Download as pptx, pdf, or txt
Download as pptx, pdf, or txt
You are on page 1of 57

11.

GAIA: MIKRORGANISMOAK
MIKROORGANISMOEN EZAUGARRI NAGUSIAK

 Mikroorganismoak tamaina mikroskopikoko izaki bizidunak dira.

 Zelulabakarrak zein zelulanitzak izan daitezke.

 Nutrizio autotrofoa zein heterotrofoa izan dezakete.

 Zelula prokariotoak zein zelula eukariotoak izan daitezke.

 Bizi funtzio guztiak betetzen dituzte (nutrizioa, erlazioa eta ugalketa)


MIKROORGANISMOEN EZAUGARRI NAGUSIAK

MIKROORGANISMOEN SAILKAPENA:

 BIRUSAK: EZ dira izaki bizidunak ez dituztelako hiru bizi funtzioak


betetzen. Baina, gaixotasun askoren kutxatzaile direnez
mikroorganismo bezala aztertzen dira.

 BACTERIA ETA ARCHAEA DOMEINUA: Organismo prokariotoak


dira. Archaea domeinuaren barruan, arkeobakteriak daude eta
Bacteria domeinuaren barruan, eubakterioak.

 EUKARYA DOMEINUA: Organismo eukariotoak osatzen dute.


Hemen aurkitzen ditugu mikroalgak eta protozooak. Protoctista
erreinuan onddo mikroskopikoak (lizuna, legamia).
MIKROORGANISMOEN EZAUGARRI NAGUSIAK

MIKROORGANISMOEN ARTEKO DESBERDINTASUN NAGUSIAK

Ezaugarriak Archaea Bacteria Eukarya

Estalki nuklearra Ez Ez Bai

Mintzezko organuluak Ez Ez Bai

Mureina zelula-paretan Ez Bai Ez

Kromosoma zirkularra Bai Bai Ez

100ºC-tik gorako tenperaturan


hazteko ahalmena Batzuk bai Ez Ez
MIKROORGANISMOAK ETA GAIXOTASUNAK

Mikrorganismo batzuk gaixotasunak sortzen dizkigute, beste batzuk ordea ez dira kaltegarriak. Horren arabera
sailkatzen dira:
 Mikrobiota normala: Ez dira kaltegarriak gainerako izaki bizidunentzat. Osasuntsu dauden animalietan ageri
dira, larruazalean, arnas, digestio, gernu edo ugaltze aparatuetan.

 Mikroorganismo patogenoak: Gaixotasunak sortzen dituzte landare zein animalietan. Mikroorganismo


horiek zaurietatik edo arnas, digestio, gernu, ugaltze aparatuko hodietatik sartu daitezke.

 Mikroorganismo oportunistak: Baldintza jakin batzuetan patogeno bihurtzen dira (adib. Animalien
defentsak gutxitzean)
MIKROORGANISMOAK ETA GAIXOTASUNAK
GAIXOTASUN INFEKZIOSOAK

 Organismoek eragindako gaixotasunak dira. Organismo horietako asko mikroorganismoak dira.


 Banaketaren eta intzidentziaren arabera, gaixotasun infekzioso maila hauek bereizten dira:
 Endemia: Gaixotasun infekzioso batek modu iraunkorrean erasotzen dionean komunitate jakin bati,
baina intzidentzia txikiarekin.
Malaria protozoo batek Dengea eltxo baten ziztadaren
eragindako gaixotasuna da. bidez kutxatzen den virus
Gaixotasun hau endemikoa da batek eragindako gaixotasuna
Afrikan, gaixotasun hau da. Kasu gehien Asian ematen
transmititzen duen eltxoa dira
dagoen eremuetan

 Epidemia: Gaixotasun infekzioso batek aldi berean individuo askori erasoten dienean, baina komunitate
jakin batean edo eremu geografiko txiki batean.
Kolera bakterio batek eragiten
Ebola birus batek eragiten
du. Populazio handiko,
duen gaixotasuna da. 2014an,
osasungarritasun-baldintza
Afrikako mendebaldeko leku
kaskarreko eta edateko urik
isolatuetatik hiriguneetara
gabeko eremuetan gertatzen
pasatu zen.
dira epidemiak.
MIKROORGANISMOAK ETA GAIXOTASUNAK
GAIXOTASUN INFEKZIOSOAK

 Pandemia: Gaixotasun infekzioso batek indibiduo askori erasoten dienean, baina Lurreko eremu izugarri
zabal batean.

