Download as pptx, pdf, or txt
Download as pptx, pdf, or txt
You are on page 1of 33

EAEko hezkuntza-sistemaneran lorpenak

eta euskararen bilakaera


AURREZAGUTZAK

• Zer urte bitartean egon da euskara


debekatuta?

• Noiz lortu zuen euskarak ofizialtasuna?

• Zelan aldatu da euskararen ezagutza azken


hamarkadetan?

• Eta erabilera?
BILAKAERA HISTORIKOA

Euskararen biziberritze prozesuaren etapak:

- Euskara debekatuta (1937-1960)


- Toleratua (1960-1976)
- Gizarte zibila mobilizatzen hasten da (1976-1982)
- Euskarak ofizialtasuna lortzen du (1983-…. )
EZAGUTZA DATUAK (EUSTAT, 2021)

Zenbat euskal hiztun gara gaur egun? Zer


nolakoa izan da bilakaera (1991-2021)?

30 urtetan
+ 250.000
hiztun berri
EZAGUTZA DATUAK (EUSTAT, 2021)
Nolakoa da hizkuntza-gaitasuna EHn
(2021ko datuen arabera)?

+- %50ak behintzat
euskara ulertu bai
EZAGUTZA DATUAK (EUSTAT, 2021)
Nolakoa da euskaldunen profila adinaren
arabera (2016)?

Euskaldunen profila
guztiz aldatu da.
Zenbat eta gazteago,
orduan eta erdal
elebidun +
EZAGUTZA DATUAK (EUSTAT, 2021)

Nolakoa izan da euskaldunen bilakaera


H1aren arabera (1991-2021)?

Lehen euskaldun
gehienak “euskaldun
zaharrak”

Orain gehienak
“euskaldun berriak”
eta “jatorrizko
elebidunak”
TRANSMISIO DATUAK (EUSTAT, 2021)

Zein da seme-alabei transmititutako


hizkuntza gurasoen H1aren arabera (2021)?

Guraso biek euskara H2


dutenean, %35ak
transmititzen die soilik
euskara
JARRERA DATUAK (EUSTAT, 2021)

Nolakoa izan da euskararen erabilera


sustatzeari buruzko jarreren bilakaera EHn?

Euskararen aldeko
jarrera %12 igo da azken
30 urteotan
HAUSNARKETARAKO

• Ezagutza/transmisio/jarrera datu baikorrak


ikusita, zer espero dugu erabileraz?

• Gorantz egin du? Beherantz?


• Zenbat igo edo bajatu da?
ERABILERA DATUAK (SOZ. KLUS., 2021)

Zelakoa izan da euskararen kale erabileraren


bilakaera (1989-2021)?
ERABILERA DATUAK (SOZ. KLUS., 2021)

Zelakoa izan da euskararen kale erabileren


bilakaera adinaren arabera EHn?
ERABILERA DATUAK (SOZ. KLUS., 2021)

Zelakoa da euskararen kale erabilera haurren


presentziaren arabera?

Euskararen erabilera handitu


egiten da haurrak eta nagusiak
elkarrekin daudenean
HAUSNARKETARAKO

1. Zergatik ez da euskararen erabilera


handitzen ezagutzak gora egiten badu?

2. Zer egin genezake/dezakete egoera


hau aldatzeko?
Iurrebaso (2023): “Hiztunek ez
diote bizkar ematen euskarari”
1. Testuingurua

• Iñaki Iurrebaso: Soziologoa, azken 8 urteak


EHUn irakasle eta tesia egiten:
“Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena
eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko
tresna metodologikoak garatzen. Euskal
Herrirako aplikazio praktikoa”
1. Testuingurua

• Euskararen egoerari dagokionez,


errealitatearen irudi zehatzago bat
eskaini du bere lanean.

• Ikerketa 1906an hasi du Hegoaldeko


zentsu guztiak aztertuta. Ezin zuen
atzerago joan datu faltagatik.
1. Testuingurua

• 1906an EHko biztanleriaren %33a


arnasguneetan bizi zen. Lurralde trinko bat
zegoen, non ia herritar guztiak euskaraz bizi
ziren, baina goi mailako funtzioak
(administrazioa, hedabideak, eskola…) erdaraz
egiten zituzten.

