Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 6

2- ERROMATARREN HISTORIA

1. Erroma: hiritik inperiora 2. Historiaren aldiak 3. Monarkia 4. Errepublika 4.1. Erakundeak 4.2. Patrizioak eta plebeioak 4.3. Gerra Punikoak 5. Errepublikaren krisia 6. Inperioaren goren unea 7. III. mendeko krisia 8. IV. mendeko susperraldia 9. Erromatar inperioaren amaiera

1- ERROMA: HIRITIK INPERIORA


Erromako zibilizazioa Mediterraneo Itsasoaren inguruan garatu zen. Erromatarren Mare nostrum esaten zioten Itsaso honi, bustitzen zituen hiru kontinenteetan lurraldeak hartu zituztelako. Erroma hiria, Tiber ibaiaren ertzean dagoena, izan zen zibilizazio horren sorlekua. Mediterraneo Itsasoaren erdian dago, beraz, gune estrategikoa. Erromatar Inperioaren eraketa prozesua luzea izan zen. K.a 500 urtetik k.a. 250, urtera bitartean Erroma Italiar Penintsulako lurralde guztiak mendean hartuz joan zen. Italia bereganatu ondoren, Mediterraneoan hedatzen hasi zen. I eta II. mendeetan izan zuen inperioak hedadurarik handiena: Britaniar uharteetatik (iparraldean) Saharako basamorturaino (hegoaldean) eta Mesopotamiatik (ekialdean) Hispaniaraino (mendebaldean) Zenbait herrik itunak sinatu zituzten erromatarrekin, nolabaiteko autonomia gordez. Beste zenbaitek aurre egin zieten eta zigor bezala esklabo bihurtu zituzten. Mendean hartutako lurretan erromatarrek beren hizkuntza, latina, legeak eta bizimodua hedatu zituzten. Inperioa probintzietan banatuta zegoen. Probintzia bakoitzak gobernadore bat zuen eta zergak ordaintzen zizkion Erromari.

2- HISTORIAREN ALDIAK
Kondairak dioenez, Erroma k.a 753. urtean sortu zen. Garai hartan Italian herri asko zeuden, bi etruskoak eta latindarrak. Latindarrek zenbait herrixka ereiki zituzte Zazpi Muinoak izeneko gunean eta horien batasunas sortu zen Erroma. Erromaren historian hiru aldi bereizten dira: Monarkia, Errepublika eta Inperioa.

3- MONARKIA ( K.a 753-509)


Lehen mendeetan patrizioek hautaturiko errege batek gobernatzen zuen. Erregeak Senatuaren laguntza zuen. Senatariak familia nagusien buruak ziren. K.a VI. mendean etruskoek Erroma mendean hartu zuten. Erromatarrek ez zituzten inoiz onartu eta aurre egin zieten. K.a 509an gertatutako matxinadan, azken errege etruskoa, Tarkino Superbo, tronutik kendu zuten.

4- ERREPUBLIKA (K.a 509-27)


4.1 ERAKUNDEAK
Etruskoak bota ondoren Errepublika ezarri zen. Hiru erakunde nagusi zituen: a) Komizioak: batzarrak. Erromako herritarrek legeak bozkatzeko eta magistratuak hautatzeko egiten zituzten. b) Magistratuak. Gobernuko karguak ziren. Urtebeterako. Magistratu nagusiak bi kontsulak ziren, gobernuaren eta armadaren buruak c) Senatua. Garrantzitsuena. Legeak erabakitzen zituen, kanpo-politika zuzendu eta jarraibideak ematen zizkieten magistratuei. Lege hauek ezin ziren eztabaidatu. Garai honetan bi arazo izan zituzten: patrizioen eta plebeioen arteko borrokak eta Gerra Punikoak.

4.2. PATRIZIOAK ETA PLEBEIOAK


Erromako biztanle guztiek ez zituzten eskubide berak. Patrizioek (familia aberatsekoek) eskubide politikoak zituzten. Plebeioek (gainerakoek) ez zuten eskubiderik senatari ezta magistratu izateko.

