Antzar Jolasa

You might also like

Download as ppt, pdf, or txt
Download as ppt, pdf, or txt
You are on page 1of 74

Antzara-jolas kooperatiboa 5. mailako Lehen Hezkuntzako ikasleentzat egina dago.

Antzara jokoaren sorrera zehatza inork ez daki. Hainbat hipotesi daude historian kokatu nahian, baina zergatik, noiz eta zertarako sortu zen
bere horretan galtzen da.

Hipotesi horietako batek XII. mendeko tenplarioengan jartzen du sorrera: Dona Jakueren Bidean oinarrituta; eta berez hori da. Antzara
jokoa bide bat da, bidaia batera gonbidatzen gaituena.

Jokoaren egitura bitxia ikusten badugu: kiribildua baita, azken finean, erdian dagoen laukira iritsi behar dira; hau da, erdian dago helmuga, eta
gainera kontaketa zehatzarekin iritsi behar dira. Horrek guztiak zer pentsa ematen digu: zergatik dauka jolas honek tenplarioek
beraien elizetan diseinatzen zuten egitura bera?

Tenplarioen kasuan eliza horietan sartzeko bide berezia jarraitzen bazenuen, azkenean, erdigunera iritsita “argitasunera”
ailegatzen zinen;“argia” lortzen zenuen; hau da, “jakinduria”. Aintzinakoentzat, hain zuzen ere, antzara zen jakinduriaren ikurra.

Antzara-jolasarekin berdina gerta daiteke, bidean agertzen diren erronkak eta zailtasunak gainditzen badituzte, eta azken laukira une
egokienean iristen badira, “jakinduria” hori lortuko dute. Baina gure kasuan , “jakinduria” hori berezia dela esan dezakegu: denek lortzen
baitute, zailtasunak eta erronkak gainditzeko era bakarra hori delako:

LANKIDETZA, denen arteko KOOPERAZIOA.


HELBURU OROKORRA:
Antzara jokoan agertzen diren jolas eta erronka guztiak lankidetzan edo kooperazioan gainditzea denen artean.
JOKOA HASI AURRETIKO LANA:
Autobiografia: Jokoa hasi aurretik taldekide bakoitzak etxetik autobiografia txiki bat idatzita ekarriko du. Inork ezingo du
besteen autobiografia jakin.
Saio bakoitzean, jokoan zehar autobiografia bat edo bi irakurriko ditugu, norena den jakin gabe. Autobiografia hori idatzi
duenak parte har dezake galderak egiten, baina besteak konturatu gabe berea dela; besteak norena den asmatzen saiatu behar dira.
Asmatzen duen autobiografiagatik, komodin bat lortuko dute, gero jokoan erabili ahal izateko.
Ezkutuko lagunaren gutuna: Irakasleak ikasle guztien izenak poltsa batean sartuko ditu. Hauek banan-banan paper bat
aterako dute inork jakin gabe norena den. Bakoitzak etxean egokitu zaion ikasleari gutuna idatziko dio (alderdi positiboak
nabarmenduz). Hurrengo saioan irakasleari eman eta honek denak iarakurri ondoren, antzar jokoan zehar erabiliko ditu.
ARAUTEGIA:
1.Banan-banan denek jaurtiko dute dadoa.
2.Jokoaren hasieran fitxa lehen laukian egongo da. Aurkezpen-jolas batekin hasiko da eta ondoren, dadoa jaurtiko da.
3.Antzara laukian erorita, atzeko antzara laukira joango da fitxa eta berriz ere jaurti beharko dute dadoa.
4.Zubiak: Fitxa lehen zubian erortzen bada, atzeko antzarara joango da, eta dadoa jaurti behar dute berriro. Bigarren zubian erortzen
bada,lehen zubira joango da, eta berriz ere jaurtiko dute.
5.Dadoak: Dadoan erortzen bada fitxa, berriz ere jaurti dadoa, ateratzen duten zenbakia atzeraka egin beharko dute. Dado lauki berean
bigarren aldiz erorita, desafio berezia edukiko dute dadoa jaurtitzeko (Izaren desafioa).
6.Desafioa egina duten laukian erortzen bada berriz ere, lauki bat aurreratzen dute.
7.Lauki berezietan erortzen bada (putzua, benta, kartzela, laberintoa, heriotza), desafio berezi bat edo bi desafio gainditu beharko dituzte
aurrera egiteko.
8.Bukaerako laukira (antzararen lorategira) kontaketa justuarekin iritsi behar da. Hala ez bada gertatzen, atzeraka egin beharko dute, eta lauki
horretako desafioa egin. Desafioa egina badago, hurrengo laukira pasatuko dira.
9.Dadoarekin hiru 6koa jarraian ateratzen badute, lehenengo bi 6ekin aurrera egingo dute, baina hirugarrena atzeraka egin beharko dute.
10.“Heriotza” laukian erortzen bada, aurretik egin gabe gelditu diren 3 erronkak egin beharko dituzte.
1 PARATXUTA
HELBURUA
Giro alaian, eta elkarlanean, norberaren ezagutza jakinarazi eta besteen izenak
gogoratu.
MATERIALA: Paratxuta edo jausgailua.

AZALPENA
Paratxuta lurrean zabalduta egongo da eta bere inguru guztian ikasleak zabalduko dira
eta paratxuta helduko dute gerriraino altxatuz. Ados jartzen direnean denek goraka
egingo dute besoekin eta paratxuta altxatuko dute. Tarte horretan bat azpitik
paratxutaren erdira joango da eta zulotik burua aterako du bere izena eta gustuko
zerbait esanez. Ondoren beste baten izena esango du eta bigarren horrek gauza bera
egingo du. Horrela denek egin arte.
1 GLOBOA ORBITAN
HELBURUA
Elkarlanean arituta besteen izenak gogoratu eta erronka burutzearen sentsazioa
bizitzea taldean.
MATERIALA: Puxika

AZALPENA
Ikasle guztiek tente borobil handi bat osatuko dute. Batek puxika bat edukiko du eta
erdira irtenda gora jaurtiko du bere izena esanez eta ondoren beste baten izena. Beste
honek kolpe bat emanez puxika airean mantendu beharko du beste baten izena esaten
duen bitartean. Horrela denek bere kolpea eman arte eta puxikak lurra ukitu gabe.
Kolpatu dutenak lurrean bere hasierako tokian eseriko dira.
2 AZKURA DAUKAT
HELBURUA
Giro positibo batean, lagunen izenak ikastea. Sormena piztea. Keinuen bidezko
lengoaia bultzatzea.

AZALPENA
Ikasle guztiak, zutik, borobil handi batean kokatuko dira. Irakaslea ere beraien artean
kokatuko da, eta jokoari hasiera emango dio honako hau esanez; “Nire izena Ibon da,
hemen azkura daukat (adib. buruan hatz eginez), eta lo egitea gustuko dut (lurrean
etzanda keinua egin)”. Borobilean hurrengo kideak, Ibonek bukatzean, honakoa esango
du; “Bere izena Ibon da, hemen azkura dauka (buruan hatz egingo dio), eta lo egitea
gustuko du (lurrean etzanda keinua egingo du)” eta “nire izena berriz Nekane da, hemen
azkura daukat (adib. sorbaldan hatz eginez), eta irakurtzea gustuko dut (keinua egin)”.
Horrela jarraituko dute taldeko guztiek, aurreko lagunen izenak, azkura duten lekua eta
gustuko duten aktibitatearen keinua egiten duten arte.

OHARRA
Taldea kopurutsua denean, jokoa astuna eta luzea gerta daiteke, beraz, aurreko lau
lagunen izenak eta keinuak besterik ez egitea proposatzen da.
3 METROA
HELBURUA
Giro positibo batean arreta mantentzea eta besteen izenak gogoratzea.
MATERIALA: Bi baloi

AZALPENA
Ikasle guztiek borobil handi bat egingo dute tente. Batek baloi bat edukiko du eta berak
nahi duenari jaurtiko dio haren izena esanda (Baloia jaurtitzen duena eseri egingo da,
jaurti duela jakinarazteko). Jasotzen duenak beste bati pasatuko dio haren izena esaten
duen bitartean eta eseri egingo da. Horrela denek pasatu eta jaso arte. Baloiak bere
“metroko ibilbidea” egingo du eta haurrek gogoratu behar dute. Ibilbide hori errepikatu
beharko dute, nahastu gabe.

