Download as pptx, pdf, or txt
Download as pptx, pdf, or txt
You are on page 1of 51

GIZARTE

FEUDALA

Feudalismoa
2. ikasunitatea
SISTEMA FEUDALA:
FEUDALISMOAREN
SORRERA
◦ Inperio Karolingioa desegin egin da.
◦ Monarka berrien boterea oso ahula zen
◦ Europan ezengorkotasuna nagusi: hainbat
inbasioei ezin aurre egin ( normandiar,
bikingo, musulman, eslaviar, hungariarrak)
◦ SISTEMA FEUDALA: Segurtasun gabezi
horrengatik, PERTSONEN ARTEKO
MENDETASUN-HARREMANETAN
(servidumbre) OINARRITUTAKO
GIZARTE-SISTEMA garatu zen.
◦ Gizabanako batzuk beste batzuen mende
jartzen dira babesaren truke.
ANTOLAMEND
U FEUDALA
◦ Erdi Aroko feudalismoa gizon libreen
artean ezarritako borondatezko loturan
oinarritzen zen,.
◦ Alderdi bakoitzak bere etekina ateratzen
zion lotura horri.
◦ Nobleen arteko lotura izaten zen.
◦ Goragoko maila zuenak, jaun deituak,
babespean hartzen zuen beheragoko
mailakoa, eta, azken hori bere basailu
bihurtzen zen.
https://www.ekigunea.eus/dbh/eu/edukia/db
h2/gizarte/giz-2-1/U/28/basailutza
ANTOLAMEND
U FEUDALA
◦ Sistema feudalak erregea
zen, jaunen artean
garrantzitsuena. Haren
azpian noblezia zegoen,
zenbait mailatan banatuta:

◦ Goi –noblezia
◦ Behe-noblezia
GARRANTZITSUENETIK HASITA:

1. ERREGEA
SISTEMA
FEUDALA:
leialtasunen 2. GOI-NOBLEZIA: erresumako JAUN
piramidea HANDIEK osatuta (dukeak, konteak…),
erregearen zuzeneko basailuak ziren.
3.BEHE-NOBLEZIA: beheragoko
mailako nobleak (baroiak…), goi-
nobleziako kideen basailuak ziren.
JAUNAK ETA BASAILUAK

BASAILUAREN BETEBEHARRAK

Noble bat basailu bihurtzen zenean basailutza-


zeremonia egiten zen:
-Omenaldia: basailuak jaunari egindako
leialtasun zina (auxilium eta consilium)
-Inbestidura: jaunak basailuari emandako onura,
feudoa, usufruktuan (erabilera) emandako lur-
saila.

