar-1AF3ko ikasleen irteera Mekanika alorreko bisitak

IKASTAROAK ------------------------------------------------------------------------- 27
TIC astea Laneko segurtasuna bultzatzeko ekintak Sakeleko telefonoen iraultza

BESTE HAINBAT ----------------------------------------------------------------------- 29


Gabonak 2011. Soldadura eta Galdaragintza alorrean eskulturak egiten Ikastetxeko kanal berria youtuben Hitzarmenak hainbat lantegikin GipuzkoaEncounter 2012 Jarduera teknologikoak Euskskills Informazio interesgarria: Drop-box memoria

AISIA --------------------------------------------------------------------------------- 36
Euskal errugbia: 2012-2013 denboraldiari begira Korrika: Ordizia, Behobia, Donostia, Zumaia, Plentzia, Gasteiz, New York, Paris Duela bost urte hasi nintzen futbol hamaikan jolasten Leitzako ihoteak Mendi-lasterketak, Andoni Arrarasek kontatuta Oporretako proposamen bat: BARDEAK Gurutzegrama

EUSKARAREN NORMALKUNTZA
Abenduak, 3: bai euskarari!
Euskararen nazioarteko eguna den abenduaren 3arekin urtero dugun hitzorduari erantzuteko zerbait berezia egin nahi izan dugu aurten ere, gure hizkuntza oraindik ere bizirik dagoela ospatzeko. Zer egin pentsatzen hasi eta larunbata zela ikusita, ospakizuna beste egun batera pasa beharrean, aurreko asT osoan zehar hainbat ekintza eraman genuen aurrera: hitzaldi bat, euskararen aldeko mezuen enkartelada, lip-dub grabaketa eta hamaiketako bat (badakizue, euskaldunok ez dugu inolako ospakizunik egiten mahai batean inguruan ez bada) aurreko guztian parte hartu zutenei eskerrak behar bezala emateko. Hitzaldiak gure historia hobeto ezagutzeko aukera eman zigun edo, behintzat, gure historiaren inguruko orain arte entzun izan dugun bertsiotik aldentzen den beste bertsio bat entzutekoa; honela, gero, bakoitzak berea aukera dezake. Nafarroa Bizirik 1512-2012 ekimeneko partaidea den Patxi Abasoloren eskutik jaso genuen hitzaldia eta momentu atsegina izan zen; interesa piztea lortu zuen Patxik. Hitzaldiaren ondoren, bertan Patxiri entzundakoaren ingurukoaren galdera-sorta txiki bat prestatu genuen eta lehiaketa modura zabaldu genuen (galderak eta erantzunak, hurrengo orrian ikus daitezke). Erantzuna eman zutenen artean, Konkistak, 500 urte liburuxka zozketatu zen. Lip-dubaren kontuarekin berriz, izerdi batzuk botatzeko aukera izan genuen parte hartu genuen guztiek ez baita erraza horrelako zerbait antolatzea, koordinatzea eta aurrera ateratzea. Baina gustuko lekuan aldaparik ez eta hainbat ikasleren eta irakasleren ilusioari eta inprobisatzeko gaitasunari esker aurrera atera genuen. Ez da oso lip-dub zuzena, musikatutako ibilbidea deitzea egokiagoa litzateke seguruenik baina zehaztutako helburuak lortu genituen: ondo pasatzea eta gure euskaldun sentimendua lau haizetara zabaltzea, gure hizkuntza bizirik dagoelako gure poza eta euskaraz bizitzeko dugun gogoa azalduz. Youtuben ikus dezakezue nahi izanez gero. http://www.youtube.com/user/TolosaldeaLH Orain urte osoa dugu aurretik euskararen alde aritzeko, hurrengo urteko abenduaren 3an zer ospatu izan dezagun berriro ere. HELDU EUSKARARI!
4

15121512-2012 NAFARROA BIZIRIK - NAFARROAKO KONKISTA


1. Zenbatgarren mendean sortu zen Irueko erresuma, geroago Nafarroako erresuma izan zena? - IX. Mendean, lehenengo erregea Iigo Aritza izanda. 2. Nafarroaren konkista iraun zuen bitartean, Nafarren artean, leinu batzuek Gaztelaren alde egin zuten, beste batzuek, berriz, leial mantendu ziren. Ezagunak egiten zaizkigu bi leinu nagusi, Beaumondarrak eta Agramondarrak. Ba al dakizu zein izan zen Gaztelaren alde egin zuena? - Beaumondarrak izan ziren Gaztelaren alde egin zutenak, Leringo kondea buruzagi zutela. Dena den, honek bando batetik bestera igarotzeko maisutasun handia izan zuen, behin baino gehiagotan. 3. Nafarroak 1512an jasan zuen azken erasoa, espainiarren aldetik, baina Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak lehenago jasan zuten okupazioa. Zenbatgarrren urtean? Ba al dakizu zenbat urtez erresistitu zen Gasteiz? - 1200 urte inguruan izan ziren okupatuak Araba, Gipuzkoa eta Durangaldea. Bizkaian, beste estrategia batek ere arrakasta izan zuen: hainbat jauntxo erostea. Horien adibide, Diego Lpez de Haro (bere kontrolpean zeuden ia Bizkaia osoa eta Errioxaren zati bat) - 8 hilabetez eutsi zion Gasteizek, errege nafarrak hainbesteko sufrimendua paira ez zezaten, amore emateko baimena eman bazien ere. 4. Noraino heltzen ziren Nafarroako mugak garai haietan?

Irudian ikus daiteke ere zein urtetan galdu zituzten inguruko lurraldeak

5. Nafarrek erresuma berreskuratzeko hainbat saiakera egin zuten eta horiek pasadizo aipagarriak utzi dituzte, horien artean 1522an, azkeneko erresistentzia saioak utzitakoa. Zein borrokaz ari naiz? - Amaiurko gazteluan egindakoa. Setiatzaileak 10.000 soldadu inguru ziren, gaztelu barrukoak, berriz, ehun lagun inguru. Beste 100 bat lagun inguruetan saiatu ziren barrukoei laguntzen.

HITZALDIAK
3. nazioarteko gaurkotasunari buruzko mintegia
2011ko urriaren 10etik azaroaren 21 bitartera ospatu zen 3. Nazioarteko gaurkotasunari buruzko mintegia, Tolosako Topic aretoan. 3. edizioa, aurreko biak bezala, oso arrakastatsua izan zen, 250 parte hartzailetik gora bildu zituen Tolosaldea GLHBIko IKASTN Zerbitzuak. 3. mintegia 6 saiotan banatu genuen. Bi saio Afrikari eskaini genizkion, aurreko mintegian landu gabe geratu baitzen. Afrika itxaropena galdua duen kontinentea da hainbat arrazoiengatik: gosea, gerrak, txirotasuna, gaixotasunak... estatistika afrikarrak kontrakoak dira. Hala eta guztiz ere, badira baikorki pentsatzeko benetako arrazoiak: dituen lehengaiak, esaterako. Beste lau saiotan, Jess Torquemada kazetariak nazioarteko gertaera esanguratsuenetan foku berezia jarri zuen; Ekialde Hurbila, Amerika, Asia eta Europaren egoera gaurkotuz. Nazioarteko Gaurkotasun Mintegiaren laburpena: 1. Edizioa: 2010eko apiriletik ekainera (10 saio). 2. Edizioa: 2011ko otsaila eta martxoa (6 saio). 3. Edizioa: 2011ko urria eta azaroa (6 saio). 4. Edizioa: 2012ko urria-azaroa bitartean ospatuko dena (6 saio) prestatzenn ari gara jada. Datu aipagarria: Edizio bakoitzean 270 parte hartzaile izan ditugu. 50 pertsona itxaron zerrendan 300dik gora edizio bakoitzean

Euskal Herria, gaur eta bihar mahai-ingurua


Laburpen aipua: Demokrazia inperfektuan bizitzen ikasiz Mahai-inguruaren hizpide Bakegintza prozesua izan zen. Badira 6 hilabete ETAK borroka armatu baztertu zuela. Eszenatoki eta aro berri baten aurrean aurkitzen da Euskal Herria eta horren inguruan jardun ziren pisu handiko adituak:

Moderatzailea: -Jaime Otamendi. EITBko kazetaria. Hizlariak: - Xabier Aierdi. EHU/UPVko soziologoa. -Jose Luis Elorza. Eusko Jaurlaritzako
Etengabeko Ikaskuntzako zuzendaria. - Mariano Ferrer. Kazetaria. -Maite Iturre. Nazioarteko harremanetan aditua. -Martxelo Otamendi. Berriako zuzendaria. Esan ziguten, bada, 2009.urtea gogorra izango zela, 2010a hobetuz joango zela, eta 2011 pizkunde ekonomikoarena izango zela. Hobera egin beharrean, okerrera egin du egoerak urteotan, eta ez da aurreikusten noiz hasi litekeen bizkortzen. Diru asko mugitu bai baina batere lanposturik sortzen ez duen ekonomia eredua ari da nagusitzen panorama ekonomikoan. Ez lanposturik, ez onura kolektiborik, ez aberastasun sozialik Politikak ez du nagusitzen jakin, makurtu egin da eta gurtu egin du ekonomia eredu hori, izateko arrazoiaz ahaztu eta gutxi batzuen zerbitzura jarri da. Gero eta zailago dago politika eta ekonomiaren arteko muga bereiztea. Hau bezain kezkagarria da ezkerraren alternatiba falta. Euskal Herriak bizi duen egungo egoera ulertzeko gakoak eskaintzea zen mahainguruaren xedea. 2012ko martxoaren 28an ospatu zen Tolosako Leidor aretoan, eta 100 parte hartzaile pasatxo bildu zituen Ikastn Zerbitzuak.

SECOTen hitzaldia
Secot, garai batean enpresa munduan teknikoa zan eta gaur egun jubilatuta dauden pertsonez osatutako erakunde bat da. Beraien zeregin nagusia enpresaren kudeaketarekin zerikusia duten gaietan aholkularitza eskeintzea. Ikasleek jasotzen duten orientazioa aberastearren, ikastetxera gonbidatu genituen. Esperientzian oinarrituz, datozen urteetako langileak izan behar dituen erronkei aurre egiteko prestakuntza nola osatu behar duten aztertzea izan da helburu. Ikastetxean izan beharreko jarreraz gain enpresan nola erantzun behar den argitzen saiatu zen Emilio Villanueva. Ondorengo gaiak landu zituen taldeka egindako hiru saioen artean: Bizitzan helburuak izan. Emaitzak epe luzera iristen direla eta lanaren ondorioz lortzen direla jabetu. Konstantzia. Frustraziorako erresistentzi izan. Ez etsi. Ikasteko ohitura. Etxean lana egin. Lanak eguneratuak izan. Entzun eta apunteak hartzeko ohitura. Iniziatiba (irakasleari galdetu aurretik bere kabuz erantzuna aurkitu) Lankidetasuna. Curriculuma. Bizitza guztia ikasten.

Esperientzia baloratu eta datorren ikasturtean ildo horretan nola jarraitu dugu erronketako bat.

HARREMANAK ATZERRIAREKIN
Eskozian IKT-ei buruzko praktika onak partekatzen
Pasa den abenduaren hasieran eta ikastetxearen heldutasun

teknologiaren eredua proiektuaren barnean, Eskoziara bidaiatu

genuen Tolosaldea Goimailako LH Institutuko, Tknikako eta Lasarteko Berritzeguneko hainbat esperientziak partekatzeko. Edinburgh eta Glasgowko hainbat ikastetxe eta unibertsitatera egin genituen bisitetan elearning hezkuntza, IKTen erabilpena gelan eta ikastetxearen heldutasun teknologiaren ereduari buruz hausnartzeko aukera izan genuen. kideok, bertako

ikastetxeetako eta geureak

Pariseko Marie Curie forja alorreko arduradunekin harremanetan


Tknikako Forjako proiektuaren harira,

proiektuko Tolosaldeako eta Bergarako Miguel Altunako irakasleak Pariseko Marie Curie

ikastetxean egon ginen Lyce Marie Curie Creil ikastetxea erreferentzi garrantzitsua da forja munduan, bertan hemengo sisteman forjako goi mailako ziklo baten pareko izango litzatekeena irakasten baita. Egonaldian ikastetxeko Forja alorreko arduradunekin eta AFF Frantziako forja elkarteko koordinatzailearekin egon ginen, euren ikastetxearen eta bereziki forja alorrean lan egiteko moduaren inguruko xehetasunak ezagutuz.

Batzarra emankorra izan zen, etorkizunean elkarlanerako asmoa eta interesa agertu genuelarik denok.

