Download as pptx, pdf, or txt
Download as pptx, pdf, or txt
You are on page 1of 6

9.

Testua

FEDERICO ECHEVARRIAREN
HITZALDIA LIBREKANBISMOARI ETA
PROTEKZIONISMOARI BURUZ
(1893-12-09)
9. TESTUA. FEDERICO ECHEVARRIAREN HITZALDIA LIBREKANBISMOARI ETA
PROTEKZIONISMOARI BURUZ (1893-12-09)
- Ez, hemen gertatzen den gauza bakarra zera da, Espainiaren eta Alemaniaren arteko itun
tamalgarriaren ondorioz, proiektua atzera botako dela, eta deseginik geldituko dela egungo
aduana-zergen araubidea ezartzeko egindako lan handia. Eta jokabide horrek zoritxar handia
ekarriko dio herrialdeari, dudarik gabe; ez bakarrik aurrekari zorigaiztoko bat ezarriko duelako,
etorkizuneko zeinahi industria-ekimen hondatuko lukeena, baizik eta, orobat, zauri hilgarria
eragingo liekeelako lantegiei; bai egungo muga-zergen araubidearen babesean altxatu direnei,
halakoak baitira gehien-gehienak, bai lehendik altxatuak zirenetan egin diren erreforma eta
zabaltze handiei. Eta industria-jarduera horren guztiaren heriotzak, ohar gaitezen, hauek
guztiak harrapatuko lituzke: Labe Garaietan, galdaragintzako eta makinak egiteko instalazio
berriak; altzairu-ekoizpena; Deustuko Lantegietan, altzairu moldekatuak eta trakzio-makinak eta
-materiala egiteko saila; Aurreran, hodifuntzio oso garrantzitsuak, eta altzairu-lanak; Zorrotzako
tailerretan eta Miraballeskoetan, zubi, bagoi eta eraikinak egiteko lanak eta galdaragintza (…) eta
beste asko eta asko, luze joko bailiguke orain denak aipatzeak. Ez aipatzeagatik, jaun-andreok,
berebiziko garrantzia duten fabrika-proiektuak — izenik ezin dut eman—, 1891ko aduana-
zergak jarraitzearen baitan baitago haiek gauzatzea edo ez.
Hain ondorio lazgarriak saihesteko, hainbesteko hondamena saihesteko, Bizkaia ez ezik
Espainiako beste eskualde oso garrantzitsu batzuk ere hartuko bailituzke eta eragina izango
bailuke nazio osoan, tinko eskatu behar diogu Gobernuari ez dadila araubidetik urrundu, ez
dezala halako modu zalapartatsu eta gupidagabean suntsitu gaur egungo babes-sistema, eta,
beraz, bazterrera utz dezala espainiar-alemaniar itun zentzugabe hori.
Merkataritza Itunen kontrako mitin-protesta, Bilbon, 1893ko abenduaren 9an. Bilbon, 1894.
A) Testuaren sailkapena:

Testu mota: Lehen mailako testua, hitzaldia, izaera politiko-


ekonomikoarekin.

Non eta noiz idatzia: Bilbon, 1894ko Merkatal-Itunen kontrako mitin-


protesta batean, Errestaurazio garaian.

Egilea : Federico Echeverria, euskal enpresa-gizona, XX.mendearen


hasieran Euskal Ekoizleen Liga zuzenduko zuena.

Nori zuzendua eta xedea: Euskal Herriko herriari eta Espainiako nazio
eta gobernuari.
Helburua: Merkataritza-itun babesleak berean jarraitzea, eta
Alemaniarekin sinatu behar den merkatal-ituna bertan behera
gelditzea.
B) Testuaren funtsezko ideiak azpimarkatzea.

• Testuan Federico Echeverriak, bizkaitar enpresa-gizona, Alemania eta Espainian


artean firmatu behar zuten merkatal-itunaren kontra egindako mitin-protestan emandako
hitzaldia agertzen da.
Bere ustetan hitzarmen honek, 1891ko aduana-zerga babeslea aldatzea suposatuko du, eta
hau oso kaltegarria izango da Bizkaiko industriarentzat, martxan dagoenarentatz, zein
oraindik proiektuak diren hoientzat : “bai egungo muga-zergen araubidearen babesean
altxatu direnei …” “jarduera horren guztiaren heriotza…”

• Hau gerta ez dadin animatu egiten du, Bizkaia eta Espainiako biztanleriari, indarrean
dagoen 1891ko muga-zerga sistema babesteko, “Gobernuari ez dadila… suntsitu gaur
egungo babes-sistema…”. Eta atzera botatzeko hispaniar-alemaniar hitzarmena “utz dezala
espainiar-alemaniar itun zentzugabe hori
C) Testu ingurua
• Errestaurazio garaian, bipartidismoak eta txandakatze sistemak egonkortasuna emango
zion Espainiako erregimen politikoari, bestetik hirugarren gerra karlistaren amaierak eta
eta kontzertu ekonomikoak asko lagunduko zuten Euskal Herriko industrial garapenean
bereziki Bizkaiarena.
• Prozesu honetan arazo handienetarikoa atzerriko industriaren konpetentzia izango zen,
Britania Handiko edo Frantziako industriak mende erdiko aurrerapena zeramaten
horregatik , produktuak hobeagoak eta merkeagoak ziren, eta bertako industriarentzat
aurre egiteko konpetentziari, ezinbestekoak ziren neurri protekzionistak.
• Egoera honetan neurri librekanbistak eta protekzionistak tartekatzen joan ziren, baina une
honetan indarrean zegoen 1891ko lege protekzionista. Lege honek posible egiten zuen,
Espainiako burdina eta altzairua izatea, nahiz eta askoz ere garestiagoa izan, Espainian
kontsumitzen zena.
• Hispaniar-alemaniar itunak puskatu egiten zuen marko babesle hau, ondorioz
Echeverriaren hitzetan Bizkaiko uneko eta etorkizuneko industriaren suntsipena ekarriko
zuen. Berez esaten du Bizkaiak hain industria ospetsuak baldi baditu 1891ko muga-zergei
esker izan dela, horregatik animatzen du herria gobernuari eskatzeko politika babeslea
mantentzea.
• Ondorio bezala esan azkenean ez zela hitzarmena sinatu eta ondorioz, XX.mendeko
hasieran, siderurgia espainola eta bereziki bizkaitarra izugarri haziko zen. Lehen mundu
gerra bukatu zenean ordea, bukatu egin zen garapen arrakastatsu hau.
C) Testuaren garrantzia:

Testua, garrantzitsua da erakusteko zein erabakiorra zen Alemaniarekin sinatu behar


zuten merkatal akordioa ez sinatzea .
Federico Etxeberriak Ekoizleen Ligaren presidenteak, oso agerian uzten du
Bizkaiarentzat bereziki, akordioa sinatzeak, suposatuko duela galtzea Espainiako
merkatuan une horretan duen nagusitasuna , eta horrek Bizkaiko industriaren
hondoratzea ekarriko duela.

You might also like