Leialtasun zina bete ezean, jaunak feusoa ken


ziezaiokeen basailuari
ERREGEAREN
BOTEREA
◦ Piramidearen erpinean zegoen
◦ Erdi Aroko lehen erregeak germaniarren
oinordekok ziren.
◦ Monarkaren boterea onartzen zuten nobleek
baina haren parekotzat zuten burua.
MONARKIA HAUTAPENEZKOA zen.
(Primus inter pares)
◦ Denborarekin gailenduz joan zen erregeak
jainkoak hautatzen zituelako ideia. Beraz
KOROA JARAUNSPENEZKOA ZEN
(hereditaria). Hori ez zuten hain ondo onartu
nobleak.
MUNDU
FEUDALA
◦ LURRA zen aberastasun iturri
nagusia.
◦ MERKATARITZA eta
INDUSTRIA-JARDUEREK
oso esparru mugatua zuten:
nekazaritzako lanabesak
egiteko eta nobleziak
erabiltzen zituzten luxuzko
gaiak fabrikatzeko.
◦ LANDA-EKOIZPENA:
AUTOSUFIZIENTZIA zen.
Merkatuetan ez zegoen ia
soberakinik.
◦ Nekazariek ekoizten zutenetik
bizi ziren eta jaunek, aldiz,
nekazariei jartzen zizkieten
zergetatik.
◦ .
FEUDOAREN ATALAK
FEUDOA ETA HAREN
ANTOLAMENDUA
◦ FEUDOA: Erregeek beren basailuei ematen zieten lurrari
edo basailu horiek beheragoko mailako beste batzuei
lagatzen zietenari deitzen zaio.
◦ JAUNA: feudoaren onuraduna (beneficiario) zen. Bere
mende eremu hartan bizi ziren nekazari guztiak zueden.
◦ ZERGAK: Nekazariek ordaindu behar zizkioten bere
jaunari (nekazaritza eta abeltzaintza produktuekin)
◦ JAURGOA: Feudo baten jabe izateak berarekin zekarren
jaurgoa. Noblea jaurerrian bizi zirenen epaile bihurtzen
zen. Jaun feudalak legea ezartzen zuen eta bere lurraldean
bizi ziren nekazarien delituak epaitzen zituen.
◦ GAZTELUA: Nekazariek babes-erretenak garbitzen
eta konpontzen zituzten, egurra biltzen zuten eta
jaunaren ongizaterako beste hainbeste zeregin egiten
zituzten.
◦ JAUNAREN ERRESERBA: Jaunak eta bere
kontsumorako gordetzen zituen lurrak ziren. Ekoizten
zen guztia haren biltegian gordetzen zen, eta nekazariek
FEUDOA: musu-truk lantzen zituzten.
◦ MANSOAK: Nobleak nekazariei autokontsumorako
lagatzen zizkien lurrak ziren. Horiek erabiltzeko
ordaindu behar zuten.
◦ BASOAK: Jaunak soilik erabil zitzakeen, haietan hura
bakarrik ibil baitzitekeen ehizan.
◦ ERROTA: Jaunarena zen, eta nekazariek ordaindu
egin behar zioten hura erabiltzeko.
GIZARTE HIERARKIZATUA:
GIZARTE ESTAMENTALA
◦ ESTAMENTUAK: Gizarte-talde itxiak ziren, antzeko
bizimodua, gizarte-eginkizunak eta egoera juridikoa
zituzten.
◦ HIRU ESTAMENTUAK: NOBLEZIA, KLEROA eta HERRI
XEHEA
◦ HIRUGARREN ESTATUA: HERRI XEHEA, pribilegiorik
gabeko estamentua. Gehienak NEKAZARIAK ziren.
HIRIETAKO BURGESAK ere talde horretan zeuden.
◦ ESTAMENTUEN BETEBEHARRAK:
◦ 1. NOBLEAK: Gerrara joan beste estamentuak defendatzeko.
◦ 2. ELIZGIZONAK: Otoitz egitea arimak salbatzeko
◦ 3. NEKAZARIAK: lan egitea gizarte osoa mantentzeko
◦ Erdi Aroko gizartea BERDINTASUN EZAREN printzipioan
oinarritzen zen. Norberak gizartean duen lekua Jainkoaren
borondatea zen.
◦ Gizarte estamentala Frantziako Iraultzara arte (1789) iraun
zuen.
JOPUAK ETA
PERTSONA
LIBREAK
◦ ESKLABOTZA desagertuta bazegoen ere, feudo bateko
nekazariak beren jaunaren MENDE zeuden erabat.
◦ Erdi Aroko mundua LANDAKOA zen.
◦ Nekazariak bi KATEGORIETAN banatzen ziren:
1. JOPUAK: Lurrari lotuta zeuden betiko. Bizitza osoan
feudoan bizi eta lan egin behar zuten.
2. NEKAZARI LIBREAK: Teorian, Feudotik joan zitezketen
nahi izanez gero, baina, praktikan oso zaila zen.
NEKAZARI GEHIENEK: pobrezian bizi ziren, nekazaritzako
lanabesak maileguz hartu behar izaten zituzten, eta UZTEN zati
bat jaun feudalari edo Elizari eman behar zioten, babesaren
truke.
Nobleen gazteluen inguruko HERRIXKETAN bizi ziren. Haien
ETXEAK ADOBEZKOAK edo HARRIZKOAK ziren, eta
lurrezko zoruak eta lastozko teilatuak zituzten.
LURRA LANTZEA
◦ LABOREAK (cultivos) lantzen ziren, elikagai
merkeena eta mantenu nagusia zelako.
◦ MEDITERRANEOAN: olibondoa, mahatsondoa
◦ IPARRALDEAN: basoak
◦ NEKAZARITZA: emankortasun txikia, oinarrizko
teknikak.
◦ XI. Mendetik aurrera TEKNIKAK HOBETU eta
LUR BERRIAK LANDU ziren. Horrela,
EKOIZPENA HANDITU zen. HAZKUNDE
DEMOGRAFIKO nabarmena gertatu zen.
◦ TEKNIKA ERABILIENA: HIRU URTEKO
LABOREEN TXANDAKETA, hau da, lursail berean
landutako espezieak txandakatzen ziren, lurrak
gehiegi ez agortzeko. Lurrak ere LURGORRI uzten
ziren.
NOBLEAK:

◦ ERDI AROKO GIZARTEAN, nahikoa zen noble jaiotzea


bizitza osoan kategoria horretaz gozatzeko eta ondorengoei
transmititu ahal izateko.
◦ Noble izatea, GERLARIEN EGINKIZUNA bete behar
zuten.
◦ Erdi Aroko gizartea GERRAN zegoen. Egitura feudal osoa
xede horretarako sortu izan zen.
◦ Gerra-ekintzek zekarten ospea GESTA-KANTETAN
islatzen zen . (Abentura heroikoenak kontatzen zituzten
narrazioak). Adib. Errolanen Kanta, Cantar de Mío Cid.
◦ ARMADAK ehunka gizonez osatuta zegoen.
◦ KANPAINAK udaberrian eta udan izaten ziren. Armadako
gizonak orduan elika zitezkeelako.
ZALDUNA:
◦ Nobleziaren estamentua osatzen zuten pertsonak
izendatzeko erabiltzen zen terminoa da ZALDUNA.
◦ Haien artean JOKABIDE-KODE bat zegoen,
ZADUNERIA-EREDU zeritzona. Aurkariaren
aurrean dotoreziaz jokatzeko eta damekin kortesia-
arauak betetzeko eginbeharra ezartzen zuena.
◦ Zaldunen eginkizun nagusia GERRA zen. Bake
garaietako jardueren artean JUSTAK eta
TORNEOAK (alegiazko guduak, oso arau
zorrotzekin) eta EHIZA zuten.
◦ Zaldun orok oinarrizko ekipamendu bat izaten zuen:

 Armadura
 Armak, ezpata, aizkora, lantza.
 Zaldia
DAMA
◦ EZKONTZA: familia nobleek lurrak eta
ondasunak lortzeko modu nagusienetakoa da.
◦ EZKONDUTAKO EMAKUMEA: etxeko
ekonomia gobernatzen zuen, jaiak eta
oturuntzak antolatzen zituen, gazteluaren
defentsa zuzentzen zuen.
◦ EMAKUMEAK: KULTURA_HEZIKETA
jasoagoa izaten zuen. Irakurtzen eta idazten
ikasten zuen. Latina eta atzerriko hizkuntzak
ikasten zuten.
◦ XII. mendetik aurrera, TROBADOREAK eta
JUGLAREAK gazteluetan zeuden. Poesia eta
musikarekiko maitasuna hedatu zuen.

ELIZA ERDI AROAN:
KRISTANDADEA
◦ Gizarte-antolamendu osoaren
EGONKORTASUNA JAINKOARENGANAKO
FEDEAN oinarritzen zen. Elizak erakunde bat
edo zeremonia bat bedeinkatzen bazuen, hura
sakratua bihurtzen zen eta errespetatu beharra
zegoen.
◦ ELIZGIZONAK Elizaren ordezkariak ziren, eta beraz JAINKOARENAK
Lurrean.

ELIZGIZONAK
◦ ZEREGINAK:
◦ Haiek arduratzen ziren ZEREMONIA PUBLIKOAK (Adib. Erregeen koroatzea)
eta PRIBATUAK BEDEINKATZEAZ (Adib. Ezkontzak, bataioak)
◦ Fededunei esaten zieten kristau gisa ZER SINETSI ETA PRAKTIKATU behar
zuten.
ELIZA
◦ Oso erakunde BOTERETSUA zen,
ERAGIN eta ONDASUN handiak zituen.
◦ FEUDOETATIK, DOHAINTZETATIK (=
donación) eta NEKAZARIEI hamarrena
kobratzetik lortzen zituzten ondasun horiek.
◦ HAMARRENA zerga bat zen, nekazariak
behartzen zituena beren uztaren hamarrena
Elizari ematera.
ELIZAREN
ANTOLAMENDUA
◦ Erregeek JAINKOAREN BORONDATEZ lortzen zuten beren
kargua, eta AITA SANTUA jainkoaren ORDEZKARIA zen
Lurrean.
Eliza bi adar hauetan zegoen antolatuta:
◦ 1. KLERO SEKULARRA: Elizbarrutietako (diócesis)
APEZPIKUEK (obispos) eta elizetako APAIZ eta
ERRETOREEK (párroco) osatzen zuten. Jendearen artean bizi
ziren.
◦ KLERO ERREGELADUNA: Orden monastiko baten
ERREGELA edo ARAUEI lotutako MONJE edo FRAIDEAK.
POBREZIAKO, KASTITATEKO eta OBEDIENTZIAKO
botoak egiten zituzten. MONASTERIOETAN bizi ziren.
KLEROA
SAILKAZEKO BESTE
MODUA
◦ Orduko kleroa, sistema feudalean zuten
lekuaren arabera ere sailka daitezke:
◦ 1. GOI KLEROA: APEZPIKU eta
ABADEEK osatzen zuten, eta JAUN
FEUDALEN antzeko BOTEREA eta
ONDASUNAK zituzten.
◦ BEHE-KLEROA: APAIZEK, MONJEEK
ETA MOJEK osatzen zuten, eta askoz
egoera pobreagoan bizi ziren.
ERDI AROKO MONASTERIOAK
MONASTERIOAK
◦ Monjeej, nobleek ez bezala, ez zuten uste
LANAK OHOREA GALTZEA zekarrenik:
ORA ETA LABORA.
◦ Monjeek IKASI ETA IKERTU ere egiten
zuten. LATINA ZEKITENEZ,
NEKAZARITZARI buruzko antzinako
erromatar tratatuak itzuli zituzten.
MOJEK