Finlandiako ikastetxeekin harremanak sendotzen


Gure ikastexeko bi irakasle: Iaki eta Juan Luis, Finlandia erdialdean dagoen Jyvskyl hirian izan ziren, bertako lanbide heziketako institutuengandik, Jyvskyl Educational Consortium, gonbidatuta, herrialde honek duen hezkuntza sistema aztertzera eta kolaborazio proiektu ezberdinak adostera. Bertan, hainbat ikastetxe eta enpresa bisitatu zituzten eta munduan zehar hain ospe handia duen hezkuntza sistemaren oinarriak zuzenean aztertzeko gai izan ziren. Bi hezkuntza sistemen arteko parekidetasun eta ezberditasunetaz aritu ziren idei berriak erdiesteko helburuarekin. Azkenik, gure ikasle eta bertako ikasleen arteko proiektu amankomunak osatzeko eta bi herrialdeetako ikasleek lan prestakuntzan elkartrukaketa egiteko aukerak jorratzeko konpromezua hartu zuten eta horren ondorioz, aurten, bi ikasle finlandiar izan ditugu hemen: Vesa Vtinen eta Lauri Pynnnen

Hona hemen Vesa eta Laurikin egindako elkarrizketa, hemen izan duten esperientziari buruz: 1- Why did you decided to come here to do "On the Job Learning"subject? -We had chance to come Spain/Basque Country, so we took it. We really wanted to see this country, we haven't been here before, and we wanted to see how you work here and the culture. Now we know little bit! 2- What is your evaluation / opinion about this experience? -Our evaluation on this experience is 10. We have enjoyed very much.This experience has been very instructive. Now we know little bitpapermachines and basque language, and Spain. 3-How has been the welcome in Basque Country? -Very well! We have got many friends in Alegia and Pasaban factory. Welike Basque people very much, they are kindly. So welcome has been good! 4-Could you tell us the most significant difference have you foundbetween two countries? -Weather and food. We think that people are more sosiable and happy herethan

finland. 5-Will you recommend this esperience to any other students? -Yes, we are sure that Basque country/Spain have a good reputation inour school! Best regards Vesa Vtinen & Lauri Pynnnen

Institutuko irakasleak garapen sozialak aztertzen Italian


Tolosaldea institutuak, egungo gizartearen gabezietan erreparatuz, lan merkaturako langileak baino etorkizuneko gizarterako pertsonak hezitzeko helburuarekin dirau lanean. ERASMUS irakasleentzat eta Italia programak eskeintzen iparraldeko hiriburuan so

dituen laguntzak medio non BOLZANO dituen dituenekin

egin dute, bertako gizarteak balioak gureak kontrastatzeko. Goimailako

Bada nahiko motibo beraz TOLOSALDEA LH institutoko irakasle hauek bertako berri gertutik ezagutu nahi izateko. Ezagutzen al duzu BOLZANO? Izen hori baliteke euskaldunon gehiengoak ezezagun izatea. Hala ere gure genetika naturarekin hain erlazio zuzenekoa izanik, ziur DOLOMITAK denok ez bada gehiengo zabal batek behintzat ezagun ditugula; Giroko mendate izugarriengatik edo eskiatzeko paraje paregabeengatik, edo ez dakit ze arrazoirengatik, baina oso ezagun ditugu. BOLZANO, Provincia autonoma di Bolzano (Italieraz), Alto Adidge (Alemanieraz) edo Autonome Provinz Bozen (Tiroleraz) izeneko probintziak duen hiriburua da. Gehiengo batek alemaniera hitzegiten du, gutxiengo batek Ladinoa eta gainontzekoek Italiera. Bistakoa da beraz Italia Iparraldean
10

egonagatik ez duela Italiar itxura soila, ez dago bertako jendearen fisiko ezaugarrietan erreparatua besterik. Krisi egoerak ere ez ditu Italiako beste hainbat eskualde bezala jo, eta guztiaren oinarri gizarte garatu bat izan daitekelakoan abiatu gara bertara. Gu TOLOSALDEA GLH institutuko irakasleak gara (instalazio termiko eta fluidodunen mantentzea goi mailako ziklokoak hain zuzen ere), eta ERASMUS programak eskainitako bekak medio astebete igaro dugu bertan sektore ezberdinetako enpresak, eta maila ezberdinetako ikastetxeak bisitatuz. Esperientzia aberasgarria izan da guretzat. Gure gizartearen antzekotasunak badituzte noski (ez gara hain urrunekoak), baina ezberdintasunetatik ikasi dugu batik bat, eta ez ezberdintasun horien ezagutzarik ez dugulako, baizik eta egungo gizarte berekoi honetan galdu diren giza baloreak berreskuratzen hasiak daudelako, gizarte konprometituago bat direlako, helburu ekonomikoez gain helburu sozialei ere garrantzia ematen dietelako eta, azken batean, ditugun hain teoria zabal horiek praktikan ere jartzen dituztelako. Guri dagokigunean, irakasteko metodologia berrietan egon daiteke truko bakarra, gaitasun teknikoez gain gaitasun sozialak indartuz eta protagonismo osoa gure ikasleengan jarriaz. Horren aplikazio eta emaitza hunkigarriak ere ikusteko aukeran izan gara. Gurean zergatik ez berdin egin? Jakin badakigu metodologia berri hauek hemengo ikastetxetan ere martxan jartzen hasiak direla eta, nola ez, gurean ere ari gara horren ahaleginean. Ea emaitzak gizarte hobe bat garatuz ematen diren. Bueno eta hau amaitu aurretik gomendio txiki bat; izan etzaretenok hartu noizbait denbora eta goza itzazue paraje izugarri hauek, bertatik bertara ibiliaz, ur-kirolak praktikatuz Lago Di Garda-n, txoko berezi bat nahi duzuenontzat Lago di Carezza-ra hurbilduz eta mendiaz gozatu nahi baduzue ere edozein norantzatan joanda ziur asmatuko duzuela. Udan bero, oso bero eta neguan hotz, oso hotz. Horrek ere berezi egiten du lurralde hau.

Proiekzio termikoaren azoka Hamburgon


Iazko ikasturtean Proiekzio termikoa proiektua landu zen Tknikan. Proiektuaren azken ekintza bezala, bertan parte hartu zuen lan taldeak Hanburgon irailaren 27-tik 29-ra ospatu zen azoka bisitatu zuen. Bertan, proiekzio termikoaren arloan teknologikoak azkenengo berrikuntza

azaltzeaz gain, hitzaldi teknologikoak, erakustaldiak eta soldatzaile gazteen txapelketak ere izan ziren. Lan taldearen balorazioa oso positiboa izan da, teknologiaren nondik norakoak ezagutzeaz gain, harreman berriak sortu
11

direlako. Hauetako bat, Alemaniako DVS erakundearekin, soldadura eta proiekzio prozesuak arautzen dituenak. Oso interesgarria izan da etorkizunean elkarlanerako aukerak aztertu baitira.

Turkia-rekin harremanak sendotzen


TKNIKA Berrikuntza Zentroaren bitartez, 2011ko abenduan, Turkiatik A. Begum Hezkuntza Saileko teknikariaren bisita izan genuen. Ikastetxearen formazio eskaintza, lantegiei ematen dizkiegun zerbitzuak eta instalazioak eta ekipamenduak ezagutzeko aukera izan zuen. Bisitaldian, Tolosa, Bergara, Usurbil eta Eibarko Lanbide Heziketa Institutuak ikusi zituzten. Bisita egin eta egun gutxitara, Begum-ek gure ikasleek hango lantegietan PRAKTIKAK egiteko gonbidapena bidali zigun..

Aurrrez sortutako harreman honen bidez, apirilean, Istanbulen, NAZIOARTEKO KONFERENTZIA (Teknika eta bizitzan zeharreko formazioa) batean parte hartzeko gonbitea jaso genuen. Konferentzian Lanbide Heziketa eta Mugikortasuna landu ziren eta besteak beste, Italia, Inglaterra, Portugal, Canada, UNESCO, Chipre eta bertako kideak parte hartu zuten. TKNIKA, Lanbide Heziketarako Berrikuntza zentroak ere bertan parte hartu zuen; zenbait lantegi eta ikastetxe ikusteko aukera izan genuen eta aurrerago zenbait proiektu eta ekintzetan hartuemanak izateko konpromesua hartu genuen.

Ikasle ohiak Alemanian lanean


INTERNAZIONALIZAZIOA atalean jarraituz, martxoan, Alemaniako MERKATARITZA GANBERAK, Euskal Herriko SPRI erakundeari, zenbait ikaslek Alemanian Praktika-kontratu bidez lana egiteko eskaintza egin zion. Guk TKNIKA eta IKASLAN bitartez jaso genuen gonbitea; ziklo ezberdinetako ikasleei jakinarazi (LANBILA.eu) eta 7 ikasleen erantzunak jaso genituen. Horietako batek, VANESSA HERRADOR-ek alemaneko ikastaroa jaso (100 ordu) eta une honetan Alemanian ari da lanean, lantegi batean, 4 hilabeteko kontratuz apiriletik uztaila arte. Esperientzia ezin hobea da, alde batetik alemaniera ikasi, Alemanian lana egin, hango lantegiak eta lan-erak ezagutu

12

eta bertako kultura zuzen zuzenean ezagutu eta bizitzeko aukera izaten ari baita. Udaran Vanesa-rekin hitz egiteko aukera izango dugu, bere bizipenak hobeto ezagutu nahian eta gure ikastetxean ekintza honen berri zabaltzeko asmoz.

ELKARTASUNA
Gabonak 2011: Elkartasun krosa
Institutuak azken urteetan bezala eta urtea ondo amaitzeko asmoz, Tolosako herrian San Silvestre egunean egiten den ELKARTASUN KROSA ekitaldian laguntzen du. Ikastetxeak formazioaz gain beste arlo ezberdinetan parte hartzen du eta kasu honetan, urteari amaiera ona emateko asmoz, Kirola bultzatuz. Bukatzen dutenen artean afari ezberdinak banatzen ditugu eta horrela, kirolak dituen doaiaz gain, mahai inguruan, beste giro batean, kalakan egiteko aukera ere badute.

Lan integrazioan laguntzen


GUREAK taldeko ezintasun intelektuala duten pertsonak lan munduan integratzeko proiektua aurrera eramateko Hitzarmena sinatu dute Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuak eta Gureak taldea.

Iaki Etxabe, Billabona-Amasako gazteak, ikastetxean praktikak egiten hasi zen, hasieran monitore baten laguntzaz eta, ondoren, berak bakarrik. burutzea, harreman pertsonalak Egunero 4 ordu egiten ditu gure artean eta ikastetxeko lan ezberdinak ezagutzea, bultzatzea eta autonomia lortzea dira bere praktika hauen helburu nagusiak. Hitzarmena urte baterako da eta Iakik ongi-etorri beroa izan du
13

ikastetxean. Esperientzia honetan beste erakunde eta lantegiak ere parte hartzera animatu nahi ditugu, denok ateratzen baikara irabazten.

Odol ematea ikastetxean: urteroko hitzordua


Gure Institutuan, urtero bezala, otsailak 8an 55 lankide eta ikaslek odola eman zuten, ikasleen kasuan gehienak lehen aldiz gainera. Helburu nagusiak: odol ematea zer den jakin, gazteengana hurbildu, odol ematea erraztu eta honen garrantzia azaltzea da. Ikastetxean bertan egitean gazteak errazago animatzea eta lortzen dugu. kopurua handitzea

Aurrerantzean bakoitzak bere herrietan ematen jarraitzeko bidea ikasi dute, beraz jende berria eta gaztea gehitzen diogu elkartasun bide honi. Ez dugu ahaztu behar, odola hartzeko eskubidea denok daukagula eta odola emateko betebehar morala era badugula.

Gizarteari begirako beste ekintza bat


Gizartean zenbait pertsonak osasen arazoak dituzte eta horietako batzuk GAITASUN LARRIAK taldean sartzen dira. Ikastetxean gai honi lagunaza txiki bat emateko asmoz, sarreran KUTXA bat jarrita daukagu eta bertan plastikozko tapoiak jasotzeko gune bat dugu. Kanpaina honek oso arrakasta handia izan du, sarritan kutxa beteta azaltzen da eta edonork ekarri dezake tapoiak, beraz ZORIONAK denoi
14

eta gizartean dauden arazoak konpontzeko ahalegin gutxirekin lagundu dezakegula adierazi.