OHARRA
Nahasten badira, beste bi aukera eman ibilbidea ondo egiteko.

ALDAERA
“Metroko ibilbide” berean beste baloi bat sartu.
4 BI IBILBIDEKO METROA
HELBURUA
Giro positibo batean arreta mantentzea eta besteen izenak gogoratzea.
MATERIALA:Bi baloi

AZALPENA
Ikasle guztiek borobil handi bat egingo dute tente. Batek baloi bat edukiko du eta berak
nahi duenari jaurtiko dio haren izena esanda (Baloia jaurtitzen duena eseri egingo da,
jaurti duela jakinarazteko). Jasotzen duenak beste bati pasatuko dio haren izena esaten
duen bitartean eta eseri egingo da. Horrela denek pasatu eta jaso arte. Baloiak bere
“metroko ibilbidea” egingo du eta haurrek gogoratu egin behar dute. Ondoren beste
ibilbide bat egin beharko dute. Bi ibilbideak bukatzen dutenean, bi ibilbideak batera
egiten saiatu beharko dira.

OHARRA
Nahasten badira, beste lau aukera eman ibilbideak ondo egiteko.
5

HELBURUA

AZALPENA

ALDAERA
6

HELBURUA

AZALPENA

ALDAERA
7 LAGUNA AURKITU
HELBURUA
Elkar hobeto ezagutzea. Beste gelakideen ezaugarriez ohartzea. Gelakide guztiak
taldeko partaide sentiaraztea.
MATERIALA: Ikasle guztientzat boligrafo eta pegatina handi bana.

AZALPENA
Irakasleak ikasle bakoitzari pegatina handi bat banatuko dio (orri erdia). Pegatina
honetan, ikasle bakoitzak lau ertzetan, goitik behera eta ezkerretik eskuinera, honako
hau idatzi beharko du: igande arratsaldetan egiten duena, zaletasunik gogokoena,
lagunen izaerako alderdirik gustukoena, amesten duten desio bat...
Ikasle guztiek pegatinan idatzi ondoren, irakasleak orriak jaso, nahastu eta ausaz
banatuko ditu berriro ikasleen artean, bakoitzari berea ez den beste pegatina bat
emanez. Jarraian, ikasle bakoitzak pegatinaren jabea aurkitu beharko du, baina
pegatina ezingo dio inori erakutsi. Zalantzak baditu, idatzita dagoenari buruzko galderak
egin ditzake eta, jabea aurkitzen duenean, pegatinaren erdian haren izena letra handiz
idatzi eta bularrean itsatsiko dio.

BALORAZIOA
Nola sentitu zarete? Galderak erantzutea kosta egin al zaizue?
8 IZARRA
HELBURUA
Taldeko konfiantza, kooperazioa eta kohesioa sustatzea. Oreka-zentzumena
estimulatzea.

AZALPENA
Ikasle guztiek, elkarri eskua emanda, hankak apur bat zabalduta eta besoak luzaturik,
biribil handi bat osatuko dute. Hurrenkeran 1 ala 2 zenbakia egokituko zaio ikasle
bakoitzari. 1 zenbakia dutenek, pixkanaka (oso mantso), aurrerantz botako dute
gorputza, eta 2 zenbakia dutenek berriz atzerantz, guztien artean izar bat osatzen duten
arte. Ondoren, 1 zenbakia dutenek atzerantz botako dute gorputza eta 2 zenbakia
dutenek aurrerantz.

BALORAZIOA
Zer zailtasun aurkitu ditugu ? Bizitzan, talde batean konfiantza izateko eta elkar
kooperatzeko, zer arazo sortzen dira?
8 TALDEAN ALTXATU
HELBURUA
Sormena piztea. Taldekideen mugimenduak koordinatzea.

AZALPENA
Ikasleen artean bikoteak egingo ditugu. Eskuetatik edo besoetatik helduta biak lurretik
batera zutik jartzen saiatuko dira. Lortzen badute hirukoteak osatuko dituzte. Lortzen
badute laukoteak… Horrela denen artean zutik jartzea lortu arte.

OHARRAK
Azpimarratu taldekide guztiak batera zutik jarri behar direla. Ez badute lortzen talde
txikietan lortu dutena baloratu.

“Taldean altxatu” (Iker): Jolasa errezegi egiten badute gehitu daiteke beste jolas hau:
Denak borobilean soka bati helduta, eta soka guztiak lotuta soka handi bat osatuta.
Batera eseri beharko dira soka askatu gabe; eta ondoren batera altxatu.
9

HELBURUA

AZALPENA

ALDAERA
10 BARKUA KONPONTZERA
HELBURUA
Mugimenduak koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Gozatzea.

AZALPENA
Ikasle guztiek, batek izan ezik, ilara bat egingo dute lurrean etzanda, ahoz behera eta
gerriak elkarren artean ukituz. Ilarakoak, kontrako zentzuan etzango dira, hau da, ikasle
batek bere hankak ilararen eskuinean kokatuko ditu eta hurrengoak ezkerrean.
Errenkadak, barkua itsasotik ateratzeko egurrezko bidea irudikatuko du. Borondatezko
ikaslea barkua izango da, eta perpendikularki, ilararen gainean etzango da eta ez da
mugituko. Lurrean errenkadan etzanda daudenak, ipurdia eta gerria mugituz, barkua
alde batetik bestera eramaten saiatu beharko dira. Barkua beste aldera iristen denean,
azkena jarriko da ilaran eta errenkadako lehenak errepikatuko du dinamika. Horrela
jarraituko dute guztiek jolasa burutu arte.

OHARRA
Goian borondatezko ikaslea joango da; inor behartu gabe.

BALORAZIOA
Nola sentitu zarete? Zaila izan al da barkua mugitzea?
11 SUDUR PUNTAK
HELBURUA
Taldeko komunikazioa sustatzea. Konfiantza garatzea. Elkar ukitzen ohitzea eta sexu
estereotipoak baztertzea. Entzumenaren bidez gidatzen ikastea.
MATERIALA: Begiak estaltzeko zapiak.

AZALPENA
Ikasleak binaka, bata bestearen aurrean metro batera kokatuko dira. Bikote bakoitzeko kide batek
begiak estaliko ditu zapi batez; bestea, berriz, zapirik gabe arituko da. Begiak estaliak dituen
kidea pixkanaka eta oso mantso bere lagunarengana hurbildu eta sudur-puntarekin lagunaren
sudur-punta ukitzen saiatuko da. Begiak estali gabe dituen lagunak ezingo du hitz egin, ezta
mugitu ere; baina bikotekideari bere posizioa non dagoen adierazteko haizea emeki emango dio,
putz eginez. Ondoren kontrakoa egingo dute, edota, nahi izanez gero, biek begiak estalita.

ALDAERA
Bikotekide batek estaliko ditu begiak eta metro bateko distantziara kokatuko da bestearengandik;
baina oraingoan eremu jakin batean mugituko dira. Begiak estali gabe dituenak, lagunaren izena
behin eta berriz errepikatuko du eta finkaturiko espazioan barrena mugituko da. Itsuak jarraituko
dio, besteekin talka egin gabe 5 minututan espazioan barrena ibiliaz. Edota itsua ukuilu batera
eraman arte. Proba daiteke ere itsuek hizki edo zenbaki bat eramanda ordenan jar araztea.

BALORAZIOA
Zer sentsazio eduki dituzue? Nolako hausnarketak sortu dira? Jolasa egiterakoan
erresistentziarik izan al da? Orientatzeko zailtasunak izan al dituzue?
12

HELBURUA

AZALPENA

ALDAERA
13 TXIO-TXIOKA
HELBURUA
Taldeko distentsioa, konfiantza eta batasuna sustatzea.
MATERIALA: Ikasle guztientzat, begiak estaltzeko zapi bana.