COVID-19a virus batek


Tuberkulosia bakterio batek kutsatzen duen gaixotasun bat
eragiten duen gaixotasuna da, da. 2020an, pandemis
gaur egun ere mundo osoko deklaratu zuten, munduan oso
persona askori eragiten diena. azkar zabaldu zelako.
MIKROORGANISMOAK ETA GAIXOTASUNAK
GAIXOTASUN INFEKZIOSOEN TRANSMISIOA

Kontutan izan behar ditugun zenbait elementu gaixotasun infekziosoen transmisioan:


• Behin betiko ostalaria: Mikroorganismo patogenoen bizileku eta ugaltzeko leku diren landare eta
animaliak dira, eta gaixotasuna harrapatzen dute.
• Bitarteko ostalaria: Mikroorganismo patogenoak transmititzen dituzte kutsatuta dagoen animali edo leku
batetik beste batera. Hauek normalean ez dute gaixotasuna harrapatzen.
MIKROORGANISMOAK ETA GAIXOTASUNAK
GAIXOTASUN INFEKZIOSOEN TRANSMISIOA

ZUZENEAN UKITUZ

AIREZ

GAIXOTASUN INFEKZIOSOAK
TRANSMITITZEKO BIDEAK SEXU HARREMANEN BIDEZ

URAREN ETA ELIKAGAIEN BIDEZ

ANIMALIEN BIDEZ
MIKROORGANISMOAK ETA GAIXOTASUNAK
GAIXOTASUN INFEKZIOSOEN TRANSMISIOA

GAIXOTASUN INFEKZIOSOAK TRANSMITITZEKO BIDEAK

ZUZENEAN UKITUZ AIREZ


Mikrorganismo patogeno gehienek larruazaleko Mikrorganismo asko airez transmititzen dira, hezetasun-
zaurietan zehar sartuta inbaditzen dituzte hostalariak, mikrotanten barruan (aerosolak) edo hauts partikulen
nahiz eta batzuk zuzenean ere sartu daitezkeen. gainean. Mikrotanta edo hauts partikula horien jatorria
Mikroorganismoak hainbat lekutan egon daitezke: izan daiteke gaixorik dagoen jendeak eztul, doministiku
animalien larruazalean, zauria egiten duen objetuan, eta hitz egitean bota dituztenak. Osasunez ondo dagoen
lurzoruan, arropa kutsatuan, giza gorozkietan eta norbaitek mikrotanta horiel inhalatuz gero, gerta daiteke
gernuan besteak beste. haren barnean infekzio foku bat hastea.
MIKROORGANISMOAK ETA GAIXOTASUNAK
GAIXOTASUN INFEKZIOSOEN TRANSMISIOA

GAIXOTASUN INFEKZIOSOAK TRANSMITITZEKO BIDEAK

SEXU HARREMANEN BIDEZ URAREN ETA ELIKAGAIEN BIDEZ


Mikroorganismo batzuk sexu-harremanen bidez Mikrorganismoa kutsatutako elikagai edo edariekin
transmititzen dira kutsatuta dauden pertsonengandik irentsi daiteke, edo elikagaietan toxinak eragin ditzazke,
osasuntsu dauden pertsonengana. Mikroorganismo mikroorganismoa elikagaietan ez egonda ere. Elikagaiak
horietako batzuk, dena den, beste bide batzuetatik ere kutsatzeko bideak ezan daitezke: ura gorozkiekin
transmititzen dira: xiringa kutsatuak, odol transfusioak, kutsatzea edo elikagaiak behar bezala ez
eta erditzean amak umeari. kontserbatzea, gaizki manipulatzea…
MIKROORGANISMOAK ETA GAIXOTASUNAK
GAIXOTASUN INFEKZIOSOEN TRANSMISIOA

GAIXOTASUN INFEKZIOSOAK TRANSMITITZEKO BIDEAK

ANIMALIEN BIDEZ

Zenbait animaliatan sortzen diren gaixotasun infekziosoak pertsonengana transmititu daitezke. Horrelako
gaixotasunei zoonosi deritze, eta elementu hauek izaten dira transmisio-prozesu horretan.
Eramaileak:
Gaixotasun
Gordailuak: infekziosoaren
Mikroorganismo sintomarik ez izan
patogenoek bizirik arren, beren
iraun dezaketen barnean daramate
lekuak dira (ura, mikroorganismo
lurtzorua, animaliak, patogenoa, eta,
etab.) eta leku Bektoreak: Mikroorganismo patogenoa behin betiko ostalariraino
transmititzeko ezinbestekoak diren izaki bizidunak dira. Artropodoen beraz, gaixotasuna
horietatik hasten transmiti diezaiekete
dute infekzioa taldeko animalia askok, hala nola zorriek, arkakusoek, eltxoek eta
euliek, gizakioi heltzen digutenean edota elikagaiak kutsatzen gainerakoei.
dituztenean, bektore gisa jokatzen dute.
ESTERILIZAZIO TEKNIKAK

Mikroorganismoen presentzia eta hazkuntza kontrolatu eta, hala, gaixotasunak tratatu prebenitzeko, bai eta
elikagaiak prozesatzeko ere esterilizazio-teknikak erabiltzen dira. Teknika hauek material batean dauden
mikroorganismoak deuseztatu edo ahalik eta gehien murrizten dituzte.

o Mikroorganismoen kontra ekiten duten substantziak agente antimikrobianoak dira.


o Mikrobioen hazkuntza inhibitzea eragiten duten agenteei mikrobiostatiko deritze.
o Mikrobioen heriotza eragiten dutenei mikrobizida esaten zaie.
ESTERILIZAZIO TEKNIKAK
AGENTE FISIKO BIDEZKO ESTERILIZAZIOA

Mikroorganismoak haztea eragozten dute edo mikroorganismoz kutsatutako eremu edo materialak
deskontaminatzen dituzte.