ELEANIZTASUNA
Ingelera lantzen Molly-rekin
Once upon a time, there was a group of students from Tolosaldea. They really wanted to study English, but they liked to learn in less traditional ways. Luckily, most of the class was based on speakingand laughing. Over time, we learned vocabulary, pronunciation, colloquial expressions, interesting things like the sounds animals make in English, and how to write messages to our friends on our mobiles. We watched films, played games, practised conversations, read articles, and so on. Whats our favourite thing to do in English class? And how do we think English can be useful to us? Heres what a few of us have to say:

We started in English class because our dream was to go abroad and we need to have a bit of fluency. My favourite thing to do in this class is to play games because I like to compete with my classmates. But generally the classes are very interesting and the time flies. I think that these classes will help us in the future because Im going to England for my work experience and nowadays English is very important for work Beat Leunda

I enrolled in the English class to improve my English level. But I really enjoy these classes. We do a lot of interesting things like discuss different subjects, play games, watch films, etc. So the classes are not boring, they are very fun!! Also the class atmosphere is excellent and that helps a lot. My expectations regarding English in my Erasmus studies are high. I hope that I can speak more fluently so I dont get lost in Poland! - Irantzu Iturbe

I like the lessons in general because they are fun. We speak a lot, play different games, watch films, etc. And those things are good for

15

our English because we improve our ear. Or we try to! And the most important thing: we havent got homework! So, we come here to learn and have fun with our classmates - Maialen Zabala

In my opinion, practising conversations is the most interesting part of this English class. First, because I improve my English when I speak. Second, because it is very fun. Another interesting part is playing games. I think that I will use English a lot when I go to England. Also when I travel, I will use English to communicate with people and I wont get lost in cities - Jonatan Jauregi My favourite activity in English class is when we have different conversations in pairs with a situation and characters that the teacher gives us. Its interesting to learn the expressions in English. I think that learning English is very important, because it is a language that is spoken all over the world. We use it when we travel abroad, or to help people who come from another place when they come here - Igor Urruzola

And now, a word from the teacher

Niri ere jokuak, elkarrizketak eta filmeak gustatzen zaizkit. Tolosaldeara orain dela lau urte iritsi nintzen, euskararik jakin gabekaixo, agur eta eskerrik asko bakarrik esaten nekienbaina ikasteko gogoarekin. Orain, ingelerako klasea ematen dudanean, euskara pixka bat ikasten dut, baina garrantzitsuena da ikasleek ingeleraz hitz egitea. Bere hezkuntzari eta kulturari buruzko zalantzak erantzuten saiatzen naiz. Azkenean ondo pasatzen dugu, eta noski, denok ikasten dugu. - Molly Bechert

Elkarrizketa Laguntzailea
Aurtengo ikasturte honetan Michael izan dugu gurekin. Helburua, mintza praktika lantzea bai ikasle eta baita irakasleekin ere, materiala egokitzen laguntzea, zenbait dokumentu itzultzea, zen. Ingleseko irakaslearekin banatzen zituen taldeak, ikasleen erdiak Michaelekin mintza praktikan aritzen ziren bitartean, beste erdiak klase teorikoa ematen aritzen ziren, saioak 30 minututako bi zatitan banatuz. Honen bitartez, ikasleen hitzjarioa hobetu du. Irakasleekin
16

ordea,

bakarkako

saioak izan ditu. Hauen kasuan hitz-jarioa hobetzeaz gain, irakas materiala lantzen ere aritu da.

Ikasleak ingeleraz ere ikasten


Gaur egun ingelerak industria mailan eta arlo guztietan duen garrantziaz jabe izanik, ikastetxean 3. hizhuntza (Ingelera)-ren erabilera ari gara bultzatzen eta hori lortzeko, zenbait Hezkuntza Zikloetan, ikasgai bat ingeleraz jasotzen dute ikasleek.

Zenbait irakasle horretarako prestatu dira. Aurten hasi gara esperientzia honekin ikasleekin.

Informatika eta Mekanika zikloetako

Esperientzia honen bitartez, Tolosaldea Ikastetxeko gure ikasleak dagozkien arloko gaiak ikasteaz gain, eleaniztasunean pausu bat gehiago ematen ari dira, gaiei buruzko oinarrizko gaitasunak ingelesez ikasiz. Irakasleek esperientzia berri hau arrakastatsutzat jotzen dute eta bertan dauden ikasleak ere oso gustura ari dira lanean: "Ni eleanitzeko ikaslea naizen aldetik, atzerriko hizkuntza lantzeko asmoz hautatu nuen arlo hau. Hau landu ondoren, esperientzia aberasgarria eta etorkizuneko baliagarria izango zaigula iruditzen zait, hortaz, etorkizuneko ikasleei beren beldurrak uxatuta hau hautatzera animatuko nituzke."

Administraritzako ikasleak atzerritik beraien esperientzia kontatzen


Aurten Administraritzako 20 ikasleetatik 5, erasmus bidez, Bristol (Inglaterra), Rimini (Italia) eta Wroclaw (Polonia)-an daude praktikak egiten. Beraiek bidalitako e-mailak tunneatu ditugu zuei hango bizimoduaren berri emateko. Ea zer iruditzen zaizuen. Apa: Bueno, hainbeste gauza kontatu daitezke.. aber nundikan hasten naizen. Bueno lehenengo horko lasaitasuna aber faltan botatzeten... ba egia esan ez asko. Oso lasai gaude etxen ta jakinda 3 hilabete diela ba egia esan eztet faltan botatzen. Nik uste hemen bizitzen geatzeko azkenen erotu ingo nitzekela bao denboa gutxigo dala kontutan hartuta ba ondo nao. Egia esan Bristol leku oso politta da. Hiri unibersitarioa da eta egunero juerga dao gure etxe ondon ze juergako gune baten erdin tokatu gea ta adibidez gure azpin diskoteka bat daukagu eta gure lehio azpietan beti dago mozkorren bat edo kantatzeko gogoa daukan artistaren bat.

17

Katedral eta eliza asko daude hemen ingurun, katedralen barruan denda eta kafetegiak daude, oso turistikoak dira eta erljioarekin lotutako gauzak normalean eliza txikiagoetan egiten dituzte, eraikin handiak direnak negoziorako erabiltzen dituzte. Bestela egunero dena ikasleez beteta dao, grafiti oso famosoak daude hiri guztian zehar, jendea oso oso berezia da hemen, inglaterrako multikulturalitate famosoa oso nabaria da eta modu guztietako pertsonak ikus daitezke. Etorri gienean harrituta geratu ginen egin zigun eguraldi onarekin, ia hilabete pasa genuen eguzkiarekin eta orain badira aste pare bat euria besterik egiten ez duela eta bueno etxean sartuta egotea tokatu zaigu astean zehar, asteburuan bueltatxoren bat edo beste egin dugu. Hurrungo astean Belfastera joatekoa naiz bi pixukiderekin eta hurrenagokoan Londresera noa beste neska batekin. Ea ba esaten duten bezain leku polittak diren eta aber oroitzapen polittak ematen ditugun horrera. Aste honetan bertan hasten dira herriko festak eta pena emateit or eon ez izatea bao bueno dena ezin da jeje Bueno bestela ba hoixe, enteratzerako hilabete geratzen zaigula eta han izango garela berriro. Aupa: Bai bai, bizi naiz! Oso gustora gabiltza hemendik bai, etxen bezala. Lanean ere oso gustora nabil. Ikastetxe batean nago ofizina batean. Larunbatetan ere lan egitea tokatu zait baio ez naiz kejatzen. Lasterrarte! Kaixo:

Bizi gea bai earki gaea!!emengo bizimodua earki moldatu gea ta ezkau problemaik!etxen de giro ona
dakau ta lanen de ezgaude kejatzeko mun...oain arte lana naiko berdina izanda bao atzo beste datu batzuk aktualizatzen hasi gian da pinta hobea daka honek!!or dena ondo ijoa ez??bueno ba ondo ondo segi ta hitzeingo deu! eskumiak bestei! Kaixo: Klasekoei eman inbidi pixka bat oso ondo pasatzen ari baigara hemendik, aspektu gehienetan. Asteburu honetan kirolarekin zerikusia duen Festibal batetara joango gara seguruenik eta parranda pixka bat egiteko asmoa dugu. Aurrera begira Cracovia eta Berlin ezagutzeko asmoak ditugu. Eta lasai hemengo eguraldia ere ez batere tropikala. Eskumiak denei eta esan horkoei dagoeneko mutil polako eder batzuk ezagutu ditudala. Besarkada bat

Kaixoo!!!
Orain arte ez dugu korreorik bidaltzerik izan WIFI-a ezdugulako. Inguruko taberna edo enpresaren bati lapurtzen diegula ustet baino bueno ahal duguna egiten ari gara. Lehenengo asten ingleseko klaseta jun gea ta oso oso ondo eon da. Irakaslei oso garbi urlertze zaie ta asko laguntze zuen. Residentziak oso ondo daude, apartumentun antzekoak dira. Bi pixutan gaude ta jendeakin ere oso anbiente ona dakau. Goran sevillako ta huelvako nexka batzuk daude ta haiekin ere arreman pixkat indeu ta oso jatorrak dia. Aste honetan pixkat libre eduki deu ta bihar (martxoak 19) laneko entrebista dakat. Aer dena ondo jutean, lana etxetik minutu batea

18

daukat ta etxeko beste bi pixukidekin noa asike enaiz kejatzen. . ere oso ondo daoo. Es otra vida. Aunke Euskal Herriko jana asko botatzea faltan. Besterik gabe Ikusi arte!!

ELKARRIZKETAK
Ikasle ohien jarraipena: Administraritza) Eneritz Agirre (Informatika eta

1.- Zer ikasketak egin zenituen? Bi goi ziklo burutu nituen Tolosaldea GLHI Institutuan: lehenengoa Sistema informatikoen Administrazioa eta bigarren Administrazio eta finantzei dagokion goi zikloa. 2.- Ikasi zenuenaren balorazioa egin ezazu. Askotan etortzen zaizkit burura Institutuan igaro nituen 4 urteak. Ikasi nuen lehen zikloa Informatikari zuzendutakoa izan zen. Honi esker ordenagailuei buruz nituen ezagutza apurrak hedatzea lortu nuen, baita konfidantza gehiago hartzea hauek erabiltzerako garaian ere. Ala eta guztiz, haseratik nuen argi ez nintzela ordenagailuen lan mundura zuzenduko etorkizun batean. Aldiz, Administrazio eta finantzen arloa oso interesgarria iruditzen zitzaidan, entretenigarria eta gustuko nuena. Nire burua horri zuzendua ikusten nuen etorkizun batean, horregatik izan zen azkenik ikasi nuena. 3.- Non egin zenituen Praktikak eta zertan? Informatikari zegozkion praktikak Parisen burutu nituen. Urteak neramatzan hizkuntza frantsesa ikasten akademi baten eta praktikak atzerrian egiteko aukera eman zidatenez Frantziara joatea erabaki nuen, hizkuntza gehiago garatu ahal izateko. Administrazio eta finantzei zegozkien praktikak berriz Italian egin nituen. Italiar estatuko leku asko ezagutzeko aukera izan genuen. Zein oroitzapen politak dauzkadan!!! 4.- Praktiketako balorazioa (lanekoa eta pertsonala). Institutotik bakarra izan nintzen Frantziara joateko beka eskatu zuena. Ondorioz, hegazkina hartzen nuen momentuan bizi berri bat astera zihoan niretzat, jende berria, leku berria eta esperientzia ahaztezin bat. Parisko periferian zegoen langile egoitza batean igaro nituen 3 hilabeteak beste lagun euskaldun batzuekin. Bakoitzak gure logelatxoa geneukan, beste guzia partekatu beharra zegoen. Oroitzen dudan bakoitzean irrifarra ateratzen zait. Oso ondo bizi ginen! Parisen Hizkuntza eskola batean aritu nintzen lanean, bertako web orrialdearen tradukzio lanetan. Eskolaren jabea Txinatarra zen, Quon anderea, eta Parisen zeuden ikasle txinatar guziei frantseseko klaseak emateko Hizkuntza eskola zuzentzen zuen.

