Download as ppt, pdf, or txt
Download as ppt, pdf, or txt
You are on page 1of 10

9.

atala (2tik 2)

NORTASUNAREN NAHASTEAK.
PSIKOPATIA
PSIKOPATIAren inguruko irizpideak,
HARE-ren ustetan
 Hare-k planteatzen dituen irizpideak psikopatia sailkatzeko Cleckley-ek
egindako deskribapen klinikoan jatorria dute.

 Hare-k 22 itemeko eskala, Psychopathy Checklist-ekoa, landu zuen.

 80ko hamarkadaren erdialdera emaitza interesgarriak eta egiaztagarriak


agertzen hasi ziren, ebaluazio-tresna fintzera bultzatu zutena. Itemen
deskribapena hobetu zen eta haietako 2 kanporatu ziren.

 20 irizpideak Hare-ren Psychopathy Checklist-Revised (PCL-R)


bezala argitaratu ziren.
PSIKOPATIAren inguruko irizpideak,
HARE-ren ustetan
ALDERDIA
— Hitz-jarioa/gainazaleko xarma Interpertsonala
— Autobalioaren zentzu neurrigabea Interpertsonala
— Estimulazio beharra/asperkizunerako joera Bizimodua
— Gezurti patologikoa Interpertsonala
— Maula-egilea (iruzurgilea)/manipulatzailea Interpertsonala
— Aladura edo erruduntasun sentimenduaren eza Afektiboa
— Gainazaleko maitasuna Afektiboa
— Sorgortasun afektiboa/enpatia eza Afektiboa
— Bizimodu parasitarioa Bizimodua
— Jokabidearen autokontrol urria Antisoziala
PSIKOPATIAren inguruko irizpideak,
HARE-ren ustetan
ALDERDIA
— Jokaera sexual promiskuoa
— Haurtzaroko jokaera arazoak Antisoziala
— Epe luzerako helburu errealisten absentzia Bizimodua
— Oldarkortasuna Bizimodua
— Arduragabetasuna Bizimodua
— Norberaren ekintzen erantzukizuna onartzeko ezgaitasuna Afektiboa
— Iraupen motzeko ohiko ezkontza-erlazioak
— Gazte delinkuentzia Antisoziala
— Askatasun baldintzatuaren ezeztatzea Antisoziala
— Aldakortasun kriminala Antisoziala
PSIKOPATIAren inguruko irizpideak,
HARE-ren ustetan
 Psikopatiaren konstruktua, PCL-R-ean deskribatzen den moduan, sintoma
INTERPERTSONAL, AFEKTIBO ETA KONDUKTUAL multzo batean oinarrituz
definitzen da.

 Eremu INTERPERTSONALEAN, psikopatak esplotatzaileak, arranditsuak,


manipulatzaileak, gainazalekoak, egozentrikoak eta menderatzaileak dira.

 Eremu AFEKTIBOAN, psikopatak emozio gutxi sakonak eta aldakorrak


erakusten dituzten pertsonak dira, nekez gai dira modu egonkor batean
pertsonekin, printzipioekin edo helburuekin afektiboki lotzeko, eta ez dute
erakusten ez enpatiarik ez benetako erruduntasun sentimendurik edo
aladurarik.

 Eremu KONDUKTUALEAN, psikopatak oldarkorrak dira, sentipen berrien


beharra dute eta ezegonkorrak dira eta gizarte-arauak hausteko eta
betebeharrak eta erantzukizunak ez betetzeko joera handia dute.
PSIKOPATIAren inguruko irizpideak,
HARE-ren ustetan
 PCL-R-a zentzu klinikoan oinarritutako ebaluazio konduktualaren eskala da.

 3 kalifikazio. 0arekin jakinarazten da itema ez dela gizabanakoari aplikatzeko modukoa.


1arekin jakinarazten da itema aplikagarria dela neurri batean.
2arekin jakinarazten da itema erabat aplikagarria dela.

