II Errepublika (1) (Autoguardado)

You might also like

Download as ppt, pdf, or txt
Download as ppt, pdf, or txt
You are on page 1of 46

II ERREPUBLIKA

(1931-1936)
AURREKARIAK. MONARKIAREN AMAIERA . II
ERREPUBLIKAREN ALDARRIKAPENA
• Primo de Riveraren dimisioa. Alfonso XIII.ak gobernua eratzeko eskatu zion
Dámaso Berenguer jeneralari, normaltasun konstituzionalera itzultzeko
asmoz. Askatasun politikoak berrezarri zituen arren “Dictablanda” deitu
zioten. Ezer gertatu ez balitz bezala akats nagusia izan zen.
Indar Errepublikanoak : Errepublikara aldarrikatzeko bidea prestatu zuten.
• - Alderdi errepublikanoak sortu ziren (Eskuin Liberal
Errepublikanoa, Esquerra Republicana de Cataluña (ERC), ORGA…)
• - Donostiako Ituna (1930): Alderdi errepublikanoek,
Kataluniako eta Galiziako nazionalistek eta sozialistek adostu zuten
erregimen-aldaketa prestatzeko. Batzorde Iraultzaile bat sortu zuten Alcalá
Zamorak zuzenduta.
• - Ekintza iraultzailea: Jacako altxamendu militarra. Fermín
Galán eta García Hernández kapitainak fusilatu egin zituzten.
• - Ekintza politika: Prentsaren eta mitinen bidez Monarkiaren
izen ona zikintzea lortu nahi zuten.

AURREKARIAK. MONARKIAREN AMAIERA . II
ERREPUBLIKAREN ALDARRIKAPENA
• - Errepublika Zerbitzatzeko Elkartea: Intelektual batzuk sortu
zuten ( Ortega y Gasset, Gregorio Marañón y Pérez de Ayala). Adierazpena
argitaratu zuten erregimen errepublikanoa ezartzen laguntzeko asmoz.
• Sortutako egoerak Berenguerren dimisioa eragin zuen.
AURREKARIAK. MONARKIAREN AMAIERA . II
ERREPUBLIKAREN ALDARRIKAPENA

FERMÍN GALÁN Y GARCÍA


HERNÁNDEZ

ANTONIO MACHADO, GREGORIO


MARANÓN, ORTEGA Y GASSET, PÉREZ
DE AYALA
“Errepublika Zerbitzatzeko Elkartea”
AURREKARIAK. MONARKIAREN AMAIERA . II
ERREPUBLIKAREN ALDARRIKAPENA

• Aznar almiranteak zuzendutako gobernua: Hauteskunde prozesu


mailakatua antolatzea zen helburu nagusia. Beraz, udal
hauteskundeetatik hasi behar zen.
• Apirilaren 12an udal-hauteskundeetarako deia egin. Hiri handietan
zinegotzi errepublikanoak izan ziren garaileak. Monarkiari buruzko
plebiszitu bihurtu ziren.
• Apirilaren 14an. II ERREPUBLIKAREN ALDARRIKATU ZUTEN. NICETO
ALCALÁ ZAMORA.
• Estatu ministroak, Romanonesko kondeak, Espainiatik alde egitea
aholkatu zion erregeari eta Gobernuaren eskualdaketa negoziatu zuen
batzorde iraultzailearekin. (Behin- behineko gobernua)
• Sanjurjo jeneralal (Guardia Zibileko buruak) monarkiaren alde borrokarik
egingo ez zutela adierazi zuenean. Alfonso XIII.a erbestera abiatu zen.
AURREKARIAK. MONARKIAREN AMAIERA . II
ERREPUBLIKAREN ALDARRIKAPENA

“Igandean izandako hauteskundeek agerian jarri dute ez dudala nire herriaren


maitasunik (…) Erregeak huts egin dezake, eta zalantzarik gabe, nik ere inoiz huts
egin dut(…) Nazioak hitz egin bitartean, bertan behera uzten dut, nahita, Errege
Boterearen gauzatzea, eta onartzen dut nazioa bera dela bere erabakien jabe”
Alfonso XIII, 1931ko apirilaren 17an
II. ERREPUBLIKA. ALDARRIKAPENA

“Apirilaren 14an Niceto


Alcalá Zamorak II
Errepublika aldarrikatu
zuen Madrilen”

Errepublika modu baketsuan eta jai-giroan ezarri zen. Herritar askoren ustez,
Errepublikaren bidez erreforma politiko eta sozialak lortuko ziren eta horrela
konponduko ziren herrialdeko arazo larriak

1. Demokrazia ezartzea
2. Lurraren arazoa
3. Erlijio- hezkuntzaren erreforma
4. Autonomia lortzeko asmoak, batez ere, nazionalista katalanena eta euskaldunena.
II.ERREPUBLIKA. 1. BEHIN BEHINEKO-
GOBERNUA
• BATZORDE IRAULTZAILEA: BEHIN-BEHINEKO GOBERNUA

• 1.1. OSAERA
• Alcalá Zamora izan zen gobernuko presidentea eta Errepublikaren aldeko
alderdi politiko guztietako kidez osatuta zegoen gobernua: Miguel Maura
(Eskuin liberal errepublikanoa), Alejandro Lerroux eta Diego Martínez Barrio
(Alderdi erradikal zentristakoa); Manuel Azaña eta Marcelino Domingo
(Ezkerreko alderdi errepublikanoa ); Fernando de los Rios, Indalecio Prieto
eta Francisco Largo Caballero (PSOE); Santiago Casares Quiroga (ORGA) eta
Nicolau d´Olwer.(ERC)
II.ERREPUBLIKA. 1. BEHIN BEHINEKO-
GOBERNUA
• 1.2. NEURRI NAGUSIENAK