19

Lagun asko egin nituen bertan, danak txinatarrak. Egunean 8 ordu pasatzen nituen beraiekin eta lan egiteaz gain kontu asko esaten genizkion elkarri, beraien herrialdeko historiak eta ohiturak kontatzen zizkidaten, beraien kulturaren nondik norakoak. Asko gustatzen zitzaidan beraiekin egotea eta beraiei entzutea. Horrez gain, nik ere Euskal Herriari buruzko historioak eta kulturari buruz hitz egiten nien. Esan beharra daukat beraiei esker ikasi nuen txinatar palilloekin jaten. Oso esperientzia aberasgarri eta polita izan zen eremu pertsonalari dagokionean. Italiara berriz jende ezagunarekin joan nintzen, Tolosaldea Institutuan ikasi zuten lagunekin. Esperientzia hau oso ezberdina izan zen Pariskoarekin alderatuta. Apartamentu batean bizi ginen, eta nahi genuen eran ibiltzen ginen ordutegi aldetik. Italiako hainbat eta hainbat leku ezagutzeko aukera izan genuen, alde batetik bestera ibili ginen, bisitatu genuen lekutako bat Sizilia izan zen. Kooperatiba Sozial batean egin nuen lan, Cesenatiko-n, Marco Pantani zenaren herrian. Pertsona desgaituentzako enplegua sortzea zen beraien helburu nagusienetakoa. Horrez gain, lorezaintzako garbiketarako zerbitzuak eskeintzen zituzten. Harreman oso estua egin nuen bertako lankideekin. Askotan joaten nintzen beraiekin bazkaltzera, beraien familikoak ezagutzeko aukera izan nuen eta egun pasak antolatzen nituen beraiekin. Gaur egun kontaktua mantentzen dut beraiekin. Italian oso lagun onak egin ditudala esan dezaket. 5.- Zer lanbide egin dituzu eta ikasitakoa erabili eta baliogarria izan al zaizu? Bi zikloetan ikasi dudana erabilgarria eta baliogarria egin zait atzerriko enpresetan praktikak burutzeko garaian. Paris-en hizkuntza eskolako web orrialdearen tradukzio lanetan aritu nintzen. Zikloan programazioaz eta sistemei buruz ikasteaz gain interneten ibiltzeko eta informazioa lortzeko erraztasuna lortu nuen. Horrek asko lagundu zidan burutu behar nituen lan batzuetan nituen zalantzei soluzioa bilatzeko. Italian berriz administrazioari dagozkion lanetan lagundu nion nire tutoreari. Langileek burutzen zituzten lan orduak kotejatzen nituen, fakturak burutzen nituen, bertako artxibo nagusiaren ardura eman zidaten. Administrazioaren arloa oso zabala denez lan asko egiteko aukera izan nuen. 6.- Tolosaldea ikastetxearekin zer harreman duzu? Gaur egun harremanetan aurkitzen naiz ikastetxearekin, lan egiten dudan enpresara Tolosaldean ikasitako ikasleak etortzen baitira praktikak egitera. Horrez gain, Lankidetza-hitzarmen bat sinatu du lan egiten dudan enpresak ikastetxearekin eta etorkizunean harremanetan jarraitzeko aukera izango dut. 7.- Zer irudipen eta iritzi duzu ikastetxearengan?. Bertan igaro nituen 4 urteak oso politak izan ziren eta jende asko ezagutzeko aukera izan nuen. Horrez gain irakasleekin egindako harremana ere oso ona izan zen. Askotan akordatzen naiz momentu horietaz. Ososososo oroitzapen politak ditudala esan dezaket. Bisitatxo bat burutu beharko dut halako batean!! Jeje!

TOLOSALDEA GLHIko 140 ikasle enpresetan


Lantokiko Prestakuntzarako Kooordinatzailearekin elkarrizketa. P.- Zer egiten dute 140 ikasle horiek enpresetan?

20

K.- Gure ikastetxean ikasten ari diren ikasleek bere espezialitatea bukatzeko, martxotik ekainera bitartean 300-360 ordutako praktikaldia egin behar dute enpresetan, Lantokiko Prestakuntza, azken moduloa bukatzeko. P.-Baina, zer egiten dute benetan? K.- Ikastetxean ikasi duten gaia ikutzen dituen hainbat gai lantzen dituzte, zenbat eta gai gehiago ikutzen dituzten orduan eta praktikaldi aberatsagoa izango dute.

P.- Nola aukeratzen dituzue enpresak? K.- Espezialitate bakoitzeko tutorea da bere ikasleei enpresa egokiena bilatzeaz arduratzen dena eta ondoren tutorizazio-jarraipena egiten diona. Aurten 9 espezialitate dira eta guztien artean 140 ikasle joan dira Tolosaldeko 70 enpresetara batzuk eta besteak atzerriko 15 bat enpresetara. P.-Atzerrira ere joaten dira? K.- Bai, Erasmus gutuna dugunez, horrek ematen digu urtero gure ikasleak atzerrira praktikak egitera bidaltzeko aukera. Orain arte gutxienez ikasleen %15ari eskaintzen ari gara hiru hilabetetan Erasmusek subentzionatutako praktikak atzerrian egiteko aukera. P.- Aurten zenbat eta nora joan dira? K.- Ia urteoro bezala bi destino finkoak ditugu, Poloniako Wroclaw hiria eta Italiako Rimini eta aurten Erresuma Batua gehitu dugu. Poloniara 11 ikasle joan dira, Italiara 5 eta E.B.ra (Portsmouth, Bristol eta Totnes) 7 ikasle. Guztira 23 ikasle dira atzerrian. P.- Nola eta nork egiten die jarraipena? K.- Hemen dauden ikasleei bezala, bere espezialitateko tutoreak egiten die Moodle plataforma informatikoa erabiliz. Hemengoek ere plataforma berdina erabiltzen dute, baina diferentzia da praktikaldian zehar bere tutoreak hiru aldiz enpresan bisitatzen dituela eta beste 3 alditan ikaslea ikastetxera etortzen dela. P.- Noiz itzultzen dira atzerriko ikasle horiek? K.- Hamabi aste osatzen dituzte guztira atzerrian eta martxoaren 18an joan zirenez ekainaren 10 ean itzuliko dira. P.- Datorren urtean izango dituzue Erasmus bekak? K.- Hori espero dugu, eskaera egina dugu Madrilera, eta Erasmusekin hasi ginenetik ez digute behin ere ukatu egin. Aurtengo beka kopurua mantentzea espero dugu.

21

Rikardo Mendiola, adiorik ez!


Zer moduzko bizia duk jubilatuena? -Bakoitzaren izaeraren arabera. Orokorrean kalidade oneko bizitza, betiere osasun arazorik ez badago. Eta hirea? -Nirea oso ona. Pribiligiatua sentitzen naiz. Zenbat urte dituk? - 61 Orduan ez hago oraindik jubilatua -Gu bai, gu jubilatu egiten gara, behintzat orain arte. Ez gara aurrejubilatzen. Irakaskuntzan ibili izana abantaila izan al duk hain gazte eta jubilatua izateko gaur egun? -Asunto teknikoan bai. 60 urtekin jubilatzea beste zenbait lanetan ez dagoelako aukerarik. Gustora ibili al haiz irakaskuntzan? -Bai, orain konturatzen naiz nire bokazioa izan dela, betidanik. Oso harro sentitzen naiz. Oso ondo sentitu izan naiz besteei laguntzen, zuzenean egiten duzulako. Hire bizian bazekiagu lan mota bat baino gehiagotan ibilia haizela, kontatuko al diguk zein lan pasa dituken, eta nolakoa izan duken pasarte bakoitzaren esperientzia? -Irakaskuntzan aritu naiz bakarrik lan ordaindua bezala. Alkate ere izan nintzen Hernanin 80. hamarkadan, oso garai gogor hartan: GAL, Orbegozo itxiera, errepresio handia, Erabaki gogorrak hartu behar izan nituen baina hala ere oso esperientzia polita eta aberatsa izan zen. Bueno, gizon polibalentea edo balio anitzekoa haiz hi orduan. Rikardo pertsona bezala ezagutzeko gria ere ba diagu. Nolakoa dek Rikardo Mendiola Egaa?. - Pertsona oso sentikorra naiz, nire herriarekin eta,

22

orokorrean, munduan gertatzen diren injustiziekin. Eta al den neurrian laguntzeko prest nago. Eta nolakoa huan Traman?. -Hiperaktibo hutsa: rugby, parranda, politika, . Gelditze al dek oraindik mundu honi kendu nahi dioken zerbait? -Pobrezia. Garbi daukat. Eta mundu honek hiri eskeintzea gustatuko litzaikeken ezer? -Pribilegiatua sentitzen naiz eta ez det ezer behar. Orain kate motzean egin nahi genizkiake galdera errez batzuk: Furgonetari zenbat km egin dizkiok? 6.000 Eta bizikletari? Aurten urtarriletik hona 2700 Bietan gustokoena? Biak konpatibleak dira. Leku zoragarri bat emaiguk Alpeak eta Piriniotako mendiak. Bizikletan egiteko proba bat Quebrantahuesos. Gustokoen duken janaria? Entsalada Eta edaria? Ura Kirolari bat. Indurain Tourra, Giroa edo Vuelta? Zalantza handiak. Tourra. Pirineoak ala Alpeak? Alpeak Indurain ala Armstrong? Indurain Politikari bat. Arnaldo Otegi Musikari bat. Xabier Lete Liburua edo egunkaria? Egunkaria Musika edo irratia? Irratia Ezkondua ala ezkongabea? Ezkongabea 30 urterekin lanean ala 60rekin jubilatua? Oraina. Ezer gehitzeko? - Atzera ezin da egin. Ni oso ondo nago nagoen bezela. Momentu baikoitza da hoberena. Irakuskantza oso inportantea da gizartean. Ikastea bizitzan ezinbesteko erreminta da eta batzuk berandu konturatzen dira.

Eskerrikasko guztion partez eta segi horrelaxe gutxienez beste gizaldi oso batean!

Xabi Zabala (Bainke)-rekin solasean (Mantentze)


Aurkeztu ezazu zeure burua. -Kaixo; Ni Xabier Zabala Oiartzabal naiz, Bainke goitizenez ezaguna. 36 urte ditut eta, izatez Oiartzuarra naiz, baina Ibarran bizi naiz. Bi seme dauzkat. Eskolara etorri aurretik zertan ibili izan zara lanean? Arotz munduan ibili izan naiz lanean; metalean ere aritu nintzen. Eta zenbat urte? -Arotz munduan 16 urte eta metalean hilabete batzuk. Lan munduan ibili eta gero, ze arrazoi nagusi izan zen ziklo bat egitera bultzatu zintuena? -Lan istripu baten ondorioz ezinduta gelditu nintzen, beraz, nire burua reziklatzeko garai ona zela iruditu zitzaidan, lehenago ez genuen ikasi nahi izan,(poltsikoan sosa batzuk eduki naigenueelako. Etxean geldirik egotea baino hobea zela eta, goi mailako sarbide proba aprobatu eta goi maila egitea erabaki nuen. Erreza izan al zen urte batzuren ondoren eskolaratzea, ikasketei heltzea, taldekideekin erlazionatzea ? -Hasieran urduritasuna zen nagusi, gai izango ote nintzen, zein mailatan egongo nintzen. Burubuelta batzuk egon dira baina oso gustora sentitu naiz, ikaskideak oso atseginak izan ditut eta irakasleak ere bai. Talde ttikia izan gara eta bi nagusi egon ginen eta elkar ondo ulertu genuenez oso eroso sentitu naiz bai ikasketetan, baita taldeekidekin erei. Familian zer zioten?

23

Emazteak animatu ninduen eta ingurukoek ere bai (lagunak, arrebak, gurasoak...) Zer suposatu du zuretzat eta familiarentzat hartutako erabakiak? -Erabaki ona izan da, buruarentzat batez ere. Gaztetasuna sentiarazi dit, eta asko eguneratu naiz; nahiz eta ez sinetsi gure egunekotasunean asko ixten gara gure munduan eta tarteka aldaketa bortitz bat ematea ona izaten da. Ekonomikoki ere egoera onean erabaki nuen ikasten astea.. Orain zein egoeratan zaude? -Momentu honetan lanean hasi berria naiz. Eta bukatu eta gero, ze hausnarketa egiten duzu ibilbide honi buruz? -Hausnarketa positiboa egiten dut, gomendagarria. Ikasten jarraitzeko aukera banu jarraitu egingo nuke ikasketekin. Besterik erantsi nahiko zenuke? -Lehenago esan dudan bezala, guztaki animatuko nituzke horrelako zerbait egitera. Egia da, ikastea guztiontzat ona dela eta gogoa eduki ezkero errazago izaten dela

SARIAK
Praktika onen saria: Gure ikasle-tituludunei laneratzen laguntzeko aplikazioa (www.lanbila.eu)
Aplikazio honek ikastetxeko langilegoaren elkarlana sustatuz eta multimedia sistemak erabiliz, gure titulatuen laneratze prozesua formalizatzea, sistematizatzea, erraztea eta indartzea du bere helburu. Tolosaldea GLHBIak bere konpromezuen artean ikasketa ondorenean eta 2 urtetan zehar ikasleohien jarraipena egitea du. Hori gauzatzeko aplikazio informatiko propio baten bidez egiten dugu eta horretan parte hartzen dute praktiketako koordinatzaileak eta espezialitate bakoitzeko praktiketako tutoreek, jarraipen zuzenago eta zehatzagoa egiteko. Zertan datza jarraipena?: - Ikasle-ohi guztien CVak on line eguneratuta izatea aplikazioan. - Enpresen eskaintzei erantzun azkarra ematea. - Enpresei CVak bidaltzea eta erantzun azkarra ematea. -Ikasleekiko komunikazio bide azkarra ( SMS, email ditu aplikazioak) izatea. - Ikasle-ohiak bere Cva eguneratu eta gordeta izateko toki bat izatea. - Ikasle-ohien okupazio mailaren estadistikak ateratzeko ahalmena ematea. Lan honengatik, Hezkuntza Sailak urtero ateratzen duen Lanbide Heziketako gela eta tailerretako praktika onak saritzen dituen lehiaketan, Xanti Alberdi, aplikazioaren administratzailea, saritua izan da.

