3 Gaia 1

You might also like

Download as pptx, pdf, or txt
Download as pptx, pdf, or txt
You are on page 1of 20

3.

GAIA

FONOLOGIA

1
Tasun bereizgarriak
 Ikusi dugunez, hotsak eta fonemak sailkatzeko edo
definitzeko, fonetika artikulatoriora jotzen da, irizpide
artikulatorioen arabera definitzen direlarik:
 Ahostun vs ahoskabe
 (Bokaletan) Garaiera, aurrekotasuna
 Ahoskunea: ezpainkaria, sabaikaria, …
 Artikulazio modua: afrikatua, urkaria, …

 Teoria fonologikoan hotsak deskonposa daitezkeen unitate


horiei tasun deritze. Tasun bereizgarri gisa artikulatzen dira,
modu bitarrean, fonemen arteko kontrasteak azaltzeko, eta
klase naturalen berri emateko:
 [+ ahostun] ala [- ahostun]
 [+ezpainkari], [+horzkari], [+belar], eta abar.
 [+herskari] edo [+ frikari], eta abar.
Klase naturala

Fonema oro tasun bereizgarri multzo gisa defini daiteke
- Tasun bereizgarriek hotsen klase naturalen ezaugarriak
zehazteko aukera ematen dute. Adb [+sudurkari] tasuna dutenak:
/m/, /n/, /ɲ/…

 Klase naturalak: ezaugarri fonetiko bat (=tasun


bereizgarri bat) edo hainbat partekatzen duten hots multzoa
 Termino fonetikoetan definituta daude.
 Azaltzeko zergatik prozesu fonologikoek hots multzo
jakinei eragiten dieten eta ez beste hots batzuei (hauez ez
baitira zoriz gertatzen).
Klase naturala
Adibidez:
Zer dute komunean bokal artean doazenean aldaketa
jasaten duten [b], [d] eta [g] hotsek?

/b, d, g/: [+ kontsonante][+ herskari][+ ahots][-


sudurkari]
/b/, /d/, /g/ klase naturala osatzen dute.

 Klase naturalak tasun bereizgarri bat (ala batzuk)


partekatzen duten hots guztiak hartzen ditu barne.
Klase naturala

 Lehenago ikusi dugun prozesu fonologikoa arau


fonologikoen bidez eman daiteke, testuingurua
zehaztuz:
[b, d, g]  [,ð, ɣ] / V_V
formula daiteke esanez hizkuntza askotan badela
lenizioa edo ahultzea deritzan prozesu fonologikoa hots
multzo jakin bati soilik eragiten diona, alegia:
[+ kontsonante][+ herskari][+ ahots][-sudurkari] tasunak
dituzten hotsen klase naturalari eragiten dio.
([-sudurkari] tasuna aintzat hartu behar da talde honetatik kanpo
geratzen direlako [m] eta [n], ahotik herskariak badirenak).
Klase naturalaren ariketa (foroan ere)
 8. ariketa. Ariketa praktikoa:

Zein klase natural osatzen dute ingelesez


hasperenarekin (‘aspirated’) ahoska daitezkeen hotsak?
Bururatzen zaizkizun adibideez gain, pentsatu nola
ahoskatzen diren beheko adibideak, esaterako:
Spain, pet, school, paint, poverty, street

Erantzunean tasun fonetiko bereizgarrien bidez adierazi


beharko duzu zein den klase naturala.
Prozesu fonologikoak

 Aurreko ariketan ingelesez ikusitako hasperenketa


gertakariaren erregela edo prozesu fonologikoa horrela
deskriba daiteke (geroxeago arituko gara arau
fonologikoen notazioaz):

C[+herskari, -ahotsa, -sabaikari]  [+hasperendua] / $ _

- [-sabaikari] tasun bereizgarria ez baduzue jarri, espero izatekoa


da,
gainera [c] hotsa ez dago ingelesaren inbentario fonologikoan.
/= testuinguru fonikoa adierazten du. $ _ = silaba hasieran
doanean
esan nahi du. Horrek kanpoan uzten du <spin>-en
Klase naturala
 Esaterako, beheko hots zerrendan zenbat klase natural
daude?:
[i, b, k, r, a, e, l, ʎ, ɾ, m, g, s, t]
Klase naturala
[i, b, k, r, a, e, l, ʎ, ɾ, m, g, s, t]
1: [+albokari] tasuna duten hots multzoa: [l], [ʎ]
2: [+dardarkari, +hobikari] tasuna duten hots multzoa
(euskara estandarrean): [r], [ɾ]
3: [+bokal], [+aurrekoa] tasunak dituen hots multzoa: [i],
[e]
4: [+bokal], [-atzekoa] tasunak dituen hots multzoa: [i],
[e], [a]
5: [+herskari], [+belar] tasunak dituen hots multzoa:
[k], [g]
6: [+herskari], [+ezpainkari], [+ahots] tasunak dituen
hots multzoa: [m, b]
Prozesu fonologikoen notazioa