• SOZIALA: Francisco Largo Caballero, lan ministroak bultzatu zuen legedia


nekazarien egoera larria arintzeko. Beraz, langileen eskubideak
nekazariengana hedatu ziren (zortzi orduko lanaldia, aseguroak …). Horrez
gain, Lurra nahitaez lantzeko dekretua eta Udal- barrutietako dekretua
onartu zituen.
• BERRIKUNTZA MILITARRA: Manuel Azaña Gerra-ministroak bultzatu zuen.
Helburuak : armada moderno eta eraginkorra osatu nahi izatea. Ofizial
kopurua murriztu eta botere zibilari nagusitasuna emanez. Neurriak:
Erretiroen dekretua onartu, Zaragozako Akademia Militar Nagusia itxi
egin eta 1906ko Eskumen legea indargabetu zituen. Armada suntsitu
izana leporatu zioten Azañari.
• Erasoko Guardia zeritzon polizia armatua sortu zuten.
II.ERREPUBLIKA. 1. BEHIN BEHINEKO-
GOBERNUA
• 1.3. GATAZKAK
• LURREN EZTABAIDA: Maciá, Kataluniako Ezker Errepublikanoko buruzagi
erradikalenak Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen Errepublika
Iberiarren Federazio baten barruan. Gobernuko hainbat ministrok
konpromiso bat lortu zuten, honen bidez, Generalitata ezarri zen ,
Kataluniako gobernu autonomoa, Gorteek autonomia-estatutua onartu
arte.
• ARAZO ERLIJIOSOA: Segura Kardinalak Toledoko artzapezpikuak pastoral
bat argitaratu zuen, Alfontso XIII.aren garaian Estatuak eta elizak zuten
harremana goraipatzeko. Gobernuak kanporatzea agindu zuen.
• - Kaleetan antiklerikalismoa hedatu zen eta ezker-
muturreko talde batzuek Madrilgo zenbait eliza, komentu eta erlijio-
ikastetxe erre zituzten.
• - Ondorioak: Gobernuaren eta elizaren arteko
harremanak guztiz gaiztotu ziren, eta herrialdeko katolikoek
gobernuarekiko konfiantza galdu zuten.
Alderdi politikoak
EKERREKO ZENTRISTA ESKUINEKO MONARKIKOAK AUTORITARIOAK
ALDERKIAK ALDERDIAK
● Erradikal- ● Alderdi ● Eskuin Liberal ● Renovación ● Espainiako
Sozialista erradikala Errepublikanoa Española. Antonio JONSen
(Marcelino (Alejandro Lerroux, (Niceto Alcalá Goicoechea eta José Falangeak. José
Domingo) eta Martínez Barrios) Zamora) Calvo Sotelo Antonio Primo de
Ekintza Rivera. Bi alderdi
Errepublikano ● CEDA. José Mª Gil ● Karlistak batu ziren
(Manuel Azaña)= Robles. 1933an 1934an.
Ezkerreko sortutako alderdia Ofentsiba
Errepublikanoa eskuin katolikoa Nazional
biltzen zituena. Sindikalistako
● Kataluniako Ezker Juntak eta
Errepublikanoa ● PNV (José Falangeak
(Maciá, Companys) Antonio Aguirre) sortutako alderdi
● ORGA. Santiago ● Lliga Regionalista faxista.
Casares Quiroga (Cambó.

● Alderdi Sozialista
(PSOE). Indalecio
Prieto, Largo
Caballero, Julian
Besteiro
● CNT- FAI
● POUM
II.ERREPUBLIKA. 1. BEHIN BEHINEKO-
GOBERNUA
• 1.4. Gorte konstituziogileetarako hauteskundeak
• Ekainaren 28an, Behin-behineko gobernuak Gorte Konstituziogileetarako
hauteskundeetara deitu zuen ganbera bakarra osatzeko. Espainian egindako lehen
hauteskunde aske eta garbiak izan ziren.
• Emaitzak:
Errepublikanoen eta sozialisten koalizioak
erabateko gehiengoa lortu zuen,
Parlamentuaren %90 inguru.
Alderdi sozialistak 116 diputatu lortu zituen eta
Alderdi Errepublikano Erradikalak , 90.
Erradikal- sozialistak, Kataluniako Ezker
Errepublikanoa eta Ekintza errepublikanoak
emaitza onak izan zituzten. Eskuin liberal
Errepublikanoa ere emaitza onak izan zituen.
Gorteen osaerak hiru berritasun ekarri zituen:
Klase ertainak politikan parte hartzea, hiru
emakume diputatu egotea eta intelektual talde
bat sartzea.
MANUEL AZAÑAK GORTE KONSTITUZIOGILE
EMANDAKO HITZALDIA
• “ Iraultza politikoak, dinastia kanporatuz eta askatasun publikoak ezarriz,
garrantzi handiko arazo bat konpondu du, nola ez!!, baina Estatua eta gizartea
goitik behera eraldatuko dituzten beste arazo batzuk planteatu eta enuntziatu
besterik ez du egin. Nire ustez, arazo horiek hiru dira: lekuan lekuko autonomia,
jabegoaren erreformak dakarren arazo sozial latza eta arazo erlijiosoa esaten
diotena, hau da, Estatuan laikotasuna ezartzea, ondorio guztiak barne. Arazo
horietako bat bera ere ez du Errepublikak asmatu (…) Puntu bakoitza, diputatu
jaunak, biztanleen ahotan dago eta hona heldu eta kontestu politikoa hartzen
duenenean sortzen da arazo politikoa. Ez naiz lehenengo biez ari, arazo erlijiosoaz
baizik. Gaur egun arazo politikoa da eta nik honela planteatzen dut: Espainia
honezkero ez da katolikoa eta, ondorioz, Estatua fase berri eta historikoa honetara
egokitu behar da.
• Diputatu jaunak, ezin dut onartu arazo erlijiosoa dela esatea. Arazo erlijiosoa
norberaren kontzientzian egoten da, hor formulatu eta erantzuten zaiolako
etorkizuneko misterioari buruzko galderari…”
• Gorteetako saioen egunkaria, 1931ko urruiak 13
II ERREPUBLIKA. 2. 1931KO KONSTITUZIOA
• HELBURU NAGUSIA: Errepublika demokratikoa ezartzea zen.
• 1.art: “Espainia mota guztietako langileen Errepublika demokratikoa da
…”. Gobernu era: Errepublika demokratikoa. “Herriak ematen die agintea
organo guztiei” , beraz subiranotasun naziolaren printzipioa onartzen da.