ERRADIAZIO ELEKTROMAGNETIKOAK

AGENTE FISIKOAK IRAGAZPENA

TENPERATURA ALDAKETA
ESTERILIZAZIO TEKNIKAK
AGENTE FISIKO BIDEZKO ESTERILIZAZIOA

ERRADIAZIO ELEKTROMAGNETIKOAK IRAGAZPENA

Ionizatzaileak Ez - Ionizatzaileak

• Erradiazio ultramorea (UV)


Airean edo likidoetan dauden mikroorganismoak
Mikroorganismoa mutazioak
• X izpiak iragazki mikroporotsuen bidez ezabatzen dira.
eragiten ditu, horrek heriotza
• Gamma izpiak
eragiten die. Gainazalak
DNA molekulak eta
desinfektatzeko erabiltzen dira.
proteinak degradatzen
dituzte eta honela
zelulak hiltzen dituzte.
ESTERILIZAZIO TEKNIKAK
AGENTE FISIKO BIDEZKO ESTERILIZAZIOA

TENPERATURA ALDAKETAK

• Mikroorganismoak temperatura maximoa gaindituz gero hil egiten dira.


• Tenperatura minimoa baino baxuagoan mikroorganismo bideragarrien kopurua txikitu egiten da.

Bero hezea
• Gehien erabiltzen den metodoa da. Mikroorganismoen proteinen egiturak aldatuz suntsitzen ditu.
• Autoklabe izeneko aparatua erabiltzen da.
• Ur lurruna presio altuan erabiltzen da (120ºC-tik gora)
• 15 edo 20 minutu behar dira.

Bero lehorra

• Labeak edo berogailuak erabiltzen dira.


• Bero hezearekin baino temperatura altuagoak eta esposizio-denbora luzeagoak behar dira.
ESTERILIZAZIO TEKNIKAK
AGENTE FISIKO BIDEZKO ESTERILIZAZIOA

Pasteurizazioa
• Elikagaiei zaporerik edo usainik kendu gabe mikroorganismoen presentzia murrizteko erabiltzen da (ez ditu
mikroorganismoak deusezten)
• Esnea pasteurizatzeko, temperatura oso bizkor 70ºC edo 90ºC-ra igoarazten zaio, eta temperatura horretan 15-20
segundoan eduki ondoren, hoztu egiten da.

Izozte-puntuaz azpiko tenperaturen tratamendua

• Método bakteriostatikoa da, bakterioen hazkuntza inhibitzen du.


• Elikagaiak eta botikak kontserbatzeko erabiltzen da.
ESTERILIZAZIO TEKNIKAK
AGENTE KIMIKO BIDEZKO ESTERILIZAZIOA

• Agente antimikrobiano bezela produktu kimikoak erabiltzen dira.


• Ospitaleetan nahiz etxe partikularretan eta industrian erabiltzen dira.

ESTERILIZATZAILEAK

AGENTE KIMIKOAK DESINFEKTATZAILEAK

ANTISEPTIKOAK
ESTERILIZAZIO TEKNIKAK
AGENTE KIMIKO BIDEZKO ESTERILIZAZIOA

ESTERILIZATZAILEAK

• Gainazaleko forma mikrobiano guztiak deuseztatzen dituzte.


• Toxikoak dira; objetuetarako bakarrik erabiltzen dira.
• Adb.: Formaldehidoa eta glutaraldehidoa.

DESINFEKTATZAILEAK

• Gaixotasun infekziosoak eragiten dituzten mikroorganismoak ezabatzen dituzte, baina ez dituzte espora
mikrobianoak* deuseztatzen.
• Objetu bizigabeen gainazalak edo likidoak tratatzeko erabiltzen dira.
• Adb.: Lixiba, igerilekuetako algizidak eta nekazaritzako fungizidak

*Espora mikrobianoa: mikroorganismo batzuek, hala nola bakterioak eta onddoek, dituzten biziraupen
Mekanismoa. Mikroorganismoak baino erresistenteagoak dira.
ESTERILIZAZIO TEKNIKAK
AGENTE KIMIKO BIDEZKO ESTERILIZAZIOA

ANTISEPTIKOAK

• Animaliek larruazalean zauri bat egin eta gero mikroorganismoak deusezteko


erabiltzen dira, infekziorik sor ez dadin.
• Ez dute organismoaren barruan eragiten
• Adb.: xaboia, ur oxigenatua, iodoa.
ESTERILIZAZIO TEKNIKAK
AGENTE KIMIOTERAPEUTIKOAK

• Giza gorputzaren barnean erabiltzen dira.