Ikusi dugunez, segmentu fonikoak (hotsak) gehienetan ez dira bere
horretan eta isolaturik ekoizten, hizketa-katean elkarren segidan baizik

Segmentu batek bere inguruko beste segmentuetan eragin dezake;
ondorioz, segmentuek beren ezaugarriak aldatzen dituzte-→
prozesu/alternantzia fonologikoa.


→ Testuingurua garrantzitsua


Prozesu fonologikoa: gertakari naturala, segmentu batek
jasaten duen aldaketa, bere testuinguruaren arabera
aurreikus daitekeena, automatikoa delako.

Ahoskera errazten du, gehienetan.

Besteetan, hizkera eraginkorragoa egiten du, edo oharmen aldetik
hotsen artean hobeto bereizi.

Sarri, aldaketa horien ondorio dira ‘alofonoak’
Prozesu fonologikoak II
“Bilakabide edo prozesu fonologikoa da hots edo hots andana baten
lekuan beste hots edo hots andana bat zergatik ahoskatzen den azaldu
nahi duen ORDEZKATZEA” (Oñederra, 2004: 50).


Prozesu fonologikoak arau (automatiko, barneratu)ak dira.
Adibide bidez:


Inguru [iŋguɾu] ahoskatzen da euskaraz automatikoki, ez [n]
hobikari gisa. Zergatik?


Ahoskera errazteko, ondoko hotsari asimilatu, eta /n/ hotsa
[ŋ] ahoskatzen da kontsonante belar baten aurrean.

Notazioa: /n/ → [ŋ] / _C [+belar]


Prozesu fonologikoak II
 Erregela fonologikoek aldaketa fonologikoen berri ematen dute, aldaketak zein
hotsi eragiten dion eta noiz gertatzen den deskribatzen dutela.


Testuingurua eta notazioa
X  Y / A_B


Hitz hasierako edo amaierako posizioa: #_, _#

Silaba hasierako edo amaierako posizioa: $_, _$
• X – aldaketa jasaten duen fonema;
• Y - aldaketaren emaitza;
• / -testuingurua;
• A - aldaketa jasaten duen fonemaren aurretik dagoen testuingurua;
• _ - aldaketa jasaten duen fonemaren lekua;
• B -aldaketa jasaten duen fonemaren ostean dagoen ingurua.
Ohikoenak diren prozesu fonologikoak I

Asimilazioa: “hots bat INGURUNEARI egokitzea ingurune
horrekiko antza areagotuz” (Oñ ederra, 2004: 43).
 Partziala
 Euskaraz, [ˈbaba] → [ˈbaβa]
b → β / V__V
(Herskaritasuna galtzen du, eta bokalen ozentasun mailara
asimilatzen da. Batzuetan ‘espirantizació n’/spirantization’ deritzo).
 Gaztelaniaz, [pan] → [pã n]
V  V[+sudurkari] / _C [+sudurkari] _$
(Kodan doan ondoko sudurkariaren eraginez, bokalak [+sudurkari] tasuna
hartzen du)
 Osoa
 Andaluzieraz, [mismo]  [mim̥ mo]
 Ingelesez: in + regular > irregular / in + legal > illegal
 (lat) octo  (it) otto
Ohikoenak diren prozesu fonologikoak II

 Disimilazioa: hotsa beste batengandik urrundu egiten da, hobeto


bereizteko.
Gaztelania zaharrean: [omne]  [omre] ‘gizon’
hizkera zenbaitetan: [etʃe]+[a]-→ [etʃia]

 Ezabaketa: hots bat ezabatzen denean, testuinguru jakin batean.