◦ Ospe handiko monasterioak gobernatu


zituzten.
◦ Beraien jarduera nagusienan OTOITZ egitea,
IKASTEA eta EMAKUME GAZTEAK
HEZTEA ziren.
◦ Horrez gain, batzuk IDAZLANAK edo
POESIA eta MUSIKA-KONPOSIZIOAK
egiten zituzten eta erregearen
KONTSEILARI izatera iritsi ziren.
MONASTERIOAK
◦ XI eta XII. Mendeetan, monasterioak izan ziren
JAKINTZAREN ZAINDARI bakarrak.
◦ Onena CLUNY ABADIAREN goren aldian heldu
ziren. CLUNY monasterioetan HIZKUNTZA
KLASIKOAK ikasten zituzten eta liburutegietan
gordetako lanen kopiak egiten ziren.
MONASTERIOEN ATALAK
◦ Monasterioak hainbat ataletan banatuta zeuden. LABORE-LURREZ gain, ERAIKIN-
MULTZO bat izaten zuten.
◦ Monasterioko eraikin nagusia eliza zen; hemen fraide eta monjeek egunean
hainbat aldiz otoitz egiten zuten. Haien eginkizun nagusia otoitza zen.
GURUTZADAK
◦ XI: mendean, LUR SANTUA esaten zitzaien lurraldeak, Biblian kontatzen diren pasarteen kokagunea,
MUSULMANEN AGINDUPEAN zeuden.
◦ Mendebaldeko europarrak aldarrikatzen hasi ziren KRISTOREN JAIOLEKUAK kristauen eskuetan
egon behar zutela.
◦ Horrela sortu zen ekialdeko Mediterraneo aldera hedatzeko GURUTZADAK MUGIMENDUA.
◦ ARRAZOIAK ETA INTERESAK:
◦ 1. ARRAZOI ERLIJIOSOAK: Xedea kristandadea eta islama elkarren aurka jartzea
◦ 2. IRABAZI MATERIALAK: Europako merkataritzari Mediterraneoaren ateak zabaltzeko eta
europarrak GAI berriez hornitzeko. Ekialdean lurrak eta ondasunak ere lor zitzaketen.
◦ BAKEAREN BEHARRA EUROPAN: Zaldun borroka-zaleenak urruneko lurraldetara joan ziren.
LEHEN
GURUTZADA
◦ Lehen Gurutzada (1096-
1099). Antiokia menderatu ondoren, 1099.
urtean gurutzatuak Jerusalemen jabe egin
ziren.
◦ XII eta XIII. Mendean beste gurutzada
batzuk izan ziren baina azken mende horren
amaieran kristauek onartu behar izan zuten
mugimenduak porrot egin zuela.
◦ Ofiazialki 8 gurutzada egon ziren
◦ Gurutzada bat aita Santuak deitu behar
zuen. Erregeek beren basailuekin eta
zaldunek beren osteekin erantzuten
zioten haren deiari, eta Europa osotik
gerrara abiatzen ziren.
ORDENA
MILITARRAK
◦ Erromesak babesteko eta Leku Santuak
defendatzeko sortu ziren.
◦ Ordenetako zaldunek zalduneria-ereduari
jarraitzen zioten, pobrezia, kastitatea eta
obedientziako boto monakalak egiten
zituzten.
◦ Ordena garrantzitsuena TENPLARIOENA
izan zen.
ARTE
ERROMANIKOA
KRISTANDADEA ARTEA
◦ XI eta XII. mendeetan zabaldu zen Europan ◦ Erromanikoa bere arkitekturagatik
zehar. nabarmentzen da.
◦ Arte erromanikoa antzinako Erroman ◦ Eraikinak harrizkoak dira eta kanoi-gangaz
oinarritzen zen. estalita daude. Ganga hauek erdi puntuko
◦ Oso arte erlijiosoa da. arku-segida batez osatuta daude.
◦ Gangaren euskarri nagusia horma da, lodia
◦ Material garestiak erabiltzen ziren.
eta gogorra, beraz, eraikuntzak ilunak dira.
◦ Gune garrantzitsuenak: Clunyko abadia,
◦ Hormak kanpoko aldeari atxikitako pilareekin
Frantzian.
indartzen dira. Horiei kontrahormak
deritzote.
◦ Elizetako oinplanoa gurutze latindarrekoa
izan ohi da.
1. Ataria (atrio) 6 eta 7. korridorea 13. abside
ERROMES ELIZA ERROMANIKOAK
◦ XI eta XII mendeetan zehar Erromaniko ◦ Hauek dira beraien ezaugarrietako batzuk:
estiloko elizak Europa osoan zehar eraiki
◦ • Atzealdean atari (=atrio) handi bat egon ohi da, eta
ziren, bai hirietan bai landa-eremuetan ere.
burualdean, aldiz, korridore bat, aldare nagusia
◦ Horietako asko erromes-bideetan eraiki inguratzen duela, erromesak haren inguruan bueltaka ibili
ziren, monasterioen ondoan, non erromesek ahal daitezen: horregatik du izena girola edo
ostatu hartzen zuten eta gaixotuz gero deanbulatorioa.
laguntza jasotzen zuten. ◦ • Burualdea itxiz, zirkuluerdi-formako abside bat edo
batzuk egon ohi dira.