IKASLANeko lehen saria


24

Maiatzaren 3an Gasteizen ospatu zen IKASLAN (Euskal herriko Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea)ren LEHEN SARIA. Bertan 3 probintzietako Lanbide Heziketako ikasle-ohi arrakastatsuetakon bat eta gure LHri bultzada ematen dioten erakundeen arteko bat saritzea zen helburu. Horretarako gure ikastetxeko proposamen eta izendapena Ibon Muoa Legiena ikasle ohiak izan zuen. Ibon Mekanika eta Informatika goi mailako heziketa Zikloak garatu ondoren BELLMER Iberica S.L.U. enpresan lanean dihardu, ikastetxearekin harreman eraginkor eta bikaina mantenduz. Azkenean Gipuzkoako sari nagusia eman ez bazaio ere, Mikel Lazpiur Confebaskeko lehendakari-ohiari eman baitzaio, Ibon Muoari bere laguntza eskertzen diogu eta aurrerantzean ere horrela jarrai dezan animatzen dugu.

BISITALDIAK
Irizar ezagutzera 1AFko irteera
Aurten ere Administraritzako 1. mailako ikasleak IRIZAR ezagutzera joan dira. Aipagarria da, dagoen Krisiaren egoera honetan, beraien kudeaketa eredu berria bezeroan oinarrituta dagoenez, ekoizpeneko jaitsiera jasan arren, zenbait berrikuntza sartzeko lanean ari direla.

Dakigunez, Irizarren kudeaketa eredu berri bat dauka; pertsona guztiak bezeroaren ondoan lana egiten dute eta funtzio anitza duten taldeetan oinarritzen da. Talde hauek eremu guztiak kudeatzen dituzte, Produktuaren berrikuntza lortuz. Guzti hau hobetu nahian, sartu duten berrikuntzen artean, kalitateko kontroletik aparte beste kontrol bat egiten dute orain: produktu bukatuari buruz BEZEROAK duen IRITZIA jasotzen duena.

Ikasleei enpresa erakutsi

Irizar

dien

25

langilearen hitzetan, daukaten sistema berritzaileari zenbait berrikuntza sartu diotenez, beraien ekoizpeneko prozesua modu zehatzagoan egiten dute. Bestalde, Irizarreko langilek adierazitako ekoizpen prozesua in situ ikusteko aukera eduki dute ikasleek.

Mekanika alorreko bisitak


OBEKI enpresara bisita- Urtarrilaren 13an, Mekanizazioko Teknikariko ikasketak burutzen ari ziren 2MK2Bko taldeko ikasleek, Ibarrako Apatta Erreka industrialdean kokatuta dagoen OBEKI. bisitatu zuten. Enpresa honek, gure bailaran garrantzi handia duenak, motore eta sorgailu elektriko bereziak diseinatzen, ekoizten eta frogatzen ditu. Enpresaren informazio http://www.obeki.com/ web dezakezue. zabalagoa orrian ikus

OTSABIO-ra bisita - Erdi mailako Mekanizazio zikloa egiten ari diren 1. mailako ikasleek Ibarrako Apattan dagoen Otsabio lantegia bisitatu zuten azaroaren 30ean.

26

Planoetan oinarrituta makina desberdinen fabrikazioa eta muntaia egiten dute, adibidez, xafla-bobinak xafla-orri bihurtzeko transfermakinak. OTSABIO enpresari eta eskerrak horrelako Enpresaren informazio harrera egin zigutenei gure aukera eskaintzeagatik. gehiago nahi izanez gero http://www.otsabio.com/

orria bisita dezakezue. GAMESA-ra bisita (Echesa S.A.) - Produkzioaren Programazioa zikloa egiten ari diren 1. eta 2. mailako ikasleek Asteasun dagoen GAMESA bisitatu zuten abenduaren 15ean. Eolikarako biderkatzailetan espezializaturik dagoen enpresa honetan tailaketa, engranaien artezketa eta hauei aplikatzen zaizkien tratamendu termokimikoak ikusteaz gain, mekanizatutako pieza bakoitzari egiten dioten kalitate kontrola ikusteko aukera ere izan zuten ikasleek. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu guztiei gurekiko izan duten begirune, harreta eta emandako azalpenengatik.

IKASTAROAK
TIC ASTEA-Administraritza eta mekanika irteera zikloetako ikasleen

Urriaren 21an Tolosaldeako ikasle talde hauekin segurtasun informatikoari buruzko ikastaro labur batera joan ginen. Ikastaro hau Tolosako Triangelu plazan zegoen Euskalteleko autobusean izan zen. Internete n zein segurtasu n arazo izan genitzake en azaldu ziguten, batez ere erabilera aldetik (identitate

27

ordezkapenak, erabilera txarragatik...), baita ohartu gabe Interneten uzten ditugun gure oinatzengatik ere. Adibide gisa, izen-abizenak sartu eta norberari buruzko zenbat informazio topatzen zela ikusi genuen. Ikasle gazteak izanik eta sare sozialak hain eguneko gai direnez, sare sozialetan zein gauza izan behar genituen kontutan ikusi genuen. Amaitu ondoren elkarrizketa (galdeketa zirudien gehiago) egin zigun kazetari batek ikasle batzuei. Adierazpenak gazteleraz izan ziren eta alde horretatik hobetu beharra dago, interesgarria ez-ezik gomendagarria ere izango litzateke Euskaltelek euskaraz ere burutzea horrelako ekintzak.

Laneko segurtasuna bultzatzeko ekintzak


Aurten ere, gure ikasleek laneko segurtasunaren eta prebentzioaren inguruan behar duten formazioa eta jarrera egokiak indartzeko asmoz, urtean zehar ekintza ezberdinak jarri ditugu martxan ikastetxean. Ekintzak mota askotakoak izan dira eta ikasle askok parte hartu dute. Ikastaroei dagokionez eta hasteko, gure ikasleek lehen sorospenei dagokien 4 orduko ikastaroa jaso zuten GURUTZE GORRIkoen eskutik, eta bestetik, suitzalgailuen erabilpenari buruzko azalpenak jaso ondoren, denek praktika txiki bat egin zuten futbol zelaian. Enpresa eta erakunde ezberdinetatik ere etorri dira hitzaldiak ematera, hala nola, JASOko Francisco Garcia Segurtasun Teknikoa, ADI proiektuaren barruan ASVIAMIEkoek amiantoak sortzen duen kalteaz hitz egin ziguten eta bukatzeko, CAFeko prebentzio komiteko lau pertsona etorri ziren beraien egoera, antolaketa eta errealitateaz hitzegitea. Hemendik, gure esker ona gure ikasle eta ikastetxeari emandako dedikazioarengatik! Segurtasunaren gaiarekin jarraituz, irakasleek ere jaso dugu honen inguruko hainbat ikastaro: Sueskola: 4 orduko formakuntza, 13 irakaslek hartu dute parte. Oso esperientzia ona izan da, errepikatzekoa. Desfibriladorearen erabilera: 4 orduko saioa hasierako formakuntzarako (11 irakasle), eta 2 ordukoa jarraipenerako (7 irakasle eta atezain bat). Tolosako Gurutze Gorriak eskainitako ikastroa, oso balorazio ona jaso duena. Lehen sorospenak: 4 orduko saioa, Mutualiak eskainita. 12 irakaslek hartu dute parte. Oso balorazio positiboa.

Sakeleko telefonoen iraultza


MUGIKORRENTZAKO MARKETING-ari onura ateratzeko jardunaldiak IKASTN Zerbitzuak sakelako telefonoei buruzko jardunaldi berritzailea antolatu du aurten.

28

Sakelako telefonoen industria berri samara izanda ere, oso atomizatua dago. Ikastaroaren helburua industria honen, teknologia ezberdinen, adibideak gizarteratzea izan da. Ikasleen profila ikusita, zer nolako aplikazioak sortu daitezkeen eztabaidatzea eta ikuspegi globala eskaintzea. Adibideak era praktiko batean erakutsi nahi izan ditugu, ikuspegi profesional edo pertsonal bati irekita. Beraz, telefonoaren beharra duen edozeini zuzendua zegoen, barne kontsumorako nahiz bezeroengana iritis ahal izateko. Ez dugu ikastaro tekniko edo programatzailea izatea nahi izan, kontrakoa baizik, baliagarria suertatzea bilatu dugu. Zergatik izan da berritzailea? Internet-i buruz ikastaro mordoa daude. Hala ere, eskuko telefonoa guregana iritsi den azken euskarria da eta sistemak ez daude adostuta, ez dago bateragarritasunik. Eta tankerako ikastaro baten beharra zegoen. Ezagutza zabaltzeko ikastaroa da honakoa; gure asmoa, herritarrak zein enpresak esparru honetan kulturizatzea izan da. Ikastaroa Batura Mobile Solutions enpresako zuzendari gerentea den Gotzon Arzelusek eskaini du. Gemma Zelaia - IKASTN.

BESTE HAINBAT
Gabonak 2011
Ikastetxean ohitura denez, aurten ere, abenduko azkeneko klase egunean, atsedenaldiaren ondoren, hamaiketako atsegin bat gozatu genuen. Hona hemen menua: Prezioa: 0 - Umorea eta giro ona barne.

Sarrerakoak: Kiroletako finalak eta sari-banaketa, hiruhilekoan zehar egindako kirol-ekintzetan finaletarako sailkatutakoen parte hartzearekin.
Osagaiak: futbola, saski-baloia, ping-pong, esku-pilota eta frontenisa. Hau guztia mus pixka batez onduta eta talde partehartzaileen gatza eta piperrarekin.

29

Plater nagusia: Hamaiketako eder bat ikastetxeko tabernan.

Osagaiak: patatak, patata-tortilla, txistorra, txatka, atuna..etabar luze bat. Laguntzeko, Euskal Herriko historiari buruzko lehiaketaren eta kirol finaletako sari-banaketa saltsa.

Postrea: Postre gozo goxoa: Bertso-saioa.

Xamoa eta Hagin Rezolaren bertso gazi-gozoak, Iaki Etxabek lagunduta.

Soldadura eta Galdaragintza alorrean eskulturak egiten!


Orain dela hilabete batzuk proposamen bat jaso genuen Soldadura eta Galdaragintza alorrean Tknikatik. Zirudienez, Tknikako atarian jartzeko eskultura bat egitea eskatu zioten eskulturgile bati eta honek, bere ideia paperean zuelarik, norbait behar zuen hori gauzatzeko.

Enrike Odriozola irakasleak, Metal Eraikuntzen Proiektua izeneko moduluan egiteko modua ikusi zuen eta hiru ikasleko talde bat jarri zuen
30

horretara. Talde honetako ikasleak (Mikel Mujika, Ander Trujillo eta Unai Galan) eta irakaslea bera, eskulturgilearekin bildu ziren honek bere ideia aurkeztu eta nola gelditzea nahi zuen adierazteko. Ondoren, ikasleen lana etorri da, hau da: Multzoko eta piezakako planoak Solid Edgen marraztu, piezak moztera eraman, ikastetxeko Galdaragintzako tailerrean piezak kurbatu eta prestatu, multzo osoa muntatu eta azkenik soldatu eta akabera eman. Zailtasun nagusia, artistak eskatzen zuen akabera maila lortzea izan da, baina azkenean denak gustora izanik, hemendik aurrera Tknikako sarreran ikusi ahal izango dugu gure lana.