• Konstituzioak eskubide eta askatasun asko aitortu zituen. Besteak beste,


emakumeek botoa emateko eskubidea. (eztabaida sutsua sortu),
ezkontza zibila eta dibortzioa. Horrez gain, Lehen Hezkuntza nahitaez eta
doan jasotzeko eskubidea ezarri zuen. Oinarrizko eskubideak eta
askatasunak ere onartzen zituen(34. artk “Edonork eskubidea izango du
bere iritziak eta ideiak adierazteko…” 39.artk “Espainiar guztiek elkarte
edo sindikatuetan askatasun osoz sartzeko…”) eta jabetza pribatua
izateko eskubidea aitortu zen baina gizartearen onurako ken zitekeen,
ondasunen truke kalte-ordain bat emanda. (Nekazaritza-erreforma)
II ERREPUBLIKA. 2. 1931KO KONSTITUZIOA
● Botereen banaketa: Botereak erabat banatu ziren:
- ESTATUAREN BURUZAGITZA : ERREPUBLIKAKO
PRESIDENTEA: sei urteko agintaldia, gobernuko izendatzeaz gain ganbara
bi aldiz desegiteko ahalmena zuen.
- BETEARAZLEA: GOBERNUKO PRESIDENTEA.
Ganbararen ardura zuen.
- LEGEGILEA: “ Aginte legegilea herriaren esku
dago eta Gorteen edo Diputatuen Kongresua erabiltzen du” Ganbara
bakarra zuen.
- JUDIZIALA: Epaileen eta auzitegien autonomia
eta independentzia ziren justiziaren oinarriak. Horrez gain, Konstituzio
Bermeen Auzitegia sortu zuten, legeak konstituzionalak izango zirela
bermatzeko, gizabanakoen eskubideak babesteko eta Estatuaren eta
autonomia-eskualdeen arteko gatazkak ebasteko.
II ERREPUBLIKA. 2. 1931KO KONSTITUZIOA
• ELIZAREN ETA ESTATUAREN ARTEKO HARREMANA: Eztabaida gogorra sortu zuten
eta ondorio politiko larriak izan zituen. Alcalá Zamorak eta Maurak dimititu egin zuten
eta Errepublikaren garaiko liskarren oinarrietako bat izan zen. Konstituzioak 3.
artikuluan “Estatu espainiarrak ez du erlijio ofizialik” Estatuaren laizismoa onartzen
zuen eta horrez gain bertan behera utzi zuen Eliza Estatuaren bidez finantzatzea. .
26. artk“ Lege berezi batek kleroaren aurrekontuak behin-betiko deuseztea aratuko du
bi urteko epean… Halaber, Erlijio- kongregazioei galarazi egin zieten irakaskuntzan,
maerkataritzan, eta industrian jardutea. Horrez gain, …hiru boto kanonikoez gain
Estatua ez den beste aginte bati obedientzi botoa egiten dioten ordena erlijiosoak
desegin egiten dira” beraz, Jesusen Lagundia desegin egin zuten eta haren
ondasunak nazionalizatu egin ziren. (Erlijio eta Hezkuntza- erreforma)
• ESTATUAREN LURRALDE- ANTOLAKETA. Konstituzioak 1. art Estatuaren definizioa
ematen zuen “ Errepublika Estatu Integrala da, udalen eta lurraldeen autonomiarekin
guztiz bateragarria..” Beraz, autonomia estatutuen bidez autonomia eskualde
batean antola zitezkeen.
II ERREPUBLIKA. 2. 1931KO KONSTITUZIOA
• 10 art,. “ Ezaugarri historiko, kultural eta ekonomiko berdinak dituen eskualde batek edo
mugakide batzuek lurralde autonomoa antolatu eta Estatu espainarraren barruan nukleo politiko-
administratiboa eratu nahi balute, 12. artikuluan ezarritakoaren arabera Estatutua aurkeztu
beharko dute…
• 12. Artk “Lurralde autonomoko Estatutua onartzeko ondoko baldintzak bete behar dira :
• a. Udal gehienak proposatu…
• b. Eskualdeko erroldan agertzen diren hautesleen bei herenek onartzea
• c. Gorteek onartzea (Autonomia- erreforma)
• ONDORIOA:
• Konstituzioak erregimen demokratikoa ezarri zuen, askatasunak eta eskubideak onartzen zituena.
Horrez gain, oinarria izan zen Errepublikaren erreforma nagusiak garatzeko (Erlijio, hezkuntza-
erreforma, nekazaritza-erreforma eta lurraldeen antolaketa-erreforma). Konstituzioa ez zen indar
politiko guztien adostasunez sortu, beraz eskuin ez errepublikanoak baztertu egin zuen.
1. ALDIA: BIURTEKO ERREFORMISTA
(1931-1933)
• 1. GOBERNUAREN ERAKETA
• Errepublikako presidentea: Niceto Alcalá Zamora
• Gobernuko presidentea: Manuel Azaña
• Gobernua: Azañak ezkerreko errepublikanoen eta sozialisten arteko koalizioa ezarri zuen gobernuan.
• Gobernu honetan Errepublikaren erreformarik nagusienak garatu ziren. Horrek eremu guztietan izan zuen eragina. Beraz, elizaren, talde katolikoen, eskuin taldeen, lur-jabeen eta armadaren erreakzioa eragin zuen