Borroka latzen ondoren, K.a V. mendean plebeioek senatuan ordezkati bat izatea lortu zuten: plebearen tribunoa. K.a IV. mendean, plebeioek magistratu eta senatari izateko eskubidea zuten.

4.3 GERRA PUNIKOAK


Hiru gerra izan ziren Erroma eta Kartagotarren (gaur egungo Tunisia) artean. Ehun urtetik gorako aldian gertatu zen (k.a 264-k.a 146). Bigarrena izan zen garrantzitsuena. Bertan Hanibal eta Publio Kornelio Eszipion-ek borrokatu zuten. Hanibalek ia irabazi zuen vaina azkenean legioek garaitu zuten.

5- ERREPUBLIKAREN KRISIA
K.a I. mendean ustelkeria, barne-borrokak, istiluak, matxinadak (Espartako) egon ziren. Horren aurrean triunbiratuak sortu ziren(hiru gizonen artean), boterea partekatzeko Lehen triunbiratua: Julio Zesar, Kraso eta Ponpeio. Ez ziren ondo moldatu eta gerra zibilaren ondoren Julio Zesar nagusitu zen. Zesarrek botere guztia bereganatu zuen. Errepublikaren eta senatarien jarraitzaile batzuk hil zuten K.a 22an. Bigarren Triunbiratua: Zesar hil eta gero hiru jarraitzailek, Marko Antoniok, Lepidok eta Oktaviok osatu zuten. Zenbait gerra ondoren Oktaviok kontrola eskuratu zuen eta K.a. 27an Senatuak botere gorenak eman zizkion.

6- INPERIOAREN GOREN UNEA (K.a 27-K.o 235)


K.a. 27an Oktaviori Augusto (jainkoek hautatua) titulua eman zioten. Etsai guztiak hil eta egoera baretu ondoren gobernu forma berri bat, Inperioa abiarazi zuen.

Oktavio Augusto Erromako lehen enperadorea izan zen. Botere guztiak zituen: Senatuaren burua, armadaren buruzagi eta pontifize nagusia. Senatua egon bazegoen vaina enperadorearen legeak, erabakiak berresten zituan. K.o I eta II. Mendeetan lortu zuen erromatar zibilizazioak goren unea. Enperadoreak: Augusto, Klaudio, Vespasiano, Trajano eta Marko Aurelio. Aldi honi pax romana esaten zaio. Eraikin handiak egin ziren, ekonomia izugarri garatu, merkataritza

7- III. MENDEKO KRISIA


III.mendearen hasieran krisia izan zen: gizarte-matxinadak (nekazariek eta militarrek bultzatuta), anarkia Jendea hirietatik landara joan zen, merkataritza gelditu zen Enperadorea boterea galtzen hasi zen, ezin zion arazoari irtenbiderik eman. Iparraldetik germaniarrak etorri ziren ahulezia ikusirik. Ekialdetik, aldiz, pertsiarren egiten zuten presioa.

8- IV. MENDEKO SUSPERRALDIA


Dioklezianok boterea hartu zuen eta zenbait erreformen ondoren ekonomia onbidertzen joan zen, mugak indartzen Konstantino enperadoreak kristautasuna onartu zuen. Hiriburua Konstantinoplara aldatu zuen, mehatxatutako mugen ondora. 375ean hunoak (Asiako estepetako zaldunak) germaniarren lurraldean sartu ziren. Hauek inperioaren mugak zeharkatu zituzten eta erromatarrek ezin izan zituzten bota.

395ean Teodosio enperadorea hil zen eta inperioa bita banatu zen: Mendebaldeko Erromatar Inperioa (Erroma hiriburu) eta Ekialdeko Erromatar Inperioa (Konstantinopla hiriburu)

9- ERROMATAR INPERIOAREN AMAIERA


Inperioa bitan zatituta egoteak asko ahuldu zuen. Mendebaldean enperadoreak ez ziren gauza izan germaniarrak geldiarazteko. 476an enperadorea kendu zuten germaniarrek. Ekialdean, Inperioak beste mila urte iraun zuen. Garai horretatik Aurrera Ekialdeko Inperioari Bizantziar Inperioa esaten zaio.

You might also like