Hitzarmenak hainbat lantegirekin Ikastetxeko kanal berria youtuben


Ikasturte honetatik aurrera geure institutuak youtubeko bere kanala izango du. Bertan ikastetxeak edota ikastetxeari buruz sortutako bideoak aurki ditzakezue. Lehenengoz, ikastetxearen jarduerari buruzko bideoak sortu ditugu, informazio orokorrarekin eta alor bakoitzari lotutakoak. Kanalaren helbidea honakoa da: http://www.youtube.com/user/TolosaldeaLH

Aspalditik gure ikastetxea eta lantegien arteko erlazioak oso onak dira, bion artean dauzkagun hartu emanak ugariak dira eta elkarren ERREFERENTEAK izate honek, LANKIDETZA HITZARMENA sinatzera bultzatu gaitu. Ikastetxeak eskaintzen dituen zerbitzuak ugariak dira, besteak beste, formazio teknikoa, instalazioen eta baliabideen erabilera. Laguntza teknologikoa, beharren diagnostikoak egitea, ikasleen praktikak, lan poltsa, lan eskaintzak, etabar. Bestalde, lantegiak behar dituzten laguntzak jasotzerakoan ikastetxea beti izan da erreferentea, beraz akordio honekin gure arteko harremanak sendotzeko eta elkar laguntzeko konpromisoa hartzen dugu. Ikastetxearekin erlazioak dituzten lantegiak asko dira eta hauek hobetzeko ahaleginetan arituko gara. Hitzarmena sinatuz gero, Ikastetxeak lantegien eskaerak jaso, aztertu eta irteera egokiak bilatzeko konpromisoa hartzen du, beraz bistan da, biok irabazten ateratzen garela.

31

Gipuzkoa Encounter 6, Apirilak 28-tik 30-era


Azken bost urteotan bezala, aurten ere, Tolosako Usabal kiroldegian elkartu dira laurehun ordenagailu-zale eta informatika arloko profesional, aurtengoan Gipuzkoa Encounterraren seigarren edizioa ospatzeko. Halako party-ak guretzat berriak eta arrotzak diruditen arren, 80. hamarkadaren bukaera aldera hasi zen mugimendu hau Europako iparraldean. Topaketa hauen helburuetako bat internet bidez ezagutzen ditugun hainbat pertsona ezagutu eta esperientziak partekatzea da. Euskal Herri mailan ere, Bilboko BEC-en ospatzen den Euskal Encounterrak(http://www.euskal.org) aurtengo Uztailean 20. edizioa ospatuko du. Aukera hau hain gertu izanik, informatikako ikasleei festaren antolakuntzan laguntzera joateko aukera eskaini zitzaigun, taldeko lauk gogoz onartu genuelarik. Gure lana sarearen muntaia, mantentzea eta bertan sortuko ziren intzidentziez arduratzea izango zen.

32

Behin bertan ginela, mota guztietako jendea ezagutzeko aukera izan genuen; eta, nola ez, horiengandik ikasi. Azken batean, hori izan zen party-aren inguruko harrigarriena, informazioa elkar trukatzeko filosofia. Lanean zentratuta, intzidentziak gehienbat garrantzi gutxikoak izan ziren: gaizki krinpatutako kableak eta konfigurazio arazoak. Hala ere, intzidentziak lehen eta bigarren eguna igarotzean, gutxika desagertuz joan ziren. Beraz, hortik aurrera party-az gozatu eta intzidentzia puntualen bat konpontzea besterik ez zegoen. Antolaturiko txapelketak ere mota ezberdinetakoak ziren: Counter strike jokoa bezalakoak, ordenagailuaren mooding-ak, 2D eta 3D diseinu eta arte digitala, eta software libre (Android) konpetizioak horren adibide. Astelehen arratsalderako ateak itxi ziren, eta parte hartzaileek elkar agur esan zuten, hurrengo party-arte. Eskerrak eman nahi dizkiegu, esperientzia hau bizitzeko aukera emateagatik, bai ikastetxeari eta bai Encounterreko antolatzaileei; hurrengo party-an itzultzea espero dugu. Party-ari buruzko informazio topatuko duzue bere webgunean: gehiago

http://www.gipuzkoaencounter.org/es/ Zoriontzekoa, beraz, ikasle hauek Gipuzkoa Encounter-ean egindako lana!

Jarduera teknologikoak
Gure ikastetxeko berrikuntza atalean zenbait ekintza teknologiko egiten ditugu, bai ikastetxe barruan eta baita ere kanpoko bezeroei zuzendua. Ikasturte hasierakoan, nahikotasun energetikoa gaia landu dugu, bertan eraikinetan efizientzia energetikoa lortzeko aplikatu daitezkeen ekintzak landu dira. Energia elektrikoa, berokuntza sistemak eta hauen kudeaketa eta kontrola nola egin aztertu eta azaldu
33

dira. Parte hartzaileen artean, lantegiak, hornitzaileak, erakundeak, udalak, ikastetxeak eta beste eraikuntzatako ordezkariak izan ziren. Jarduera hau egin ondoren Billabonako udalak bere eraikinetan Efizientzia Energetikoa bultzatzeko gure aholkularitza eskatu digu, era honetan gure irakasleek eta ikasleek errealitatean burutu behar den ekintza zuzen zuzenean ezagutuko dute.

Martxoan egindako jardueran fabrikazio mekanikoa arloa landu dugu eta bereziki metrologia, materialen entsaioak eta soldadura teknika berrien azalpenak. Ikastetxeak Hezkuntza Saileko berrikuntza zentroan tknikan parte hartzen dugu eta proiektuetan zenbait gai aztertzen ditugu. Ondoren gure ikastetxera ekarri eta gure ikasleak formatzeko aukera izaten dugu.

Euskoskills 2012
Ezkerretik eskubira: Gaizka Jauregi, Jon Zabaleta, Mikel Perez, Iigo Ruiz, Oskar Soto, Unai Madina, Antton Urkiola, Iigo Saizar.

Lanbide Heziketan ikasleek bereganatzen dituzten gaitasunak eta konpetentzia mailak lehiketa baten bidez Euskal Herrian gizarteratzea dela esan daiteke EUSKOSKILLS-en helburuetako bat.

Aurten Irungo FICOBA erakustazokan izan dute zita beren trebezi eta konpetitibitateak erakusteko. Azpimarratzekoa da partehartzaile guztiak heziketa ziklo ezberdinetako lehenengo mailatako ikasleak izanik, kalitate handiko lanak egin dituztela.

34

Tolosaldea GLH Institutuko 6 ikasle izan ditugu bertan eta emaitzak emaitz, erakutsitako iniziatibek, jarrerek eta duten pertsona mailak lehiaketa batean baino askoz ere urrunago dauden mugak lortu ahal dituztela nabarmendu digute, beraz arro gaudela besterik ez genezake esan. Hau ez da eskolako kontua soilik ordea, orain eskolan egonagatik, hemendik urte bat eskasera lan munduan sartu eta gure gizarteak dituen erronken bidean gidari lanetan izango ditugu eta honenbestez gizarte aldaketa eskatzen den une hauetan, aldaketa hori badatorrela esan genezake, ia prest ditugu gure ikasleak eta irakasleek ere arro egoteko motiboren bat badute. Hala ere ez genituzke ahaztuta alboratu nahi bereganatu dituzten emaitzak, bikainak izan bait dira hauek ere: Iturgintza/Berokuntza atalean Antton Urkiola lehenengo sailaktua, bigarren laugarren hozkuntzan Iigo Ruiz eta

Mikel berriz

Perez; lehen

sailkatua Jon Zabaleta eta laugarren (Fluidodun mantentzeko zikloko Unai Madina

instalazioen goimailako CNC

ikasleak);

Fresaketa berriz bigarren sailkatu da Gaizka Jauregui (Goimailako mekanizazioko heziketa zikloko ikaslea). Zer esango dugu

ZORIONAK seirentzat. Ezin ahaztuko ditugu emaitza hauen lorpenean laguntzaile izan diren irakasleak ere, hauei eskerrik asko eta horrela jarraitzeko eskatuko genieke lan borobil eta emaitza bikain baten arduradun nagusiak beraiek baitira.

Informazio interesgarria: DROP-BOX, interneteko disko gogorra


Askotan entzun dugu lainoa-ren (nube edo clowd bezala ezagunagoak diren arren) kontzeptua. Nahiz eta askok jadanik bere egunerokotasunaren parte garrantzitsu bat bezala barneratu duten, jende askoren ezjakintasuna nabarmena da kontzeptu berri honekiko. Zer da lainoa??
Lainoa, internet-eko zerbitzarietan fitxategi ezberdinak gordetzen uzten digun tresna bezala definitu dezakegu (nahiz eta definizio hau ez den guztiz zehatza, horrela esplikatuko dugu printzipioz).

Zertarako erabil genezake?


Erantzuna errazagoa da kasu honetan: demagun, zuk zure USB horretan fitxategi bat gordetzen duzula; hurrengo egunean entregatu beharreko lana, adibidez. Lana entregatzerakoan konturatu zara

35

USB-a etxean ahaztu duzula, edo Windows-ak ez dizula USB ezagutzen (edo datu guztiak galdu dituzula!). Zure memoria, Windowsa edo USB-a madarikatu ditzakezu (USB-a leihotik behera bota edo Gates jaunari mehatxu e-mail bat bidali nahi badiozu, lasai, ulertzen zaitugu), baina erabilgarriagoa da zure lana interneteko zerbitzari batean igo, eta interneta duen edozein ordenagailutik atzigarri izatea. Lainoa modu errazean erabiltzeko da Drop-Box tresna. www.dropbox.com webgunera sartu eta hasieratik konturatuko zarete zein erabilerraza den. Drop-Box deskargatuko dugu eta berak automatikoki gure sistemarako dropbox bertsioa deskargatuko du. Sistema operatibo bakoitzerako instalazio prozesua desberdina da, baina beste edozein programa bezala instalatzen da. Instalazio prozesua oso intuitiboa da, bertan aukera desberdinak emango dizkigu eta guk gure ustez egokienak direnak aukeratuko ditugu. Defektuzko instalazio bat ere egin daiteke, konplikatzeko gogorik ez duenarentzat. Instalazioa gauzatu ondoren, karpeta berri bat edukiko dugu Drop-box izenarekin. Karpeta honetan sartzen dugun fitxategi bakoitza interneteko zerbitzari batean duplikatuko da, eta interneta duen edozein dispositibotatik atzigarri izango dugu. Nola? www.dropbox.com webgunera sartu, eta bertan zure kontuko izena eta pasahitza sartu. Bertan egongo dira, zure ordenagailuko Drop-Box karpetan dituzun fitxategiak. Drop-Box-ek 2GB dohainik ematen dizkigu. Hortik aurrera, memoria gehiago behar izanez gero, webgunean ikus daitezke eskaintzen dituzten tarifak.

Azken komentario bezala, ez da komeni pisu handiko fitxategiak zerbitzarira igotzea (filmak...), zerbitzarira igotzen asko tardatzen da eta batzuetan akatsak egon daitezke. Beraz, fitxategi garrantzitsuen segurtasun kopiak egiteko oso erabilgarria izan daiteke edo askotan erabiltzen ditugun gauzak edozein lekutatik atzigarri edukitzeko tresna ezin hobea da Drop-Box.

AISIA
Euskal errugbia: 2012-2013 denboraldira begira
Datorren denboraldiari begira inoiz izan gabeko aukera du Euskal Errugbiak, 5 euskal taldek Ohorezko mailan jokatzeko aukera. 5 taldeek Ohorezko mailan bat egiteko, Hernani CRE eta Bera-Berak beren igoera faseko kanporaketak gainditu behar dituzte. Kanporaketa honen joaneko partida Martxoak 4ean jokatuko da eta itzulikoa berriz 18an. Bera-Berak joanekoa Anoetako Miniestadioan jokatuko

36

du CRC talde madrildarraren kontra; Hernanik berriz, Madrilgo La Central zelaian Cisneros taldearen aurka. Hernani eta Cisnerosen arteko kanporaketan, Hernaniarrak dira kanporaketa gainditzeko hautagai nagusiak; beste kanporaketan berriz, ez da faborito argirik ikusten, bi taldeek joko eraginkorra dute eta. Ohorezko mailan berriz, Ampo Ordizia liga irabazteko hautagaien artean dago, UE Santboiana taldearekin dabil punta puntan. Gernikako errugbi taldea play offetan sartzeko borrokan dabil, bere mailako hainbat talderekin, Salvador, CR La Vila, . Ohorezko maila jokatzen dabilen azken taldea Getxo Artea dugu, Ohorezko B mailara ez jaisteko borrokan dabiltza getxotarrak. Maila ez galtzeko arazo handiegirik pasako ez dutela dirudi.