• Politika euskarafoboak XIX. mende osoan


zehar. Ondorioz, guraso batzuek ez zieten
beraien seme-alabei euskara transmititzen.
1. Testuingurua

• XX. mende hasieratik 1970era, gero eta gutxiago


transmititu. Baina jarraipena beti izan da indartsuagoa
hizkuntza albo batera uzteko joera baino.

• Halere, batzuek ez zutenez transmititzen, beti hiztunak


galtzen eta galtzen. Batez ere, inguru urbanoetan.

• Etorkizunaren eta aurrerapenaren hizkuntza gaztelania eta


frantsesa ziren. Hortaz, arraroa zena da herritarrek
hizkuntza gutxitua transmititzeko ahalegina egitea.

• Frankismoan gertatu ziren galerarik handienak, bide


horretan jarraituz gero, heriotzatik oso gertu egongo
ginateke.
2. Aroak

1906-1971 Ordezkapen-aroa
%41etik %17,8ra

1971-2001 Indarberritze-aroa
%17,8tik %27,2ra

2001-2021 Geldotzearen aroa


%27,2tik %26,5era
2. Aroak

• Indarberritze aroa (1971-2001). Igoera fase horren ondorio


da egungo euskaltzaletasun sozial sendoa. Harritzekoa da
erdaraz hobeto moldatzen diren milaka gurasok seme-
alabei euskaraz egitea.

• Indarberritze aroan, halere, ez zen lortu kalteari buelta


ematea:
– 1906an haurren %41aren euskara H1
– 1971an haurren %18ak euskara H1
– 1996an haurren %27ak euskara H1

• Geldotze aroa (1996tik- ). Goranzko joera hori gelditu, batez


ere, etxeko transmisioan. Arnasguneetan gainera,
beheranzko joera.
3. Gaitasuna

• Euskaraz nork dakien eta nork ez kontuan hartzen badugu,


irudia ez da hain erreala.

• Iurrebasok hiztunak gaitasunaren arabera sailkatzeko 7


multzo proposatzen ditu.

• Euskaldun multzoan, oso ezberdinak diren bost multzo


biltzen dira. Datuak zorrotz irakurrita, agerian geratzen da
gure ahulgune nagusietako bat dela hizkuntza-
gaitasuna.
– Euskaraz hobeto moldatzen direnak (%7)
– Bi hizkuntzetan antzera moldatzen direnak (%8)
– Erdaraz hobeto moldatzen direnak (%85)
3. Gaitasuna
Euskaldunak %36,1 baina…
3. Gaitasuna

• Orain arteko sailkapenak esaten zigun indartsuago zegoela


ezagutza erabilera baino. Hori esateak ez du zentzu askorik, beti da
handiagoa ezagutza altuagoa erabilera baino.

• Puntu honetan, aztertu egin behar dira euskaldunen harreman-


sareak. Elebakar bat elebidun batekin elkartzean, beti egingo dute
elebakarraren hizkuntzan.

• Iurrebasok kalkulatu egin du zein aukera erreal dauden Euskara


erabiltzeko:
– Elkarrizketen %82 inguru derrigor erdaraz (herritar gehienek gaztelania
H1 dutelako eta euskal elebidunek ere beraiekin gaztelaniaz egiten
dugulako)
– Elkarrizketen %1a euskaraz derrigor (euskaldun elebakarrak)
– Elkarrizketen %17an aukeran euskaraz edo gaztelaniaz.

• Hortaz, erabilera derrigor %1-%18 bitartean egongo da. Egun,


%15ekoa da, gehiengo absolututik askoz gertuago.
3. Gaitasuna

• Ondoren, kalkulatu du zenbatekoa izango


litzatekeen euskararen erabilera
elebidunek erosoen egiten zaien
hizkuntzan hitz egingo balute. Horrela
kalkulatuta, euskararen erabilera %8an
legoke, baina %15ean dago.

• Hiztunek erakusten dute euskararekiko


atxikimendua handia dela.
4. Ikuspegi aldaketa

• Ikuspegi klasikoa denez ezagutza erabilera baino hobeto


dagoela, ondorioztatzen izan da ez dagoela benetan
euskararekiko atxikimendurik. Datuetan ikusten da hori ez dela
horrela.