Manuel Azaña
Niceto Alcalá Zamora. Ezker ra
Eskuin liberal Errepublikanoa
errepublikanoa
1. ALDIA: BIURTEKO ERREFORMISTA
(1931-1933)
• 2. EGOERA EKONOMIKOA
• Nazioarteko egoera: Krisi ekonomikoa 1929tik 1933ra arte, eragina izan zuen Espainian esportazio-
nekazaritzan eta meatzaritzan
• Betiko arazoak: inbertsio falta, lehiakortasun gutxiko ekoizpena, egitura zaharkituak, langabezia…
• Erreforma politika: gastuak handitu ziren eta ekonomia- baliabideak ez ziren behar adinakoak beraz
gizarte- gatazka larritu egin zen.
• 3. ERREFORMAK
• 3.1. LAN-ERREFORMAK
• Lan- ministroa: Francisco Largo Caballero. (PSOE)

Helburuak: Langileen eta lan-eremuetako langileen


bizi eta lan- baldintzak hobetzea, langileen
batzordeak indartzea eta Sozialismoa indartzea.
1. ALDIA: BIURTEKO ERREFORMISTA
(1931-1933)
• Neurriak : Lan Kontratuen legea (1931) (hitzarmen kolektiboak arautzen zituen); Epaimahai Mistoen Legeak (Langilez eta nagusiz osatuta); Langileen Batzordeen Legeak(sindikatuak arautzen zituen)
• Ondorioa: Ugazaben elkarteen erresistentzia
• 3.2. ERLIJIO- HEZKUNTZA- ERREFORMA
• Helburuak: Eliza eta Estatua elkarrengandik banatzea, Elizak gizartean zuen eragina murriztea, doako hezkuntza laikoa denen eskubidea izatea eta herri- kultura hedatzea
• Neurriak: Estatu laikoa ezarri eta neurri sekularitzaileak hartu zituzten: Dibortzioaren legea, ezkontza zibila, hilerrien sekularizazioa… ; Erlijio Sinesmenen eta Kongregazioen legea (1933an) onartu
zuten. Honen bidez, bertan behera geratu ziren Estatuak Elizari egiten zizkion ekarpenak eta erlijio- ikastetxeak ixteko agindua eman zuen. 13.000 ikastetxe inguru eraiki zituzten arren, ez denborak ez
diruak ezin izan zuten deuseztu Elizaren irakaskuntza monopolioa. Misio- pedagogikoak sortu ziren nekazaritza- eremuetan kultura hedatzeko.
1. ALDIA: BIURTEKO ERREFORMISTA
(1931-1933)
• Ondorioa: katolikoen mobilizazioa ekarri zuen. Eskuin katolikoak
Errepublikaren antiklerikalismo erabili zuen berrantolatzeko.

• 3.3. LURRALDEEN ANTOLAKETA- ERREFORMA.
• Helburua: Estatuaren barne aintzat hartzea lurralde bakoitzaren
ezaugarri historikoak, kultural eta ekonomikoak.
• Irtenbidea: “Errepublika Estatu integrala da udalen eta lurraldeen
autonomiarekin guztiz bateragarriak” Beraz, Autonomia- erregimena
izateko eskubidea aitortu zien Konstituzioak eskualdeei. Katalunian,
Euskal- herrian eta Galizian martxan jarri zen.

• KATALUNIA: Ezker errepublikanoak jarri zuen abian prozesua. Nuriako


Estatutua egin zuten, eta plebiszituan onartu zen. (1931an). 1932ra arte
eztabaidatu zuten Gorteetan, Azaña Kataluniako autonomiaren alde
agertu zen momentuan onartu zuten.
1. ALDIA: BIURTEKO ERREFORMISTA
(1931-1933)
• Kataluniako erakundeak : Eskumen esklusiboak lortu zituzten arlo
batzuetan: zuzenbide zibilean eta administrazio- erregimenean,
osasungintzan… Horrez gain, hezkuntzako, ordena publikoko eta
ogasuneko eskumenak Gobernu Zentralaren eta Generalitaten esku
geratu ziren.