Maiatzaren 14ean, lehiaketa guztiak bukatu direnean, egin daitekeen balorazioa gazi-gozoa da:

Lehenik eta behin zorionak Hernani-ri, Ohorezko mailara igotzea lortu duelako, nahiz eta horretarako Bera-Bera eliminatu behar izan zuen. Bera-berak aukera hobeago baten zain geratu beharko du. Ohorezko mailan dauden hiru talde euskaldunen inguruan, berriz, Ordiziak kopa irabazi zuen baina ez zuen lortu ligako irabazlea izatea eta titulua Valladolideko taldeak eraman zuen; hala ere esan beharra dago denboraldi bikaina egin dutela Ordiziak. Aipagarria da ere ligako playoff-ean lau taldetik hiru euskaldunak izan zirela: Ordizia, Getxo eta Gernika. Honek argi erakusten du euskal rugbiaren maila ona. Beraz, laburtzeko, balorazioa baikorra da, nahiz eta helburu guztiak ez lortu. Beste gauza bat, Eibar RT-k ere Ohorezko maila B-ra igotzea lortu du. Zorionak beraiei ere.

Korrika:Ordizia, Behobia, Donostia, Zumaia, Plentzia, Gasteiz, New York, Paris (Patxi Aiestaran Mekanika alorreko irakaslea)
Azken 10 urteetan, gazteetan izandako afizioari jarraipena eman diot. 1979 eta 1980 Donostiako maratoian parte hartu nuen. Beti izan dut gogoko korrika egitea, baina ia 25 urteko tarte bat izan nuen gutxi korrika egindakoak eta apenas lehiatu. Behobiak izandako arrakastak eta Palentziako lagun batzuen bultzadak berriro erregularki lantzera eraman nau eta osasunak laguntzen badit, jarraitzeko asmoarekin. Urte hauetan bizi izandakoaren berri emateko eskatu didate, lehiatutako frogen artean, gustukoen izan dudanaren berri emango dizuet.

37

Korrika egiterakoan distantzi luzeak ditut gogokoen, 2003ezkeroztik Behobian parte hartu izan dut. 2005 Donostian ospatutako beteranoen munduko txapelketako partaide izan nintzen. Helburu bat proposatu eta nire baietza ematea ez da batere zaila eta 2005 maratoiaren ondoren New Yorkekoan parte hartzea proposatu zidaten. Lehenik amestu eta pixkana erreala egin zen. Maratoia froga gogorra denez ondo prestatu beharra dago eta horri ekin nion 9 hilabete lehenago, 2.500 kilometro osatuz prestakuntza moduan. Uste baino lehen pasatu zen denbora eta 2009ko azaroaren 1an, goizeko 5etan esnatu eta irteera puntura eraman gintuen. Antolatzaileak eginiko harrera ustekabea izan zen, ehunaka gazte txalotzen animo oihuak 9.40ean hasten zenez denerako denbora izan genuen. 44.000 partaide, munduko herrialde guztietako jendea, hizkuntzak, adinak 20 bat minutu lehenago irteeran aurkezteko deia, urduritasuna eta 5 bat minutuko ekitaldia, alkatearen harrera, himnoa, New York - New York zuzenean eta ozenki abestu, ondorioz, nire gorputzako azalak izan zuen bere lehen zirrara. Maratoiak, Nueva Yorkeko 5 auzoak gurutzatzen ditu. Irteerak, Staten Island auzoan du abiapuntua, ondoren zubi luze bat gurutzatzen da. Egun honetan bizi izan nituen hiru-lau une hunkigarritakoena. Brooklyn auzoko sarrerakoa izan zen, ez dut inoiz haztuko, batbatean milak pertsona animatzen, txaloak, oihuak musika bandak. Behobiatik Donostiarako bidean animoak beroak badira, New York auzo honetan kiskali egiten dute, partaideen pausoa bizkortu, nirea bait gutxienez. Hasierako giroa hau Brooklyn osoan mantentzen da. 5 kilometroz behin jan edari postuak daude, baina indartsu ikusten nintzenez ez nien jaramon handirik egin. Frogaren erdia aldea Queens auzoan gurutzatzen da, hemen isilagoak dira eta populazioaren zati handi bat judutarra denez, eta hauentzat igandea lan eguna izateren ondorioz, giroa epela dela esan genezake. Queensboroko zubi luzea gurutzatu ondoren Manhatan auzoak sartu ginen. 25 kilometroa, musika eta jendetza. Lepoa luzatu eta familiakoen bila baina hainbesteren artean zaila inor ezagutzea, halako batean Patxiiiiii, ikusi nituen eskua altxatu emozioz bete eta aurrera. Nire ondoan zegoenari izugarrizko oihuak Steven, Steven, Steven. Bertako ezagunen bat zelakoan nengoen, baina ez, bere izena kamisetan idatzia zeraman, eta ikusleak norbait identifikatzen zutenean emandako animoak txundituta utzi ninduten. Bronx auzoa ere zeharkatzen da, bereziki beltzak bizi diren auzoa da. 30 kilometro eginak nituen eta nekearen lehen seinaleak edo eta nahiko jan eta edan ezaren ondorioak nabarmentzen hasi nintzen. Han kale bazterrean auzoko emakume bat, beltza, nola ez, bere mahia kokatu, ur botilaz estali eta bere eskaintza pertsonala egin zigun partaideei, berarentzat ziur aski ur botila haien balio handia zen, baina bera ere festa artako partaide izan nahi zuen bere laguntza eskainiz. Eskerrak eman eta betirako gelditu zen nire oroimenean. Hasierako erritmo alaia asko moteldu zen 35 kilometrora inguratu nintzenean. Une horretan nola edo ala iristea da helburua. Berriro Manhatanen sartu eta oraingo honetan 5 hiribide ezagunean zehar jarraitu genuen. Izugarrizko jendetza musika berriro, baina, animo hauen

38

eragina mugatuagoa da, indarrak oso justu zeuden. Ala ere Central Park gunera sartu eta azken kilometroei ekin nien, nire gorputzeko erreserba txibatoa piztua zegoen, pare bat aldiz atsedena hartu eta azkenik HELMUGA. Edaria medaila, animoak eta ordu batzuetarako deskantsua. Familiarekin eta lagunekin elkartu, besarkadak, kontaketa Sailkapena begiratu eta emaitza ezin hobea nire adineko 1.600 artean 12., eta bukatu zuten 43.660 artean 1557.. Denbora 3 ordu 7 minutu eta 9 segundokoa. Eguna ondo bukatzeko afari on bat 14 lagun elkarrekin aragia errege zelarik. Harro, harro medaila petxuan eta hiritarren agurra jasoaz inoiz ahaztuko ez dudan esperientzia bizitzeko aukera izan nuen. Azken urtetako frogak: 2003-2011 Behobia 2003-2011 Josetxo Imaz Ordizian 2005 Donostian munduko beteranoen txapelketako maratoia 2009 Donostiako erdi maratoia, Kosta Traill (30 Km), Zakila bira Zumaian (20km) (irabazle 55 urtetik goarkoen artean) 2011 Gasteizko erdi maratoia 2012 Parisko erdi maratoia (3 60 urtetik gorakoen artean)

Duela bost urte hasi nintzen futbol hamaikan jolasten


Duela bost urte hasi nintzen futbol hamaikan jolasten, nahiz eta bizitza guztia daramakidan baloi baten atzetik. Harez geroztik, nesken futbolaren egoera asko aldatu da, baina oraindik ere, lan asko dago egiteko. Hasi nintzeneko egoera aztertu beharko bagenu, gizon eta emakumeen artean alde nabarmena zegoela esango nuke. Horren seinale garbia da, adibidez, entrenatzeko zelairik neskek ez edukitzea edota askotan mutilek zelaia kendu izana inolako arrazoirik eman gabe. Horretaz gain, entrenatzeko materialaren eta entrenatzaileen inguruan, hasiera hartan, ez genuen nork atezaina entrenatu eta kluba ez zen gure taldeko ekipamemduaz arduratzen, hau da, gure beharrei guk aurre egin behar genien, jakinda soilik neska talde bakarra ginela. Gaur egun, berriz, egoera asko hobetu da. Gehien nabari den aldaketa nesken kopurua izan da, izan ere, jaso duen bultzada handiaren ondorioz, asko eta asko dira futbolean jolasten ari diren neskak. Gure kasuan talde bakarra izatetik lau izatera igaro gara: seniorrak, jubenilak, kadeteak eta infantilak. Bestalde, klubarengan ere aldaketa eman da, nahiz eta txikia izan, zeren nesken baldintzak hobetu dira bai entrenatzailearen aldetik eta entrenatzeko zelaien esparruan. Nesken eta mutilen arteko desberdintasunak oraindik handiak direla nabaria da, nahiz eta, esan bezala, aldaketa txikiak ematen ari diren. Beraz, esan dezakegu, lan asko dagoela egiteko baina guztion laguntzaz lortuko dugula. Imaira Artieda Hilario

Leitzeko ihoteak
Krisialdiak jota egon ala ez, Leitza kolorez jantzi zen, urtero bezala, aurtengo ihoteetan ere. Indartsu hasi ziren Leitzako txikienak, Erleta eskolakoak herrian egiten den atsaure txikien kalejira prestatzen. Baina aurten eguraldiak ez du lagundu, beraz, herri guztia zeharkatu eta plazan bukatzen den kalejira frontoian egin behar izan zuten. Txiki txikienak San Ferminetako Peakbailira bezala agertu zitzaizkigun. Txarangarekin dantzaldia egin ondoren, gurpildun zezenak irten ziren beren ukuilutik eta txikien atzetik entzierro bat egin zuten. Handiagoek, koloredun txilaba jantzi eta txapelean zintzak jarriz aurpegia ezkutatu zuten, eta musikaren laguntzarekin, dantzalditxo bat egon zuten. 9-10 urte

39

bitartekoek ijitoz jantzirik irten ziren, eta beren erakustaldia egin ondoren, kantatu egin zioten Leitzako herrikoiei eskerrak emanez. Eskolako handienak, 11-12 urtekoak, inude eta artzainaz jantzi ziren. Parodia moduko bat egiten dute, baina mutilak inudez janzten dira eta neskak artzainaz. Larunbatean herriko eskea izaten da, herritarrek hitzordu ezin hobea dute negu garaian festa giroaz gozatzeko, eta larunbatetik hasita bazkari eta afari ugari izaten dira. Larunbatekoa eskera joan aurretik, bazkaria ematen zaie eskelari guztiei. Festa hau 16 urtetik gorako gaztetxoentzat parranda itzela da. Ongi bazkaldu ondoren, talde ezberdinak egiten dituzte, eta herriko txoko guztiak musikaz alaitzen dituzte, txistularien, trikitilarien eta akordeoilarien laguntzarekin. Hori bai, denok mozorrotuta joan behar dute eta etxez etxe ihoteetako programa banatu behar dute. Etxe askotan barrura sartzera gonbidatzen dituzte eskelariak, mokadutxo jan dezaten. Eskea bukatzen denean, plazan musika egoten da, eta bakoitzak bere aldetik bere parranda botatzen du. Urtetik urtera indartzen joan den igandeko gurdi desfilea ere aipatzekoa da Leitzan. Ordutik, 1999. urteaz geroztik zehazki, oso ikusgarria izaten da igandea, herriko koadrilek gurdiak prestatu eta kalejira egiten baitute eguerdi partean. Hemen era guztietako gaiak eta pertsonaiak ikus daitezke eta garrantzitsuena behar bada, adin guztietako leitzarrek bat egiten dute herriko kale nagusietan jai giroan murgildurik. Gero, herri bazkarian jarraitzen du parrandak eta festak bakoitzaren ariora jarraitzen du. Leitzako ihoteetan gero eta errotuagoa dago baserrietara eskera joatea. Astelehen goizean Gorriztaran, Arkiskil, Erreka eta Sakulu baserri-auzoetara hurbiltzen dira herriko plazan bildutako herritarrak eta kanpotarrak, beti izaten da norbait, txistulariekin. Baserri bakoitzean prestatuta izaten duten mahai beteko jan-edanez ase eta musikarien doinuan dantzaldi batzuk egin ondoren, ibilian jarraitzen dute. Astelehenean lau taldetan banatzen dira eta izan dira urteak, 400 lagun ibili izan direla baserriz baserri. Asteartean, berriz, Erasoten, herriko bosgarren baserriauzoan egiten da eskea. Egun apalagoa izaten da, bezperan jendeak nahiko parranda egiten baitu eta eskelarien kopuruan nabaritzen da. Dena den, gorputzak laguntzen badu behintzat, biltzen direnak ez dute aukera galtzen azken eguneko parrandari hasiera emateko eta sortzen bada, baserritarrekin kartetan egiteko, beti ere giro ezin hobean. Azken urteetan, gainera, lan handia egiten ari dira herriko hainbat lagun, koadrila eta talde ihoteetan garai batean atsauretzeko ohitura berreskuratzeko. Atsaure izena, edo atsauretu hitza 'atso-aguretu'tik omen dator eta jasota dago 1917ko Leitzako udaletxeko ordenantza batean esaten da 'ihoteetako atsaurea ezagututa ere, ezin dela nor den esan. Gainera 1930. urteko argazkiren batean atsaureen janzkera nolako zen zehatz-mehatz ikus daiteke, beraz, adibide gisa erabili dute leitzarrek garai bateko jantzi eta txapelak berreskuratzeko.