Gaztelaniaz, gustado> [guśtao] [ð] Ø / V_V


Txertaketa (edo epentesia): hots bat txertatzen da hots kate
batean, gehienetan hotsak argiago bereizteko.
[al reβes]  [aldreβes]

Metatesia: hotsen hurrenkera aldatzen da:
[pretil]  [petril]
Ohikoenak diren prozesu fonologikoak

 Neutralizazioa:
Fonemen arteko aurkakotasuna (balio kontrastiboa) zenbait
testuingurutan galtzeari deritzo (bereizketa fonemikoa posizio
batzuetan galtzea).
adb. Dardarkarien aurkakotasuna soilik ageri da
bokalartean, bestela neutralizatu egiten da koda posizioan.
cantar: [kantar], edo [kantaɾ], bietara ahoska daiteke, baina
bokal artean kontraste fonemikoa beti mantentzen da:
[ero], [eɾo]

Izan ere, neutralizazio gehienak koda posizioan gertatzen dira,


hotsen ezaugarri artikulatorioak ahulagoak direlako:
Adb. /n/ eta /m/ C biezpainkari aurrean neutralizatu:
en botas = [embotaś]; ambos = [amboś], baina [amo], [ano]
- Beste adib.: /b/ eta /p/ herskarien
neutralizazioa koda posizioan:
[obtjene] ~ [optjene] [abto] ~ [apto]

 Ariketa: deskriba ezazue zer gertatzen zaien


ondoko hitzei:

o(b)strucción, alko(ho)la, poblema, conesterol,


escáner
Eskolako jarduera II (egelan 9. ariketa)
1. Aztertu ingelesez gertatzen diren hurrengo alternantziak. Esan
horietako bakoitza zer den, eta arau fonologikoen bidez azaldu
(asimilazioa, disimilazioa, epentesia edo ezabaketa). (Zsiga, 2010: 54)

a) Bokalak batzuetan sudurkaritu egiten dira. Noiz?


camper [kæ̃ mpǝɹ] 'karabana' wrong [ɹɔ̃n] 'oker'
tone [tõn] 'tonu‘

b) Dialekto askotan, [r] hotsa ez da ahoskatzen. Zein arau fonologiko


gertatu da?
car [ka] 'auto' park [pak] 'parke'
sure [suǝ] 'ziur‘

c) Sudurkaria eta ondoren frikaria duten hitzak ahoskatzean, zenbaitetan


sudurkariaren eta frikariaren artean herskaria eransten da:
something [sʌmpθɪŋ] 'zerbait' sense [sɛnts] 'zentzu'
Unitate suprasegmentalez berriro
“Hizkuntzek ez dute edozein hots-segida sortzen uzten; aitzitik, hizkuntza
batean sor daitezkeen hots-segidak hizkuntzaren egituraren zati
sistematikoak dira, aurreikus daitezkeenak. Hizkuntzek murriztapen
fonotaktikoak dituzte: bata bestearen ondoan edo hitzaren barruan leku
jakin batean zein hots mota ager daitezkeen murrizten duten erregelak”
(Zsiga, 2010: 41).

 Izan ere, fonotaktikak maileguetan izan dezake eragina,


Zsigaren (2010) kapituluan ikus daitekeenez:
Japonieraz, esaterako, V, CV silabak bakarrik onartzen
dituzte, hortik: [su.to.rai.ku] (ing. Strike)
* Gaztelaniaz, adibidez, CC bilkurak zilegi dira hasiera
posizioan oso kasu zehatzetan. Zein klase naturali eragiten
dio murriztapenak?
Unitate suprasegmentalak
bravo, clavo, glándula, transporte, grave, dron,
plan, pronto, craso, blanco

 Murriztapena: Hasieran C[+herskaria] C[+urkaria] klase


naturala osatzen duten hots segmentu segidei
Baina honek kanpoan uzten ditu: franco, flan.
[f] ez da sartzen goiko klase naturalean, beraz, bereizirik
gehitu beharko litzateke arau fonologikoan, hots,
gaztel. CCV, baldin eta $_ C[+herskaria]/[f] + C[urkaria]
Unitate suprasegmentalen balio fonemikoaz

Fonetikan suprasegmentuak aztertu ditugu: azentua,


doinua, entonazioa.
Elementu hauek prosodiari dagozkio, hizketaren
‘melodia’ri. Hizkuntzek elementu hauek hitz mailan, bi
hitzen artean bereizteko erabiltzen dituztenean, fonemak
bezala, balio kontrastiboa dute, eta esaten da hizkuntza
horietan azentuak/doinuak balio fonemikoa duela.
Honen adibide lirateke tonu-hizkuntzak (edo
hizkuntza tonalak). Baina azentua edo tonua ez badute
balio hizkuntza batean hitzen artean bereizteko, ez dute
balio fonemiko edo fonologikorik.

You might also like