GENERALITATeko
PRESIDENTEA
Francesc Macía
PARLA
MENTUKO PRESIDENTEA
Lluis Companys
1. ALDIA: BIURTEKO ERREFORMISTA
(1931-1933)
• EUSKAL HERRIAN: Prozesua konplexuagoa
• GALICIA: Autonomia lortzeko prozesua ez zen amaitu. Udalerrien batzorde batek estatutu- proiektu
bat aurkeztu zuen 1932an, eta herritarrek onartu zuten 1936an plebiszituan. Baina ez zen
Gorteetara iritsi, Gerra Zibila zela eta.
• Ondorioa: Autonomia lortzeko prozesuak eskuinaren oposizioa eta armadaren beldurra eragin
zuen, Espainiako batasuna arriskuan zegoela pentsatzen baitzuten.
• 3.4. NEKAZARITZA- ERREFORMA
• Helburuak: Latifundismoa bertan-behera uztea, teknikak berritzea eta langabeziarekin amaitzea.
• Neurriak : Nekazaritza Erreformako Legea (1932). Jabetza kentzea onartzen zuen kalte ordain
baten truke. Horrela, desjabetutako lurrak lantzeko eskubidea ematen zien nekazariei.
1. ALDIA: BIURTEKO ERREFORMISTA
(1931-1933)
• Desjabe zitezkeen lurrak: Jaurerrien jabetzak, gaizki landutako lursailak, beti errentan emandakoak eta ureztatu gabeko ureztapen- lurrak. Halaber, 1932an,
estatu- kolpea egiten saiatu ondoren, goi-aristokraziaren lurrak konfiskatu zituzten kalte- ordainik eman gabe.
• Legearen aplikazioa : IRA (Nekazaritza Erreformarako Institutua) erakundeak ezarri zuen legea aurrekontu txikiegiarekin.
• Emaitzak: Legearen helburuak ez ziren bete. Arrazoiak: teknika konplexuko legea zen, aurrekontu eskasa zuen , ezkerreko errepublikanoei ez zitzaien interesatu
eta jabe handiak kontra agertu ziren.
• Ondorioak: Legeak ez zien erantzun ehundaka mila nekazariren eskariei beraz, itxaropena galduta matxinatzeko prest zeuden. Hori dela eta, matxinada
anarkistak sortu ziren.
• Beste aldetik, lur jabe handiak antolatu ziren legearen aurka.
1. ALDIA: BIURTEKO ERREFORMISTA
(1931-1933)
• 4. OPOSIZIO POLITIKOA
• 4.1. Eskuineko oposizioa
• a. Errepublikaren kontrako eskuin monarkikoko taldeak. Karlistak Elkarte tradizionalista sortu zuten, eta
alfontsotar monarkikoek eta faxista batzuek 1933an Renovación Española alderdia sortu zuten. Talde horiek
militarrak zirikatu zituzten konspirazio militar bat egiteko. 1932an Sanjurjo jenerala estatu kolpe bat egiten
saiatu zen “Sanjurjada”. Berehala geldiarazi zuten.

• b. Errepublikaren antiklerikalismoak eskuin katolikoaren mobilizazioa eragin zuen. 1933an José Mª Gil
Roblesek CEDA (Eskuin Autonomoen Espainiako Konfederazioa) alderdia sortu zuen. Hierarkia katolikoa eta
Vatikanoren parte handi baten babesa izan zuen, eta herrialdeko katoliko ugari mobilizatu zituen, erlijioa,
familia, ordena eta jabetzak defendatzeko. Hauteskundeen bidez konkistatu nahi izan zuen Errepublika.
1. ALDIA: BIURTEKO ERREFORMISTA
(1931-1933)
Sanjurjo Jenerala. Heriotza- zigorra ezarri zioten, baina
gobernuak zigorra aldatu eta biziarteko kartzela-zigorra ezarri
zion. CEDA alderdiak boterea eskuratzea amnistia eman zioten
eta Portugalen erbesteratu zen. Handik, altxamendu militarraren
antolakuntzan parte hartu zuen.

José Mª Gil Robles (1898-1980).


CEDA alderdiaren eraketan parte hartu
zuen. 1933ko alderdiak hauteskundeak
irabazi zituen. Erradikalen gobernuari
babesa eman zion parlamentuan eta,
ondoren, koalizioa osatu zuen haiekin.
Presio handia egin zien erradikalei,
Azañaren gobernuak egindako
erreforma guztiak zuzentzeko. 1936an
Espainiatik alde egin zuen eta hartu
zuen parte altxamendu militarren
prestaketetan.
1. ALDIA: BIURTEKO ERREFORMISTA
(1931-1933)
• 4.2. OPOSIZIO SOZIALA
• a. Lur- jabeen eta Ugazabeen elkarteak , lan-erreformaren eta nekazaritza- erreformaren aurka zeuden .
• b. Langileen- mugimendua .Gatazkak gora egin zuen. Sindikatu anarkistak zuzenean parte hartzea eta iraultza soziala egitearen aldekoak ziren eta hasiera-hasieratik ulertu zuten euren helburuak ezin zirela lortu errepublika burges baten legaltasunaren barruan. Hainbat greba egin eta lurrak hartu zituzten CNTren izenean.
• Gobernuaren erantzuna: Errepublikaren Defentsarako Legea egin zuen (konstituzio-bermeak ken zitzakeen). Gobernuak gogor erabili zuen zenbait gertaera odoltsutan (Castilblanco eta Arnedon)
• 1932an, greba orokorrak, matxinadak eta lur-okupazio gertatu ziren. Langabezia handitzen ari zen eta Azañaren gobernuaren erreformek ez zituzten izan langileek eta jornalariek espero izandako emaitzak.
1. ALDIA: BIURTEKO ERREFORMISTA
(1931-1933)
• 1933an: “Casas Viejasko gertaera”. CNTko nekazari taldeen eta Guardia
Zibilaren eta Erasoko Guardiaren arteko liskarrekin. Orden publikoko
indarrek zortzi nekazari tiroz hil eta hamabi fusilatu zituzten.
Ondorioak:
- Sinesgarritasun kendu zion gobernuari. Bai prentsak
bai iritzi publikoak Azañari leporatu zioten gertaerak
- Oposizio erradikalak eta eskuinak beste parlamentu-
ikerketa bat egiteko eskatu zuten.
- Sozialistek babesa kendu zioten gobernuari
-
5. Gobernuaren erorketa
Eskuinaren mobilizazioek, ordena publikoa behin eta berriro hausteak eta koalizio
barruko desadostasunek: kalte handia egiten zieten Azañari eta bere gobernuari
eta 1933ko udal hauteskundeak galdu egin zituzten. Niceto Alcalá Zamorak Azaña
kargutik kendu eta Lerrouxi eskatu zion gobernua osatzeko. Ez zuen lortu.
Alcalá Zamorak Gorteak desegin zituen (iritzi publikoa ez zuten ordezkatzen) eta
1933ko AZARORAKO HAUTESKUNDEETARA DEITU ZUEN.
2. ALDIA: ZENTRO-ESKUINEKO BIURTEKOA
(1933-1936)
• Aldi berria: “Erradikal- Cedista Biurtekoa” “ Biurteko zuzentzailea” edo
“Biurteko beltza”. Ezaugarriak:
• 1. Gobernuek ez zuten egonkortasun politikoa lortu
• 2. Azañaren berrikuntzak berriz aztertzeko edo baliogabetzeko asmoa
• 3. Polarizazio politiko handia. (1934ko urriaren iraultza)