• Mikroorganismoen hazkuntza inhibitzen dute (gorputz barruan)
• Ez diote osasunari eragiten.
• Agente kimioterapeutikoak dira:
• Toxikotasun selektiboa izan behar dute: Patogenoa inhibitu edo hil behar du, baina ostalariari
kalterik eragin gabe.
• Izan daitezke:
• Sintetikoak: Sulfamidak, isoniazida (tuberkulosiaren aurka), AZT (GIBaren ondorioak murrizten
ditu.
• Naturalak: Antibiotikoak
ESTERILIZAZIO TEKNIKAK
AGENTE KIMIOTERAPEUTIKOAK

ANTIBIOTIKOAK

• Izaki bizidunek sortutako substantzia kimikoak dira (bakterio batzuek eta zenbait onddok).
• Gaur egun, antibiotiko asko sintesi bidez lortzen dira.
• Bakterioek eragindako gaixotasunak tratatzeko erabiltzen dira (onddo patogeno batzuen kontra baita)
• Modu desberdinetan eragin dezakete:
• DNA sintesia inhibitu
• RNA sintesia inhibitu
• Proteinen sintesia inhibitu
• Bakterio paretaren sintesia inhibitu
• Mintz plasmatikoa osatzen duten fosfolipidoak deusezta ditzake.
• Batzuk espektro zabalekoak dira: Mikroorganismo askoren kontra dira eraginkorrak
• Bakterio batzuk antibiotikoekiko erresistenteak dira.
MIKROORGANISMOEN KULTIBOA ETA ISOLATZEA

• Mikroorganismoak laborategian, modu kontrolatu batean, kultibatu, isolatu eta aztertu egiten dira.
• Kultibo deritzo mantenugai egokiekin prestatutako ingurune kontrolatu batean hazitako zelula
mikrobianoen multzoari.
• Inguruneak beharrezko guztia izan behar du mikroorganismoak hazteko eta ugaltzeko (mantenugaiak,
bitaminak, ura,etab.). Inguruneak izan daitezke solidoak eta likidoak.

Ingurune likidoak: Mantenuagaik ingurune likido Ingurune solidoak: Ingurune likidoetatik abiatuta
batean disolbatuta daude. Kotoi edo tapoi prestatzen dira, mantenugaiak disolbatuta
metaliko batekin estaltzen dira. daudela, eta gelifikatzaile bat gehitzen zaie (agar-
agar adibidez). Petriren plaketan prestatzen dira.
MIKROORGANISMOEN KULTIBOA ETA ISOLATZEA

Inguruneak izan daitezke:

Aberaste inguruneak

• Mikroorganismo askoren hazkuntza sustatzeko substantziak dituzten inguruneak.


• Ingurune horietan, laginean duaden mikroorganismoak hazten dira
• Sabouraud agarra onddoentzako aberaste-ingurune bat da.

Ingurune-selektiboak

• Mikroorganismo batzuen hazkuntza bultzatu eta besteena inhibitzeko substantzia


bat edo gehiago dauzkate.
• Salmonella Shigela agarrean Salmonella eta Shigela espezieak hazten dira.
MIKROORGANISMOEN KULTIBOA ETA ISOLATZEA

Aberaste inguruneak

• Adierazle bat daukate, organismo baten kolonia jakin batzuk beste organismo batzuen
kolonietatik argi eta garbi bereizi ahal izateko.
• Eosina eta metileno-urdin agarrean, E. coli koloniek kolore berde metalikoa hartzen dute.
MIKROORGANISMOEN KULTIBOA ETA ISOLATZEA

• Mikroorganismoak isolatu eta bakoitzaren kultibo puru bat lortzeko, kultibo-ingurune batean zelula
bakar bat inokulatu behar da.
• Ingurune horretan hazi eta ugaldu egingo da (genetikoki berdinak diren organismoak sortuz, klonak)
• Berdin berdinak diren organismoz osatutako koloniak sortuko dira, begi bistaz ikusi ahal direnak.

Ildaska bidez isolatzea: Disoluzio bidez isolatzea:


• Ingurunetik edo kultibo-ingurune batetik lagin • Ingurunetik lagin bat hartzen da, gatz disoluzio
bat hartzen da kultibo-kirten batekin (beratan esteril batean disolbatuz joan behar da, gero
esterilizatuta egon behar da) eta kontzentrazio txikiagoan.
• Petriren plaka esteril bateko ingurune solido • Disoluzio horrek petriren kaxetan kultibatzen
batean zenbait ildaska egiten dira. dira
FORMA ZELULAGABEAK: BIRUSAK, BIROIDEAK ETA PRIOIAK

BIRUSAK

• Ez dituzte zelulen egitura eta funtzioak betetzen.


