Download as pptx, pdf, or txt
Download as pptx, pdf, or txt
You are on page 1of 7

13.

Testua

Clara Campoamor diputatuak gorte


konstituziogileetan emandako hitzaldia
(1931-09-01)
13. TESTUA: CLARA CAMPOAMOR DIPUTATUAK GORTE KONSTITUZIOGILEETAN EMANDAKO
HITZALDIA (1931-09-01)
 
Utzi iezaiozue emakumeari den bezalakoa izaten, hura ezagutu eta epaitzeko; errespeta
ezazue gizaki izateagatik duen eskubidea; (…) eta eskubide konstituziogilea, herri zibilizatuen
arau juridiko gisa, gero eta hurbilago badago askatasunaren kontzeptutik, ez ezaguzue
arrazoitzat aipatu izaki desberdinen arteko desberdintasunaren printzipio aristoteliko
zaharkitua (…). Utzi iezaiozue emakumeari Zuzenbidean aritzen, hasieran hanka-sartzeak eta
zalantzak izanda ere, horrela bakarrik heziko baita hartan.
 
(…) Konstituzio honen garaia eta espiritua kontuan hartuta, oso poztu nau mundu zibilizatuan
orain arteko konstituziorik onena, libreena eta aurreratuena izango dela pentsatzeak.
Gainera, nire ustez, behin-behineko Gobernuaren dekretuak monarkiako hogei mendek
aitortu ez ziotena aitortuko dio emakumeari, Errepublika ezarri eta hamabost egunean. Uste
dut hau izango dela emakumearen [sufragio] eskubidea onartuko duen lehen latindar
herrialdea; lehen aldiz entzungo da latindar ganbera batean emakumearen ahotsa,
emakumea bera bezain xumea, baina egiaren aurak ekarri nahi dizkiguna; eta harro-harro
sentitzen naiz, nire Espainia izango baita emakumearen askatasunaren bandera jasoko duen
herrialdea (…). Eta honela diotsuet, legegizonak: (…) ez ezazue onartu beste latindar nazio
batek, datozen egunetan, guk baino lehenago ezartzea bere Konstituzioaren buruan
emakumearen askatasuna, zuen kidearen askatasuna.
 
Espainiako Errepublikaren Gorte Konstituziogileen saioen egunkaria; 1931ko irailaren 1eko
saioa.
A) Testuaren sailkapena:

Testu mota: Testu historikoa,lehen mailakoa, hitzaldi parlamentarioaren


forman, izaera sozialpolitikoa.

Non eta noiz esana: Madrilen, Gorteen jauregian, 1931ko irailaren 1ean.

Egilea : Clara Campoamor, II. Errepublika garaiko behin-behineko


gorteen diputada, Erradikal alderdikoa, eta emakumearen botoaren
aldeko aitzindaria.

Nori zuzendua eta xedea: Gorte konstituziogileari eta Espainiako


herriari , helburua konstituzio berrian emakumerari boto edo sufragio
eskubidea lortzea lortzea izango delarik.
B) Testuaren funtsezko ideiak azpimarkatzea.

Clara Campoamorrek1931ko gorte konstituziogileetan emakumearen botoaren alde eman


zuen hitzaldiaren ideia nagusiak hauek dira:

- Lehenengo paragrafoan, gizarte zibilizatuetan dagoeneko eskubide konstituzionalak ,


arau juridiko gisa, gizakien askatasunak aldarrikatzen duten bitartean, zenbait
parlamentariek oraindik argudio gisa gizon eta emakumeen arteko desberdintasuna
justifikatzen duen printzipio aristoteliko batean oinarritzen direla. Konstituzioak , nahiz eta
hasieran zalantzak eta agian arazoak sortu bermatu egin behar du berdintasun hori.

- Ondoren konstituzio proiektua goraipatu ondoren “konstituzio onena, libreena,


aurretauena…”animatu egiten ditu legegileak, emakumearen botoa onar zezateen, esanaz
latindar munduaren lehenengo konstituzioa izango dela, emakumearen botoa jasoko
duena.
Horretaz gain Espainia emakumearen sufragioaren aldeko bandera bihurtuko da.
C) Testua dagokion prozesu historikoan txertatu.

Testua 1931an, Bigarren Errepublika garaian kokatzen da, non Donostiako hitzarmena
sinatutako alderdien liderrak Behin Behineko gobernua osatu ondoren, helburu nagusia
gorte konstizuigileak osatzea izango da .
Gorte hoiek osatzeko egindako hauteskundeen ondoren, sozialista-errepublikar
koalizioa nagusituko da, honen betebeharra konstituzioa egitea izango delarik.

- Gorte hoietan eztabaida latzak egon ziren gai askoren inguruan - erlijioa, jabetzaren
defentsa- eta baita emakume eta gizonezkoen berdintasunaren inguruan, bereziki
sufragioaren inguruan.
- Gortean une horretan bakarrik bi emakume zeuden, Victoria Kent Errepublikar
Ezkerra alderdikoa eta Clara Campoamor, alderdi Erradikalekoa. Ondoren Margarita
Nelken sozialista sartuko zen ( emakumeak nahiz eta boto eskubiderik ez izan, izan
zitezkeen diputatu hautatuak). Une horretan hiruretatik Clara Campoamor bakarra
izango zen emakumearen botoa defendatzeko orduan. Beste bi diputadek argudiatzen
zuten emakumeak zuten gehiegizko dependentzia elizarekiko bere iritziak baldintzatzen
zituela.
Azkenean eztabaida askoren ondoren, Clara Campoarrek defendatutako boto
berdintasuna onartuko zen, Espainia izanik latindar mundutik lehenenengo herrialdea
emakumearen botoa onartzen. Frantziak ez zuen 1944arte eskubide onartuko.
D) Adierazi testuak duen garrantzia,testua sortu zen garai historikoa ulertzeko.

Testua oso garrantzitsua izango da ikusteko, alde batetik emakumearen


berdintasunak sortzen zituen arazoak, kasu honetan boto eskubidearen inguruan,
eta honek eragindako eztabaida gogorrak ere Espainiako Errepublikako
Konstituzioa egiteko orduan, baita emakumea diputada artean ere.

You might also like