• 1. 1933ko HAUTESKUNDEAK ETA EMAITZAK


• Irabazleak: Eskuineko alderdiak: CEDA alderdia 115 diputatu lortu zituen
eta Errepublikaren kontrako monarkikoek (Renovación Española,
nekazariak eta Karlistak ) 89 diputatu.
• Zentroa: Alderdi Erradikalak diputatu gehiago lortu zituen ( 102 diputatu)
2. ALDIA: ZENTRO-ESKUINEKO BIURTEKOA
(1933-1936)
• Sozialistek eta ezkerreko errepublikanoek ez zuten aliantza sortu eta galtzaileak ziren
• - PSOE (58 diputatu)
• - ERC (19 diputatu)
• - Ezker Errepublikanoak (ea ez zuten ordezkarik lortu)

Ondorioak: 1. Bigarren errepublika sortu zuten alderdiak asko ahuldu ziren.


2. Eskuineko joera nagusitu egin zen (Azañaren kontrako botoa, emakumeen botoa eta anarkismoaren abstentzioa)
3. Ezkerreko alderdi batzuek Errepublikan zuten itxaropena galdu zuten ez zuelako bete haien eskakizun sozial eta politikoak
2. ALDIA: ZENTRO-ESKUINEKO BIURTEKOA
(1933-1936)
• 2. GOBERNUAREN ERAKETA
• GOBERNU ERRADIKALA (Alejandro Lerroux edo Samper) CEDAren
laguntzarekin. CEDA ez zegoen prestatuta gobernatzeko eta Eskuineko
gobernuaren eraginaren beldurra zuten.
• 1934tik aurrera, CEDA alderdia gobernuan parte hartzen hasi zen
• Ezegonkortasun politikoa: 7 gobernu haietatik bost Alejandro Lerrouxek
zuzendu zuen

Alejandro Lerroux (1864-1949). Militarren familia xume


batean jaiotako espainiar politikaria. Alderdi Errepublikano
Erradikala sortu zen 1908an. Parte hartu zuen Donostiako
Itunetik sortutako iraultza- batzordean. 1931n, behin-behineko
gobernuko Estatu-ministroa zen. 1933an eskuinaldera jo
zuen. Straperlo zeritzon ustelkeria-eskandaluak kalte egin
zion. Hori zela eta, 1936ko hauteskundeetan ez zuten
diputatu aukeratu. Gerra Zibila hasi zenean, Portugalera joan
zen, eta 1947an itzuli zen Espainiara.
2. ALDIA: ZENTRO-ESKUINEKO BIURTEKOA
(1933-1936)
• 3. PROGRAMA POLITIKOA
• CEDA alderdiak presio handia egin zien gobernuari lehen bihurteko erreformak sakon aztertzeko.
• 3.1. Erlijio- politika
• Erlijio sinesmenen eta Kongregazioen Legea ez zen ezarri, eta ikastetxe katolikoak ez ziren itxi. Horrez gain, lege baten arabera, Estatuak ordaintzen zuen apaitzen soldataren zati bat. Beraz, irakasteko eta diru publikoak jasotzeko eskubideak aitortu zituzten.
• 3.2. Arlo militarra
• Amnistia legea onartu zuten CEDAk egindako presioarengatik. Zerbitzura itzuli ziren 1932ko kolpe-saiakeran parte hartu zuten jeneralak.
• Azañaren kontrako militarrak jarri zituen (Fanjul jenerala, Mola jenerala eta Franco Jenerala). Bazterturik egon ziren militarrak ziren.
• 3.3. Lan Legedia
• Epaimahai mistoak aldatu zituzten (enpresariei botere gehiago emanez). Udal- barrutien legea bertan behera geratu zen.
2. ALDIA: ZENTRO-ESKUINEKO BIURTEKOA
(1933-1936)
• 3.4. Nekazaritza-erreforma
• Konfistatutako lurrak aristokraziari itzuli zizkioten. Kalte-ordainak igo zituzten.
• Progama onartu zuten arren 1935ean geldi geratu zuten erreforma
• 3.5. Autonomia- erreforma
• Autonomia estaturik ez emateaz gain (Euskadiko prozesua Gorteetan blokeatu zuten) Madrilen eta
Kataluniaren arteko harremanak garraztu egin ziren, Laborantza Kontratuen Legearengatik.