• Beste zelula batzuen barruan soilik ugal daitezke, eta horregatik ez dira organismo biziduntzat hartzen.
• Agente infekzioso zelulagabe ere esaten zaie.

Birusen egitura

• Genoma birikoa:
• DNA edo RNA molekula bat edo batzuk osatzen dute.
• Lineala edo zirkularra izan daiteke
• Kate bakarrekoa edo bikoitzekoa
• Kapsidea: Genoma birikoa biltzen eta babesten duen estlaki proteikoa da.
• Nukleokapsidea: Kapsidea + genoma birikoa
FORMA ZELULAGABEAK: BIRUSAK, BIROIDEAK ETA PRIOIAK

BIRUSAK

Birusen egitura

• Mintzezko estalkia:
• Nukleokapsidea inguratzen duen estalkia da.
• Lipido-geruza bikoitz bat du, infektatzen dituen zeluletatik datorrena.
• Mintzetik proteinak irtetzen dira, beraien funtzioa infektatu behar
dituzten zelulak detektazea.
• Guztiek ez daukate egitura hau. Egitura hau daukatenak
patogenoagoak dira.
• Adb.: amorruaren birusa, hepatitisarena, gripearena, hiesarena eta
SARS-CoV-2
FORMA ZELULAGABEAK: BIRUSAK, BIROIDEAK ETA PRIOIAK

BIRUSAK

Birusen sailkapena

Birusak hainbat modutara sailka daitezke, hala nola zer material genetiko duten kontuan hartuta (DNA
edo RNA), mintzezko estalkirik baduten ala ez kontuan hartuta edo zer ostalari infektatzen duten
kontuan hartuta. Azken irizpide honen arabera, birusak sailka daitezke:
FORMA ZELULAGABEAK: BIRUSAK, BIROIDEAK ETA PRIOIAK

BIRUSEN ZIKLOA

Birusak zelula ostalariaren barruan ugaltzen dira, eta zelula ostarietatik hartzen dituzte behar dituzten
proteinak eta azido nukleikoak sintetizatzeko behar dituzten energia eta materia.

Bi bizi-ziklo mota daude: ziklo litikoa eta ziklo lisogenikoa.


FORMA ZELULAGABEAK: BIRUSAK, BIROIDEAK ETA PRIOIAK

Ziklo litikoa
Zelula infektatzen dutenean, zelula ostalaria deuseztea (lisia) eragiten dute.
Birus bakteriofagoek dute ziklo hau.
FORMA ZELULAGABEAK: BIRUSAK, BIROIDEAK ETA PRIOIAK

Ziklo lisogenikoa

Ziklo lisogenikoa: Zelula bat infektatzen dutenean, ez dute


deusezten, baina birusaren genoma zelula ostalariaren genoman
txertatuta gelditzen da
FORMA ZELULAGABEAK: BIRUSAK, BIROIDEAK ETA PRIOIAK

BIRUSEN GARRANTZIA

Birusak ez dira gaixotasunak eragiten dituzten agenteak


bakarrik. Beste funtzio batzuk ere badituzte, besteak beste:
• Oreka ekologikoari eusteko agente garrantzitsutzat hartzen
dira. Alde batetik populazioak murrizten dituzte, bestalde
organismoen artean truke genetikoak eragiten dituzte
aldagarritasuna sortuz.
• Birus batzuk funtsezkoak dira ikerketa biomedikoetan;
txertoak ekoizteko, akatsen bat duten zeluletan informazioa
sartu normal funtziona dezaten.
FORMA ZELULAGABEAK: BIRUSAK, BIROIDEAK ETA PRIOIAK

BIROIDEAK ETA PRIOIAK

Forma zelulagabeak dira; ez dituzte bizi-funtzioak egiteko beharrezkoak diren mekanismoak eta
egiturak. Ezaugarri sinpleagoak dituzten agente infekziosoak dira

BIROIDEAK

• RNA molekula txikiak dira


• Landare zelulak infektatzen dituzte eta landarea gutxia
haztea eta garapen anómala izatea eragiten du.
• Zelula ostalariaren makineria erabiliz egiten dituzte kopiak.
FORMA ZELULAGABEAK: BIRUSAK, BIROIDEAK ETA PRIOIAK

BIROIDEAK ETA PRIOIAK

PRIOIAK

• Proteína eraldatuak dira, eta gai dira zelulako proteína normalei


forma eraldatua edo prioia harrarazteko.
• Normalean, neuronen mintzeko proteinak dira, eta, gaixotasun
neurodegeneratiboak eragin ohi dituzte. Mintzeko proteinak
eraldatzen dira, prioi modura eta azkenean neuronen hiltzea
gertatzen da.
• Creutzfeldt-Jakob sindromea prioi batek eragindako giza
gaixotasun
bat da, eta nerbio-sistema azkar degeneratzea eragiten du.
• Animaliei eragiten dieten prioi kasu ezaguna: Behien entzefalopati
espongiformea (behi eroen gaitza)
ARKEOBAKTERIOAK ETA EUBAKTERIOAK

ARKEOBAKTERIOAK

• Archaea domeinuan sartzen dira.


