Download as pptx, pdf, or txt
Download as pptx, pdf, or txt
You are on page 1of 11

PSIKOLOGIA

ADARRAK EDO ESPEZIALITATEAK


PSIKOLOGIA EBOLUTIBO EDO
GARAPENAREN PSIKOLOGIA

 Jokabidean gertatzen diren aldaketak, adinaren arabera,


aztertzen ditu.
 Bizitzaren garapenean zehar gertatzen diren jokabide-aldaketak
(deskribatzea), zergatik gertatzen diren (azaltzea) eta horietan
nola esku hartu daitekeen (aldatzea) ikertzen du.
PSIKOLOGIA SOZIALA

 Jendeak, bere jarrera , pentsamendu eta portaerarekin, besteengan


nola eragiten duen aztertzen du. Euren ikerketa eremua oso zabala da
eta talde batek norbanakoarengan daukan eragina bezalako gaiak
aztertzen dituzte.
 Zein faktorek eragiten dute gehien pertsonen arteko erakarpenean?
Zein aurreiritzi eta estereotipo dira gure talde sozialeko ezaugarri
nagusiak? Horiek dira psikologo sozialek egiten dituzten galderetako
batzuk.
IKASKUNTZAREN PSIKOLOGIA

 Behaketaren, esperientziaren edo heziketaren ondorioz,


gaitasunak, jokabideak eta ezagutzak nola eskuratzen diren
ikertzen du. Ikaskuntzak eragina dauka gizakien eta animalien
moldatze portaerarengan.
HEZKUNTZAREN PSIKOLOGIA

 Hezkuntza egitarauentzat materialak eta prozedurak sortu,


garatu eta ebaluatzen ditu.
 Haurrek nola hobetu dezakete euren ikaskuntza eta sormena?
Nola integratu daitezke behar bereziak dituzten pertsonak?
Heziketa emozionala eta gaitasun sozialak eskolan txertatu
behar aldira? Honelako galderak erantzun behar ditu Hezkuntza
Psikologiak.
PSIKOLOGIA KLINIKOA

 Buruko eritasun eta nahasketen jatorriaz, diagnostikoaz, pronostiko


eta sendabideez arduratzen da
 Psikologo klinikoek arazo emozionalak eta jokabidearen arazoak
lantzen dituzte, autoestimu urritasunetik edo lotsa bezalako arazo
arinetatik hasita, bikote bereizketak edo depresioa bezalako gai
arazotsuetaraino. Gizakiari laguntzen diote bere sufrimendu
propioari aurre egiten.
PSIKOLOGIA KOGNITIBOA

Gogamenaren barne prozesuak ikertzen ditu: nola pentsatzen


dugun, nola antzematen dugun gure ingurunea eta beste pertsonak,
nola komunikatzen garen eta nola gogoratu edo ikasten dugun.
NEUROSIKOLOGIA

Garunaren disfuntzioak jokabideetan dituzten eraginak aztertzen


ditu. Neurosikologoak bi funtzio betetzen ditu: diagnostikoarena
eta orientazioarena.
FA M I L I A E TA B I K O T E E N
PSIKOLOGIA

Familian edota bikotearengan eman daitezken gatazkak,


komunikazio falta, familiar baten patologiak, zein seme-alabekin
arazoak … ikertzen ditu.
LAN(EDO ENPRESA) PSIKOLOGIA

Lan- eta ekonomia-eremuko arazoez arduratzen da, baita


pertsonen hautapenaz eta lanbide-orientazioaz.
Lan-esparruan pertsonek duten jokabidea ikertzen du, giza
harremanak hobetzeko asmoz. Erakundeen egitura, garapena,
kultura eta lidergoa ere aztertzen du, euren eraginkortasuna
hobetzeko.
AUZITEGI-PSIKOLOGIA

 Krimen ikerketetan parte hartu dezakete; delitugile posiblearen


ebaluazioa egiten ditu; akusatuen osasun mentalaz informeak egin
eta auzitegian azaldu egiten dituzte.
 Akusatuen gaitasunari buruzko ebaluazioak, epaileei ea abokatuei
egiten zaizkien txostenak eta gai jakin batzuei buruz epaitegietan
lekukotza ematea bezalako jardunbide aukera zabala harten ditu
tartean.

You might also like