AZALPENA
Ikasle guztiek begiak estaliko dituzte, eta, estali bezain pronto, irakasleak ikasle bati
esango dio oilo-amarena egitea egokitu zaiola eta ezingo duela txintik ere esan. Beste
guztiek, eremu mugatu batean, taldekideen esku bila ibiliko dira noraezean. Norbaitekin
topo egiten dutenean, haren eskuari heldu eta belarrira “Txio-txio?” galdetu behar dio.
Besteak ere“Txio-txio?” galdetzen badu, eskuak askatu eta bilaka segituko dute. Baina,
txio-txio galdetzean erantzunik jasotzen ez badu, oilo-ama aurkitu duenaren seinale
izango da, eta berarekin geratuko da, eskua emanda eta isilik. Jolasak aurrera egingo
du, harik eta guztiak oilo-amarekin elkartu eta eskua emanda geratu arte.
14

HELBURUA

AZALPENA

ALDAERA
15 DRAKULA
HELBURUA
Distentsio giroa sortzea. Taldeko konfiantza sustatzea.
MATERIALA: Ikasle guztientzat, begiak estaltzeko zapi bana.

AZALPENA
Ikasle guztiak eremu mugatu batean mugituko dira begiak estalita. Irakaslea ikasle
baten –edo biren– ondora gerturatuko da eta belarrira “Drakula” esango dio. Ikasleek
elkarrekin topo egiten dutenean, “Drakula zara?” galdetu beharko dute. Drakula ez
badira, bere izena esango diote elkarri eta ibiltzen jarraituko dute. Baina inork
Drakularekin topo egiten badu, Drakulak oihu bat botako du eta lepoan hozka egingo dio
(txantxetan, noski). Momentu horretan, hozkatutako laguna Drakula bihurtuko da. Eta bi
Drakula ibiliko dira. Jolasa aurrera ibili ahala, gero eta Drakula gehiago izango da.
Azkenean ikasle guztiak Drakula izango dira.

BALORAZIOA
Nola sentitu zarete? Beldurra pasa duzue edota konfiantzaz jokatu duzue? Nola
erantzun duzue?
16 ELEFANTEAK
HELBURUA
Distentsio giroa sortzea. Taldeko konfiantza sustatzea.
MATERIALA: Ikasle batek soinua egiteko objektu bat eta beste guztiek begiak estaltzeko zapi
bana.
AZALPENA
Gelako elefante guztien gidaria izango den gelakide bat aukeratzen da lehenik. Kide honek
ahoz aginduak emango ditu. Gelako beste guztiak elefanteak izango dira, begiak estaliko
dituzte eta eskuak elkarri emanda mugituko dira. Elefanteek, aginduei jarraituz ibilbide bat osatu
beharko dute. Poliki joan beharko dute eta gidariaren aginduei kasu egingo diete. Tarteka,
kanpoko norbait (irakaslea, adibidez) saiatuko da taldeak bere helburua lortu ez dezan.
Horretarako, taldea apurtzera joango da, edota beste soinu batzuk egingo ditu nahastearren.
ALDAERA
“Elkarrekin heldu”: Taldekide guztiek batek izan ezik begiak estali beharko dituzte. Begiak
estalita dituztenak, patioan zehar banatuko dira (banaketa irakaslearen laguntzarekin egingo
dute). Begiak estalita ez dituenak (zuzendariak) ahoz aginduak ematen hasiko da eta taldekide
guztiak beregana heldu beharko dira eskuak aurrean dituztela. Heldutakoan, zapia kendu eta
besteak iristeko zain egon beharko dira.
EBALUAZIOA
Nola sentitu zarete? Beldurra pasa duzue edota konfiantzaz jokatu duzue? Nola erantzun
diezue kanpoko erasoei?
17 ESPIRALA
HELBURUA
Ikasleen baieztapen fisikoa indartzea. Elkar ukitzen ohitzea. Taldeko sentimendua
sortzea. Mugimenduak koordinatzea.

AZALPENA
Ikasle guztiek, eskutik helduta, kate luze bat osatuko dute. Katearen muturreko bi
ikasleek, kontrako zentzuan eta beren buruari bira emanez lasai hasiko dira biraka.
Mugimendu lasaiak egingo dira, eta pixkanaka talde osoa, elkar estutuz, besarkada
handi batean bilduko da. Lortzen dutenean, muturreko ikasleak aldatu egingo dira.

EBALUAZIOA
Bai jolasean, bai taldean nola sentitu diren azalduko dute. Espiralean gertatutakoaz ere
hausnartuko dute: leku falta, erabakiak nola hartu diren, etab.
17 HARILA
HELBURUA
Taldeko partaide sentiaraztea. Lagunen harrera beroa. Taldea kohesionatzea. Besteen
baieztapena erraztea.
MATERIALA: Hari lodi edota artilezko haril luze bat.

AZALPENA
Ikasle guztiek biribil handi bat eginez eseriko dira. Irakaslea, beraien tartean, harila
eskuetan duela, muturreko hariari helduko dio, eta aukeratzen duen ikasle bati botako
dio haril osoa. Harila jaurtitzen duen momentuan, ikasle horri buruzko gauza positibo bat
esan beharko du. Horren ondoren, harila jaso duenak berdina egingo du: beste lagun
bati harila jaurti eta gauza positibo bat esango dio. Denek harila jasotzen dutenean,
aurkako bidea hartu beharko du desegin arte.
EBALUAZIOA
Bukaeran, taldean bildu eta honako galderen inguruan egingo dugu hausnarketa. Gauza
positiboak esatea erraza izan al da? Nola sentitu zara zure gauza positiboak entzutean?
Bat egiten duzu esandakoarekin?
18

HELBURUA

AZALPENA

ALDAERA
19 AUTOMOBIL GARBIKETA
HELBURUA
Ikasleen baieztapen fisikoa indartzea. Taldean maitatua eta jasoa sentitzea.

AZALPENA
Taldea bitan banatuko da eta bi errenkadak bata bestearen parean jarriko dira aurrez
aurre. Autoa garbitzeko makinaren bi aldeak izango dira bi errenkada horiek. Jolasa
hasten denean, ikasle bat garbitzeko makinaren mutur batean sartuko da eta pixkanaka
(poliki) beste alderaino joango da. Bidean, autoen modura, gelakideek laztandu, igurtzi
eta zapladak emango dizkiote, xuabe, leun. Ikasle guztiak “garbituak” izan diren arte
jarraituko du jolasak. Bi aldiz errepikatuz gero, ikasle bakoitzak leunki edota gogorrago
igurztea aukera dezake.
ALDAERA
Taldea bitan banatu beharrean biribilean talde bakarra osatuko dute, eta “garbitua”
izango den ikaslea, guztien hanka azpitik pasa beharko du, laztanak jasoz, bere lekura
iritsi arte.
EBALUAZIOA
Bukaeran, taldean bildu eta honako galderen inguruan egingo dugu hausnarketa. Bi
egoeretan nola sentitu zarete (garbitzen eta garbituak izanik)? Kontaktu fisikoa gustatu
al zaizue?
19 DUTXA
HELBURUA
Konfiantza sustatzea. Elkar ukitzen ohitzea.

AZALPENA
Ikasleak launaka taldekatuko dira. Ikasle bat erdian jarriko da (dutxa jaso behar duena)
eta beste hirurek biribilean inguratuko dute. Jolasa hasten denean, biribilean daudenak
dutxa bat izango balira, erdian dagoenaren gorputzari masajea emango diote. Burutik
hasi eta oinetaraino hiru alditan; ura, xaboia eta berriro ura eman beharko diote. Gero
rolak aldatuko dituzte hirurek masajea jaso duten arte.
ALDAERA
Lauko taldea egin beharrean hirukoa egin daiteke. Erdikoa, gerritik makurtuta, besoak
erortzen utziko ditu. Beste bi kideek, bakoitzak hanka bat hartuta, oinaren puntatik
gerriraino, masajea emango diete.
OHARRA
Jolas hau egiteko taldeak konfiantza handia behar du izan. Ukitua izatea gaizki
eramaten duenak ur gutxiko dutxa eska dezake (masaje leuna).
EBALUAZIOA
Bukaeran, taldean bildu eta honako galderen inguruan egingo dugu hausnarketa. Nola
sentitu zarete? Elkar ukitzea nola joan da?
20 BESARKADA MUSIKALA
HELBURUA
Taldeko partaide sentiaraztea. Guztien harrera beroa jasotzea.
MATERIALA: Musika aparatoa.