• Prokariotoak dira.
• Gehienak anaerobioak dira
• Muturreko inguruneetan bizi dira (adibidez, gazitasun handia, azidotasun handia, temperatura altuak)
• Beraien zelula paretan ez du mureinarik
• ADN zirkularra daukate (eubakterioena baino txikiagoa)
• Espezie asko autrotofoak dira.
ARKEOBAKTERIOAK ETA EUBAKTERIOAK

ARKEOBAKTERIOAK

Arkeobakterioak ingurune desberdinetan aurki daitezke:

Muturreko halofitoak: Azidofiloak:


Gazitasun handiko inguruneetan, hala nola 3tik beherako pHa dagoen lekuetan garatzen
aintzira gazietan eta itsas hondoetan, bizi diren dira. Sufre ugariko lurruna kanporatzen duten
organismo aerobioak dira. pitzadurak dituzten terma bolkanikoetan bizi
dira.
ARKEOBAKTERIOAK ETA EUBAKTERIOAK

ARKEOBAKTERIOAK

Termofiloak: Metanogenoak:
45ºC eta 121ºC artean bizirauten dute. Metanoa (CH4) sortzen dute, eta paduretan,
Jarduera bolkanikoaren bidez berotutako zingiretan, animalien digestio-traktuan eta iturri
zoruetan edo lurrazal ozeanikoko failetan bizi hidroternaletan bizi dira.
dira.
ARKEOBAKTERIOAK ETA EUBAKTERIOAK

ARKEOBAKTERIOAK

Arkeobakterioen garrantzia

Arkeobakterioak baliagarriak dira gizakiontzat: • Arkeobakteria metanogenoek metanoa


• Ur-araztegietan arkeobakterio metanogenoek ekoizten dute materia organikoa
hondakin-lokatzak digeritzen dituzte deskonposatzen ari den eremuetan, zingiretan
• Elikagai industrian arkeobakteria halofitoak adibidez.
elikagaien ezaugarri sentsorialak babesteko eta • Metanoa ekoizten dute animalien digestio
kontserbatzeko erabiltzen dira aparatuan.
• Plastikoen industrian, ingurumenarekin • Metanoa Lurraren berotze globala eragiten
bateragarriak diren teknologiak sortzeko duten berotegi-efektuko gasetako bat da.
erabiltzen dira
ARKEOBAKTERIOAK ETA EUBAKTERIOAK

EUBAKTERIOAK

• Bacteria domeinuan sartzen dira.


• Prokariotoak dira.
• Askok gaixotasunak eragiten dituzte
• Beraien zelula paretak mureína dauka eta mintz plasmatikoa zelula eukariotoena bezalakoa da.
• ADN zirkularra daukate
• Dibertsitate handia azaltzen dute eta zelula-paretaren, egituraren eta konposaketaren arabera
sailkatzen dira: Gram-positiboak (G+) eta Gram-negatiboak (G-)
ARKEOBAKTERIOAK ETA EUBAKTERIOAK

EUBAKTERIOAK
GRAM-POSITIBOAK (G+) GRAM-NEGATIBOAK (G-)

G+-en bakterio-pareta mureína geruza lodi bakun bat da. G- bakterioen paretak mureinazko jeruza mehe bat du, eta
Bakterio horien artean nabarmenenak: kanpoan, mintz plasmatikoaren antzeko beste bat, antibiotiko
batzuen aurka babesten dituena. Adibide batzuk:
• ESTREPTOKOKOAK ETA ESTAFILOKOKOAK
(kaltegarriak), bakterio patogenoak dira. Infekzioak sortzen dituzte • RHIZOBIUM GENEROKO BAKTERIOAK
gizakiaren aho, arnasbide eta larruazalean. Nitrogenoa finkatzen dute, sustraiekin sinbiosian. (nitratoak
ekoizten dituzte).
• BAKTERIO AZIDOLAKTIKOAK
(onuragarriak), elikagaigintzan erabiltzen dira esne-deribatuak • ZIANOBAKTERIOAK,
egiteko, adibidez yogurta eta gazta. Goi-mailako algen eta landareen antzeko fotosintesia egiten dute.
Bakarrik edo koloniak era ditzakete.
• AKTINOMIZETOAK
(onuragarriak), antibiotiko gehienen ekoizleak dira (Streptomyces • ENTEROBAKTERIAOK
generoa batik bat). Batzuk gizakiaren eta goi-mailako animalia batzuen hesteetako
mikrobio-floran bizi dira, adibidez Escherichia coli (sinbiosian), edo
beste batzuk Salmonella adibidez (bakarra da kaltegarria dena),
janari intoxikazioak eragiten dituzte.
ARKEOBAKTERIOAK ETA EUBAKTERIOAK

