Download as ppt, pdf, or txt
Download as ppt, pdf, or txt
You are on page 1of 9

12 Bereizketa-metodoak nahasteetan

Nahasteak bereizteko metodoak nahastea osatzen duten substantzien propietate


fisiko (besteak beste, dentsitatea, irakite-tenperatura, disolbagarritasuna, agregazio-
egoera, etab.) desberdinetan oinarritzen dira .

Jarraian, gehien erabiltzen diren metodoetako batzuk aztertuko ditugu:

Bereizketa-metodoak nahaste
heterogeneoetan
Iragazketa Bereizketa magnetikoa

Dekantazioa Sedimentazioa

Bereizketa-metodoak nahaste
homogeneoetan
Destilazioa Kristalizazioa Kromatografia

Ikusi denak Ariketak

Natura Zientziak - DBH 1


12 Bereizketa-metodoak nahasteetan

Bereizketa-metodoak nahaste heterogeneoetan

Iragazketa
Nahastea osatzen duten
substantzien partikulen tamaina
desberdinean oinarritzen da.
Solido bat likido batetik bereizteko
erabiltzen da, solidoa likido
horretan disolbagarria ez denean. Harea eta ura
Horretarako, nahastea material Iragazki-paper
porotsu batetik igaroarazten da bat prestatzea Harea

(papera, oihalak, etab.): poroa Harea eta ura


Ura
baino handiagoak diren partikulak
material horretan geratuko dira.
Laborategian, inbutu batean
jarritako iragazki-papera erabiltzen
Ura
da. Ura

Atzera Aurrera Hasiera

Natura Zientziak – DBH 1


12 Bereizketa-metodoak nahasteetan

Bereizketa-metodoak nahaste heterogeneoetan

Dekantazioa
Metodo horren oinarria da nahaste homogeneoa
osatzen ez duten bi likidoren (hau da, bi likido
nahastezinen) dentsitate desberdina. Olioa

Bi likidoak bereizteko, dekantazio-inbutu batean


botako ditugu, eta jalkitzen utziko ditugu, dentsitate Ura
txikieneko likidoa beste likidoaren gainean egon
arte.
Bi likidoak bereizi direnean, inbutuaren giltza irekiko
dugu, eta dentsitate handieneko likidoa prezipitatu-
ontzi edo matraze batean jasoko dugu, irudian ageri
den moduan.
Dentsitate txikieneko likidoa inbutuaren goiko Ura
aldetik aterako dugu, txorrota itxi eta gero.

Atzera Aurrera Hasiera

Natura Zientziak – DBH 1


12 Bereizketa-metodoak nahasteetan

Bereizketa-metodoak nahaste heterogeneoetan

Bereizketa magnetikoa
Teknika horren oinarria zenbait
substantziaren propietate
magnetikoak dira.
Eremu magnetiko bat (iman bat)
aplikatzen da, imanak
erakarritako substantziak
nahastetik ateratzeko.
Metodo hori hondakinen
tratamendurako lantegietan
erabiltzen da, zaborretako
metalak bereizteko.

Atzera Aurrera Hasiera

Natura Zientziak – DBH 1


12 Bereizketa-metodoak nahasteetan

Bereizketa-metodoak nahaste heterogeneoetan

Sedimentazioa
Metodo hori, dekantazioa bezala, nahastea
osatzen duten substantzien dentsitate
desberdinean oinarritzen da. Bi metodoen arteko
aldea da sedimentazioak aukera ematen duela
solidoak likidoetatik bereizteko.
Metodo horretan, nahastea jalkitzen uzten da,
solidoak hondora joan arte, dentsitate handiagoa
baitute.
Prozesu hori bizkortu daiteke, zentrifugagailu bat
erabiliz (ikus argazkia). Zentrifugagailuan,
nahastea abiadura handian birarazten da,
solidoak hondoan bizkor meta daitezen.

Atzera Aurrera Hasiera

Natura Zientziak – DBH 1


12 Bereizketa-metodoak nahasteetan

Bereizketa-metodoak nahaste homogeneoetan

Destilazioa
Nahasteen osagaien irakite-tenperatura
Termometroa
desberdinean oinarritzen da. Elkarrekin
disolbagarri diren likidoak bereizteko
erabiltzen da. Hozgarria

Destilazioa egiteko, nahastea matraze Hustubidera


batean berotzen da. Sortzen den
lurruna irakite-tenperatura txikieneko
substantziarena da, lehenen lurruntzen
baita. Alkohol-
lurrunak
Lurrun horiek hozgarritik zehar
Alkohola
igaroarazten dira –ur hotzeko zirkuitu +
ura
batean sartutako hodi bat da–,
kondentsatu egiten dira, eta horri esker,
Alkohola
matraze batean bil ditzakegu. Ur hotza

Atzera Aurrera Hasiera

Natura Zientziak – DBH 1


12 Bereizketa-metodoak nahasteetan

Bereizketa-metodoak nahaste homogeneoetan

Kristalizazioa
Likido batean disolbatutako solidoak
bereizteko teknika da, eta hau du
oinarri: nahaste bateko osagaien
disolbagarritasuna aldatu egiten dela,
tenperatura aldatzean.
Horretarako, disoluzioa berotzen da,
uraren zati bat kentzeko, eta jalkitzen
uzten da kristalizadore batean
(beirazko ontziak dira, azalera
handikoak). Denbora apur bat igaro
eta gero, likidoa hoztu egingo da, eta
solidoak berriz, kristalak eratuko ditu
hondoan, haren disolbagarritasuna
txikitu delako.

Atzera Aurrera Hasiera

Natura Zientziak – DBH 1


UNIDAD

12 Bereizketa-metodoak nahasteetan

Bereizketa-metodoak nahaste homogeneoetan

Kromatografia
Hau da teknika horren oinarria:
mugimenduan dagoen disolbatzaile
batek arrastatzean, disoluzio bateko
osagaiak abiadura desberdinean
mugitzen direla ingurune porotsu batean
zehar.
Teknika hori egiteko modu bat da
iragazki-paper baten muturra sartzea
disoluzioa duen ontzian.
Disolbatzaileak, iragazki-papera
bustitzean eta paperean gora egitean,
disoluzioaren osagaiak arrastatzen ditu.
Osagai horiek, abiadura desberdinean
mugitzen direnez, kolore desberdineko
zerrendak utziko dituzte iragazki-
paperean.
Atzera Aurrera Hasiera

Natura Zientziak – DBH 1


UNIDAD

12 Bereizketa-metodoak nahasteetan

Ariketak
1. Nola bereiziko zenuke karraka-hautsen eta zerrautsaren nahaste bat?
2. Gatza bota duzu ur-baso batean. Berreskuratu al daiteke gatza? Adierazi zer
prozedura erabiliko zenukeen hori egiteko.
3. Lohiz eta olioz osatutako lagin bat hartuko dugu. Adierazi zer egingo zenukeen
osagaiak bereizteko.
4. Zer da destilazioa?
5. Asmatu prozedura bat, errotuladore edo bolaluma baten tinta substantzia
purua ala nahastea den jakiteko. Oharra: izan kontuan tinta alkoholean
disolbatzen dela; uretan, ez.

Atzera Amaitu Hasiera

Natura Zientziak – DBH 1

You might also like