AZALPENA
Irakasleak dantzagarria den musika bat ipiniko du, eta ikasle guztiek, eremu mugatu
batetan libreki arituko dira dantzan. Irakasleak musika gelditzen duenean, ikasle
bakoitzak beste ikasle bat besarkatu beharko du. Gero, irakasleak musika berriro jarriko
du eta berriro dantzan arituko dira. Baina, musika berriro gelditzen denean, hirunaka
besarkatuko dute elkar. Horrela, elkar besarkatu beharreko taldea, pausoz pauso,
handituz joango da, guztiak besarkada handi batean biltzen diren arte. Besarkada
bakoitzean, ezin da inor besarkadarik gabe gelditu.
EBALUAZIOA
Jolasa nola bizitzen duten eta nola sentitu diren azalduko dute.
21 URTETBETETZE ERRENKADA
HELBURUA
Hitzekoak ez diren beste gorputz-adierazpenak ulertzen eta interpretatzen jakitea.
Gorputz adierazpena lantzea. Arreta estimulatzea.

AZALPENA
Ikasleek, beraien urtebetetze-eguna kontuan hartuta, urtarriletik abendura arteko ilara
ordenatu bat egin beharko dute (urtebetetze-eguna ere gogoan hartuz). Baina ezingo
dute hitzik esan; beraz, elkarren artean moldatu beharko dira errenkada osatzeko. Ilara
zuzena izateak edo ez izateak ez du garrantzirik; bai, ordea, nola lan egin duten eta nola
komunikatu diren.
OHARRA
Jolas hau horma-barretan edo bulderran ere egin daiteke.

EBALUAZIOA
Bukaeran, taldean bildu eta honako galderen inguruan egingo dugu hausnarketa. Zer
arazo sortu dira? Zerk erraztu du komunikazioa?
22 URA, BASOZ BASO
HELBURUA
Ura erori ez dadin, elkarren arteko kooperazio eta koordinazio eraginkorra lortzea.
MATERIALA: Ikasle bakoitzarentzako plastikozko baso bana. Ura. Yogur poteak eta
soka mehea.

AZALPENA
Ikasleak biribilean zutik kokatuko dira, bakoitzak plastikozko baso bat ahoan. Ikasle
batek bere edalontzia urez beteko du, eta, basoari ahoarekin helduta, ura edalontzira
botako dio eskuineko lagunari, ahalik eta ur gutxien galduz. Eskuak ezingo dira erabili.
Ondoren, ura jaso duen lagunak bere eskuinekoari berdina egingo dio, guztiek ura
ondoko lagunari pasatu arte.
OHARRA
Bukaeran ikusiko da zenbat ur garraiatzea lortu duten.

ALDAERA
Era horretan ura pasatuta ontzi batbetetzea.
Ura edalontziarekin ahotik ahora pasatu beharrean, edalontziek zuloak eginda soka
pasatu zuloetatik eta batetik bestera pasatzea edalontzia ukitu gabe.
23

HELBURUA

AZALPENA

ALDAERA
24 POXPOLO KAXA SUDURREZ
HELBURUA
Mugimenduak koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Gozatzea. Desinhibitzea.
MATERIALA: Poxpolo kaxa.

AZALPENA
Ikasleak biribilean zutik kokatuko dira, eta poxpolo kaxa bat pasatu beharko diote elkarri
lurrera erori gabe. Poxpolo kaxa sudurrarekin bakarrik pasa daiteke. Beraz, ikasle batek
kaxaren alde batean sudurra sartuko du eta eskuineko hurrengo ikasleak kaxaren beste
aldean kokatuko du sudurra. Ezingo dira eskuak erabili. Guztiek jolastu beharko dute.

ALDAERA
Poxpolo kaxa izan beharrean, sagar bat, edo teniseko pilota bat izan daiteke, eta
eramateko modua, lepoa eta kokotsaren artean. Era berean erretzeko papera pasatzea
sudurretik sudurrera.

EBALUAZIOA
Bukaeran, taldean bildu eta honako galderen inguruan egingo dugu hausnarketa. Nola
sentitu zarete? Ondokoaren sudurra gertu edukitzeak sentimenduren bat eragin al digu?
25 UZTAIA BIRAKA
HELBURUA
Mugimenduak koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Gozatzea. Desinhibitzea.
MATERIALA: uztaiak.
AZALPENA
Ikasleak biribilean zutik eta eskuak elkarri emanda kokatuko dira. Bi lagunen esku tartean uztai bat
zintzilikatuko du irakasleak. Uztaia biribilean zehar mugitzen eta bira oso bat ematen saiatu beharko
dute ikasleek, eskuak askatu gabe. Horretarako, burua eta hankak uztai barruan sartu beharko dituzte
eta, jarraian, ondokoari uztaia pasa. Baina ez diegu nola egin behar den esango, beraiek asmatu
beharko dute modua. Bira bat ematen dutenean, berriro uztai gehiagorekin errepika daiteke jolasa.
Edota bi uztai aldi berean baina norabide ezberdinetan.
ALDAERA 1
Berdina izango da jolasa, baina biribilean, elkarren artean eskua modu berezian emango diote elkarri;
hankak zabalik, guztiek eskuinerantz begiratuko dute. Makurtuta, eskuineko eskua hanka azpitik
pasako dute (atzekoari eskua emango diote), eta ezkerreko eskuarekin aurrekoaren eskuari helduko
diote. Jarrera berezi honetan mugitu beharko dute uztaia.
ALDAERA 2
Hiru edo lauko taldeetan elkartuko dira ikasleak, eta talde bakoitzean uztai bat izango dute. Hirukotea
uztaiaren barruan zutik kokatu da, besoak ondokoaren sorbaldan jarrita. Eskuak erabili gabe, uztaia
gorantz igotzen saiatu beharko dute, azkenean uztaia buruan kokatu arte.
ALDAERA 3
Azalpenean bezala uztai batekin, baina bira osoa ematen duenean, toki horretatik eskuak sakatu eta
hilera bat osatu. Uztaia daukanak jaurti beharko du kono baten sartu ahal izateko. Ondoren, berriz ere
borobila osatu eta beste uztai batekin errepikatuko dute dena, baina ziurtatu behar da zenek egiten
dutela jaurtiketa.
EBALUAZIOA
Taldeko elkarlanaz hausnar daiteke.
26 IZAREN ERRONKA (DADOA)
HELBURUA
Mugimenduak koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Gozatzea. Objektuen jaurtiketak
eta harrerak lantzea.
MATERIALA: 4 izara, edo txandalak, dado handia.
AZALPENA
Ikasleak lau taldetan banatuko ditugu eta talde bakoitzak izara bat izango du. Taldekide
bakoitzak izara albo batetik helduta edukiko du eta talde guztiak ilaran jarriko dira, bata
bestearengandik 3 edo 4 pausoko tartearekin. Lehen taldeak bere izaran dadoa edukiko
du, eta saiatuko da beste taldekoari pasatzen izaren bitartez jaurtita. Bigarren taldeak
hirugarrenari eta azkenak dadoa jaurtiko du eta ateratzen den zenbakiak balioko du.
Bidean dadoa lurrera erortzen bada berriz ere hasierara eramango dute. 5 bat saiakera
eman erronka gainditu ahal izateko.

ALDAERA
Berdina izango da jolasa, baina izaren ordez txandal txaketak erabilita, eta dado
handiaren ordez txikia.

EBALUAZIOA
Taldeko elkarlanaz hausnar daiteke.
27

HELBURUA

AZALPENA

ALDAERA
28 BANKUAN ORDENATU
HELBURUA
Mugimenduak koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Elkarrengana gerturatzea eta
ahalbidetzea elkar ukitzea.
MATERIALA: Banku suediar luze bat edo eserleku luze bat.

AZALPENA
Talde osoak banku luze baten gainera igo beharko du. Bertatik erori gabe, irakasleak
esandako ordenan jarriko dira. Adibidez: adinaren arabera, jaiotze dataren arabera,
altueraren arabera, etab.

ALDAERA
Bankuen ordez, horma-barrak erabiltzea.