40

Ahalegin horietan eman dituzte azken urteak Leitzan eta 2008az geroztik, azken 20 urteetan galduta zegoen ohitura berriro agertu da Leitzan eta txapelak ikusi ahal izan ziren Leitzako plazan. Lehen ere, duela 25 bat urte, beste koadrila bat saiatu omen zen atsaureak berreskuratzen, baina kasu hartan bertan behera gelditu zen bost urtetan atera eta gero. Txapel hauek alanbrez eginiko oinarri ahalik eta altuenak izaten omen ziren, paper-xingola koloretsuak josita edo gero, apaintzeko putre, oilar... edo bestelakoren lumez apaintzen zituzten. 'Kukurutxo' tankerako txapela erraldoi horiek buru gainean hartu, aurpegia estali eta soinean soineko luzea jantzita koadrilan ateratzen ziren garai batean eta azken bi urteetanere, ihotetako asteartean, plazaraino hurbiltzen dira kolorez beteriko kapelekin.

Mendi-lasterketak Andoni Arrarasek kontatuta


Gaur egun modan jarri diren kirolen artean, mendi-lasterketak ditugu eta zuk, Andoni, horrelako frogetan aritzen zara. Kontatuko al diguzu, nolatan hasi zinen honetan eta nola prestatzen zaren? Ni 2005ean hasi nintzen honelako frogak egiten. Aurretik, errepidean korrika hasita nintzen, eta 2005ean, nire anaia ordurako mendian korrika zebilela eta, probatzeagatik egun batzutan berarekin mendira ateratzea erabaki nuen. Konturatzerako, mendian errepidean adina egunetan sartuta nengoen, eta esan ohi den bezala engantxatu egin nintzen. Denetatik pixka bat egin dut, proba desberdinetan hartu dut parte, badakizu denetik probatzen: Motzenetik hasita, 14 Km, maratoi erdiak, 30 Km ingurukoak, maratoiak eta ultramaratoia ere behin probatu nuen. Prestakuntza aldetik, denboraldia hasi aurretik, basea egitea tokatzen da, hau da Km asko eta ordu asko (ahal diren guztiak) baina oso poliki edo, esaten den bezala, intensitate bajuan. Ondoren, denboraldia aurrera doan ehinean intentsitatea igotzen zoaz, eta jarri dituzun helburuen arabera zure forma-puntua hobetzen saiatzen zara lasterketen garaian ahalik eta forma-puntu egokiena edukitzeko. Arazoa izaten da, ez dela erraza izatenetxekoekin uztartzea, baina ahal dudana egiten dut. Alabak eta emaztea dira aurrenekoa, hau, azken finean, zaletasun bat besterik ez da. Gaur egun, momentu honetan, txirrindari ari naiz denbora gehiago dedikatzen. Duela bi urte hasi nintzen txirrinduarekin (korrikako entrenamenduei laguntzeko asmoz) eta orain txirrindarekin ere gustora nabilenez, korrikaz gain txirrindu probak egitea erabaki dut.
Argazkian, Andoni Aizkorriko tontorrera heltzen

Oporretarako proposamen bat: BARDEAK


Euskal Herria ezagutzen duzula uzte al duzu? Bai? Ezagutzen al dituzu gure lurraldearen hego-hego aldean dauden Bardeak?

41

Euskal Herriko paisaiaz pentsatzen hasten garenean burura etortzen zaigun lehenengoa berdetasuna, mendiak, Pirinioak, kostaldea eta antzekoak dira baina basamortu zati bat ere badugu, batere ezagutzen ez duguna eta, egia esan behar da, bere xarma duena. Ez baduzu ezagutzen bertaratzeko aholkua ematen dizut, merezi du eta. Duela urte dezente joan nintzen lehenengo aldiz eta aho bete hortz geratu nintzen hango paisaia ikustean, ezin nuen sinetsi Euskal Herrian nengoela. Harez geroztik askotan joan naiz eta gero eta gehiago gustatzen zait. Egia da gure mendien berdetasuna ikaragarri gustatzen zaidala eta denbora luzean ikusi gabe banago faltan botatzen dudala, baina paisai lehor, hori, zabal honek ere bere puntua du; begirada urrutira botatzeko aukera ematen du, baita lasaitasun sentsazioa ere. Bardeak korritzeko baliabide asko dago, kotxea, motorra, bizikleta, oinez baina niretzat paisaiaz eta lasaitasunaz gozatzeko onena bizikleta da. Badago hainbat ibilbide, batzuk errazak eta motzak, beste batzuk gogorragoak, baina guztiak politak (idatzi honen bukaeran bizikletaz egiteko ibilbide baten proposamena daukazue). Bardeak Nafarroako erregeen ondarea ziren baina hauek erabiltzeko eskubidea onartu zieten honako herri hauei: Valtierra, Arketa, Tutera, Cadreita, Kaparroso, Erronkariko eta Zaraitzuko bailarako herriak, Zarrakaztelu, Buuel, Cabanillas, Melida, Villafranca, Olibako Monasterioa, Korella, Milagro, Fustiana, Santakara, Kortes, Martzilla, Peralta, Funes eta Faltzes. Herri hauetako batzuek beraien artaldeak bertan sartzeko aukera dute Erronkarikoek eta Zaraitzukoek hain zuzen ere. Hauek artaldeak ekartzen dituzte Bardeetara, neguan) Beste batzuek, berriz, egurra jasotzeko edota lurra landatzeko aukera ere badute. Bardeetan zehar gaztelu ugari egon ziren baina gaur egun ez da haietatik ia arrastorik geratzen, Peaflor gazteluaren dorrea besterik ez dugu aurkituko. Gaztelu honen inguruan badago elezahar bat: Nafarroako erregeak bere alaba, Doa Blanca, Aragoiko printzearekin ezkontzera behartu nahi zuen baina honek ezezkoa esan zuen. Zigor gisa, gazteluko dorrean giltzaperatu zuen, ur eta ogi. Gauero-gauero, ordea, inguru hartako artzain batek, ezkutuan, gazta eta esnea eramaten omen zizkion. Doa Blanca, bere zigorra bete ondoren, dorretik atera zenean, gaztelu inguruko lurraldeak aipatutako artzainarioparitu egin omen zizkion, esker onez. Horregatik, harez geroztik, Valtierra udalerriko lurraldeak dira gaur egun Vedado de Eguaras izenez ezagutzen dugun inguru hori. Beste elezahar ezagun bat Santxikorrota bide-lapurrarena da. Dirudienez XV. mendean bertan lanean jo ta fuego ibili omen zen eta erregearen soldaduek, lan askoren ondoren, inguratzea lortu zutenean bere buruaz beste egin omen zuen, bizirik harrapa ez zezaten. Orain, bizikletaz egiteko ibilbide baten berri ematen dizuet, Bardeak ezagutzen hasteko aproposa izan daitekeena: BTT-ko ruta hau erraza da (ez du forma fisiko bikainik eskatzen eta teknikoki ere ez da zaila) eta 30 km inguru ditu. Tiro-guneko ingurutik, Ralln-eko sakanera gerturatzeko. Bertatik ikusten den paisaia benetan ikusgarria da. Joateko: Arketas-era (Arguedas) joan behar dugu (Tuterako iparraldean dagoen herria) eta handik tiro-poligonora eramango gaituen errepidea hartu beharko dugu. Kuartelaren ingurura heltzean kotxea utziko dugu.

42

Ibilbidea: Bizikletaz, kilometro bat egingo dugu, aparkaleku txiki batera heldu arte; bertan Castill de Tierra edo Chimenea de las Hadas izeneko forma geologikoa ikusiko dugu (ezkerrreko irudian). Handik metro gutxira artzainen omenez egindako monumentua topatuko dugu. Bi horien artetik ateratzen den pista jarraituko dugu, ipar-ekialdeko norabidean. Lau bat kilometroren ondoren hegoekialderantz joko dugu (eskubira), pista berberetik. Horrela Ralln-eko sakanera hurbilduko gara, eta troka honen ertzetik jarraituko dugu (gure ezkerrean geratzen da), eta eskubian, tiropoligonoaren barrualdea ikusiko dugu, gerrahegazkinentzako prestatutako dianaz beteta (sartzea debekatua dago, noski). Aurrera jarraituko dugu, troka-bidearen bukaera arte ia-ia, gorantz doan pistatik. Ondoren, pistak beherantz egiten du eta, oso gertu, bide-gurutze bat aurkituko dugu. Ezkerreko bidea hartuko dugu, Ralln-eko benetakoa. pareta bertikalen artetik doana. Hemen hasten da BTT-ko Bide horretaz gozatuz bi kilometro egindakoan, ezkerrean geratzen den igoera bat hartuko dugu, Ralln-eko lautadara eramango gaituena. Bertatik ikusiko duguna zoragarria da, Barde Txuriaren bistarik onenak dira: behealdean, lautadak, troka-bideko paretak, eta baita ere, Oreinen Pasabidetik doan eta hartu beharko dugun bidea. Argazki batzuk atera eta aldapa beheraz gozatu. Behera heltzean, ezkerrera joko dugu, berriro ere, ibilbidearekin jarraitzeko. Beste bi kilometro egin ondoren, jaisteko bidea aurkitu behar dugu: Arista batetik doan jaitsiera ikusgarria, Oreinen Pasabidetik (eskubiko irudian,goitik-behera) doana (zati hau da teknikoki zailena). Hau da ibilbide guztiaren jaitsierarik onena eta Ralln-eko oinetara eramango gaitu, erosioak sortutako labirinto batetik. Lautadatik jarraituko dugu azkeneko jaitsierara heldu arte. Jaitsiera maldatsua eta troka-bidearen kanpoaldera eramango gaitu, kotxera bueltatzeko bide nagusira. Oharrak: Ez ahaztu ura eramatea, eta eguneko ordurik beroenak ekidin; kontuan izan udan tenperatura 40C-tara igo daitekeela. Euria egin badu ere, ez egin ibilbide hau, oso-oso lokaztuta geratzen da eta benetan ezinezkoa egiten da bizikletaz ibiltzea, buztin-lurra baita. Araudi berri bat atera dute duela oso gutxi eta horren ondorioz, udaberrian eta udan ezin da ibilbide hau egin, hainbat hegaztien eta bioaniztasunaren zaintza dela eta, baina udazkenaren hasiera oso garai ona izan daiteke bide hau egiteko. Aipatutako araudi horrek ere debekatu egiten du Bardeetan bertan kanpatzea, baina posible da Bardeetako sarrerako Informazio guneko parkingean egitea. Bestela ere inguruko herrietan leku ugari dago gaua pasatzeko (pentsioak, nekazal-turismoko etxeak, etabar

GURUTZEGRAMA

43

1 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

10

Ezkereskuin :1.Toka,

genitzake. 2. Arabako Lautadako hiria. Atzizkia. 3. --, hots idor eta ez ozenaren onomatopeia. Itsasertzetako harrietan bizi diren arrainak. 4. Noka, diet. Zoro. 5. Kanpo, landa. Abere ar. Berrogeita hamar, zenbaki erromatarren arabera. 6. Eduki, ukan. Gipuzkoako herria, Goierrin. 7. Zapaltzea, zapalkuntza. 8. Potasioaren ikur kimikoa. Lo egiteko baliatzen dugun altzari. Multzo, sorta. 9. Hegazti neurriz txikia baina moko-luzea. 10. Ez ar. Arraunean egiteko pala.

Goitik behera:1.Gara,

haiei. 2. Pertsona, animalia edo erakunde baten bizileku

edo egonlekua. Samarioaren ikur kimikoa. 3. Neukake. Aketz, ordots. 4. Iridioaren ikur kimikoa. Edonon. 5. Zakar, latz. Errusiako ibai luzea, Siberian. 6. Erantzun zorrotzak, ditxoak. Gramoaren laburdura. 7. Emakume izena. Ipar Euskal Herrian, altxor. 8. Potasioaren ikur kimikoa. Besaldia, besarkada. 9. Esako. Jentilei edo kristautasunaren aurreko euskaldunei eman zaien izen. 10. Okerra, okertua. Egiteko, behar.

44

You might also like