EUBAKTERIOAK
GRAM-POSITIBOAK (G+) GRAM-NEGATIBOAK (G-)
ARKEOBAKTERIOAK ETA EUBAKTERIOAK

EUBAKTERIOAK

GRAM TINDAKETA

Teknika honen bidez bakterio Gram + eta Gram – bereizi daitezke:

• Estali prestakina kristal-more izeneko koloratzaileaz (1´) eta gero ur destilatuz garbitu.
• Gero Lugol gehitu. Gram+-ak alkoholari iragazkaitza den estalki bat garatzen dute.
• Alcohola gehitu:
o Gram – gardenak gelditzen dira.
o Gram + urdinak izaten jarraitzen dute.
• Safranina gehitu:
o Gram – gorriz tindatzen dira.
o Gram + urdin jarraitzen dute
BAKTERIOEN METABOLISMOA

Metabolismoa zelula baten barnean gertatzen diren erreakzio kimikoen multzoa da. Metabolismoak
hiru funtzio ditu:
• Zelulari energia eman
• Molekula txikiz hornitu molekula handiak sortu ahal izateko.
• Molekula handiak sintetizatu, glzidoak, lipidoak, proteinak eta azido nukleikoak

Energia askatzen edo kontsumitzen duten kontuan izanda, erreakzio metabolikoak honela sailkatzen
dira:

KATABOLISMOA: Energia askatzen duten ANABOLISMOA: Energia kontsumitzen duten


erreakzioak. Erreakzio horietan, molekulak erreakzioak. Erreakzio horietan, biomolekula
osagai bakunagoetan hausten dira. organikoak eratzen dira.
BAKTERIOEN METABOLISMOA
METABOLISMO MOTAK
Biomolekula organiko guztiak (gluzidoak, lipidoak, proteinak eta azido nukleikoak) karbonoz osatuta daude.
Horiek sintetizatzeko karbono-iturri bat behar da. Karbono iturria zein den kontutan izanda bi metabolismo
mota bereizten dira:

HETEROTROFOAK
AUTOTROFOAK
Molekula organikoak erabiltzen
CO2 erabiltzen dute C iturri bezala
dituzte C iturri bezela

Energia-iturriaren arabera, bi zelula eta organismo mota bereizten dira:

FOTOSINTETIKOAK KIMIOSINTETIKOAK
Argia erabiltzen dute energi iturri Erreakzio kimikoetatik eskuratzen
bezala dute energia.
BAKTERIOEN METABOLISMOA
METABOLISMO MOTAK

ENERGIA ITURRIA KARBONO ITURRIA ORGANISMO MOTA ADIBIDEAK

Argia CO2 FOTOAUTOTROAK Zianobakterioak

Argia Molekula organikoak FOTOHETEROTROFO Bakterio purpura ez sufre-


oxidatzileak.
AK

Erreakzio kimikoak CO2 KIMIOAUTOTROFOA Bakterio nitrifikatzaileak


K

Erreakzio kimikoak Molekula organikoak KIMIOHETEROTROF Bakterio gehienak


OAK
BAKTERIOEN METABOLISMO ETA INGURUMENA

• Bakterioek ezagutzen diren metabolismo mota guztiak egiten dituzte.


• Espezie berdineko bakterioek bi metabolismo mota egin dezakete, ingurunearen eta mantenugaien
ugaritasunaren arabera.
• Bakterioak materia organikoa deskonposatzeko prozesuetan parte hartzen dute, biosferarako
elementu nagusien ziklo biogeokimikoak erregulatuz.

Bakterio purpura ez sufre-oxidatzaileak fotoheterotrofoak dira,


Materia organiko hilez elikatzen
eta klorofilaren antzeko pigmentu bat dute. Orokorrean
diren bakterio gehienek
anaerobioak dira. Aintziretako sakonera gutxiko eremuetan eta
karbonoaren makromolekula
hidrogeno sulfuro asko dagoen beste ur-ingurune batzuetan bizi
organikoak (CO2) bilakatzen
dira. Beren metabolismoan hidrogenoa sortzen dute; horregatik
dituzte, eta karbono dióxido hori
ikertzen hari dira ea hidrogenoa ekoizteko iturri biologiko gisa
atmosferara askatzen dute.
balia daitezkeen, erregai fosilen ordezko energia gisa erabiltzeko
BAKTERIOEN METABOLISMO ETA INGURUMENA