EBALUAZIOA
Bukaeran, taldean bildu eta honako galderen inguruan egingo dugu hausnarketa: Nola
lortu duzue mugitzea? Nola sentitu zarete beste lagunak ukitzean? Arazorik egon da?
29 KORAPILOA
HELBURUA
Mugimenduak koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Gozatzea.
MATERIALA: sokak.
AZALPENA
Ikasle guztiak biribilean eta begiak itxita kokatuko dira. Irakasleak esandakoan, poliki eta
besoak gorantz luzaturik, aurrerantz joango dira. Norbaitekin topo egiten dutenean,
berarekin korapilatu eta eskuak emango dizkiote elkarri, biribileko guztiek elkarren
artean eskuak eman arte. Guztiek korapilo handi bat burutu dutenean, begiak ireki, eta
eskuak askatu gabe sortutako korapiloa askatzen saiatuko dira.
ALDAERA 1
Begiak irekiak dituztela burutu daiteke jolasa. Oraingoan, bi pertsona biribiletik at
geratuko dira. Taldeak korapiloa egin duenean, kanpoko bi pertsonak taldekoei nola
mugitu behar diren esango diote eta korapiloa askatzen saiatuko dira.

ALDAERA 2
Ikasle bakoitzak soka bat dauka. Denak borobilean daudenean, ikasle bakoitzak bere
soka helduko du punta batetik eta beste eskuarekin beste baten sokaren punta, baina
ezin dira bere aldamenean daudenak izan. Inork soka askatu gabe, korapiloa desegin
behar dute.

EBALUAZIOA
Korapiloa askatzeko nola moldatu zarete? Zaila izan da? Elkarren arteko kooperazioa
nolakoa izan da?
30 TXAPELA BURUAN ETA IBILI MUNDUAN
HELBURUA
Mugimenduak koordinatzea. Gorputz oreka garatzea. Ikaskideei laguntzeko joera
garatzea.
MATERIALA: Buruan jartzeko edozein objektu: poltsatxoak, konoak, plastikozko
adreiluak, zapatilak, etab.

AZALPENA
Ikasle guztiek buru gainean objektu irregular bat jarriko dute. Hasitakoan, eremu mugatu
batean, alde batetik bestera mugituko dira. Materiala lurrera erortzen bada, ikaslea
“izoztua” geratuko da, hau da, mugitu ezinik. Ondotik pasatzen den lagun batek lurrera
eroritako objektua berriro buruan jartzea lortzen badu, berriro ere mugitzen eta jolasten
jarraituko du. Denbora jakin bat pasatu ondoren, buru gainean daramatena toki batetik
bestera eramateko esango zaie eta han pilatzeko. Iristen denak ezingo du atzera egin.
ALDAERA
Jolasa berdina izango da baina irakasleak mugitzeko hainbat eratan egoteko
proposatuko die: adibidez, txingoka, lasterka, lau hanketan, eskuak atzean, etab.

EBALUAZIOA
Bukaeran, kidea zenbat alditan lagundu duten galdetuko zaie, eta hortik abiatuta,
laguntzearen balioaz hausnar daiteke.
31 IGLUA
HELBURUA
Mugimenduak ongi koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Jausgailuaren oinarrizko
mugimendua ikastea. Gozatzea. Denen artean sormena lantzea.
MATERIALA: jausgailu bat.

AZALPENA
Ikasleek berriro ere puztu egingo dute jausgailua. Oraingoan, puztuta dagoela, guztiek
pauso bat emango dute aurrera, besoak gora ondo luzaturik. Jausgailua jaisten hasten
denean, bizkarraldetik jaitsiko dute eta haren izkinan eseriko dira. Horrela, guztien
artean “iglu” bat osatuko dute. Jausgailua hustu ez dadin, iglua oso ondo estali behar
dute ipurdi eta eskuekin. Behin barruan daudela, taldeka bizkarra atzera eta aurrera
eramango dute, kulunkatzeko mugimendua sortzeko. Izkinan lasai etzatea ere
badaukate. Gero denon artean beldurrezko ipuin bat ere asmatu dezakete.
OHARRA
Argi gutxirekin burutzea oso dibertigarria gertatzen da jolasa. Barruan, ipuinak
kontatzeko ere oso aproposa da.

EBALUAZIOA
Bukaeran, taldean bildu eta honako galderen inguruan egingo dugu hausnarketa. Nola
sentitu zarete? Iglua egitea zaila izan al da?
31 ASMATUTAKO IPUINA
HELBURUA
Gelako guztiek parte har dezaten sustatzea. Sormena lantzea. Entzuten ikastea. Hitz
txanda errespetatzen ikastea.
MATERIALA: Mikrofonoa izango den objektu bat, arkatza adibidez.

AZALPENA
Irakasleak, mikrofonoa eskuan duela, ipuin bati hasiera emango dio. Ondoren,
mikrofonoa beste ikasle bati pasa eta ipuinari segida emango dio, nahi duen eran.
Bitartean, beste kideek ezingo dute hitz egin, mikrofonoa duenak soilik hitz egin dezake.
Jarraian, mikrofonoa beste lagun bati pasatu eta ipuinaren segida ematen ahaleginduko
da bera ere. Ipuina bukatuko balitz, beste ipuin bati hasiera emango diote, denek hitz
egiteko aukera izan dezaten.
EBALUAZIOA
Bukaeran, taldean bildu eta honako galderen inguruan egingo dugu hausnarketa.
Mikrofonoa emandakoan hitz egitea kosta egin zaizu? Mikrofonorik ez zenutenean, nola
bizi izan duzue hitzik esan gabe egotea?
32

HELBURUA

AZALPENA

ALDAERA
33 UZTAI MUSIKALAK
HELBURUA
Mugimenduak koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Gozatzea.
MATERIALA: Psikomotrizitateko uztaiak. Musika aparatua.

AZALPENA
Ikasleak, binaka zutik kokatuko dira psikomotrizitateko uztai handi baten barruan.
Uztaiari eskuekin helduko diote, eta, musikarekin batera dantza eginez, eremu mugatu
batean mugituko dira. Musika gelditzen denean, uztaia duen beste bikote bat aurkitu
beharko dute; bi uztaiak elkartu eta bi uztaien barruan sartuko dira bi bikoteak, eta
berriro ere musikaren doinuan dantza egingo dute. Gero, musika gelditzen denean lauko
beste talde batekin elkartu beharko dira. Jolasak horrela jarraituko du, harik eta uztaien
barruan ahal den kide gehien sartu arte.
ALDAERA
Jolas berdina, baina uztaiak lurrean utzita. Ikasleak uztai kanpoan dantzan arituko dira,
eta, musika gelditzen denean, barruan sartu beharko dira. Musika gelditzen den
bakoitzean, irakasleak uztai bat kenduko du. Ikasleek elkarri lagundu beharko diote,
ikasle guztien gorputz-atal bat gutxienez uztaiaren barruan izan dadin.
34 DORTOKAREN LAGUNTZA
HELBURUA
Mugimenduak koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Ikaskideei laguntzeko joera
bultzatzea.
MATERIALA: koltxonetak.
AZALPENA
Bosteko taldeak egingo dira. Lau dortoka kume izango dira. Bosgarren laguna, laguntza
behar duen animalia. Dortokek igerian ez dakien animalia bati ibaia zeharkatzen lagundu
beharko diote. Horretarako, lau dortokek lau hanketan jarri eta koltxoneta bat ipiniko
dute haien bizkar gainean. Igerian ez dakien animalia koltxonetan etzango da, eta
dortokek, mugimenduak bateratuz, ibaiaren beste aldera eramango dute. Ibaiaren beste
aldera iristen direnean, dortoketako bat izango da igerian ez dakien animalia, eta jolasa
errepikatuko da. Erronka 5 ikasle eramatea izango da.
EBALUAZIOA
Bukaeran, taldean bildu eta honako galderen inguruan egingo dugu hausnarketa. Nola
sentitu zarete igerian ez dakien animalia laguntzean? Zaila gertatu al da guztiak batera
mugitzea?
35 UHOLDEA
HELBURUA
Kooperazioa bultzatzea. Sormena sustatzea. Elkarren artean konponbideak bilatzeko
gaitasuna garatzea.
MATERIALA: Plastikozko adreiluak edota egunkariak.