• Baina ez badugu lortzen erdaraz hobeto moldatzen den hiztun


taldeak euskaraz errazago egitea, hizkuntzarekin sufritzen ibiliko
dira, eta luzera korapilo handia izango da.

• Batez ere, kontuz izan behar dugu euskaraz ikasi, etxean euskara
jaso eta haztean erdaraz hobeto moldatzen diren kasuekin.

• Gurpil horretatik ateratzeko, euskal hiztun benetan gaituak


ekoiztea behar dugu.
4. Ikuspegi aldaketa

• Azken 30 urteotan euskal hiztunen multzoa handitu da, baina


ez da igo euskaraz hobeto egiten dutenen multzoa.

• Eskoletan gehiago egin daiteke ahozkotasuna eta


jariotasuna lantzeko. Eta hedabideek ere eredu egokiagoa
eskaini beharko lukete.

• Arnasguneak zaindu behar dira eta agian ildo berriak


asmatu. D ereduko auzoak, adibidez?

• Euskaldunak epaitzeari ere utzi beharko genioke: parkean


gurasoak seme-alabekin euskaraz, baina gurasoak beraien
artean erdaraz. Oso zatarra iruditzen zaigu eta asko epaitzen
da, baina egiten duen esfortzua ez da baloratzen.
5. Arnasguneen garrantzia

• Fishmanek eta Zalbidek diote izugarrizko garrantzia dutela


arnasguneek. Hizkuntza bizien eta hizkuntza
normalizatuen egoerarik antzekoena arnasguneetan dago.

• Arnasguneetan zaila da erdaraz bizitzea. Ia ezer egin gabe


gero eta euskaldunagoa bihurtzen zara. Gero eta hobeto
moldatzen zara euskaraz.

• Testuinguru erdaldunetan indar handia egin behar da


euskaraz bizitzeko. Eta jende gehiena, %90a, inguru horietan
bizi da, %4a arnasguneetan eta %6a euskara-erdara pareko
dauden inguruetan.
5. Arnasguneen garrantzia

• Larriena da arnasguneen pisua jaisten ari dela.

• Gainera, testuinguru euskaldunetan bizi den %10ak


ekoizten du euskaraz ekoizten denaren erdia.

• Arnasguneak galduz gero, euskalduntze prozesuan


arazoak sor daitezke.

• Gurearekin alderatuz, egoera larriagoetan dauden


tokiek (Irlandak, Okzitaniak, Bretainiak…) gauza bat
dute komunean: ez dute arnasgunerik.
6. Hizkuntza bilakaera

• Hiztunek bizitzan zehar, aldaketak izan ditzakete


gaitasunean eta erabileran.
– H1 euskara zutenen %6ak euskara galdu du
– H1 euskara zutenen %55ak euskarazko nagusitasuna galdu
du. Orain hobeto moldatzen dira erdaraz.
– Ordea, H1 gaztelania zutenen %2a orain hobeto moldatzen da
euskaraz gaztelaniaz baino.

• Askoz gehiago erdalduntzen dira etxetik euskaldunak


direnak, etxetik erdaldunak direnak euskaldundu
baino.

• Euskarak erakarpen-indar gutxiago dauka. Gaztelania eta


frantsesa beharrezkoa da, euskara jakitea ez.
7. Eragileak

• Erdararantz eramaten gaituzten eragilerik handienak ->


hedabideak eta kultur kontsumoa.

• EiTBk %2ko audientzia dauka. Euskaraz bizi diren


hiztunak %10 dira, baina telebista ikusterakoan %2ra
jaisten da.

• Euskara bultzatzen duen eragilerik handiena familia


da. Joera positiboa da, gaur egun euskaraz hazten diren
haurrak %17 dira.

• Aldeko beste eragile bat eskola da, zuzentzeko alderdi


batzuk dituen arren.
8. Etorkizuna

• Erabileraren adierazlera kontuan hartuta


euskararena %15ekoa da, irlandarrarena
%1ekoa. Ez gaude horren oker, baina bai
egoera ahulean.
BIBLIOGRAFIA ITURRIAK

Eustat (2021). VII Inkesta Soziolinguistikoa

Iurrebaso, I. (2023ko irailaren 8a). Hiztunek ez diote bizkar


ematen euskarari. Argia, 1-26.

Soziolinguistika Klusterra. (2021). Hizkuntzen erabileraren


kale neurketa.

You might also like