Zianobakterioak aerobioak eta fotoautrofoak


Beraien metabolismoan nitrogenoa erabiltzen duten
dira. Pigmentu urdin bat dute, klorofilaz gain.
zenbat bakterio tade:
Zelulabakarrak edo zelulanitzak izan
Bakterio nitrógeno-finkatzaileak: Metabolismo
daitezke.
kimiosintetikoa dute, eta gehienak sinbiosian bizi dira
Zianobakterio gehienak uretakoak dira, eta
landareen sustraiekin.
libre bizi dira itsasoan nahiz ur gezatan;
Bakterio nitrifikatzaileak: Kimioautrofoak dira, eta itsas
beste batzuk gai dira ur termaletan 90ºC-an
ondoko lurretan eta sedimentuetan bizi dira. Mantenugai
bizitzeko; eta beste batzuek elkarte
ez-organiko nitrogenodunak landareek erabiltzeko moduko
siniotikoak egiten dituzte onddoekin, likenak
molekula bihurtzen dituzte.
eratuz.
Bakterio desnitrifikatzaileak: Konposatu ez-organikoak
nitrógeno atmosferiko bilakatzen dituzten berriro, eta
nitrógeno hori armosferara askatzen dute.
UGALKETA ETA TRANSFERENTZIA HORIZONTALA BAKTERIOETAN

Bakterioak era asexualean ugaltzen dira, erdibiketa bidez. Bakterio ume guztiak jatorrizko bakterioaren
berdinak dira genetikoki.

DNA molekula bikoiztu egiten da.

• DNA molekula bakoitza banandu.


• Bi bakterio ume sortzen dira genetikoki berdin berdinak direnak.
UGALKETA ETA TRANSFERENTZIA HORIZONTALA BAKTERIOETAN

Bakterioek badituzte beste mekanismo batzuk espezie bereko banakoen artean eta beste espezie
batzuetako banakoekin informazio genetikoa trukatzeko. Mekanismo horiek transferentzia
horizontaleko mekanismoak dira.

TRANSFORMAZIOA

TRANSFERENTZIA HORIZONTALEKO TRANSDUKZIOA


MEKANISMOAK

KONJUGAZIOA
UGALKETA ETA TRANSFERENTZIA HORIZONTALA BAKTERIOETAN

TRANSFORMAZIOA

• Bakterio batzuen lisia gertzatzen da


• Ingurunean libre gelditzen diren DNA zatiak beste bakterio batek bere barbean sartzen ditu.
• Sartzen diren geneak DNA bakterianoarekin bat egiten dute.
• Oso ohikoa gram- eta gram+-en artean.
UGALKETA ETA TRANSFERENTZIA HORIZONTALA BAKTERIOETAN

TRANSDUKZIOA

• Bakterioen arteko truke genetikoa ausaz gertatzen den prozesua da.


• Birus batek agente transmititzaile gisa jokatzen du.
• Birus horrek, ausaz, ugaltzeko erabili duen bakterioaren DNA zati txikiak ditu.
• Bi transdukzio mota ezagutzen dira ziklo litiko edo lisigenikoa egiten dutenaren arabera.

Transdukzio orokorra

Transdukzioa

Transdukzio espezializatua
UGALKETA ETA TRANSFERENTZIA HORIZONTALA BAKTERIOETAN
UGALKETA ETA TRANSFERENTZIA HORIZONTALA BAKTERIOETAN
UGALKETA ETA TRANSFERENTZIA HORIZONTALA BAKTERIOETAN

KONJUGAZIOA

• Bi bakteriok kontaktu zuzena izaten dute


• Material genetikoa bakterio emaile batetik bakterio hartzaile batera pasazten da, sexu-pilus baten
bidez.
• Sexu-pilusa eratzeko informazioa`plásmido* batean dago kodifikatuta.
• Plasmidoa duen bakterio emaileak plasmidoa ez duen bakterio hartzaile bati transmititzen dio.
UGALKETA ETA TRANSFERENTZIA HORIZONTALA BAKTERIOETAN

KONJUGAZIOA

• Plasmidoa kromosoma bakterianoan txertatuta badago, plasmidoaz gain bakterio emailearen


material genetikoaren parte bat trnasferi daiteke.
UGALKETA ETA TRANSFERENTZIA HORIZONTALA BAKTERIOETAN

ANTIBIOTIKOEKIKO ERRESISTENTZIA

Antibiotikoekiko erresistentzia bakterio batzuek antibiotikoei aurre egiteko garatu duten gaitasuna da.

Bakterioek azaltzen duten erresistentzia izan daiteke naturala edo hartua.

Erresistentzia naturala

Bakterioaren paretaren ezaugarriak direla eta eragotzi egiten diote antibiotikoari bakterioan sartzea. Adb. Gram- diren
bakterio guztiek, beren zelula-paretaren ezaugarriak direla eta penizilina sartzea eragosten dute.

Erresistentzia hartua

Espezie berdineko bakterien artean, soilik batzuk, antibiotiko jakin batzuekiko erresistenteak direnean ematen da.
Mutazio bidez sortzen da, edo transferentzia horizontaleko mekanismoen bidez gene berriak hartuta.

You might also like