AZALPENA
Ikasle guztiei herri bateko biztanleak direla azalduko zaie. Herri hartan uholde handi bat
jasan dutela esango zaie, eta herrian isolaturik daudela. Herritik ateratzeko zubia
suntsitua geratu da. Ibaia zeharkatzeko, herritik ateratzeko eta laguntza bila joateko,
harriak emango zaizkie. Plastikozko adreiluak edota egunkari zatiak (orri erdia) izango
dira harriak, eta zortzi ikasleko zazpi harri emango zaizkie. Harriekin zubi bat eraiki
beharko dute herri guztia ibaiaren beste aldera pasa ahal izateko. Adostu beharko dute
nola eraiki. Harriaren gainean soilik bermatu daiteke oina, ibaiaren korrontea oso handia
baita, eta ibaia ukituz gero, korronteak eramango ditu.
EBALUAZIOA
Nola jarri zarete ados? Zaila izan al da irtenbide bat aurkitzea? Nola sentitu zarete
guztien artean lortu duzuela ikustean?
36 TREN LUZEA
HELBURUA
Mugimenduak azkar koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Komunikazio azkarra
sustatzea.
MATERIALA: Begiak estaltzeko zapiak.
AZALPENA
Ikasleek, lauko edo bosteko taldeetan, ilaran eta aurrekoaren sorbaldaren gainean bi
eskuak jarrita, tren txiki bat osatuko dute. Treneko guztiek, azkenekoak izan ezik, begiak
itxita izango dituzte. Azkenekoa gidaria izango da eta honako mezu hauek emanez
gidatuko du trena; a) sorbaldan ukitu bat egin eta ukitutako aldera joango da, b)
bizkarrean ukitu bat egin eta aurrera egingo du, c) aurreko bi aginduei bi ukitu emanez
gero, mugimendu handiagoa egin beharko da, d) buruan ukitu bat egiten badira, ilarako
lehenengoak besoak luzatu eta aurrean duen trena harrapatzen saiatuko da, e)
belaunarekin ipurdian ukitu eta gelditzeko seinalea da.
Jolasaren helburua da guztien artean tren luze bat osatzea. Horretarako, ilaran dauden
lagunek, azkar batean eta atzetik aurrera, trenaren aurrean dagoenari bidali
beharko diote gidariak igorritako mezua. Beste tren bat hartzen badu, beste treneko
gidariak ere begiak itxi beharko ditu. Jolasa lehiakor bihur ez dadin saiatu behar
dute, arriskua baitago jolasaren norakoa aldatu eta jendea harrapatua izan ez dadin
lehia bilakatzeko.
EBALUAZIOA
Mezuak ulertzea erraza izan al da? Tren desberdinen artean nola moldatu zarete? Zer
arazo sortu dira?
37 ZAPATILAK JANTZI
HELBURUA
Mugimenduak koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Gozatzea. Sormena lantzea.
MATERIALA: Ikasleen zapatilak.

AZALPENA
Saio-amaiera baterako pentsatua dago jolasa. Gela batean zapatilarik gabe aritu
ondoren, zapatilak janzteko modu dibertigarri bat izango da. Aurretik, zapatilak kendu
behar dutenean, ikasleei eskatuko zaie zapatilak izkina batean uzteko, tontor handi
batean pilatuta eta nahasirik. Saioa bukatzean, zapatilen tontorretik ikasle bakoitzak
bereak ez diren bi zapatila hartuko ditu. Eskuineko eskuarekin zapatila bat hartuko du
eta ezkerrekoarekin bestea; ahal dela, lokarritik, errazena baita. Gero, biribil handi bat
egingo dute, ondokoari eskua emanda. Biribila puskatu gabe eta txandaka, zapatilak
elkarren artean trukatu beharko dituzte, guztiek beren zapatila parea lortu arte.
OHARRA
Haur gaztetxoekin ere egin daiteke, baina oinetako bakarrekin: bata jantzita edukiko
dute eta bestea trukatu beharko dute.
38 SILABAK
HELBURUA
Kooperazioa eta sormena garatzea. Gorputz-adierazpena bultzatzea.

AZALPENA
Ikasle guztiak biribilean eseriko dira. Lau talde osatuko dituzte. Talde bat gelatik
kanpora aterako da. Barruko taldeek hiru silabako hitz bat asmatu beharko dute
(adibidez, laranja). Gero, talde bakoitzak silaba bat hartuko du: Batzuek “la” silaba
irudikatu beharko dute, beste batzuek “ran” silaba eta besteek “ja” silaba. Lurrean
etzanda eta elkarren laguntzaz, suertatutako silabak irudikatu beharko dituzte gorputzak
elkartuz. Silabak ez dute zertan jarraian egon behar. Talde guztiek bere silaba irudikatu
dutenean, kanpoan dagoena gelara sarrarazi eta lagunek gorputzez idatzitako hitza
asmatzen saiatuko da. Txandaka talde guztiak kanpora aterako dira; eta erronka lau
hitzak asmatzea izango da.
39 BALOIAREN KONTRA MUGITU
HELBURUA
Koordinazioz eta kooperazioz elkarlanean aritzea.
MATERIALA: Baloi bigun bat.
AZALPENA
Ikasle guztiek erdirantz begiratzen duten bi biribil zentrokide osatuko dituzte. Erdian,
borondatezko ikasle bat (A) jarriko da baloia eskuan duela. Erdiko ikasleak (A), barruko
biribileko edozein kideri botako dio baloia (B-ri, esaterako).
Jarraian B-k lasterka, kanpoko borobileko beste pertsona baten atzean kokatuko da (C´-
ren atzean). Eta C´-k arin erdira joan beharko du. Bitartean baloia jaso zuenak (B), bere
atzekoari (B´-ri) pasatuko dio baloia, eta hark (B´) erdikoari (C´-ri). C´-k jolasari berriro
hasiera emango dio beste lagun bati baloia jaurtiz. Guztiek parte hartu arte ezingo zaio
amaierarik eman jolasari.
Bira osoa eman ondoren barrukoak kanpora aterako dira.
40 SASKIRATZEA
HELBURUA
Mugimenduak ongi koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Kohesioa sustatzea. Tarte
dibertigarri bat pasatzea.
MATERIALA: Jausgailu bat. Pilotak: handiak eta pisutsuak.

AZALPENA
Ikasleak ordenan jarrita, batetik hirura zenbatuko ditu irakasleak. Ikasleek gerriaren
parean jarriko dute jausgailua. Irakasleak talde baten zenbakia esaten duenean
(adibidez, 3), zenbaki horren taldekideak lekua utzi, eta atzean duten saski batera
joango dira. Saskian pilotak izango dituzte. Banan-banan saski ondotik pilotak
jausgailura jaurtikiko dituzte eta erdiko zuloan sartzen saiatuko dira. Sartzea lortzen ez
badute, jausgailuari heltzen dioten ikasleek, leunki mugituz, pilota erdian sartzen
saiatuko dira. Pilota guztiak zulotik sartzen dituztenean, bakoitzak bere pilotak jasoko
ditu. Jolasean segituko dute, harik eta talde guztiek parte hartzen duten arte. Erronka: 4
pilotatik 3 sartzea; edo aurretik esan zer kopuru sartu behar duten.

EBALUAZIOA
Nola sentitu zarete guztiak helburua lortu duzuenean? Nola sentitu zarete talde
guztiaren babesa jasotzean?
41

HELBURUA

AZALPENA

ALDAERA
42 TELEGRAMA (Paratxuta iglua eginda)
HELBURUA
Elkar ukitzen ohitzea. Gorputzaren bidez, era dibertigarria batean elkar komunikatzen
ikastea.

AZALPENA
Ikasleak, biribilean eta elkarri eskua emanda eseriko dira. Borondatezko ikasle batek
emango dio hasiera jolasari eta bere eskuineko lagunari eskua estutuz mezu bat igorriko
dio (adibidez, bi esku-estutze gogor, etenaldia eta beste esku-estutze leun bat). Guztiek
mezu bera bidaliko diote eskuineko ikaskideari, hasierako ikaslearengana mezua iritsi
arte. Honek, mezua ondo iritsi zaion adierazkiko du, eta horrela ez bada, hasierako
mezua zein zen argituko du. Ondoren, borondatezko beste ikasle batek, beste mezu
berri bat igorriko du. Norabide berean joan behar da mezua, eta hasiera eman diotenak
belauniko jarri jakiteko egin dutela.
ALDAERA
Biribilaren erdian ikasle bat (polizia) kokatuko da. Oraingoan, sekretuan eta poliziak ikusi
gabe, urrun dagoen lagun bati igorri beharko dio mezua, baina esku-estutze soil bat
eginez. Poliziak, mezua nork igortzen duen ikusten badu, ikusitakoa erdian eseri eta
polizia bihurtuko da. Baina mezua lagunarengana iritsiko balitz, hark “mezua iritsi da”
esan eta mezu berri bat bidaliko dio beste lagun bati. Guztiek mezua jaso edo igortzeko
aukera izan behar dute.
43 LEKUZ ALDATU
HELBURUA
Mugimenduak ongi koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Jausgailuaren oinarrizko
mugimendua ikastea. Kohesioa sustatzea. Gozatzea.
MATERIALA: Jausgailu bat.