◦ Erromes bideak kultur batasunaren erakusgarri dira.


Erromes bide asko izan ziren, nahiz eta nagusiak Erromara,
Jerusalemera (Gurutzadek Lur Santurako bidea ireki
zutenean) eta Santiago de Compostelara zihoazenak izan.
ESKULTURA ETA
PINTURA
◦ Eliza erromanikoei harrizko Bibliak esaten
zaie. helburu nagusia fedearen printzipioak
kristau analfabetoei irakastea zen. Bere
funtzioa, beraz, didaktikoa da.

◦ Elizak dekoratzeko erabiltzen zuten eskultura


eta pintura eta irudikatutako gaiak batez ere
erlijiosoak dira.

◦ Horien artean, pantokratorra da nagusi:


Jainkoaren boterearen irudikapena, Kristo bere
tronuan eserita erakusten duena, mandorla
izeneko argi-koroa baten barruan. Gainera
irudia tetramorfoz inguratuta egon ohi da lau
ebanjelarien sinboloekin.
◦Ama Birjina, maiestatean.
◦Haurra belaunetan
◦Mandorla batez inguratuta
◦Ama Birjina= tronua haurrarentzat
◦Ez diote elkarri begiratzen
ESKULTURA ETA
PINTURA
◦ Gaiak: batzuk azken Judizioarekin zerikusia duten eszenak
dira, eta Ebanjelioetan kontatutako gertaerak erreproduzitzen
dituztenak.

◦ Ama Birjina maiestatean ere irudikatzen da, Haurra


belaunetan duela eta mandorla batez inguraturik. Ama Birjina
erromanikoa haurrarentzako tronu bat bezalakoa da, haien
irudiek ez baitiote elkarri begiratzen.

◦ Eguneroko bizitzako uneak ere erreproduzitzen dira. Erdi


Aroko animali fantastikoen alegiazko irudi ugari daude.
AZKEN JUDIZIOA: JESUS BERPIZTUA, AINGERUAK, ZORIONEKOAK (jantzita) , EPAITUAK (biluzik)
ANIMALI FANTASTIKOEN ALEGIAZKO IRUDIAK
MARKOAREN LEGEA: IRUDIAK MAKURTUTA DAUDE EZKER ETA ESKUBIAN

You might also like