 Ebaluazioa egiteko baliabideak:


― ERDIEGITURATUTAKO ELKARRIZKETA.
― Informazio-ITURRI KOLATERALEN BATETIK datozen DATUAK
(adibidez, espetxe-artxiboak).

 Informazio-iturri kolateralaren erabilerak baimentzen du elkarrizketan bildutako


informazioa egiaztatzea eta manipulaziorako eta faltsukeriarako joera, hain ohikoa
gizabanako hauengan, kontrolatzea.
PSIKOPATIAren inguruko irizpideak,
HARE-ren ustetan
 Helburua DIAGNOSTIKO KLINIKOA egitea denean, bi informazio-iturriak kontuan
izatea ezinbestekoa da.

 IKERKUNTZARAKO erabiltzen denean, PCL-R-a informazio kolateralarekin soilik


balioets daiteke, baldin eta hau nahikoa bada. Inola ere ezin daiteke erabili
elkarrizketaren informazioa soilik edukitzen bada.

 0 eta 40 puntu arteko kalifikazio dimentsionalak.

 Psikopatia-diagnostiko baterako mozketa puntu ohikoena ≥ 30 da.


 Psychopathy Checklist: Screening Version (PCL:SV)-aren agerpenak baimendu du
psikopatiaren ikerketa lagin kliniko zibilei eta biztanleria orokorrari hedatzea.
PSIKOPATIA versus
NORT. NAHASTE ANTISOZIALA
 Nortasunaren nahaste antisoziala jokaera deliktibo eta antisozialetan
oinarritzen da bereziki eta nahastearen sintoma interpertsonalak eta
afektiboak oso gutxi kontuan ditu.

 Hare-ren irizpideek barnean sartzen dute jokabide antisozialen eta ezaugarri


interpertsonalen eta afektiboen konbinazioa.

 Nortasunaren nahaste antisozialaren ezaugarriek erakuste dute


ebaluatzaileen arteko fidagarritasun ona, baina egile
batzuentzat, bere fidagarritasun garaiaren prezioa baliotasun urria da.

 Espetxe-populazioaren %50-75 artekoak nortasunaren nahaste


antisozialaren irizpideak betetzen ditu.

 Nortasunaren nahaste antisozialaren irizpideak sistema juridiko-penalarekin


kontakturik izan ez duten lagin klinikoetan azpidiagnostikatzen dira.
PSIKOPATIA versus
NORT. NAHASTE ANTISOZIALA
 Hare-ren irizpideetan sartuta dauden ezaugarriak egokitasunez
ondorioztatzeko beharrezkoak dira:
― EXPERIENTZIA KLINIKO NABARMENA.
― PCL-R-aren EZAGUTZA ONA.
― ENTRENAMENDU ONA.

 Ordain gisa, Hare-ren irizpideek iragartzeko botere handia dute, oso


bereziki etorkizuneko jokaera deliktibo eta antisozialetan. Baita espetxeetan
emandako jokaera-arazoak eta esku-hartze programetan erakutsitako
erantzuna iragartzeko.

 Espetxe-populazioaren %15-25 artekoak psikopatiaren irizpideak betetzen


ditu.
PSIKOPATIA versus
NORT. NAHASTE ANTISOZIALA
 Nortasunaren nahaste antisozialaren irizpideak betetzen dituzten
gizabanakoetako gutxi batzuk soilik psikopatak izango lirateke.

 Psikopatiaren irizpideak bereziki erabilgarriak dira eremu forensean eta


penitentzialarian.

 Hasiera batean PCL-R eskala garatu zen gizonezko delitugile helduekin


erabiltzeko. Hala ere, ikerketa berriek erakutsi dute bere erabilgarritasuna
espetxe-populazio femeninoarengan ere.

 Psikopatiaren kontzeptua, Hare-ren arabera, ez da soilik jokabide desbideratua


aurkezten duten pertsonak diagnostikatzeko, baizik eta egokitzapen sozialaren
gradu altua, eta barne arrakasta eremu profesionalean, aurkez dezaketen
subjektuei ere aplikatzeko modukoa da.

You might also like