AZALPENA
Ordenan jarrita, zenbaki bana banatuko die ikasleei irakasleak (1etik 4ra). Ikasleek
berriro ere puztuko dute jausgailua. Puztuta dagoenean, irakasleak zenbaki bat esango
du. Orduan, zenbaki hori daukaten ikasleek bere lekua utzi eta libre dagoen beste leku
batera mugitu beharko dira, azkar. Besteek, bitartean, besoak luzatuak izango dituzte,
jausgailua pixkanaka jaits dadin. Kontuz, erdian elkarrekin talka egin gabe.
ALDAERA
Irakasleak, zenbakiak esan beharrean, lekuz aldatzeko erak alda ditzake, adibidez, ilea
horia dutenak, erlojua dutenak, begi urdinak dituztenak, kamiseta zuria dutenak, etab.
44 BALOIAK ERDIRA (2. aldaera)
HELBURUA
Mugimenduak ongi koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Taldeko kohesioa sustatzea.
Tarte dibertigarri bat pasatzea.
MATERIALA: Jausgailu bat. Hondartzako baloia eta teniseko pilota.
AZALPENA
Ikasleek jausgailua gerri parean jarriko dute. Irakasleak hondartzako baloi bat
jausgailuaren gainean jarriko du. Baloia lurrera erori gabe alde batetik bestera eramatea
izango da jolasaren helburua. Horretarako, mugimenduak ongi koordinatu beharko
dituzte: batzuek jausgailua apur bat igo beharko dute eta besteek, aldiz, jaitsi.

ALDAERA 1
Irakasleak hondartzako baloia sartu beharrean, teniseko pilota bat edota baloi txiki bat
jarriko du jausgailuaren gainean. Oraingoan, pilota erdiko zulotik sartzen saiatuko dira,
erori gabe.

ALDAERA 2
Irakasleak baloi txiki bat baino gehiago ipiniko ditu jausgailuaren gainean, eta erdiko
zuloan ahalik eta baloi gehien sartzen ahaleginduko dira, beste baloiak lurrera bota
gabe.
EBALUAZIOA
Bukaeran, taldean bildu eta honako galderen inguruan egingo dugu hausnarketa. Nola
sentitu zarete guztiek helburua lortu duzuenean? Elkarrekin kooperatzea erraza izan al
da?
45

HELBURUA

AZALPENA

ALDAERA
46 GAZTA, OGIA ETA TOMATEA
HELBURUA
Mugimenduak ongi koordinatzea. Kooperazioa bultzatzea. Jausgailuaren oinarrizko
mugimendua ikastea. Kohesioa sustatzea. Tarte dibertigarri bat pasatzea.
MATERIALA: Jausgailu bat.

AZALPENA
Ikasleek jausgailua gerriaren parean dutela, gazta, ogia edo tomatea izena emango die
ikasleei, ordena horretan. Hala, denak izango dira gazta, ogia edo tomatea. Irakasleak
talde baten izena esaten duenean, adibidez, gazta, gazta izena duten guztiek
eskuinerantz lasterka hasiko dira jausgailuaren inguruan. Hasierako lekura iristen
direnean, jausgailuari heltzen ari diren lagunek jausgailua puztuko dute. Gazta taldeko
guztiek momentu hori baliatuko dute jausgailuaren barruan sartzeko, elkar
besarkatzeko, eta guztiek batera “gazta” oihukatzeko (jausgailuari heltzen dioten kideek
besoak luzatuta izango dituzte). Beste taldeen parte-hartzearekin jarraituko du jolasak
(ogia eta tomatea).
47 ESKUEN DANTZA
HELBURUA
Distentsioa sustatzea. Elkar ukitzen ohitzea. Era interesgarri batean arreta mantentzea.

AZALPENA
Ikasle guztiak, biribilean, lurrean ahoz behera etzanda jarriko dira. Burua erdirantz
begira, bi besoak luzatuko dituzte, baina ondoko lagunaren besoekin gurutzaturik, hau
da, eskuinean dagoen lagunaren ezkerreko besoaren gainetik eskuineko besoa
luzaturik, eta ezkerrean dagoen lagunaren eskuineko besoaren azpitik ezkerreko besoa
ipinita. Egoera horretan, esku guztiek biribil bat osatuko dute erdian. Jolasaren helburua,
eskuen ordenari jarraituz, eskuekin mezu bat pasatzea da; adibidez, lurraren aurka talka
egitea. Orduan, borondatezko ikasle batek esku batez talka bat ematen badu, ondoko
eskuak talka errepikatu beharko du. Baina, norbaitek bi talka emango balitu, zentzua
aldatuko litzateke, eta mezua ezkerrerantz pasatu beharko lukete.
ALDAERA
Eserita hankekin ere egin daiteke.

OHARRA
Efektu optikoaren eraginez, mezua pasatutakoan nahastea erraza da, eskuarekin talka
dagokigunean baino lehenago eginaz.
48 INDIAKAK
HELBURUA
Koordinazio ikus-motorra lantzea. Taldeak era koordinatuan jokatzea helburua lortzeko.
MATERIALA: Indiakak.

AZALPENA
Guztien artean, baina talde txikietan, eta denek parte hartuta, indiaka bat airean
mantentzea tokeak emanda. Bakoitzak toke bat. Aukera batzuk eman helburua
lortzeko. Erronka. Indiaka airean mantentzea lurra ukitu gabe, toke kopuru bat lortu arte.

OHARRA
Beraiek antolatu behar dira: ordena eta kolpatzeko era.
49 GARRAIOAK GARA!
HELBURUA
Sormena piztea. Taldean koordinatzea helburua lortzeko. Oreka objektuekin lantzea.
MATERIALA: Baloi erraldoia, edo hondartzako baloiak.

AZALPENA
Eskuak erabili gabe eta lurra ukitu barik, guztien artean baloi erraldoi bat garraiatzera
toki zehatz batera, eta han lagatzea.

ALDAERA 1
Ez badaukagu baloi erraldoi bat, edo haur kopurua handiegia baldin bada denek
baloi ukitu eta eraman ahal izateko, hondartzako baloi ezberdinak erabili
talde txikietan eramateko. Egin behar duten lan horri denbora muga bat ere jar daiteke.

ALDAERA 2
Baloia mugitzen joango da, baina baloia ukitzen dagoen ikaslea ezin da mugitu.
50

HELBURUA

AZALPENA

ALDAERA
51 GLOBOA SALTOKA
HELBURUA
Koordinazio ikus-motorra lantzea. Taldeko mugimenduak koordinatzea.
MATERIALA: Puxikak, pikak.

AZALPENA
Haur kopuruaren arabera talde txikiak egingo ditugu; adibidez, 20 haur baditugu, 10eko
bi talde. Beraz talde bakoitzak borobil bat osatuko du. Haurrak eskua eman beharrean
pika bat helduko du, eta biren artean pika eutsiko dute. Pikekin kolpatuz puxika bat
airean mantendu behar dute. Pika berarekin ezin da bi aldiz jarraian kolpatu, ezta inork
pika askatu ere.
Erronka: 20 kolpe ematea lurra ukitu gabe puxikak. Bi taldeek lortzea. Lortzen badute
taldeak nahastu.
52 HANKAK LOTUTA (Kartzela)
HELBURUA
Taldekideen artean mugimenduak koordinatzen ikastea helburua lortzeko.
Desplazamendu ez ohikoak lantzea. Sormena piztea.
MATERIALA: Soka txikiak. Pilotak edo eramateko material ezberdina

AZALPENA
Ikasle guztiak lerroan jarriko dira harresi bat osatzen bezala. Baten ezkerreko hanka
bestearen eskuineko hankarekin lotuko ditugu sokekin. Berdin, baten eskubiko
hanka bestearen ezkerreko hankarekin.
Erronka: Gimnasioko alde batetik bestera joatea soka askatu gabe eta erori gabe.

ALDAERA
Talde txikietan proba daiteke ez bazaie ateratzen. Era horretan material bat eramatea
toki batetik bestera beraiek eta materiala erori gabe bidean.