Ondorioak: ERANTZUN BIOLENTOA EKARRI ZUEN KALEAN ETA GOBERNUAK EZIN IZAN ZUEN KONTROLATU.
2. ALDIA: ZENTRO-ESKUINEKO BIURTEKOA
(1933-1936)
• 4. GOBERNUAREN ARAZOAK
• 4.1. Gobernuaren barne
• Alderdi erradikala zatitu egin zen, Martinez de Barrios zuzendutako ezkerreko adarrak ez zuen erreformak zuzentzeko politika ultertzen.
• CEDA alderdiak presioa egiten zuen erreformen zuzenketan sakontzeko
• 4.2 Gizarte- gatazkak
• Nekazaritza- lurren jabeak lan araudia urratzen hasi ziren eta soldata jaitsi zituzten. Beraz, 1934an Nekazariek greba orokorra egin zuten
Andaluzian, Extremaduran, Valentzian eta Gaztela- Mantxan, milaka langile espetxeratu zituzten.
• PSOEko eta UGTko buruak eta jarratzaileak erradikalizatu ziren. Francisco Largo Caballerok politika iraultzailea proposatu zuen : lurrak
nazionalizatzea, erlijio-ordena guztiak, armada eta Guardia Zibila desegitea. Horrez gain, legezkotasun errepublikanoa baztertu zuen eta
mehatxua egin zion gobernuari: CEDA alderdiak gobernuan sartuz gero mugimendu iraultzailea egingo zutela.
2. ALDIA: ZENTRO-ESKUINEKO BIURTEKOA
(1933-1936)
• 5. URRIKO IRAULTZA
• Kausak: CEDAko hiru ministro sartu ziren gobernu erradikal berri batean. Sozialistentzat gehiegizkoa izan zen Errepublikari erasotzea zela irudi zitzaien eta.
• Hasiera: Urriaren 5ean Largo Caballerok zuzendutako iraultza batzorde sozialistak (PSOE+ERC+PCE+ CNT(Asturias): Greba orokor iraultzailea deitu zuen
• Bilakaera: Ekintza iraultzailea txarto antolatuta zegoen; ez zegoen koordinaziorik, ez programarik, ez helbururik
• Madrilen eta Andaluzian huts egin zuten. Poliziak eta armadak ez zuen babestu eta nekazariek eta CNT sindikatuko kideek ez zuten parte hartu
• Katulunia: Mugimendu politikoa izan zen. Lluis Companys, Generalitateko presidenteak “Espainiako Errepublika Federalaren barruko Kataluniako Estatua ”
aldarrikatu zuen. Ezkerreko sindikatuek ez zuten ekintza hori babestu.
2. ALDIA: ZENTRO-ESKUINEKO BIURTEKOA
(1933-1936)
• Gobernuaren erantzuna: Batet jeneralak gerra- egoera deitu eta geldiarazi zuen matxinadaren armatuaren saiakera. Kataluniako Estatutua bertan behera utzi
eta ehundaka atxiloketa agindu zituen
• ASTURIAS: Mugimendu iraultzailea. (5etik 18ra). Langile aliantza sortu zuten UGT, CNT eta komunistak elkartuta. Programa: Langileek botere politikoa
kontrolatu nahi zuten, Estatu Proletario eratzeko.

Langileak borrokarako prest


zeunden. Guardia zibilaren koartel-
etxeei eraso meatze gune hartu,
arma lantegiak okupatu, Oviedo
menpean hartu eta zenbait herritan
administrazio bakunean oinarritutako
langileen komunak eraiki zituzten.
Indarkeria ekintzak ere egin zituzten
jabeen eta kleroaren kontra
2. ALDIA: ZENTRO-ESKUINEKO BIURTEKOA
(1933-1936)
• Gobernuaren erantzuna: Gobernuak gerra-egoera ezarri zuen, eta languntza eskatu
zion Marokoko Protektoratuaren armadari. Errepresio gogorra ezarri zuten. Liskarretan
matxinadaren aldeko mila lagun baino gehiago hil ziren eta segurtasun- indarreko 300
kide inguru ere

IRAULTZAREN ONDORIAK
1.Errepresioaren hedapena : 30.000
lagun atxilotu zituzten, ezkerreko
alderdien jarduerak murriztu eta aldez
aurreko zentzura ezarri zen
2.Ezkerraren erreakzioa: urriko gertaerak
benetako espiritu errepublikanoa
babesteko izan zirela esanda justifikatu
nahi zuen. Espainiako ezkerraren batasun
ikur bihurtu zen.
2. ALDIA: ZENTRO-ESKUINEKO BIURTEKOA
(1933-1936)
• 6. GOBERNUAREN AMAIERA
• Lerrouxek gobernuko ministro gehienak CEDAkoak izatea onartu behar izan zuen. Gobernu horrek azkartu zuen erreforma errepublikanoak zuzentzeko prozesua:
• - Gizarte eta Lan erreformak bertan behera geratu ziren. Epaimahai mistoak baliogabetu egin zituzten eta Nekazaritzaren erreformarako lege berria onartu zuten.
• - Arlo militarrean: Fanjul Jenerala(Ministerioko idazkariorde), Mola Jenerala (Marokoko armadaren buru) eta Franco Jenerala (Estatu Nagusiaren buru)
• - Konstituzioaren erreforma ere bultzatu nahi zuten erlijio-politika aztertzeko
• Hala ere, egoera berria hasi zen: Krisia sortu zen Alderdi Erradikalean ustelkeria- eskandaluengatik ( Nombela auzi eta straperlo)
2. ALDIA: ZENTRO-ESKUINEKO BIURTEKOA
(1933-1936)
• Gobernuko aliantza apurtu zen: Alcalá Zamorak ez zion Gil Roblesi boterea eman nahi.
• Portela Valladares izendatu zuen gobernuko presidentea baina ez zuen parlamentuko gainerako kideen babesa.
• Alcalá Zamorak Gorteak desegitea eta 1936ko otsailaren 16rako hauteskundeetara deitzea erabaki zuen.