OHARRA
Hankak lotzeko soka ez da estuegi lotu behar minik egin gabe; baian ezta nasaiegi ere
askatu gabe.
52 BARKUA HONDORATZEN ARI DA
MATERIALA: Ikasle bakoitzeko orri eta arkatz bana.

HELBURUA
Talde txikitan eta adostasunez, erabakiak hartzen ikastea.
Norbanakoaren eta beste kideen lehentasunak eta baloreak
zeren arabera hartzen diren aztertzen eta baloratzen ikastea.
AZALPENA
Irakasleak honako hau esango die ikasle guztiei; “Zuek, hondoratzen ari den barku txiki baten kapitainak
zarete. Barkua bost minutuanhondoratuko da. Barkuan hamabi pertsona zaudete. Salbamendujaka guztiak hondatuak
daude eta salbamendutxalupa bakarra dago.
Txalupa horretan bost pertsona bakarrik sar daitezke. Nortzuk salbatuko
dituzu? Hauek dira barkuan doazen pertsonak: kapitaina, 85 urteko amona
bat, ama bat eta bere semea, rock abeslari famatu bat, ikasle bat, elbarri bat,
droga menpekotasuna duen gizon bat, langile bat, zientzialari bat, enpresari
bat eta apaiz bat.” Ikasleak aukeratu dituenen zerrenda idatzi eta gero, hiruko
taldeetan bilduko dira. Talde txikian, lagunen azalpenak entzun ondoren,
erabaki bat adostu beharko dute, eta guztien artean salbatu behar diren bost
pertsona aukeratu beharko dituzte. Bozketaren bidez ezingo dira erabakiak
hartu. Guztiek onartzen duten zerrenda izan beharko da (nahiz eta denen
gustukoa ez izan). Ondoren, seiko taldetan jarriko dira, eta berdina egin
beharko dute: erabakia adostu. Orain, gainera, ordezkari bat aukeratu beharko
dute. Norbaitek taldearen erabakia erabat baztertzen badu, lehenengo bi
minutuan taldez alda daiteke (beranduago ez).
Azkenik, aukeratutako ordezkari guztiak biribilean eseriko
53

HELBURUA

AZALPENA

ALDAERA
54

HELBURUA

AZALPENA

ALDAERA
55 PIRAMIDEA
HELBURUA
Akrosporten bidez gorputz orekan trebatzea. Taldeko lanean bakoitzak bere rola
onartzea.
MATERIALA: Akrosporteko fitxak. Koltxonetak.

AZALPENA
Hiru edo lau talde osatuko ditugu haur kopuruaren arabera. Talde bakoitzak piramide
bat osatu beharko du (ondo daude 7ko taldeak). Oso ondo adostu behar dituzte
bakoitzaren rolak.
Erronka: Denek lortzea.

ALDAERA
Launaka “Mahai ibiltariak” egitea: Lau ikasleen artean. Elkarren ondoan belauniko jarri
eta eskuak lurrean tinkatuta eta hankak bestearen bizkar gainean kokatu.
OHARRA
Rolen banaketa egokia dela ziurtatu.
56 DISKOAREN BIDAIA
HELBURUA
Talde lana koordinatzea helburua lortzeko. Sormena piztea.
MATERIALA: Txanpona, baloia, diska hegalaria, hockeyko pastilla.
AZALPENA
Ikasleak lurrean etzanda jarriko dira gorantz begira, bata besteari itsatsita, ilara bat
osatuz. Lehengoari txanpon bat jarriko zaio sabelaren gainean, eta batak
besteari pasatuta, eskuekin ukitu gabe, azkenengana iritsi behar da txanpona.
Beraiekin adostu zenbat aukera.
OHARRA
Beste material bat erabilita ere saiatu: baloia, diska hegalaria, hockeyko diska.
57 ANIMALIA BIHURTZEN
HELBURUA
Gorputz adierazpena lantzea. Sormena piztea. Bakoitzak bere rolak onartzea taldearen
onerako.
MATERIALA: Papertxoak, arkatza eta ezabagoma.
AZALPENA
Bi talde egingo ditugu eta bakoitzari paper bat emango diegu, eta bertan gorputzekin
adierazi behar duten animalia baten izena. Baina ez dute animaliaren izena idatzi behar
gorputzekin, animalia horren irudia baizik.Talde batek ezin du jakin beste taldeari zein
animalia tokatu zaion. Lehendabizi talde batek egingo du eta gero besteak.
Erronka: Bi animaliak zein diren asmatzea.
ALDAERA
Talde bakoitzari denbora eta ahal bada beste eremu bat utzi animaliaren irudikapena
antolatzeko eta burutzeko.
58

HELBURUA

AZALPENA

ALDAERA
59

HELBURUA

AZALPENA

ALDAERA
60 IZARREN BILA
HELBURUA
Koordinazio dinamiko orokorra lantzea (desplazamenduak). Taldean koordinatzea
helburua lortzeko.
MATERIALA: Kono kopuru handia, txapak (aukeran teniseko pilotak…)

AZALPENA
Gimnasioko alde batean kono guztiak egongo dira sakabanatuta beherantz begira, eta
batzuen barruan txapak ipiniko ditugu, kanpoko ez ikusteko moduan. Gimnasioko beste
aldean ikasle guztiak egongo dira. Hasieran hiru ikasle aterako dira eta bakoitzak kono
bat altxatzeko aukera izango du. Txapa aurkitzen badu taldera eramango du konoa
ondo jarri ondoren eta txanda emango dio beste bati. Ez badu aurkitzen berdin, konoa
ondo jarri eta itzuliko da taldera txanda ematera. Banan-banan atera behar dira eta
erronka: txapa guztiak jasotzea izango da denbora jakin bat pasatu baino lehenago.

OHARRA
Ateratzen denari, beste guztiek ahoz lagundu dezakete; ustez txapak non dauden
esanda.
61 SOKA HANDIA PASATZEN
HELBURUA
Denbora pertzepzioa lantzea. Taldekideen mugimenduak koordinatzea.
MATERIALA: Soka handiak.

AZALPENA
Bi ikasle soka handia goitik ematen hasiko dira. Beste ikasle guztiak soka aurrez aurre
edukiko dute eta sokaren azpitik pasatu behar dira sokak ukitu gabe, eta kolpe bateko
tartearekin ikasleen artean.
Erronka: denak pasatzea, sokak ukitu gabe esandako tartearekin.

ALDAERA
Binaka, hirunaka… pasatzea. Soka kontra ematen dagoela pasatzea.

OHARRA
Soka ematen dauden ikasleak aldatu.
62 SPAGETITIK SPAGETIRA
HELBURUA
Taldekideen arteko koordinazioa helburua lortzeko. Objetuak orekan mantentzea.
MATERIALA: Spageti edo taillarin paketea. Plastikozko eraztunak.

AZALPENA
Ikasleek borobil bat egingo dute tente. Bakoitzak spageti edo taillarin bat edukiko du
ahoan. Batek lurrean dagoen plastikozko eraztuna taillarinarekin jasoko du, eskuekin
ukitu gabe. Honek alboan daukan baten taillarinera pasatu behar dio eraztuna eskuekin
ukitu gabe. Eta honek hurrengoari…
Erronka: Eraztunak taillarin batetik bestera pasatuta bira osoa ematea.
ALDAERA
Eraztun bat baino gehiago aldi berean bueltaka.
HELBURUA

AZALPENA

ALDAERA
16 ELKARREKIN HELDU

HELBURUA
Espazioan gidatzea entzumenari esker. Taldekideen mugimenduak koordinatzea helburua lortzeko.
Beldurrak uxatzea taldeko partaide sentituta.

AZALPENA
Ikasle guztiek batek izan ezik begiak estalita edukiko dituzte. Hauek kantxan zehar ibiliko dira talde
txikiak osatuta. Begiak estali gabe duena kantxako toki batean jarriko da eta soinua ateratzen hasiko
da. Ikalseak soinua entzuten duten tokirantz abiatu behar dira besoak edo beso bat luzatuta
segurtasun neurri bezala. Iristen direnean soinua jotzen dagoenak eskua jarriko die buru gainean
bukatu dutela jakiteko, eta zapia kentzen dutenean isilik honen atzean kokatuko dira besteei oztopatu
gabe. Horrela denak iritsi arte.

ALDAERA

You might also like