• 3. ALDIA: FRONTE POPULARRA (1936)


• FRONTE POPULARRA: Ezkerreko alderdiek (Errepublikanoek, Sozialistek eta komunistek) osatutako hauteskunde-akordioa. Programa: amnistia orokorra 1934ko gertaerengatik atxilotutakoentzat eta lehen biurteko politika erreformista berreskuratzea
3. ALDIA: FRONTE POPULARRA (1936)
• ESKUINA ETA ZENTROA: Bananduta aurkeztu ziren. CEDAK hauteskunde-itun jakin batzuk lortu zituen zenbait probintziatan, errepublikano kontserbadoreekin eta
erradikalekin. Renovación Española eta Elkarte Tradizionalistako karlistek hauteskunde aliantza osatu zuten: Bloke Nazionala

• 1. 1936KO HAUTESKUNDEEN EMAITZAK


• FRONTE POPULARRAREN GARAIPENA ozta-ozta lortu zuen. Dena den, botoen arteko aldea txikia izan arren, Gorteetan aldea izan zen
• Banaketa: FRONTE POPULARRAREN GARAIPENA : Madril, Katalunia, Asturias, Extremadura eta Mediterraneoko Itsasertzean
• ESKUNIEKOEN GARAIPENA: Gaztelako, Aragoiko, Nafarroako eta beste toki batzuetako nekazaritza-eremuetan
• Alderdi Erradikala desagertu egin zen.
• Ondoriak: Espainian banatuta zegoen bi joera politiko desberdin zeuden , elkartezinak eta kopuruari zegokionez oso berdinduak.
3. ALDIA: FRONTE POPULARRA (1936)
3. ALDIA: FRONTE POPULARRA (1936)
• 2. GOBERNUAREN ERAKETA
• GOBERNUA: Manuel Azañak gobernua eratu zuen, ezkerreko errepublikanoz osatuta zegoen, sozialistek uko egin baitzioten errepublikanoekin koalizio-gobernuari osatzeari.
• NEURRIAK: Amnistia Orokorra eman zieten delitu politikoengatik espetxeratutako 30.000 laguni, Lluis Companysek Generalitateko presidente- kargua hartu zuen berriro, eta
kaleratutako langileak berriz hartzera behartu zituen enpresariak.
• Dekretu baten bidez, Kataluniako autonomia berrezarri zuten. Halaber, Euskadiko eta Galiziako prozesuak berriro martxan jarri zituzten.
• Berriz, jarri zen abian prozesu erreformista, nekazaritza, erlijio, eta gizarte arloetan, bai eta arlo militarrean ere.
• GIZARTE- GATAZKAK: Gogortu egin ziren nekazaritza-eremuetan. Beraz, gobernuak egoera kontrolatzeko jarri zuen abian 1932ko nekazaritza erreforma. Hala ere, nekazariek
presio handia egin zuten eta latifundio eremu guztiak okupatu zituzten. Nekazaritza Erreformarako Institutuak legeztatu egin zituen.
3. ALDIA: FRONTE POPULARRA (1936)
• Bestalde, berriro sortu zen Elizaren eta Errepublikaren arteko borroka.
• Kongresuak Alcalá Zamora Errepublikako presidente kargutik kentzea erabaki zuen. (kongresuak esan
zuen aurreko aldian Alcalá Zamorak Gorteak desegitea agindu zuenean ez zela beharrezkoa izan halako
neurria eta, beraz desegiteko erabaki oker hark kargua berehala galtzea esan nahi zuela). Maiatzean,
Manuel Azaña Errepublikako presidente izendatu zuen.
• Gobernu berriaren eraketa: Santiago Casares Quiroga izan zen Gobernuko presidentea eta ezkerreko
errepublikanoen gobernua osatu zuen.
3. ALDIA: FRONTE POPULARRA (1936)
• 2. GOBERNUAREN ARAZOAK
• 1. Krisi ekonomikoa. Prezioak igo egin ziren, pezetak balioa galdu zuen,
ekoizpena murriztu egin zen eta langabezia, handitu. Gainera, enprearioek
enpresak itxi eta kapitala atzerrira eraman zuten, hauteskundeen
emaitzengatik.

• 2. Erradikalizazioa eta ordena publikoa degradatua.


• Ezkerrean, anarkisten eta Largo Caballerok zuzendutako UGTren adar
erradikalenaren jarrera iraultzaileak ziren nagusi.
• Eskuinean, CEDAK krisia izan zuen eta Herri Ekintzako Gazteek CEDA utzi
zuten eta Falangeko zerrendetara joan ziren.
• Desordenak ugaritu egin ziren: komentuak eta elizak erretzen hasi ziren,
pistolariak gehitu egin ziren kalean, grebak eta manifestazioak , lurren
okupazioak, eta eskuinekoen eta ezkerrekoen kale indarkeriako ekintzak
eta hilketa politikoak…
3. ALDIA: FRONTE POPULARRA (1936)
• 3. Konspirazio militarra: Gobernua errepublikanoa azpijoko kolpista
desegiten saiatu zen. Horretarako, ustez konspirazioa parte hartzekotan
ziren goi- agintariak kargutik kendu eta bizilekuz aldatu zituzten. Franco
Kanarietara eraman, Goded Balear uharteetara bidali eta Mola Nafarroara
eraman zuten. Hala ere, ezin izan zuten galarazi kolpe militarra. Martxoan,
jeneral talde bat bildu zen Madrilen eta altxamendu militarra egitea
adostu zuen. Matxinada hori talde askok babestu zuten: alfontsotar
monarkikoek, karlistek, falangistek eta Errekete karlista.
3. ALDIA: FRONTE POPULARRA (1936)
• 3. ALTXAMENDUAREN HASIERAN
• Uztailaren 12an, pistolari batzuek- itxuraz falangistak- Erasoko Guardiako
Teniente Castillo hil zuten. Hurrengo egunean, José Calvo Sotelo
Renovación Española alderdiaren burua hil zuten teniente haren
lankideek, mendeku gosez.
• Horrek guztiak prozesua azkartu zuen, eta zalantzan zeudenek estatu-
kolpean parte hartzea erabaki zuten. Uztailaren 17an, matxinada hasi zen
Maroko Protektoratuko guarnizioetan eta hurrengo egunean,
penintsulara hedatu egin zen.

You might also like